Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

"Pake Leku interneten" hitzaldia, asteazkenean 16.09.2024

Joxe Angel Urkiak eta Iñazio Irizarrek Wikipedia osatzeko lana egiten dute Pake Leku elkartean. Baina wikipediarako ez ezik, webgune berri baterako artikuluak ere idatzi eta zuzentzen dituzte. Egitasmo biren aurkezpena egingo da etzi Pake leku elkartean.

IX. Oñatiko Mendi Martxa 13.09.2024

Antolakuntza taldeko Iosu Lizarralde izan dugu gonbidatu eta bihar egingo den Mendi Martxaren azken ordua ekarri digu.

Arantzazuko Parketxera bisita egin dugu 13.09.2024

Paula Ibabe dugu Parketxeko arduraduna eta berak azaldu dizkigu Arantzazura ekarri berri duten Ruraltxa argazki erakusketaren nondik-norakoak, parketxeak duen erakusketa iraunkorra edota bertatik antolatzen dituzten ekintzak eta eskaintza didaktikoa.

"Auzoko" programan parte hartzera animatu! 12.09.2024

Oneka Anduaga izan dugu gaur Oñati irratian. Auzoko-Oñatiko dinamizatzailea. Ikasturtea urrian hasiko dutela aurreratu ditu eta herritarrak, "auzotar" nahiz "auzokideak" parte hartzera animatu ditu.

"Abentura bat baino askoz gehiago" liburuaz 10.09.2024

Iñaki Galdosek idatzi duen liburua da "Abentura bat baino askoz gehiago" eta Boiseko unibertsitateak Oñatin antolatu zituen Campus-en berri ematen du. Aurrekariak, zailtasunak, ondorioak eta bizipen pertsonalak azaldu zituzten Iñaki Galdosek eta John Bieterrek ostiralean egindako aurkezpenean.

2024-2025 denboraldi berria aurkeztu du Ganbara Faktoriak 06.09.2024

Ganbara Faktoria osatzen duten talde bakoitzaren hitzorduak zehaztu eta azaldu dituzte taldeen ordezkariek. AHOTSEN FAKTORIA izena jarri diote denboraldi berriari.

Iraileko ALKATEREKIN BERBETAN saioa 05.09.2024

Turismoaz, San Martingo zuhaiztiaren egoeraz, zabor tasaren igoeraz eta Oñatiko anbulantzia medikalizatuaz berba egin dugu, besteak beste, Izaro Elorzarekin.

Paralinpiar Jokoetatik itzuli berri da Ekaitz Txintxurreta 04.09.2024

Amagoia Arrieta boccia jokalariaren entrenatzailea da oñatiarra eta hari laguntzen egon da Parisen. Orain urtebete amestuko ez lukeen esperientzia "berezi" honen berri eman digu.

"Urruxola. Auzo txiki baten historia" 03.09.2024

Izenburu hori duen liburua ondu du Aritxa taldeak. Egileekin eta hainbat argibide eman dizkieten auzotarrekin berba egin dugu.

2024-2025 ikasturtea udal liburutegian 02.09.2024

HIK, Haurren Irakurketa Kluba, eratu eta martxan jarri asmo dute liburutegian, 24-25 ikasturte honetan. LH-4 eta LH-5eko haurrei zuzendutako eskaintza da aurtengo nobedadea. Gainontzeko irakurle taldeen eskaintzak eta idazketa tailerrak bere horretan jarraitzen duela gogoratu digu Arantzazu Ibarrondok.

Dena gertu Kantoikrit txirrindu-lasterketarako 19.07.2024

Antolakuntza taldeko Xabi Barrena izan dugu gurean eta bihar gaueko Kantoikrit pobaz azken ordukoa azaldu digu.

Dhageleko eskolak bertatik bertara ikusteko bidaia 19.07.2024

Manu Egaña, Parrokiako Misio taldeko kide moduan, Gineako Errepublikara joango da datorren astean, 2019tik babesten ari diren proiektua bertatik bertara ikusteko. Bide batez, eraiki eta martxan jarri diren bi eskolen gastu korronteak bertako agintari edo erakundeek hartu ditzaten bilerak egingo dituzte.

Elkartrukeen BIDE BERRIA urratuz, Burjassot-eko musika banda asteburuan Oñatin 18.07.2024

Valentziako taldearen gonbidapenak abiatu du Oñatiko Musika Bandaren BIDE BERRIA izan daitekeena, hau da, elkartrukerako bidea. Burjassoteko banda asteburuan etorriko da Oñatira eta igandean kalejira eta kontzertua eskainikod ute, oñatiarrek urriaren 18-20an itzuliko diete bisita. Aito biain zuzendariarekin berba egin dugu.

Argazki lehiaketa antolatu da 2025eko udal egutegia irudiz hornitzeko 17.07.2024

"Ura (eta beste) energia iturri (batzuk) Oñatin" gaia aukeratu da eta hori irudikatzen duten koloretako nahiz zuri-beltzeko argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Oñatin erroldatutako guztiei irekitako lehiaketa da eta argazki berriekin batera, garai batekoak ere onartuko dira, beti ere egiletza ziurtatuta.

Izar Mendiolak irabazi du jai egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketa 16.07.2024

Sortu duen irudia azaldu digu egileak berak. Herritarrek emandako 262 botoetatik 130 eskuratu ditu.

Gazte eta helduentzako liburu gomendioak, Arantzazu Ibarrondoren eskutik 16.07.2024

"Biblioporrak" gidan jaso diren hainbat titulu komentatu eta gomendatu dizkigu Arantzazu Ibarrondok, gaur, liburutegira egin dugun bisitan.

"Kuttune" taldea bihar Lazarraga lorategian 16.07.2024

Nerea Quincocesek sortu zuen folk taldea da "Kuttune" zuzenean ezagutu eta entzuteko aukera izango dugu bihar, Kalean programazioaren baitan. Taldearen aurkezpena Nereak berak egin digu

Amaia Kerexetak Izaskun Arrue kulturguneaz berba egin digu 15.07.2024

Lazarraga Kultur Elkarteko komunikazio arduraduna da Amaia Kerexeta oñatiarra. Ostegunean irekiko da Izaskun Arrue kulturgunea, tira-bira askoren ondoren.

Arte udalekuetan 12.07.2024

Murala margotzen hasi dira Arte udalekuetako partaideak Atzeko kaleko atzealdeko garaje atari batean. Lanaz eta arte udalekuez aritu gara begirale eta gaztetxoekin.

Non dabil Aimar Erostarbe? 12.07.2024

Caja Rural-ALEAko txirrindularia Madrilen dago, bertako itzulian parte hartzen. Euskadun txapelketa 3. postuan amaitu ondoren atseden txiki bat hartu du baina lehiatzeko gertu dago berriro.

Jubilazioaren BIDE BERRIA urratzen hasi da Mikel Lizarralde 11.07.2024

Txirrindularitzari lotutako bizitza izan du Mikel Lizarraldek orain arte, eta apirilean jubilatu zenetik ere, txirrindua hartu eta pare bat orduko buelta ez ei du barkatzen.

Jaturabe IX koban indusketa lanak 10.07.2024

Naroa Garcia da Jaturabe IX kobaren indusketa lanen zuzendarietako bat eta bertan zer egiten ari diren eta zer topatu duten azaldu digu.

Hiru liburu-gomendio berri Marina Etxegoienen eskutik 09.07.2024

Adin tarte ezberdineko haurrentzat hiru liburu berezi gomendatu dizkigu Marina Etxegoienek: ipuin klasikoen kontaketa aldarrikatzen duena, artista bihurtzeko proposamena egiten duena eta haur txikiei zuzendutako album ilustratua hirugarrena.

"Vulcanizadas" taldea bihar San Lorentzon 09.07.2024

Blues eta soul musika egiten duen Bizkaiko taldea da "Vulcanizadas". Orain hilabete gutxi kaleratu zuten lehenengo diskoa eta horixe aurkeztera etorriko dira San Lorentzoko ermita ingurura, bihar (19:00), Kalean programazioaren baitan.

Perez-Sañudoren hurrengo filmerako casting-a bideratzen ari da Itsaso Pol oñatiarra 08.07.2024

Urrian grabatzen hasiko diren filma, XIX. mendean girotuko da eta baserritar itxura duten euskal hiztunak behar dituzte.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.