Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Unai Cueva ziklo krossera itzuli da 23.10.2024 18:00
Urtebete pasatu da errepideko txirrrindularitza utzi zuenetik. Orain, Eibarko taldearekin, ziklo kross denboraldia betetzeko asmotan dago oñatiarra.
ZTANDAP ikuskizuna, Liburutegiaren eskutik, bihar 22.10.2024 17:57
Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren bakarrizketa saio partekatua da ZTANDAP; umore-morez osatutako saioa, Torregaraik adierazi digunez.
Malen Osaren adierazpenak Suitzatik 21.10.2024 1:21
Golden Trail World Series txapelketan hirugarren postua lortuta, pozik eta harro dagoela esan digu Malen Osak.
Burrunda faktoria badator bigarren denboraldiarekin 21.10.2024 23:32
Abendura bitartean bost kontzertu iragarri dizkigute Patak eta Potenek. Bono berriak eskuratu daitezkeela ere gogoratu digute.
Opari berezia jaso dute Zubillaga auzoan 18.10.2024 26:16
Zubillagako harmarria duen harritzarra jarri da auzoko eskolak izan ziren eraikinaren aurreko belardian eta bihar inauguratuko da. Zizur Nagusitik iritsi den opari berezi honen ingurukoak azaldu dizkigu Iker Loiti auzo-alkateak.
Olateko Saratxoko ur jausia martxan jarri zela 100 urte beteko dira bihar 17.10.2024 20:02
1924ko urriaren 18an izan zen. Efemeride horren ingurukoak, aurreko lanak eta ondorioak azaldu dizkigu Tomas Igartuak.
Eskola kiroleko 2024-2025 ikasturtea hasi da 16.10.2024 20:41
Anje Eskarzak eta Mikel Aramendiak koordinatzen dute Eskola Kiroleko programa. Biekin berba egin dugu egitasmoaren ezaugarriez eta egunerokoaz.
IV. "Oñatiko unibertsitatea" arkeotopaketak hasiko dira bihar 15.10.2024 20:34
Pirineotako bi aldeetako 30en bat ikerlari bilduko dira laugarren arkeotopaketa hauetan. Herritarrentzat hitzaldi irekia ere izango da bihar arratsaldean Sancti Spiritus unibertsitatean. Xehetasunak eman dizkigu Alvaro Arrizabalaga antolatzaileak.
Kortariko gazta Euskal Herriko gazta onena, Idiazabalen 14.10.2024 13:33
Lekarozko gaztandegian aritzen da Irati Usandizaga oñatiarra. Idiazabalen saria lortu eta biharamunean, bezeroei gaztak eramaten harrapatu dugu.
TREBATU programaz Telmo Gartzia koordinatzailearekin 14.10.2024 16:20
Lehen sektorean ekin nahi duten pertsonak, errelebo bila dabiltzan ustiategiekin lotzen dituen programa da TREBATU. 7 "bikote" ari dira elkarlanean, une honetan, Telmo Gartziak adierazi digunez.
Esteban Kerexetaren erakusketa Artziniegan 11.10.2024 30:56
"Bizi guztia" izenburupean aurkezten duen mostaren berri eman digu artistak berak. Artziniegara hurbildu, herria bisitatu eta Santxotena museora gerturatzeko gonbidapena egin digu Esteban Kerexetak.
Goienagusik 2024-2025 ikasturteari hasiera eman dio 10.10.2024 29:49
Eta Oñatiko Esperientzien Gelan bihar ekingo zaio, Laura Oleagaren hitzaldi irekiarekin. Arantxa Gardoki, Goienagusiko lehendakariarekin berba egin dugu.
Gipuzkoako txirrindularitzaren aldeko manifestazioa domekan 09.10.2024 25:31
Aloña Mendiko txirrindularitza saileko presidentea gurean egon da, igandeko manifestazioaren zergatiak azaltzen. Sailak, autobusa antolatu du Donostiara joan-etorria egiteko.
Esne Beltzako kideak Oñatin ondo pasatzeko prest dira! 04.10.2024 10:12
Xabi Solanorekin berba egin dugu eta Agurreko biraren baitan Gipuzkoan emango duten azken kontzertua Oñatikoa izango dela gogorarazi digu. Lehenago ere Oñatin sarritan egon dira eta gaur gauean guztia ematera etorriko direla esan digu.
Urriko ALKATEAREKIN BERBETAN irratsaioa 03.10.2024 37:40
Bidegorriak hizpide izan ditugu eta Usakokoaz eta Aita Lizarralde-Arantzazuko Ama kaleen artean aurreikusten denaz aritu gara. Oñati-Donostia autobusaz, San Prudentzioko geltokiaren garbitasun eta horniduraz, arropen edukiontziaz.... berba egin dugu.
Edurne Bikuñak Berlingo roller maratoian parte hartu du 02.10.2024 10:09
50. Berlingo maratoian parte hartzeko erabakia orain urtebete hartu zuela esan digu eta tartean belauneko lesioa izan duela. Ekaina-uztailean hasi zen entrenamenduetan berriro eta, ohiko erritmotik behera bada ere, pozik eta ondo amaitu du Berlingo lasterketa.
"Aiurri" ikuskizuna "Aukeran" dantza taldearen eskutik 27.09.2024 14:08
Astelehen arratsaldean, 20:00etan, plazan arituko da Aukeran dantza konpainia. Oñatira ekarriko duten ikuskizunaz berba egin dugu Maier Muruamendiaraz dantzariarekin.
Txosnatako egitaraua eta bestelakoak 26.09.2024 31:54
Txosna batzordeko Ibis eta Mikel etorri zaizkigu San Migel eta Errosaixo jaixetarako osatu duten egitaraua aurkeztera eta bestelako xehetasun batzuk aipatzera.
Urbiako ermitak 100 urte, irailaren 28an 24.09.2024 35:19
Mendeurrena gogoan, egunero Urbiara igo eta ermita zaintzen aritzen den Jabier Larralekin berba egin dugu eta baita larunbateko ospakizunak prestatzen ari den Migel Zeberiorekin ere.
64. Artzain Txakur Txapelketako kronika egin dugu 23.09.2024 19:13
Moises Tarresen MEL txakurrak irabazi zuen atzoko txapelketa. Artzainarekin ez ezik, epaimahai buru egin zuen Oihana Azkorbebeitiarekin ere berba egin genuen.
Roberto Idigoras "speaker" lanetan arituko da igandeko bolo txapelketan 20.09.2024 9:01
Horretan aritzen den Unai Aranburuk beste konpromiso bat duela eta, speaker lanak betetzera animatu da Robertu Idigoras, behin behinean bada ere. Eztarria ondo duela eta igandeko bolo txapelketarako lasai dagoela esan digu.
64. artzain txakur txapelketako nobedadeak 19.09.2024 21:05
Hiru artzain berri izango dira domekan Santa Lutziako zelaian. Artzainen eta txakurren inguruko xehetasunak eman dizkigu Joxe Mari Bengoak, zelaia prestatzeko lanetan hasi aurretik.
Aloña Mendi K.E. osoaren aurkezpen handia, ostiralean 18.09.2024 22:35
14 sailek osatzen dute Aloña Mendi Kirol Elkartea eta guztien aurkezpena antolatu da ostiralerako, 75. urteurrenaren harira. Plazan izango den ekitaldiaren inguruko xehetasunak eman dizkigu antolatzaile taldeko kide den Aratz Losadak.
IkusHI! laburmetrai lehiaketa antolatu da 17.09.2024 16:02
Euskararen eta hitanoaren erabilera sustatzeko lehiaketa da IkusHI! DBH3. mailatik Batxilergo 2. mailara arteko herriko ikasleei zuzenduta dago. Parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, irailaren 27ra arte. Urriaren 12an formazio tailerra izango dute Gaztelekuan.
Badatoz Oñatiko jaixak!!! 17.09.2024 35:51
San Migel eta Errosaixo jaixak ate joka dauden honetan aurkeztu da jai egitaraua. Izaro Elorza alkatea, Iñai Olalde Kultura batzordeburua eta German Meabebasterretxea Kultura teknikariak antolatu den egitarauaren xehetasunak eman dituzte.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.