Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Iñaki Zubeldiak "Arrikruzko lehoia" liburua argitaratu du 29.11.2024 13:47
Lehoiaren aurkikuntzaren kronika jasotzen da Pamielak kaleratu duen liburu honetan; aurrez, Udalak argitaratu zuen "lehoiren atzaparretan galduta" lana "pitin bat" orraztu eta osatu du egileak.
"All in da house" inprobisazio txapelketaren bigarren kanporaketa Gaztetxean, bihar 28.11.2024 11:42
Txapelketa honen nondik-norakoak, helburua, partaideak... azaldu dizkigute Ekiñek eta Maddik. Hasiera ordua atzeratu dela ere aipatu digute, 22:00etan hasiko da bihar, Antixena gaztetxean.
Material bilketa solidarioa egingo da larunbatean 27.11.2024 18:52
Aloña Mendi K.E.ren 75. urteurreneko ekitaldien baitan antolatu da material bilketa hau. Zer, noiz eta nola jasoko denaz argibideak eman dizkigu Jabi Agirre "Akelenak"
Arantzazuko liburutegia garbitzen amaitu dute! 26.11.2024 28:32
Hiru urteko lan luzea izan da Arantzazuko liburutegian egin dutena. Nola izan den azaldu digu Juan Migel Dorronsorok. Katalogazio lanetan diharduen David Cano oñatiarrak, berriz, betan gordetzen den liburu berezi baten historia kontatu digu, gipuzkeraz idatzitako lehen liburua ei da.
Antzerki eskaintza zabala asteburuan 25.11.2024 28:33
Oatiralean, Pake Lekuko bazkideentzat, eta, larunbatean, herritar guztientzat, "Zenbat urte dako amamak?" antzezlana eskainiko du IKUSI MAKUSI taldeak, Santa ana aretoan. Igandean, berriz, Arrasateko DOKE taldeak "Hemen inork ez du ordaintzen" lana taularatuko du. Bi taldeetako kideekin berba egin dugu.
Bi herritarren musika tresna berriak ezagutzen 22.11.2024 23:23
Markel Bellidok EWI bat eskuratu du eta Beñat Leturiagak gitarra bere eskuz egin du. Biren esperientziak ezagutu ditugu musikarien eta musikazaleen eguna den honetan.
Musika Bandarendenboraldiko lehen kontzertua, igandean 21.11.2024 22:38
"Klasikoak entzun" izenpean datorkigun kontzertuaren nondik norakoak azaldu dizkigu Aitor Biainek, bandako zuzendariak.
Bizi Hadi talde inklusiboaren aurkezpena 20.11.2024 23:42
20 lagunek osatzen dute, egun, lau kirol modalitate biltzen dituen talde inklusibo hau. Kirola da ikusgarri egiten dituena baina osasuna, ongizatea eta inklusiorako bitartekoa dela garbi utzi nahi dute partaideek.
"Un cuerpo sin instrucciones" liburuaz 19.11.2024 19:59
Yesenhia Villanueva oñatiarrak idatzitako poesia liburua etzi aurkeztuko da Donostian. Yesenhiak 17 urte besterik ez ditu eta liburua, iaz, bere 16. urtebetetze egunean kaleratu zuen. Zeri buruz eta zergatik idazten duen galdetu diogu.
10 odol-emaileri aitortza 18.11.2024 26:28
Odola 25, 40, 50, 60, 75 edo 100 aldiz eman duten 10 odol-emailek elkartearen aitortza jaso zuten ostiralean. 100 edo 60 aldiz odola eman duten Jose Antonio Pardo eta Beatriz Igartuarekin berba egin genuen eta baita, elkartearen izenean ekitaldia aurkeztu zuen Axun Leibarrekin ere.
"Goazen 11" telesailaren lehen atala zine aretoan proiektatuko da asteburuan 15.11.2024 14:42
Manex pertsonaia da telesailak dakarren berritasunetako bat, Ander Murillo oñatiarrak egin duen pertsonaia. Grabazioak hasi berritan berba egin genuen Anderrekin baina esperientzia nola joan den galdetuko diogu gaur.
Bi liburu ilustratu osatu dituzte Lukene Igartuak eta Izar Mendiolak 14.11.2024 26:36
Oñatin kokatzen diren baina guztiz asmatutakoak diren bi istorio jasotzen dituzte "Txorimaloarena" eta "Haitzeko zuloarena" ipuinetan. Elkarlanean nola osatu dituzten azaldu digute ama-alabak.
Biotz Aloña Mendi taldeko entrenatzaile Aitor Ugarterekin berba egin dugu 13.11.2024 20:29
Txapelketa polita egiten ari da Biotz Aloña Mendi taldea, jokatutako sei partidetatik azken lauak irabazi baititu. Baina denboraldiko helburuez baino hurrengo partiduko helburuez berba egitea nahiago du Aitor Ugarte entrenatzaileak.
"Emozioak eta autoestimua: tresnak hobe bizitzeko" hitzaldi-tailerra 12.11.2024 24:14
ACABE elkarteko tekniko Mª Jose Arrutik dinamizatuko du arratsaldeko (18:00) saioa Kultur Etxean. zeri buruz berba egingo duen aurreratu digu.
Valentzian boluntario lanetan laguntzen 11.11.2024 16:29
Hala pasa dute asteburua Maria Ardions gazteak eta beste hainbat oñatiarrek; ostiraletik igandera, Catarroja eta inguruko herrietan aritu dira boluntario lanetan. Ikusitakoaaren eta egindakoaren berri eman digu Maria Ardionseek.
Azaroko egitaraua Antixena gaztetxean 08.11.2024 14:06
Herriko jaixen ondoren martxa hartzen ari dira jada gaztetxean. Auzolana eta 0 asanblada eginda, kontzertuak, tailerrak eta sorpresak bueltan dira.
Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 07.11.2024 36:17
Diru kontuak nagusi izan ditugu eta udal ordenantza fiskalez edota aurrekontuaz aritu gara Izaro Elorzarekin. Baina landare inbaditzaileez edo tabernetako terrazek sortzen dituzten kexez ere aritu gara, besteak beste.
Uxue Otxoa, kirol psikologoa 06.11.2024 11:05
Aloña Mendi K.E.k antolatuta, "Osasun mentala kirolean" gaiari buruzko hitzaldi-solasaldia izango da arratsladean, Kultur Etxean (19:00). Hizlarien artean egongo da Uxue Otxoa kirol psikologoa.
Aitor Arregirekin "Marco" filmazaritu gara 05.11.2024 20:15
Ostiralean estreinatuko da Aitor Arregik eta Jon Garñaok zuzendu duten filma. Pelikulaz eta protagonistaz hainbat argibide eman dizkigu zuzendari oñatiarrak. Bide batez, hurrengo film luzea, euskaraz izango dena, grabatzen hasi direla aurreatu digu.
"Oñatiko fabriketan emakumeen (ezinbesteko) lana" ikerketa 04.11.2024 27:48
Hori da Edurne Iriondok "Selma Huxley" bekara aurkeztu zuen proposamena eta dirulaguntza lortuta egingo duen lana. Helburuak eta metodologia aipatu dizkigu eta herriko fabriketan aritu ziren emakumeen laguntza ere eskatu du.
Irati Astondoa, aizkolari, trontzalari, segalari... 30.10.2024 27:26
Herri kirolen inguruan, eta emakumeak mundu horretan nola sartzen joan direnaz, berba egin dugu Irati Astondoarekin. Zeanuritarrak urteak daramatza Oñatin bizitzen.
Musika Bandaren 24-25 denboraldia aurkeztu da 29.10.2024 26:06
Zentzumenak oinarri hartuta sei kontzertuko denboraldia osatuko du Oñatiko Musika Bandak. Horiei batu behar zaizkie, Gabonetako kontzertua eta auzoetan eskaini ohi dituen biak. Debonraldi berriaren aurkezpenekoan esandakoak laburbildu ditugu.
Menopausia tailerra antolatu da anbulatorioan 28.10.2024 20:09
Kontsultan antzeman duten informazio falta osatu asmoz erabaki zuten Debagoieneko matronek halako tailerak egitea. Eta Oñatin ez ezik, Aretxabaetan, Arrasaten eta Bergaran ere egingo dira, azaroan. Mirari Bikuña matronarekin berba egin dugu.
"Orreagatik iragan hurbilera" antzezlanaz Lourdes Imazekin 25.10.2024 20:54
Imaz da antzezlanaren gidoia idatzi duena eta zer, zergatik eta nola kontatzen duten azaldu digu. Segurarrak Santa ana aretoan izango dira bihar arratsaldean.
MILA MODU Gaztelekuan, igandean 24.10.2024 32:09
Ia lau urte pasa dira Mila Moduk Gaztelekuan azken kontzertua eman zuenetik. Eszenatoki horretara bueltatzeko gogotsu daudela esan digute Xabi Yanizek eta Andoni Camposek.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.