Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Aita Madina txistulari taldea Madrilen berriro 24.01.2025 16:36
Orain bizpahiru urte joan zen txistulari taldea Madrilera, bertan bizi den legazpiar batek gonbidatuta. Oraingoan, Euskal Etxean txistua erakusten duen Urko Urteaga oñatiarrak gonbidatuta joan dira, Lander Diaz de Gereñuk azaldu digunez.
I. San Martineko eskolarteko krosa jokatuko da igandean 24.01.2025 9:46
Aloña Mendiko atletismo sailak antolatu du federazioaren egutegian txertatu den kros hau. Benjamin, alebin eta infantil kategoriatan jokatuko da, igande goizean. Eric Martinek eman dizkigu krosaren inguruko argibideak.
Debagoienako Mankomunitateko presidenteak HIRUMA marka aurkeztuko du FITURen 23.01.2025 14:50
Aurrez, gurean izan dugu Dorleta Elkorobarrutia eta HIRMA markaren oinarriak eta proiektuaren helburu eta erronkak azaldu dizkigu.
Gotzon Urzelairekin berba egin dugu 22.01.2025 16:18
Ohorezko erregional mailan liga txapelketaren lehen itzulia amaitu berri da. Aloña Mendi futbol taldeko entrenatzaileari orain arteko lanaren balorazioa eskatu diogu eta bigarren itzulirako asmoei buruz galdetu diogu.
Pentsionistak sinadurak batzen hasi dira berriro 21.01.2025 28:47
Eusko Legebiltzarrean tramitera onartu den Herri Ekimen Legegileari babesa emateko sinadurak biltzen hasi dira. Zer eskatzen duten, zenbat sinadura batu behar dituzten eta beste hainbat xehetasun eman dizkigute Xabier Oregi eta Joxefe Diaz de Tuesta pentsionistek.
Burrunda faktoriaren denboraldi berria 20.01.2025 31:47
Mattinek eta Astik eman digute apirilaren 27ra bitartean antolatu duten egutarauaren berri. Fanzineaz, kontzertu-bonoez eta zozketez ere aritu gara.
MALKO Danbakako finalean, gaur 17.01.2025 28:01
Ibilbide labur baina arrakastatsua darama MALKO taldeak. 2023an eratu zen taldeak iazko martxoan kaleratu zuen lehen diskoa, Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen, abenduan, eta Danbaka lehaiketako finalean arituko da, gaur gauean. Aurreko orduak nola bizi dituzten kontatu digute Maddik eta Anderrek.
Eguberri eguneko irratsaio berezia (241225) 16.01.2025 2:11:37
Mikel Aranburuk urtero eskaini ohi digun irratsaio berezia da abenduaren 25ekoa. Oñatitik kanpo zeuden hainbat lagun elkarrizketatu zituen: Jon Cantero (Alemania), Eneko Igartua (Chicago), Alaitz Lazkanoiturburu (Brasilerako bidean) eta Naia Herraez (Argentina). Euskadi Irratian diharduen Ainhoa Agirrerekin eta irrati berean Oñatin dugun eguraldiaren berri eman ohi duen Jabi Agirrerekin ere berba...
Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN 16.01.2025 34:49
Herritarrok helarazitako galdera ugari izan ditugu alkatearekin egin dugun urteko lehen elkarrizketa saioan. Horiezaz gain, Urteberri eguneko labankada- gertaeraz eta udal aurrekontu proposamenaz ere berba egin dugu, besteak beste.
Joxerra Unzurrunzagak ONCEren aitortza berria jaso du, erretiratu ondoren 14.01.2025 21:52
ONCEn 25 urte eman izanaren saria jaso zuen Santa Lutzia egunez oñatiarrak, nahiz eta, ekainaz geroztik erretiratuta dagoen. Sari banatzaila "profesionala" launtzaile izan dugu Gabonetako sarien zozketetan.
XVII. Erakusleiho lehiaketako sarituak 20.12.2024 22:37
Txokolateixa, Kimu-Urtxin lora denda, Barue Interiosmoa eta Andrea Azkoaga interiorista izan dira 2024ko sarituak. Guztiekin berba egin dugu.
Zer asmo Gaztelekuan Gabonetarako? 19.12.2024 5:49
Guztien berri eman digu Maitek, udako oporren atarian gurera lehenengoko aldiz etorri zen lagunak.
Pake Leku Saria jasoko du Migel Mª Guridi "Txome"k 19.12.2024 17:52
Hirugarren aldiz emango da Pake Leku Saria eta Pake Leku eta herria musikaz girotzen urteak eman dituen Migel Mª Guridi "Txome"k jasoko du, gaur arratsaldean. Aurretik, gurean izan dugu.
Ane Madina igerilaria Oñatin da, oporretan 18.12.2024 21:05
AEBetan ikasten du Ane Madinak eta igeriketarekin partekatzen ditu Ekonomia ikasketak. Gabonetan Oñatira itzuli dela aprobetxatuz, zertan ari den galdetu diogu.
Hator Hator kontzertua aurkeztu da 17.12.2024 13:11
Partaideak, egitaraua, izaera solidarioa eta kontzertu lekua eta ordutegiaren inguruko xehetasunak eman dituzte Aitor Biainek, Mirengu Plazaolak eta Manu Egañak.
Kontzertu solidarioa egingo du Oñati abesbatzak larunbatean 16.12.2024 20:19
"Esku hutsik" elkartearen aldeko emanaldia izango dela argitu digu Mirengu Plazaola zuzendariak. Baina larunbatekoaz gain beste hiru emanaldi izango dituzte hurrengo egunetan.
Aloña Mendi K.E.ren 75. urteurrena, balorazioa 12.12.2024 12:24
Martxotik abendura egindako ekintza guztien errepasoe ta balorazioa egin du urteurreneko lan batzordeak. Eskerrak emateko agerraldia izan da.
Abendurako antolatu dituzten ekintzen berri eman digute Gaztetxetik 12.12.2024 13:52
AIXOTU euskara talde berriaz, larunbatean ospatuko duten urteurren jaiaz edota "inuxenteen eguneko" kontzertu bereziaz aritu zaizkigu Gaztetxetik etorri diren Ana eta Aitor.
Ganbara Faktoria eta Izan inurri, eskutik 11.12.2024 18:58
Faktoria soziala proiektuak elkartu ditu Hots abesbatza eta Izan inurri minbizia duten emakumeen taldea. Hots abesbatzak emango duen kontzertuan ikusgarritasuna emango zaio taldeari eta minbiziari, dirua batzearekin batera. Izan inurrik, gainera, hitzaldia emango du, kontzertua baino egun batzuk lehenago, zertan diharduten plazaratzeko.
ASVIAMEko Jesus Uzkudun amiantoaz aritukoda bihar Lagun Leku elkartean 10.12.2024 29:08
Amiantoak eragindako osasun arazoei buruz eta horiek eragindako kalteen ordaina lortzeko borrokari buruz berba egin digu Jesus Uzkudunek.
Katarata ebakuntzetan laguntzen izan da Mirari Malbadi, Afrikan 09.12.2024 22:44
Bigarren urtez joan da Guinea Bissaura Mirari Malbadi, katarata ebakuntzak egiten laguntzera. Gasteizko oftalmologo talde batekin joan da eta 108 zirujia egin dituzte sei egunetan. Esperientziaren berri eman digu.
Urteko azken ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 05.12.2024 33:52
Alde Zaharreko Hiri Berroneratzeko Planaz, Oñatin energia komunitatea eratzeko prozesuaz eta bidegorriko komunen garbiketaz aritu gara, besteak beste.
Euskararen Eguneko irratsaio berezia 03.12.2024 1:42:13
Oñatiko Institutua, Txantxiku ikastola eta Elkar Heziko ikasleekin batera osatu dugu gaurko irratsaio berezia, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekintzen baitan. Ikasleek beraiek azaldu digute herri mailan, zein ikastetxeetan, nola ari diren ospatzen Eusakararen Eguna.
Bera Bera-Zuazo eskubaloi partida bihar Zubikoan 02.12.2024 16:18
Goi mailako emakumezkoen eskubaloi partida antolatu du Aloña Mendik bihar arratsalderako Zubikoa kiroldegian. Lagunarteko partidua nola ekarri ahal izan duten azaldu digu Iñaki Mendarozketak, Aloña Mendiko Eskubaloi saileko arduradunak.
"Emakumeak eta ekonomia" erakusketa Enpresagintza fakultatean 02.12.2024 13:31
Ekonomiaren ikuspegi kapitalistatik haratago beste ikuspegi batzuk azpimarratzen dira erakusketa honetan, horien ikerketan ari diren emakume erreferenteak hartuta. Erakusketa Oñatin izango da, ostegunera arte.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.