Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025-2026 denboraldia aurkeztu du Ganbara Faktoriak 05.09.2025 20:38
Faktoria osatzen duten talde ezberdinen egutegia errepasatu dute arduradunek, berehalako hitzorduak azpimarratuz: "Gaua" filmerako soinu banda gratatuko du Ganbara abesbatzak, bihar, Varnako Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko du Hots taldeak datorren astean eta kontzertua eskainiko du domekan, eta Kantu Eskolan ikasturte berria irailaren 15ean hasiko dute.
Iraileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 04.09.2025 39:47
AEBtako bidaiaz, euskararen aurkako azken epaiaz, Sancti Spiritus unibertsitateko elementuen erorketaz, plaza edo Olakuako lanez eta Partaidetzazko aurrekontuak 26-27 prozesuaz aritu gara, besteak beste.
2026-2027 partaidetzazko aurrekontuak 03.09.2025 28:04
Herritarrok 600.000 euro zertan inbertitu erabakiteko prozesua da Partaidetzazko aurrekontuena. Argibideak eman dizkigute saileko buru eta teknikoak, hirugarren prozesu hau abiatzear dagoenean.
Gimnasia erritmikako "campus"az Lide Osinagarekin 03.09.2025 11:29
Sorpresa batez amaituko da bihar Aloña Mendiko Gimnasia Erritmika sailak antolatu duen lau eguneko jardun berezia. Zer egin duten eta ikasturte berriaz zer espero duen aipatu digu saileko buru Lide Osinagak.
"Urbiako fondaren mendeurrena urtea bukatu baino lehen ospatu nahiko genuke" 01.09.2025 14:02
Horixe esan digu Aritz Altubek, fondaren 100. urteurrena larunbatean bete zela eta deitu diogunean. Itxita dago Urbiako fonda baina irekitzeko interesa luketeenak ba omen dira.
Sanprubusak agur esan zuen uztailaren 31n 01.09.2025 14:28
Jon Mujikak eta Irene Choanek sei urtez mantendu dute Sanprubusa Elorregiko aparkalekuan. Proiektu berriei ekitea erabaki dute eta ostalaritzarako egokitutako autobusa salgai dutela jakinarazi digu Jonek.
jai egitarauaren azaleko irudia azaldu digu Lur Gesalagak 18.07.2025 14:58
Urrutitik ikusten diren erraldoiek iragartzen dizkigute jaixak Gesalagaren irudian. Horiek agertzea ezinbestekoa zela azaldu digu eta kartelean agertzen diren beste irudien zergatia ere adierazi digu.
Latzenen itzuleraz eta asmo berriez Aitor Uriarterekin 17.07.2025 17:15
Zorrotzako gaztetxean igoko dira eszenatokira larunbatean, 17 urteren ondoren. Gero, Hatortxu Rock jaialdia etorriko da. Eta bitartean, disko berri baterako lanak prestatzen ari direla esan digu Latzeneko abeslariak.
Arbitroen lan eta kezkez, Mikel Mantxolarekin 16.07.2025 26:27
20 urte pasa daramatza Mikel Mantxolak eskubaloiko arbitro moduan. Konpromezu hori aitortu eta saritu zion Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak, ekaineko galan. Emakumezko arbitroan falta eta kantxetara doan publikoaren errespetu faltaz aritu zaigu, besteak beste.
JAC electric taldea San Lorentzon, bihar 15.07.2025 20:32
KALEAN programazioaren baitan antolatu den kontzertu horren berri taldeko kide batek, Iban Larreboure bateriajoleak eman digu.
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea ezagutu dugu, Lurdes idoiagaren eskutik 14.07.2025 35:47
EZKUTUKOAK atal berri bat osatu dugu gaur, ALE elkartea ezagutuz.
Arte udalekuetan egon gara, gaztetxo eta begiraleekin berbetan 11.07.2025 21:53
Malen, Alaia, Ana eta Endika elkarrizketatu ditugu eta aurtengo Arte udalekuetan zertan eta nola ari diren azaldu digute.
"More than an adventure" liburuarekin AEBetara doa Iñaki Galdos 10.07.2025 21:25
Boisetik Oñatira orain 50 urte etorri ziren unibertsitate ikasleen abenturaren harira idatzi zuen euskarazko liburua Galdosek; orain, itzulerakoaren mende erdia betetzen denean, ingelesezko itzulpena egin da Idahon aurkezteko.
10.Kantoikrit jokatuko da larunbat gauean 09.07.2025 25:07
Hori da Kantoikritek duen ezaugarrietako bat, gauez egiten dela eta herriguneko zirkuitu batean, adokina duen kaleak barne hartuta. 25 lagunek izena eman dute dagoeneko baina epea zabalik egongo da ostiralera arte. Antolakuntza taldeko Andoni Galdosek eman dizkigu argibide guztiak.
Non ote zegoen Arantzazuko "agerpenaren kapera"? 08.07.2025 19:44
Horixe galdetu diogu David Cano historialari eta Arantzazuko liburutegian eta artxiboan aritzen denari. Eskuetan izan dituen hainbat dokumenturen berri eman digu.
"El combate por el clima" liburua 07.07.2025 24:37
Jose Antonio Azpiazuk argitaratu duen azken lana da eta egileak berak aurkeztu digu.
Boga taberna, 30 urte 04.07.2025 19:50
30. urteurrena bazkari eta kontzertuz ospatuko dute Boga tabernako jabe eta bezeroek, bihar. 30 urteko historia Iker eta "Pala"rekin errepasatzen aritu gara.
Uztaileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 03.07.2025 31:53
Tolosan egingo den soka dantzaz, AEBra bidaiaz, TAO gune berri eta orain artekoen egokitzapenaz, Emakumion Etxiaz, datozen asteetan egingo diren lan ugariez... aritu gara Izaro Elorzarekin.
Xakea, Aloña Mendiko sail berria 02.07.2025 19:45
Xakean nola jolastu erakusten hasi ziren Alberto eta Markel Vesga aita-semeak eta herrian taldea egonkortzeko asmoz, Aloña Mendi kirol elkartera hurbildu ziren sail berria eratzeko aukera proposatuz. Sailari forma ematen ari dira egun, hainbat gurasoren babesarekin.
Aiama quartet Lazarraga lorategian, bihar 01.07.2025 22:43
Kalean programazioaren baitan uztailerako antolatu den lehen kontzertua izango dugu bihar. Aiama quartet-eko buru den Amaia Izarzugazarekin berba egin dugu.
Pake Lekuko "maitasun istorioa" ezagutu dugu 27.06.2025 20:28
Bi orduko diferentziarekin hil ziren Iñazi Garaikoetxea eta Tomas Ugarte senar-emazteak, 1981ean. Herriko behartsuentzat utzi zituzten beraien ondasunak, tartean, egun Pake Leku elkartea den eraikina. Istorio hori errepasatu dugu Karlos Agirrebengoarekin eta Iñazio Irizarrekin.
"Bizitzaren katedrala" Arrikrutzen 26.06.2025 15:44
KALEAN programazioari dagokion bigarren emanaldia da Ganbara Faktoriaren "Udako gauak" saioei dagokien hau. Arrikrutzen izango da, bihar, 22:00etan hasita.
Joon Kim australiar euskalduna ezagutu dugu 26.06.2025 30:22
Gomiztegiko artzain eskolara etorri zen Kim, irailean. Gazte egin du, Lekeition ikasitako euskara aberastu du eta Australiara itzulita han bizi diren euskaldunekin harremanetan jarraitu asmoa duela esan digu.
Dena prest igandeko Torreauzoko krosserako 25.06.2025 15:41
Hala adierazi digu antolakuntza taldeko Ainara Diaz de Gereñuk. 300 partaideko muga pasa den astean bete zela esan digu eta bero egitea aurreikusten denez, ondo hidratatzeko gomendioa eman die parte-hartzaileei.
Jabi Sound-en musika ibilbidea errepasatu dugu 24.06.2025 34:13
51 urte daramatza Jabi Idigorasek musika egin eta eskaintzen, 1974an "Hierba mora" taldean hasi baitzen bateria jotzen. Azken urteetan DJ lanetan ari da , han eta hemen.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.