Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
"Karmele" filman aktore lanetan 24.10.2025 36:12
Ganbara Abesbatako zortzi kide "Eresoinka" abesbatza historikoko abeslari bihurtu dira "Karmele" filman. Horietako birekin, Amaia Guridirekin eta Aitor Biainekin berba egin dugu bizitako esperientziaz.
Pake Leku elkarteko Aloña Abesbatza 23.10.2025 25:53
10 urte daramatza Ainhoa Galdosek taldea zuzentzen baina lehenagotik dira abesbatzako kide Karmen eta Daniel. Guztiekin aritu gara Aloña abesbatzaz berba egiten.
"Emozioak" Oñatiko Musika Bandaren denboraldi berriko kontzertuak harilkatzen dituen gaia 22.10.2025 21:50
Sei kontzertu eskainiko ditu Musika Banda, azarotik maiatzera eta guztietan "emozioak" gaia presente egon dela adierazi digute taldeko arduradunek, denboraldiaren aurkezpenean.
Indarkeria murriztu eta berdintasunerako protokoloa landu du Aloña Mendi K.E.k 22.10.2025 24:33
Eskubaloi saila hasi zen lan horretan eta futbol saila batu zitzaion. Protokoloa ez ezik, jokaera kodeak zehaztu dituztela adierazi digu Iñaki Mendarozketak, eskubaloi saileko presidenteak.
Badator Burrunda Faktoriaren 5. denboraldia! 20.10.2025 29:44
Eneko eta Ander gurean izan ditugu, urria, azaroa eta abendurako antolat dituzten kontzertu eta magia ikuskizunaz xehetasunak ematen.
"Bestaldetik etorriak" liburua ondu du Joxefe Diaz de Tuestak 17.10.2025 26:52
Hilurren egon diren hainbat oñatiarren testigantzak jasotzen ditu liburuak,. Gaia nola bururatu zitzaion eta testigantza eman duten herritar horiengana nola iritsi zen azaldu digu, besteak beste, egileak.
"Ibailagun"jardunaldiak, astebetez 16.10.2025 26:25
Iraupen hori izango duerreken ingurukoak azaldu eta bizitzeko Natur Eskolak antolatu dituen 13. jardunaldiok; erreka garbiketa, irteera, hitzaldia, dokumental emanaldia... denetarik, Aimar Uribesalgok zehaztu digunez.
"100 aldiz begiratu" programaz 14.10.2025 14:55
65 urtez gorakoei zuzendutako bide-heziketa programa da "100 aldiz begiratu!, Gardotza Burgoa koordinatzaileak esan digunez. Ostiralean iritsiko da Oñatira eta zertan gauzatuko den ere azaldu digu.
Gipuzkoako 13 mapa eta plano Gipuzkoako Artxibo Historikoan ikusgai 13.10.2025 17:10
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu den erakusketa hau ostiralera arte bisitatu ahal izango da aurrez aurre. Aurrerantzean on-line mantendu eta aberasten jarraituko dutela adierazi digu Garazi Garaio artxibokoko teknikariak.
"Oficios tradicionales en la historia de Oñati y su entorno" Jose Antonio Azpiazuren liburu berria 10.10.2025 30:58
ARTIXA taldeak argitaratu duen liburuaren 300 ale kaleratu dira eta herriko liburu dendetan eskuratu daitezke. Gure arbasoen lanbideen errepasoa egin du Azpiazuk, agiri eta dokumentuetan oinarrituta, ohikoa duenez.
Auzoko programa berriro martxan jartzeko puntuan 09.10.2025 22:08
Oneka Anduaga dinamizatzailea eta Sara Biain "auzotarra" izan ditugu gurean, Auzokoren helburu eta funtzionamendua azaltzen. Euskarara hurbildu nahi duten "auzokideak" eta euskara dakiten "auzotarrak" asko aberasten dira Auzokon parte hartzen.
Amatasunari buruzko solasaldi zikloa hasiko da gaur 07.10.2025 19:06
Nahia Alkortak gidatuko du solasaldi zikklo hori ez ezik "amatasunean bidelagun" izeneko taldea ere. Jabetze eskolaren baitan antolatu den jardun horren inguruko informazioa eman digu dinamizatzaileak berak.
Urriko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 02.10.2025 35:04
Kale garbitzaileen grebaz, Olakuako urmaela eraldatzeko lanen etenaz, Partaidetzazko Aurrekontuak prozesuaz, "Argitzen" prozesuaz, Donostiako autobus zerbitzuaz edota baso ustiapenenerako herri estrategiaz aritu gara, besteak beste, Izaro Elorzarekin.
Aitor Zubia Azkue Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izendatuko dute bihar 26.09.2025 15:56
Arkitekto oñatiarrak Bergarako San Pedro parrokian egingo du sarrerako hitzaldia, hain zuzen ere, ondare eraikiaren esku-hartze eta kudeaketaz arituko da.
Tomas Lizarazu: "Gogotsu gaude Oñatira itzultzeko" 25.09.2025 21:35
Bulego taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, bihar plazan eskainiko duten kontzertuaren harira. Oñati leku kuttuna dutela aitortu digu.
Ageriko Margo Lehiaketako irabazleekin berbetan 23.09.2025 20:45
Iker Mugarzak, helduen kategorian, eta Bernat Gonzalezek, 16 urtez azpikoetan, irabazi dute Ageriko XXI. Margo Lehiaketa. Xanti Ugartek, gainera, oñatiarren arteko saria eraman du. Hirurekin aritu ginen sari banaketa ekitaldiaren ondoren.
Madalen Etxegarai Zubikoan arituko da arratsaldean, Capellanekin bikote eginda 19.09.2025 9:32
Hara eta hona dabil pilotari oñatiarra txapelketa ugritan parte hartu eta partidak jokatzen. Uda sasoi betea izan ohi da pilotarientzat, esan digunez.
HIRUKIDEren bulego ibiltaria Oñatin, asteartean 19.09.2025 17:33
Familia ugarien Euskadiko elkartea da Hirukide eta herriko familiei zuzeneko zerbitzua emateko bulego ibiltaria Oñatira ekarriko du irailaren 23an (Euskaldun berria aretoan). Informazioa eman eta jasotzeko asmoz datozela adierazi digu Ibai Arberas teknikariak.
"Maspalomas" filmaren zuzendari Aitor Arregi gurean izan dugu 18.09.2025 37:44
Jose Mari Goenagarekin batera zuzendu duen lana igandean aurkeztuio dute Donostiako Zinemaldian. Urrezko maskorra lortzeko lehian izango da eta aurreko ordu hauek nola bizi dituen azaldu digu zuzendari oñatiarrak.
46. Mikel Deunaren eskubaloi txapelketa jokatuko da larunbatean 17.09.2025 11:06
Aloña Mendiko senior mailako neska eta mutilen taldeak neurtuko dira txapelketan. Mutilek ekingo diote lehenik liga txapelketari eta taldea nola dagoen azaldu digu Xabi Guridi entrenatzaileak.
Liburutegko irakurketa eta idazketa taldeetan parte hartzeko lekua dago oraindik 16.09.2025 27:32
Hala adierazi digu Arantzazu Ibarrondok; dagoeneko, lagun askok izena eman duen arren, parte hartzeko aukera ostiralera arte zabalik izango da. Liburutegiak antolatutako talde ezberdinen dinamikaz argibideak jaso ditugu.
Ekitaldiz betetako jai egitaraua aurkeztu dute! 12.09.2025 25:28
San Migel eta Errosaixo jaiak ekitaldiz beteta datoz. Astelehenean banatuko da egitarau-liburuxka etxeetara, aurrez, aurkezpena egin dute, alkateak eta kultura zinegotzi eta teknikariak.
Oñatiko X. Mendi Martxa, bihar 12.09.2025 16:22
Iosu Lizarralde antolakuntza taldeko kidearekin berba egin dugu, biharko martxaz, ospakizunez eta ekimenaren orain arteko ibilbideaz.
Haurren Eguna berritasunekin dator aurten 11.09.2025 22:31
Domeka honetan izango diren berrikuntzak azaldu dizkigute Oñatz dantza taldeko Maite Irizarrek eta Julen Agirrek. Elkarrizketa baliatu dugu Maite Irizarrek astelehenean Eibarren egin zuen dantza bereziaz berba egiteko.
Errepideari agur eta ziklo krosera 10.09.2025 23:31
Puntu horretan dago Aloña Mendiko Txirrindularitza Saila, 24-25 denboraldia amaitzeko etxeko lasterketa falta dute eta 25-26 denboraldiari ziklo krosean ekingo diote sailako 10-11 gaztek. Aitor Atorrasagasti saileko buruarekin berba egin dugu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.