Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Urgain eskolako jolasgune berrituan 02.12.2025

Ondoko berdegunea integratu eta espazio bereziak prestatuta, inklusiboagoa den jolasgunea egokitu da Urgain eskolan. Era berean, eraikinak zituen hezetasun arazoa ere konpondu da. Ia 500.000 euroko inbertsioa egin da, fase ezberdinetan. Herritar orok erabili dezaken jolasgune berritzaile ikusten eta erabiltzaileen iritziak jasotzen egon gara.

Bi liburu-ilustratu berri Mila bilduman 01.12.2025

"Koloreena" eta "Torreko zubiarena" dira bi liburuak, Lukene Igartuak idatzi eta Izar Mendiolak ilustratu ditu. Ama-alabak izan ditugu irratian.

Lehen Korrikaren 45. urteurrena beteko da bihar 28.11.2025

Horren harira, omenaldia antolatu du AEK-k eta lehen korrika hartako antolatzaile eta partaideak gogora ekarriko ditu. Bide batez, AEKren mezua gizarteratuko da. Guztia, Unibertsitate Zaharrean egingo da bihar, 12:00etan hasita.

"Primi Erostarbe. Itzalari dantza" liburuaz Itziar Ugarterekin 27.11.2025

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen enkargua jaso zuen Itziarrek eta batekin eta bestarekin berba egin eta Primi Erostarberi egindako alkarrizketak irakurrita Araozko panderojole eta irrintzilaria ezagutu eta ezagutarazi digu liburu honetan.

II San Martineko krosa, domekan 26.11.2025

Eskolarteko krosa izango da aurten ere eta benjamin, alebin eta infantil mailako ia 200 neska-mutikok parte hartuko dute. 700 m inguruko zirkuitoa markatuko dute domekan eta itzuli bakarra, bi edo hiru eman beharko dizkiote, kategoriaren arabera. Argibide guztiak Aloña Mendiko Atletismo Saileko Eric Martinek eman dizkigu.

Hirugarren fasean dago Partaidetzazko Aurrekontuak 2026-2027 prozesua 25.11.2025

Leheneste fasea gainditu duten proposamenen bideragarritasuna baloratzen ari dira udal teknikariak. Ondoren, azken galbahea pasa dutenak bozka fasean izango dira, bakoitzari dagokion aurrekontua zehaztuta. Argibideak Onintza Andres Partaidetzazko teknikariak eman dizkigu..

Oñatiko XVII. Trikiti Jailadia, larunbatean 20.11.2025

Jaialdiaren egitaraua nola osatzen duten azaldu digute Lizargarate elkarteko Garazik eta Iratik. Dena prest dago! Jaialdi ondorengo afaritarako txartelak aspaldi agortu zuren, jaialdirako sarrerak salgai daude oraindik.

Biotz Aloña Mendi saskibaloi taldeak ligako bigarren itzuliari ekin dio 19.11.2025

Sailkapenean bigarren tokian dago egun taldea eta itzuli hau goiko postuetan amaitzea da helburua, Aitor Ugarte entrenatzaileak azaldu digunez. Hala, igoera fasea jokatu ahal izango dute.

"SimPOL" bakarrizketa estreinatuko du Maria Cruickshank-ek ostiralean 18.11.2025

Gidoia hutsetik sortu du aktoreak eta lan luze eta konplexua izan dela aitortu digu. Maitasunaz, amatasunaz, eguneroko bizitzaz arituko dela aurreratu digu.

Gaztaina saltzaileak plazan dira jada 17.11.2025

Orain bi aste ekin zioten denboraldiari, Jonek azaldu digunez. Astelehenetan izan ezik, egunero aritzen dira gaztaina erreak saltzen plazan. Otsailera arte aritzeko asmoa ei dute.

Ane Arrutirekin berba egin dugu 14.11.2025

KEIA taldeko abeslariak Antixena gaztetxean arratsaldean emango duten kontzertuaz aritu zaigu. "Zamalanak" diskoaren aurkezpenekoa Gaztelekuan egin zuten urtarrilean, biraren azken aurreko emanaldia Gaztetxean egingo dute gaur.

"Emozio nostalgikoak" kontzertua igandean Musika Eskolaren eskutik 13.11.2025

Santa Ana aretoan (13:00) izango den kontzertu horren ezaugarriak aurreratu dizkigu Aitor Biainek, Musika Bandako zuzendariak.

Eskola kirola 2025-2026 12.11.2025

Diseinu berri batekin ekin zaio Eskola kirolari aurten Oñatin, jakinik, neska-mutiko gutxiago izango zirela. Gustora ari dira begirale eta koordinatzaileak Anje Eskarzak eta Mikel Aramendiak azaldu digutenez.

Oporretara doaz Ikusi Makusi antzerki taldekoak 11.11.2025

Hori da ostiralean estreinatuko duten lan berriaren izenburua "Oporretara goaz!" Tramaren eta taldearen ingurukoak azaldu dizkigute taldeko kide Belenek eta Iñakik.

Oñatzen 55. urteurreneko jaialdia 10.11.2025

Oñatz dantza taldearen 55 urteko historia osatu duten belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkartuko dira plazan, larunbatean. Jaialdian 200 lagun inguruk parte hartuko dutela kontatu digute Beñat Madinak eta Xabi Narbaizak.

XVI. Oñatiko Laburmetraien Rallya, bihar 07.11.2025

Aitor eta Andoni antolakuntza taldeko kideen bisita jaso dugu eta biharko hitzorduaren inguruko azken ordua azaldu digute.

Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN 06.11.2025

Kanposantu zaharreko hainbat panteoi egokitzeko jabeek egin behar dituzten lanez, San Martingo uraren presioaz, NANa egiteko bulego ibiltariaz, 2026ko udal ordenantza fiskalez... aritu gara Izaro Elorzarekin

Mendi amabostaldia eta Aloña Mendiko Mendi sailaren egungo lanak 05.11.2025

Mikel Otero etorri da gaur irratira Aloña Mendiko Mendi sailaren nobedadeak azaltzera; Mendi Hamabostaldiaz, Federatu kanpainaz eta urteko mendi irteerez aritu gara.

"Baskonia globalizazioan" liburuaren aurkezpenak 04.11.2025

Ekainaren 13-14an Oñatin egin ziren jardunaldien ponentzia-bilduma da Nabarraldek argitaratu den liburua eta Iruñean eta Arrasten astean aurkeztuko da. Xehetasunak Nabarraldeko Angel Rekaldek eman dizkigu.

Musikaz dator azaroa Antixena gaztetxera 03.11.2025

Domekan magia ikuskizuna izango da familia publikoari zuzenduta. Hortik aurrera, estilo ezberdineko hainbat kontzertu antolatu dira, Gaztetxeko ordezkariak jakinarazi digunez.

Gau baltza Gaztelekuan 31.10.2025

Scape room formatuko ekintza batekin ospatuko dute Gaur batza Gaztelekuan, gaur eta bihar. "Prozesuko" gazteak ari dira gaztetxoenentzat festa antolatzen, Uritzek eta Ixonek azaldu digutenez

Animalien artean zabaltzen ari diren gaitzez aritu gara Juan Ramon Bujanda albaitariarekin 30.10.2025

Klima aldaketari egotzi dizkio gurean orain gutxi arte ezagutzen ez ziren animalia gaixotasun asko. Berotze efektuaren ondorioz, hainbat eltxo iritsi dira Europara eta beraiekin, animalia gaixotasun ugari. Baserritarrek badakite nola aurre egin eta lasaitasun mezua eman digu, gaixotasun horiek ezin baitira gizakiengana zabaldu.

47. Oñatiko Musikegunak ate joka! 29.10.2025

Lau kontzertu programatu dira Santa Ana aretoan, azaroaren 9, 16, 23 eta 30erako, Iñaki Olalde Kultura batzordeburuak eta Edurne Soraluze teknikoak zehaztu dutenez. Sarrerak salgai daude jada.

Lana Aloña Mendi, senior nesken saskibaloi talde berria 29.10.2025

18 urte baziren Aloña Mendik ez zuela senior kategoriako emakumezko talderik lehian. Adin eta belaunaldi ezberdineko neskek osatu duten talde berria ezagutu dugu, Jon Ander entrenatzailea eta Ane eta Ilargi jokalarien eskutik.

Oñatiko I. kopla txapelketa, zapatuan 27.10.2025

14 lagunek parte hartuko dute, hiru sailkapen saiotan, eta finalera 8 lagun sailkatuko direla aurreratu digute Txinparta Bertsolari Eskolako Aritzek eta Urkok. Txapelketari dagozkion beste xehetasun batzuk ere azaldu dizkigute.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.