Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Aloña Mendiko Futbol sailaren batzar nagusia 23.06.2025 18:51
Ekainaren 18an egin zen Aloña Mendiren egoitzan futbol sailaren urteko batzar nagusia. Bertan azaldutakoak laburbiltzen saiatu gara.
"Emakumion Etxia Eraikitzen" prozesuaren ikasturteko errepasoa 23.06.2025 26:43
Jone Arrazola Berdinatun udal teknikariarekin egin dugu 2024-2025 ikasturteko errepasoa ea balorazioa.
Astelehenean hasiko dira udaleku irekiak 20.06.2025 14:10
505 neska-mutikok eman dute izena eta begirale eta koordinatzaileak 72 izango dira. Datu hauek eta beste zenbait xehetasun eman dizkigute udalekuetako koordinatzaileek.
Ruper Ordorika Santa Anan izango da bihar 19.06.2025 18:12
Etxera dator kantaria "Bakarka bi" lana eskutan. Baina lan berria grabatzen hasi dela esan digu gaur egin diogun elkarrizketan.
Mikel Ugarte, munduko txapelketari begira 18.06.2025 21:10
Halaxe topatu dugu gaur herriko triatleta, larunbatean Zarauzko triatloia jokatu eta laugarren postuan helmugaratu ondoren. Urteko lehen zatiaren planifikazioa ekainaren 29an Pontevedran izango den munduko txapelketara begira osatu duela esan digu.
Euspot lehiaketa irabazi dute Anje Arlanzonek eta Asier Corchetek 17.06.2025 19:46
Oñati eta Donostiako lagunekin berba egin dugu, aurkeztu zuten lanari buruz, nola eta non grabatu zutenari buruz eta etorkizunerako dituzten asmoei buruz.
Margarita Olalde eta Mª Jesus Beloki 16.06.2025 16:58
Bi emakume hauek omendu zituzten atzo herriko jubilatuen izenean, atzo, parrokian. Biekin berba egin genuen.
Oñatiko emakume sortzaileen haria ehunduz 13.06.2025 19:36
Oñatiko emakume sortzaileen erakusketatik abiatu zen proiektua handitu da aurten, haunditu eta sakondu, emakume sortzaileen sarea osatzeko helburuz. Egindakoaz eta egin nahi denaz berba egin dugu antolakuntza taldeko Edurne Iriondorekin.
"Debagoiena ehuntzen" proiektua 12.06.2025 26:15
Nahi ez den bakardadeari aurre egiteko egitasmoa da Mankomunitateak Debagoienean martxan jarri duena. Proiektuaz berba egiteko hiru lagun bildu ditugu: talde sustatzailean diharduen Lierni Altube zinegotzia, Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaiko kide Joxefe Diaz de Tuesta eta POZ zerbitzuko orientatzaile Peio Uriarte.
Txirrindularitza saileko buru Aitor Atorrasagastirekin berba egin dugu 11.06.2025 19:21
Arantzazuko igoera jokatu ondoren eta Olakuako proba domekan izango den honetan Aloña Mendiko Txirrindularitza saileko burua izan dugu gurean. Herrian ospatzen diren lasterketez, herriko txirrindulariez eta Gipuzkoako federazioaren jardunaz aritu gara.
Urpekariak Usakon 10.06.2025 13:45
Bainu denboraldia ireki aurretik putzua garbitzeko lanak bete zituzten hiru urpekarik, ostiral arratsaldean. Uretatik irten berritan, Javi eta Iratxerekin berba egin genuen.
"Mugitu pop-rock" kontzertua igandean 06.06.2025 21:33
Musika bandak Aloña Mendiko gimnasia ritmikoko partaideen laguntza izango du 24-25 denboraldiko azken kontzetu honetan. Eskainiko dituzten doinuak errepasatu ditugu Aitor Biain zuzendariarekin..
Ekaineko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 05.06.2025 31:57
Gai asko aipatu ditugu gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: legealdi-erdiaren balantzea, autobusak eta Donostiarako zerbitzua edo erreserbak egiteko makinen instalazioa, uda denboraldia, Olaiturriko lanak eta barrakak...
Eskola kirola Oñatin 04.06.2025 23:34
Gauzak "nahastu" egin dira ikasturte honetan Eskola kirolaren inguruan. Baina hobetzeko aukera moduan ikusi behar dela azaldu digute solasaldian parte hartu duten lagunek. Oñatiko Eskola Kirola batzordeko bi guraso eta udalaren izenean aritzen den koordinatzailea izan ditugu gurean.
Haurren Irakurketa Klubaren inguruko balorazioa positiboa da 03.06.2025 19:23
Hala esan digu Marina Etxegoien liburuzainak. Dozena bat neska- mutikok parte hartu dute aurtengo lehen esperientzian eta egitasmoari jarraipena emango zaio ikasturte berrian, ukitutxo batzuk eginda.
Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaia 02.06.2025 23:16
Marilo Torrealdai eta Joxefe Diaz de Tuesta Nagusien Mahaiko kide dira; mahai honek zein helburu eta funtzionamendu duen azaldu digute.
Malen Osa Mendian Korri Eskolarekin 30.05.2025 7:39
14-20 urte bitarteko neskekin elkartuko da Malen Osa, mendian korrika saioa egiteko. Hitzordua, Arantzazun egin da, ekainaren 8an, 11:00etan.
Europako Musikari Gazteen jaiadian parte hartzen ari dira Jose de Azpiazu musika eskolako txikitilariak 30.05.2025 19:00
"Txantxitrik" taldearekin bidaiari ekin aurretik, Jaione eta Arantazu irakasleekin berba egin dugu.
MUNDUKO ZAPOREAK kulturen arteko jaialdia, larunbatean 29.05.2025 14:55
Sahara, Kolonbia, Argentina, Bolivia, Pakistan eta Ukrainako jaki, folklore eta kultura ezagutzako parada izango da plazan, larunbatean. Munduko zaporeak jaialdiaren xehetasunak eman dizkigute Elvirak, Mirenek eta Arantzazuk.
XVII. Eskubaloiko Korpus Txapeketa, larunbatean 28.05.2025 16:03
Aloña Mendiko Eskubaloi saileko presidente Iñaki Mendarozketarekin berba egin dugu, infantil mailako Gipuzkoa, Araba, Biakaia eta Nafarroako selekzioek jokatuko duten txapelketa honetaz.
Oñati abesbatza Zaragozako Caspe herrira doa asteburuan 27.05.2025 23:53
"Ciudad de Caspe" abesbatzarekin elkartrukea egitera doazela argitu digu Mirengu Plazaola zuzendariak. Elkartrukeaz, kontzertuaz eta abesbatzaren egungo egoeraz beste xehetasun batzuk ere eman dizkigu.
Elizako kariloiaz, Horazio Argarate parrokoarekin 26.05.2025 22:56
Parrokiako kariloiaren doinua aldatu egiten da, tartean behin, eta orain Korpusti dantzen doinuetako bat zabaltzen du. Parrokiako kariloiaz eta kanpaiez aritu gara Horazio Argaraterekin.
PIRIPUINAK liburu aurkezpena, bihar 23.05.2025 14:16
Oñatiko Mendi Martxak haur eta familientzat antolatu duen ekitaldia da; bihar, larunbata, Kultur etxeko zine aretoan, 11:00etan.
Eskola agenda 2030 22.05.2025 22:11
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua landu dute herriko ikasleek, aurten, eta diagnostikoa eginda, eskuhartze planarekin osatu beharko dute datorren ikasturtean, ARAZI elkarteko Nerea Ibañezek aipatu digunez.
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaz aritu gara herriko bi partaiderekin 21.05.2025 20:47
Julen Zumaldek eta Aritz Garaik, udalak zozkatu zituen dortsalak eskuratu zituzten. Ilusioz eta disfrutatzeko asmoz joango dira Zegama-aizkorri mendi maratoia egitera, igandean.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.