EITB Radio Televisión Pública Vasca

Pasaiak

Society EU ↓ 78 episodes

Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

May 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

The Beach Boys: Pop musikaren Olatu perfektua 07.07.2022

Zer litzateke uda hondartzako musikarik gabe? Hawthorne, Kaliforniako taldea izan zen 60ko hamarkadan surf musika nortu zuena. Baina ez hori bakarrik. Brian Wilsonek, The Beach Boys taldearen buru zela, historiako kantarik onenetako batzuk idatzi, moldatu eta ekoiztu zituen."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Paul McCartney: Ongietorri 80ko hamarkadara! 22.06.2022

Paul McCartneyk (Liverpool, 1942) The Beatles taldearentzat egin zituen abestirik onenak gogoratu ditugu "Pasaiak" podcastaren atal honetan."All my Loving"etik "Yesterday"ra, alfabeto ordena jarraitu du Irantzu Karrerak, "Maccak" "The Lyrics" liburuan egin duen moduan. Tartean musikaren maisulan handienetakoak entzungo ditugu, "Hey Jude", "Let It Be" edota "Penny Lane" eta inspirazioa nondik etorr...

Ella Fitzgerald: Jazzaren ahotsa 08.06.2022

Ella Jane Fitzgerald (Virginia, AEB, 1917-1996), ahots malgua zuen abeslaria, irismen handikoa, zehatza eta adinik gabea. Jazzeko handi guztiekin lan egin zuen, besteak beste, Duke Ellington, Count Basie, eta Benny Goodmanekin (edo, batzuk esango dute, haiek izan zutela berarekin jarduteko zortea!)Grammy bat eskuratu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen, emakumezko jazz-abeslari ezagunena me...

Hip Hop-ak 50 urte bete ditu. Hemen rap musikaren historia! 25.05.2022

Hip-hoparen historian sakondu dugu.70eko hamarkadan New Yorken sortu zen kultura honek berebiziko garrantzia izan du dantzan, artean, modan eta musikan. Nola zabaltzen joan zen ikusiko dugu era guztietako doinu eta estiloekin nahasten, eta duela 25 urte musika mundua astindu zuten 2Pac eta Notorious Bigen hilketak ere azaldu ditugu. Lanbide arriskutsua dirudi, ikerketa baten arabera gutxienez 65 r...

Eurovision: Musika, lehiaketa eta ikuskizuna 11.05.2022

Kirolaz kanpoko gertaerarik ezagunena da Eurovision Musika Lehiaketa. Europako herrialdeak mugaz haraindiko telebista-emisioen bidez lotzeko azken helburuarekin sortu zen lehiaketa ezaguna Bigarren Mundu Gerraren ondoren.1956an Eurovisioneko lehen musika jaialdia egin zenetik behin bakarrik huts egin du, COVID-19arengatik; UER erakundeak hiru minutuen araua sartzea erabaki zuen 1957an; eta eszenat...

Van Morrison: ''Baditut ''Brown Eyed Girl'' baino hobeak diren 300 abesti'' 27.04.2022

Duela 55 urte, musikari ipar irlandarrak bere estreinako diskoa grabatu zuen,"Blowing Your Mind". Bertan bildu zuen —estudioko 42 lan baino gehiago egin ondoren ere— bere katalogoko kanta ezagunenetako bat izaten jarraitzen duen, "Brown Eyed Girl".Geroztik, abesti ahaztezinak kaleratu ditu: "Gloria", "Into the Mystic" edota "Why must I always explain". Eta oraindik ere kaleratzen jarraitzen du, zo...

Judy Garland: Ostadarraren argiak eta ilunak 13.04.2022

Ostadarraren azpian ibiliko gara "Over the Rainbow", zenbait adituren ustez, XX. mendeko abestirik onena dena gogoratuz. "Ozeko Aztia" pelikulan, Judy Garland, zine musikaren ikono handienak interpretatu zuen. Larrosa koloretik baino, urdin eta bioleta gehiago izan zituen aktore eta abeslariaren bizitza laburbilduko dugu "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Irantzu Karrerak azalduko dizkigu abeslar...

Silvio Rodriguez: “Konposatzeko konposatu, abesteko abestu, inoiz ulertu ez ditudan gauzak dira” 30.03.2022

El Salvadorreko gerraren garaian munduaren arreta erakartzeko, "Unicornio", bere kantarik entzutetsuenetakoa salvadortar herriari eskaini zion Silvio Rodriguezek; Roque Dalton poeta-gerrillariaren oroimenez. Berrogei urte bete dira eta eduki liriko handiko "Adarbakar urdin" honen aitzaikian, kubako poeta eta musikariaren ibilbidea laburbildu du Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podkastaren atal honetan....

Udaberria! 16.03.2022

Eguraldia epeltzen hasi da, eguna luzatzen eta kimuak loretzen…Udaberria heldu dela esan nahi du eta historian zehar musikariak nola inspiratu dituen ikusiko dugu. Johan Strauss, Beethoven, Haydn edota Vivaldiren ondoan, Elly Ameling abeslaria, Gerald Moore pianista Dietrich Fisher Discau braitonoarekin, eta Zea Mays taldea ekarri ditugu; Suediako koru bat ere bai eta baita Txinako musika ere. Ong...

The Everly Brothers: Rock-baladaren kanonak ezarri zituen bikotea 02.03.2022

50eko hamarkadaren azken urteetan eta 60koaren hasieran, Everly Brothers bikotea jaun eta jabe izan zen Atlantikoaren bi aldeetako musika zerrendetan. Everly anaien ia etenik gabeko arrakasten eragina sekulakoa izan zen. Batetik, entzulearen bihotzera iristeko estrategiarik onenak erakutsi zituzten eta, bestetik, euren ahots armonia zoragarriekin "beat" taldeen soinuaren oinarria jarri zuten. "Bye...

Giorgio Moroder: ''Ez naiz disko musikaren aita, osaba bakarrik'' 16.02.2022

Giovanni Giorgio Moroder (Bolzano, 1940), House nahiz Elektro musikan aitzindaria dugu. Musikari italiarrak, sintetizadoreak erabiliz Disko musika eraberritu zuen 1970eko hamarkadan eta geroago Techno musika deituko zena sortu zuen. Hainbat Oscar sari irabazi ditu konpositore edota ekoizle moduan eta batez ere Donna Summerrekin egindako lanagatik ezagutzen da; besteak beste, "Love To Love You Baby...

Ruben Blades: 60 urte saltsa musikan 02.02.2022

Rubén Blades Bellido de Luna (Panama Hiria, 1948). Musikari eta konpositorea, ideologo eta politikaria. Ruben Blades izan da saltsa musikaren berritzaile nagusia. Jendearen hankak mugituz bihotzak eta neuronak ere mugitu ditu azken sei hamarkadetan. Inoizko saltsa diskorik salduena argitaratu zuen; "Siembra"ren letrak herri-herrikoak dira mezu bat helarazi nahi baitio Latinoamerika osoari. Panamak...

Creedence Clearwater Revival: Rock eta Country musikak arrakastaz bateratu zituen taldea 25.01.2022

60ko hamarkadan Creedence Clearwater Revival talde garrantzitsuenetakoa izan zen eta sei urte eskasean country-rockaren haziak erein zituen. Arrakasta meteorikoa izan zuten: inor ez izatetik gorenera iritxi ziren bi urtetan! Baina amaiera ere oso azkar iritsi zen eta azkenerako kideen arteko talka, demanda judizial eta gorrotoek bideraezina egin zuten Fogerty anaien proiektua. Nolanahi ere, grabat...

David Bowie: Gainerakoengandik pauso bat aurrerago beti 11.01.2022

David Robert Jones, David Bowiek (Londres, 1947-New York, 2016) guztiz barneratua izan zuen artista bizitza eraman nahi zuela. Txikitatik, musikan nahiz abesten nabarmendu zen eta 9 urte zituenerako dantzari harrigarria zen. Gerora, zinean edo eta antzerkian jardun zuenean ere bere estilo pertsonala erakutsi zuen, iraultzailea eta inspiratzailea. Moldeak apurtu zituen eta "Pasaiak" podcastaren ale...

Blondie: Emakume bat buru zuen lehen pop talde arrakastatsua 29.12.2021

New Yorkeko underground mugimenduaren baitan Ramones edo eta Velvet Undergrounden urte berean sortua, Deborah Harryren taldea punta-puntan ibili zen 70eko hamarkadaren amaieratik, 80ko hamarkadaren hasierara arte. "Blondiemania" moduko bat eman zen, aurrez The Beatlesek ezagutu zuenaren antzera. Ez da kasualitatea bi taldeen izenak "B" hizkiz hastea: Beatles eta Blondie, disko dendetako apaletan a...

Ludwig Van Beethoven: “Ez dezagun isiltasuna hautsi, hobetzeko ez bada” 14.12.2021

Ludwig van Beethoven, (Bonn, 1770-Vienna, 1827) ziurrenera munduan sona handieneko musikaria da. Beethoven gortu egin zen eta bere azken urtetan ezin zuen instrumenturik jo eta konposatzen zuen musika ere ez zuen entzuten."Patetica" sonataren ondoren entzumen arazoekin hasi zen eta mundutik nola urrutiratzen joan zen antz ematen da bere lanetan. Zorionez ez zuen musika utzi eta, paradoxikoki, bere...

Mikel Laboa: ''Euskal kantagintza berriaren hasera'' 01.12.2021

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, 1934-2008). Mikelek esaten zuen hizlari eskasa zelako aukeratu zuela kantagintza. Artxiboetatik bere oroitzapenak bilduz eta nahi zuen bezala, kantuz, gogoratuko dugu askorentzat euskal musikaren patriarka izan zena. "Txoria Txori" da bere abestirik sonatuena eta honekin lortu zuen, Bernardo Atxagaren ustez musikari bakan batzuk lortzen dutena, jendeak jatorri tra...

Simon & Garfunkel: Mrs. Robinson edo eta The Boxer moduko 60ko hit-en egileak 16.11.2021

Simon & Garfunkel 60ko hamarkadako bikoterik ospetsuena izan zen eta hurrengo belaunaldiei doinua jarri zieten "Mrs. Robinson", "The Boxer" nahiz "The Sound of Silence" moduko abestiekin. Paul Simon zen kantugilea eta Art Garfunkel abeslaria, "burua" eta "ahotsa" ziren; baina bien arteko ezin-ikusia jakina zen eta "txakurraren eta katuaren moduan" ibili ziren. 1970ean, "Bridge over Troubled Water"...

John Lennon: Bakarkako Ibilbidea (II) 15.10.2021

Liverpooleko musikariaren bakarkako ibilbidean zehar jarraituko dugu podcastaren bigarren atalean. John Lennonek 1971an erabaki zuen Erresuma Batua utzi eta Estatu Batuetarako saltoa egitea; sekula gehiago ez zuen bere jaioterria zapaldu. New Yorkek hartu zuen altzoan, naiz agintariek ez zuten oso gogoko eta erresidentzia baimena berritzeko zailtasunak jarri. Nixon presidentea eta bere oinordekoek...

John Lennon: Bakarkako Ibilbidea (I) 15.10.2021

The Beatles taldearen sortzaile, abeslari eta arima izan zen John Lennon (Liverpool, 1940-New York, 1980), XX. mendeko kantu ezagunenen sortzaile ere izan zen. Berrogei urtetik gora dira hil zutela eta oraindik ere ahoz aho dabil bere izena."Pasaiak" podcastaren ale honetan, Lennonen bakarkako ibilbideari erreparatuko diogu. The Beatles 1970 urtean banatu eta tirokatuta hil zuten arte, hamar urte...

Aretha Franklin: Soularen arima eta Erregina 16.07.2021

Aretha Louise Franklin (Memphis, 1942-Detroit, 2018) gospelarekin lotzen dugu zuzenean. "Queen of Soul" edo "Lady Soul" goitizenez ezaguna, sei hamarkadatan izan da soularen adierazle nagusia. Aita predikadorea zuen eta elizan kantatuz egin zen ezagun, zeukan dohain berezia garatuz joan zelarik. Emakume izanda, jarri zizkioten oztopoak gainditzea lortu zuen bere kantaera eta ahots erabakigarriarek...

Montserrat Caballé: ''Abestu egin nahi nuen, helbururik jarri gabe'' 16.07.2021

Montserrat Caballé (Bartzelona, 1933-2018) XX. mendeko sopranorik handiena da askoren iritzirako. Gerra osteko Bartzelonan zail egin zitzaion musikan aurrera egitea, amak erakutsi zion oinarrizko solfeoa eta josten atera zuen bizimodua gaztetan. Baina ekinaren eginak eta mezenasen baten laguntzari esker hasi zen bakarlari gisara bere hiriko Liceon. Horrexegatik zuen horren maitea Liceok eman zion...

Pink Floyd: XX. mendeko kulturaren ikonoa 16.07.2021

Rock psikodelikoaren aitzindaria izan zen Pink Floyd banda. Erresuma Batuan 1965ean sortua eta 70. hamarkadan erreferentea. XX. mendeko ikono gisara hartzen dira eta ez musikan bakarrik, baizik eta kulturan. Eurak izan ziren, adibidez, emanaldietan musika efektuak sartzen hasi zirenak. Filosofia oso bat eraiki zuten letra eta soinuen bitartez, disko bakoitza maisulan bilakatu zutelarik. Rock sinfo...

The Pogues: Irlandako punk-aren sortzaileak 14.07.2021

Irlandako Folk tradizionala oinarri hartuta punka egin zuen taldea da The Pogues. Jem Finer, Spider Stacy eta Shane MacGowanek sortu zuten 80ko hamarkadan baina zortzi kide izatera ere iritsi ziren une gorenean. Gerta ala gerta, umorea galtzen ez zuen taldea beren abestietako hitzetan antzematen bezala. Bizitzeko modu anarkikoa zuten taldeko kideek eta beren emanaldiak festa amaigabean bilakatzen...

Paco de Lucia: Gitarra flamenkoa erdigunean jarri zuen gizona 14.07.2021

Gitarra flamenkoa, Paco de Lucíaren eskuetan ezagutu dugu askok. Amarengandik hartu zuen izen artistikoa Lucíak, berezko izena Francisco Sánchez Gomes (Algeciras, 1947) baitzuen eta hark lortu zuen bere jardunean flamenkoan gitarrari ordura arte eman ez zitzaion garrantzia ematen. Kantuari edo dantzari, laguntza emateko tresna erdigunera ekarri zuen. Camarón de la Isla eta biek eman zuten aurrenek...

Listen to the Pasaiak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.