EITB Radio Televisión Pública Vasca

Pasaiak

Society EU ↓ 78 episodes

Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

May 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

1966: Pop musikaren eztandaren urtea 27.05.2026

1966ko bigarren seihilekoan, musikariak pop formula sinpleetatik soinu konplexuagoetara urruntzen hasi ziren. Rock psikodelikoaren gorakada etorri zen eta Motown etxearen kanta ikonikoak zerrendetan nagusitu ziren. The Beatlesek, bestalde, “Revolver” diskoa argitaratu zuen abuztuan aurrerapauso artistiko eta tekniko iraultzaileak ekarriz, eta handik astebetera azken kontzertua eman zuten aurrerant...

1966: musika, gazteen enblema bihurtu zenean 29.04.2026

Adituak ez dira guztiz ados jartzen, baina kritikarien, historialarien eta datuen analisien arabera, urte batzuk urrezkoak izan ziren musikarentzat.1966an musika entretenimendu arina izatetik, arte serio eta esperimental izatera pasatu zen. The Beatles, Beach Boys eta Bob Dylanen diskorik esanguratsuenak plazaratu ziren: "Revolver", "Pet Sounds" eta "Blonde on Blonde".

Françoise Hardy: pop musika eta moda frantzesaren ikono ahaztezina 25.02.2026

1962an bere lehen singlea “Tous les Garçons et les Filles“ kaleratu zuen, yé-yé fenomenoaren ikur bihurtuz. Era horretan Frantziako abangoardia mugimenduaren partaide izan zen Brigitte Bardot, France Gall edota Sylvie Vartan-ekin batera. Berezkoa zuen dotorezia eta estiloarekin diseinatzaile ugari inspiratu zituen eta ordutik, chic paristarraren sinboloa da. Françoise Hardy 1944an jaio eta 2024an...

Phil Spector: Gorakada eta gainbehera 28.01.2026

1939an New Yorken jaiotako Phil Spectorrek talentu handiko artistaren paradoxa irudikatzen du: XX. mendeko pop musikaren figura garrantzitsuenetakoa izan zen sortzaile zein produktore moduan, baina tratu txar eragile eta hiltzaile ere bai. Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan azaldu dizkigu 2021ean hildako Phil Spectorren argi-ilunak.

The Clash (II): Punk-aren mugak gainditu zituen banda enblematikoa 26.11.2025

Printzipio eta kode propioak zituzten eta euren abestietan reggae, ska, jazz nahiz haize sekzioak sartuz era guztietako melomanoak batu zituzten.“London Calling” eta “Sandinista!” aztertu ditu Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan.

The Clash (I): Garrantzia duen talde bakarraren historia 29.10.2025

70eko hamarkadan, punkaren goraldian sortu zen The Clash taldea Londresen. Musikaren historian arrasto sakona utzi zuen Joe Strummer, Mick Jones, Paul Simonon eta Topper Headon-en taldeak, eta Euskal Herrian izan zuen eragina ere sekulakoa izan zen.”Pasaiak” podcastaren laugarren denboraldia talde ingelesaren historiari errepasoa eginez hasi dugu.

Rubber Soul, Beatlesen iraultzaren hasiera 18.06.2025

1965 urte amaieran, Liverpooleko musikariek mundu guztia harritu zuten ”Rubber Soul” diskoan bildutako hamalau abestiekin. Banan-banan aztertu ditugu eta dituzten bertsio guztietatik esanguratsuena aukeratzen ahalegindu gara. Lennon zein McCartneyren kanten estilo bereziak ikusi ditugu eta, letretan, aukera berriak esploratzen dituen talde helduago baten aurrean gaudela erakutsiko digu Irantzu Kar...

Eric Clapton (II): Gitarraren azken heroia 04.06.2025

Chicagoko bluesaren eta Buddy Guy, Freddie King edota B.B. King moduko gitarristen ereduak sintetizatuz sortu zuen bere estiloa Eric Claptonek. “Pasaiak” podcastak musikariari eskaintzen dion bigarren atalean Irantzu Karrerak gogoratzen digun bezala, munduan izan den bigarren gitarristarik onena aukeratu zuen Rolling Stone aldizkariak, Jimi Hendrixen atzetik.

Eric Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat" 21.05.2025

Eric Claptonen bizitza ez da arrosa kolorekoa izan. Adikzioak, tragedia eta nerbioetako gaitza; muturreko egoerei aurre egin behar izan die. Baina gorabehera horiek ez dute musikatik desbideratu eta historiako gitarristarik onena jotzen dute, Jimi Hendrixen ondoren. Irantzu Karrerak bi ataletan laburbilduko digu “Slowhand” ezizenez ezagutzen dugun musikariaren ibilbidea.

Mark Knopfler (II) : Gizon diskretua, sailetik aparteko gitarrista 07.05.2025

1985ean, Dire Straitsen "Brothers in Arms" fenomeno globala bihurtu zen. Mark Knopfler zuten talde buru eta aurretik zein ondoren, bakarlari modura edota beste batzuekin elkarlanean argitaratu duen musikaren onena biltzen jarraitu du Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan.

Mark Knopfler (I): “Dire Straits-en musikak jende askoren bizitza aldatu zuen" 09.04.2025

Knopflerrek gitarra jotzeko garatu zuen estiloan zerikusi handia izan zuen bere jatorri apalak: hamabost urterekin, gurasoek esfortzu handia eginez bere lehen gitarra oparitu ziotenean ez zekiten anplifikadorerik gabe ez zebilenik, eta “Fingerpicking”, hau da, hatzekin jotzen hasi zen.

1985, Euskal Musikaren loraldia 26.03.2025

1985. urteak eman zuenarekin jarraituz, euskarazko musikari gainbegiratu dio Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Kantautore-mugimendutik eta euskal rock erradikalera, Itoiz edota Errobiren pop-rocketik pasatuz.

1985, musika urte aparta 12.03.2025

1985 “Live is Life”en uda izan zen; sorbalda handi eta neoi koloretsuen zoriontasunarekin lotzen dugu. Baina, benetan izan al zen halako euforiarik? Berrogei urte bete dituzten musikaren klasiko handiak errepasatzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.

1985, nostalgia modan dago 26.02.2025

80ko hamarkadak utzi zizkigun kantak dira askotarikoenak, eklektikoenak, itsaskorrenak eta nabarmenenak. Garai hartako modaz pentsatzen duzunaz harago, musikan urte aparta izan zen 1985garrena Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogorarazi digun bezala.

The Beatles, “Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band” 12.02.2025

Musikaren mundua guztiz aldatu zen 1967ko ekainaren 1etik aurrera. Disko honekin, pop musikaren kontzeptua artearen mailara igotzea lortu zuten “The Beatles” taldekoek.“Pasaiak” podcastaren atal honetan, maila guztietan iraultzailea izan zen lan honi buruzko xehetasun guztiak emango ditu Irantzu Karrerak.

Powerpop, The Beatlesen oinordekoak eta Glam Rock taldeen ahaideak 18.12.2024

70eko hamarkadako asmakizuna da Powerpopa. 60ko hamarkadako musika faltan botatzen zuten talde gazteek sortu zuten, banda haien soinua norabide berrietara eramanez.

Sam Cooke, lehen bisionario afroamerikarra 04.12.2024

Sam Cooke (Mississippi, 1931-1964) soul musikaren abeslari garrantzitsuenetakoa izateaz gain, bere diskoetxea sortu zuen lehen konpositore eta enpresari beltza izan zen."A Change is Gonna Come", "Chain Gang" edota "What a Wonderful World"ren egilearen bilakaera sinestezina izan zen eta bere ibilbideak beti goranzko joera erakusten zuen. Hogeitahamairu urterekin tiroz hil zuten eta inoiz ez dugu ja...

Bruce Springsteen & The E Street Band: ''Rock makina' 20.11.2024

"Darkness on the Edge of Town" diskoa argitaratuta, eta ondoren Estatu Batuetan egin zuten 100 kontzertu baino gehiagoko birari esker, Bruce Springsteen eta bere taldearen bertsiorik onena ezagutu zen 1978an. Ondorengo urteetan argitara emandako "The River" (1980), "Nebraska" (1982) eta "Born in the USA" (1984) disko ezagunak ere aztertu ditu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastean New Jerseyko musi...

Bruce Springsteen: Indartsuek bakarrik irauten dute 06.11.2024

1984an argitara eman zuen "Born in the USA" diskoa izan zen Bruce Springsteen musikariaren ibilbidea katapultatu zuena. Rockandrollaren erdigunean jarri zuen eta bere belaunaldiaren ahotsa izatea lortu zuen. Baina, aurreko hamarkadan, Asbury Parkeko lokaletan hasten da The Bossen historia."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten...

Toots & The Maytals, Reggae musikaren arima 19.06.2024

"Reggae Got Soul" izan zen The Maytals taldearen hit bat, eta Toots Hibbert abeslariak inork baino hobeto frogatu zuen. Pioneroa izan zen.2020an zendu zen COVIDaren ondorioz talde asko inspiratu eta belaunaldi askori eragin ondoren, eta bere ondarea aztertu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia,...

Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa 05.06.2024

Carole Kingen ibilbidea aztertzen jarraituko dugu Estatu Batuetako musikari erraldoi honi eskainitako bigarren atalean. Musikariari eskainitako lehen atalean esan bezala, kanta asko eta oso sonatuak egin dituen konpositorea da. "Tapestry" diskoarekin jo zuen goia 1971an. Mugarria izan zen konpositoreak bere musika interpretatzea. Kantuan hasi zenean azaleratu zen haren indarra eta bere musikaren g...

The Who, zuzeneko talderik onena 22.05.2024

The Who talde ingelesa 1964an sortu zen Londresen. Roger Daltrey abeslari nagusiak, Pete Townshend gitarristak, John Entwistle bajistak gehi Keith Moon bateria-jotzaileak osatu zuten eta rockaren historian inoiz izan den talde garrantzitsuenetakoa da."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Carole King (I) , Pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen 08.05.2024

Kristalezko horma musikaren munduan hausten aitzinzdarietakoa izan zen Carole King konpositore, pianojole eta abeslari estatubatuarra. Bere ibilbidean zehar idatzi zituen abestietatik ehun, arrakasta zerrendetan sartu dira."Pasaiak" podcastaren atal honetan bere ibilbide oparoa bildu du Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko ed...

Ramones, 50 urte lehen kontzertua eman zutenetik 24.04.2024

1974ko martxoaren 30ean, punk talde historikoa lagunen aurrean aurkeztu zen Manhattango Performance Studioetan. "Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu digu Irantzu Karrerak The Ramonesen ibilbidea."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

“Waterloo”-k 50 urte bete ditu distirarik galdu gabe 10.04.2024

1974eko apirilaren 6an, Eurovisionen, Suedia musikaren mapan ezarri zuen ABBAk "Waterloo"ren garaipenari esker."Pasaiak" podcastaren atal honetan Suediako talderik garrantzitsuenaren urte luzeko ibilbideaz ari da Irantzu Karrera."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

Listen to the Pasaiak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.