EITB Radio Televisión Pública Vasca

Pasaiak

Society EU ↓ 78 episodes

Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

May 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Dinah Washington, Blues musikaren erregina 27.03.2024

Dinah Washington (1924 –1963) abeslari eta pianista estatubatuarra izan zen. Gospel, blues, jazz, rithm and blues nahiz pop musikan nabarmendu zenez, AEBko musikaren historian izan den abeslari moldakorrenetako bat izan zen."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

The Supremes: Arrakasta masiboa izan zuen lehen talde afroamerikarra 13.03.2024

Estatu Batuetako musika popularraren zerrendetan arrakasta handiena izan duen emakume-taldea izan zen The Supremes eta historia egin zuten ez bakarrik musikarekin baita zuten estiloa eta janzkerari esker ere. Irantzu Karrerak emango dizu haien berri, "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten ingu...

Britpop, 30 urte 28.02.2024

90eko hamarkada erdialdean Britainia Handitik zetozen banda batzuk pop mundua hankaz gora jarri zuten. Blur, Oasis edo Pulp moduko talde ezagunek Iparrameriketako 'grunge' eszenaren aurka laburra bezain interesgarria izan zen 'British' mugimendu bat sortu zuten. Irantzu Karrerak abestirik esanguratsuenak bildu ditu "Pasaiak" podkastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzek...

Edith Piaf: Bizitza ez denean arrosa kolorekoa 24.01.2024

"Kantatuko ez banu, nere buruaz beste egingo nuke" esan zuen behin XX. mendeko abeslari frantses famatuenak. "La Vie en Rose" abestiaren egileak ez zuen zorte handirik izan arlo pertsonalean eta musikan bilatu zuen babeslekua. Bere abestiak dozenaka telesail eta filmetan erabili dira, eta egunero entzuten dira, modu batera edo bestera."Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu dizkizu esanguratsuena...

Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda 10.01.2024

Zinegile estatubatuarraren katalogoan arakatzen jarraituko dugu eta bere gustu musikalek ez dutela mugarik baieztatuko dugu berriro. Izan ere, Wes Andersonen zinemari eskainitako "Pasaiak" podcastaren bigarren atal honetan, flamenkoa zein India, Brasil edota Japoniaraino eramango gaituzten doinuak ditugu. Errusia eta Alpeetako folklorea nagusitzen dira bestalde, bere pelikularik sonatuena den "The...

Wes Anderson (I), filmetan musika txertatzen maisua den zinegilea 27.12.2023

Wes Anderson (Houston, 1969). Zinemazaleek bere filmetan ager daitezken lekuak bilatzen dituzte munduan zehar. Estetika berezi eta ikusgarria sortu du eta bere filmografian ez da ezer halabeharrez gertatzen. Wes Anderson zine zuzendari estatubatuarraren gustu musikalak aztertuko ditu Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan eta hurrengoan. The Rolling Stonesetik The Clashera, The Kinks...

Sinead O'Connor gogoratuz 13.12.2023

2023an itzalitako ahots miresgarrietako bat gogorazi nahi izan digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Sinead O'Connor (Dublin 1966-Londres 2023). Bere aingeru ahotsa, "skin" itxura eta bizitzako une eztabaidagarriekin Irlandako musikaririk eta ekintzailerik ezagunenetakoa. Izan zen alien zoragarri hura bezala gogoratuko dugu beti, ausarta, borrokalaria eta hauskorra."Pasaiak" po...

The kinks, sei hamarkada dagoeneko 29.11.2023

1964an Londresen sortu zen, eta sei hamarkada baditu dagoeneko "Pasaiak" podcasataren atal hau eskaini diogun taldeak. The Kinksen hasierako abestiak Heavy Metala eta Rock Gogorraren aitzindari jotzen dira, batez ere "You Really Got Me", "All Day and All of the Night". Edonola ere, banda britainiarrik erangikorrenen artean finkatzeko bidean, nola doinu leunagoak sartzen joan ziren entzungo dugu. E...

The Beatles, Now and Then 14.11.2023

"Pasaiak" podcastaren atal berri honetan, The Beatlesen "Now and Then", azken azken "miraria", ezagutzera eman digu Irantzu Karrerak. Gainera, kantaz kanta aztertu du haien diskorik onena: "Revolver", musikari askoren oheburuko diskoa da eta inoiz egin den lanik erangikorrena askoren iritziz. Lehen bezala orain, The Beatles euren abestiekin, gure bizitzaren zati direla erakutsiko digu."Pasaiak" po...

The Bee Gees: Larunbat gaueko disko musikatik haratago 14.06.2023

Disko-musikaren erregeak izan ziren eta historiako talderik onenetakoa, besteak beste euren falsete ospetsuari esker."Massachusetts", "Words" edota "To Love Somebody", munduari bira eman zioten balada zerutiarrak ere idatzi zituzten eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogoratu digu Irantzu Karrerak Gibb anaien ibilbidea."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan...

Irlandako rockaren pioneroak 24.05.2023

Irlandako bizitzan, musikak pisu handia dauka, oso garrantzitsua da bertako kulturan eta 1998an, Ipar Irlandako Bake Akordioaren garaian kontzertu historikoa bultzatu eta gidatu zuen U2 taldeko Bonok. Data haren hogeitabostgarren urteurrenaren aitzakian, U2ren historia eta rockaren erreferente izan diren Irlandako beste talde eta bakarlari zenbaiti tarte egin die Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcast...

Nick Lowe: Famarik gabeko ospea 10.05.2023

Nick Lowe Erresuma batuan jaio zen aurreko mendearen erdialdean (Walton-on-Thames, 1949). Pop abestietako riff gogoangarriak eta koru itsaskorrak ez dira erraz sortzen eta horretan ez dago inor Nick Lowe baino hoberik. Berdin du onenaren zerrendetan agertzen ez bada edo eta Grammy-rik irabazten ez badu. Britainia Handiko musika-industrian 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera nabarmendu den perts...

Johnny Cash: Beltzezko gizona 26.04.2023

Presidenteen nahiz presoen aurrean abestu zuen Johnny Cashek (Arkansas, 1932-2003) eta hainbat musikari ezagunek baino "hit" gehiago izan zituen. Bob Dylanen mailako artistengan eta hurrengo country, folk eta rock belaunaldietan izan zuen eragina; batzuek Gangsta raparen aurrekari ere jotzen dute. Estilo propioa zuen Cashek, konparaezina eta sailkaezina. "Pasaiak" podcastaren atala hasteko zergati...

Emmylou Harris: ''Mundua handiagoa eta txikiagoa, baliotsuagoa eta ederragoa da bere abestiei esker'' 11.04.2023

Emmylou Harris (Alabama, AEB, 1947). Willie Nelsonek behin esandakoa gogoratuz, asko gara Emmylou Harris abeslariarekin maitemindurikoak. "Besteek ez dute ezagutzen" gaineratu zuen countryman ospetsuak. Gutxik esan dezakete Gram Parsons, Bob Dylan eta Neil Youngekin grabatu izan dutela, eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan artista eredugarri honen ibilbidea bildu digu Irantzu Karrerak."Pasaiak"...

1982: Pop musikaren aro berria (II) 29.03.2023

1982. urtea "aldaketaren" urtea izan zen musikari dagokionean ere. Euskarri bat aurkeztu zen, CDa; joera berriak indartu ziren, tecnoa; eta gure testuinguruan hedabide berriak sortu ziren, hau da, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista. Irantzu Karrerak playlista osatzen jarraitu du eta "Pasaiak" podcastean bildu du urte hartako onena. Ez galdu!"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko auker...

The Proclaimers: Eskoziako biki aldarrikatzaileak 15.03.2023

The Proclaimers anaiek Eskoziako hari finez jositako folk, rock eta country doinu borobilak dituzte. Mundu osoan ezagutzen diren himno zuzenak. Politikoak batzuk, aski ezaguna baita euren indepentziaren aldeko jarrera. Charlie eta Craig Reid, Edinburgon jaio ziren (Leith, 1962), bikiak dira eta antzematen da lortzen duten konplizitatean. "Letter from America", "I'm On My Way" eta "I'm Gonna Be - 5...

Etta James: Mick Jagger, Beyonce eta Adelen inspirazio 01.03.2023

Etta Jamesek (Kalifornia, 1938-2012), soul eta blues kantari bikaina izateaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuen. Etta James gehien mirestu izan duten musikarien artean, Janis Joplin edota Beyonce azpimarra daitezke eta musikaren munduan egin zituen bost hamarkadetan "At Last"en moduko abesti errepikaezinak utzi zituen. Irantzu Karrerak laburbildu digu "Pasaiak" podcastaren ata...

Gram Parsons: Country musika modernizatu zuen gizona 15.02.2023

Orokorrean, Gram Parsons country-rockaren sortzaile jotzen da, hau da, blues, country eta rock musikak uztartu zituena. Baina, Joshua Treen hil zen 1973ko irailean eta ez zuen hasitako bide berria loratzen ikusterik izan. 26 urte zituen eta legenda hilezkor bihurtuko zen, Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan azaltzen digunez."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera e...

Supertramp: Arlote “super-milioidunak” 01.02.2023

Holandar aberats baten laguntzari esker abiatu zen 70eko eta 80ko hamarkadetako talderik ikonikoenetakoa. Ia gauetik goizera milioika disko saltzen hasi ziren eta "Breakfast in America' izan zen 1979an mundu osoan gehien saldu zuen diskoa. Supertrampen diskografia errepasatu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan: "Dreamer", "Give a Little Bit", "The Logical Song" edota "It's Raini...

Joni Mitchell: Bere belaunaldiko emakumezko artistarik itzal handienekoa 18.01.2023

Joni Mitchellek (Alberta, 1943) mota guztietako talde eta abeslariengan izan du eragina: Prince, Diana Krall, Morissey, Madonna, Sheryl Crow edota George Michael, horien artean. Bi hamarkada luze eszenatokietatik kanpo egon ondoren, itzuli egin zen ustekabean, 2022ko udan. Aurrez, musika plataforma erraldoi batetik kendu egin zituen bere abestiak Neil Youngek hasitako matxinadarekin bat eginez."Bo...

Joan Manuel Serrat: ''Emozioen alkimista'' 28.12.2022

Bere abestiekin zauriak sendatzen dituela dio Joaquín Sabinak, "Mi Primo el Nano" abestiaren letran eta egia da "Mediterraneo", "Paraules d'amor", "Cantares" edota "Canco de Matinada" katalanez nahiz gazteleraz idatzi diren abestirik onenen artean daudela. Eta bestalde, bere bizitza zein obraren atzera begirako honetan ez dugu ahaztuko, Tolosaldean ibili zela praktikak euskal enpresa batean egiten...

Charles Aznavour: Kultura Frantzesaren izar armeniarra 14.12.2022

Charles Aznavour kultura frantsesak eman duen abeslari, aktore eta konposatzaile handienetakoa izan zen. Mundu osoan sakabanatuta zeuden armeniarren ahotsa izan zen. "Ezin dira banatu", esaten zuen, "kafea eta esnea bezala"Berari eskaini diogu, "Pasaiak" podcastaren atal hau."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.

1982: Pop musikaren aro berria (I) 24.11.2022

1982. urtea, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista abian jarri ziren urtea, borobila izan zen arrazoi askorengatik; esperimentazio eta estilo-nahasketa garaia izan zen, eta Depeche Mode, The Clash, Michael Jackson, Supertramp, Yazoo eta Oskorri nahiz Itoiz moduko talde eta bakarlarien abestirik sonatuenena ere bai. "Thriller", "Should I stay or Should I Go", "Euskal Herrian Euskaraz", "Only You", "...

The Mamas and the Papas, hippie mugimenduaren soinu banda 11.11.2022

The Mamas and The Papas 60ko hamarkada ondoen irudikatzen duen taldeetako bat da, zalantzarik gabe. Hippy talde ezagunenentarikoa izan zen. Gizonak eta emakumeak elkarrekin abesten zuten lehen talde ospetsuetako bat. Eta polemikoenetako bat ere bai, nahiz eta itxura lasaia eman "California Dreamin" edota "Monday Monday" moduko kantu delikatuekin. Irantzu Karrerak zerrendetako goienera iritsi zen l...

Pavarotti: Do akutuen erregea 02.11.2022

Luciano Pavarotti gure garaiko opera abeslari handienetarikoa izan zen eta askoren ustez baita XX garren mendeko pertsona publiko garrantzitsuenetarikoa ere. Oso operazaleak zirenak eta ez zirenak ere maitemindu zituen bere ahots harrigarriarekin.2007ko irailaren 6an zendu zen antzoki zein plazarik ospetsuenetan abestu zuen Modenako tenor erraldoia, eta bere ibilbidean atzera egin du Irantzu Karre...

Listen to the Pasaiak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.