EITB Radio Televisión Pública Vasca
Mundialak
Iñaki Berastegik Munduko futbol txapelketaren historia eta protagonisten istorioak bildu ditu sail honetan, adituen eta arituen laguntzarekin. Euskadi Irratiak landutako edukia. EITB Mediak GUAU audio plataforman argitaratua.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
6. Messi, Mbappe 2018-2022 18.06.2026 35:18
Leo Messik 2022an bete zuen bere betiko ametsa: Argentinarekin Mundial bat irabaztea. Kylian Mbappek, aldiz, bere lehen parte hartzean altxatu zuen garaikurra. Didier Deschamps lapurtarrak ere balentria egin zuen 2018an: jokalari eta hautatzaile gisa Mundial bat irabazi duen hirugarren pertsona bihurtu zen.
5. Tiki-taka 2006-2014 18.06.2026 31:05
Italiak, bere betiko estiloarekin, 2006ko Mundiala irabazi eta gero, ‘Tiki-taka’ joko estiloaren loraldia ailegatu zen. Pep Guardiolaren Bartzelonaren eta Bayern Munichen eragin zuzenarekin, Espainia eta Alemania txapeldun bilakatu ziren, hurrenez hurren.
4. Ronaldo 1994-2002 18.06.2026 33:47
Ronaldo Nazario izar nagusi zuen Brasilek hiru final jokatu zituen elkarren segidan, eta bi aldiz izan zen garaile. Bestea, 1998koa, Zinedine Zidanen Frantziak lortu zuen. Didier Deschamps eta Bixente Lizarazu selekzio hartako kide izan ziren.
3. Maradona 1974-1990 11.06.2026 33:56
Peleren eta Brasilen erregetzaren ostean, haren lekukoa hartzeko bi hautagai azaldu ziren: Beckenbauer eta Alemania edo Cruyff eta Herbehereak. Edonola, O Rei-ren parean edo gainetik kokatu zen jokalaria, hirugarren bat izan zen: Diego Armando Maradona.
2. Peleren aroa 1954-1970 11.06.2026 27:08
Pele-ren Brasilek bere urrezko lehen aroa bizi izan zuen 1958 eta 1970 artean, hiru aldiz Munduko Futbol Txapelketa irabazita. Alemaniak eta Ingalaterrak ere lehen aldiz lortu zuten Rimet kopa.
1. Hasiera 1930-1950 11.06.2026 35:35
Futbola Olinpiar Jokoetako kirolen zerrendatik kanpo geratu eta gero, Jules Rimet FIFAko presidenteak txapelketa berri bat sortu zuen: Munduko Futbol Txapelketa. Uruguaik eta Italiak irabazi zituzten aurreneko lau edizioak. Bigarren Mundu Gerra tarteko, 1942an eta 1946an ez zen lehiaketarik izan.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.