MKpod.
Marruma Kulturalak pod.
MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean egiten ditugun ekimen kulturalen euskarazko podkasta da: Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma. AKUSTIKOAK sailean, musika kontzertuak eta musikariei egindako elkarrizketak uztartzen ditugu. AURKEZPENAK sailean, idazleak izango ditugu, haien liburu edo gidak aurkezten. HITZALDIAK sailean, gai baten inguruko hitzaldiak izango ditugu. Beti ere, zuzenean goza dezakezu gure ekimenetaz, Gros auzoko Marruma elkartera etorriz. On egin!______________________🟡 MK ESTEKAK 🟡Saioak ikus/entzuteko:📹 YouTube: Labur.eus/MKtube🎧 Ivoox: Labur.eu...
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
115. MKpod. AKUSTIKOA || KEU AGIRRETXEA (2023-09-24) 01.01.2024 1:34:12
Irailean, KEU AGIRRETXEA izan genuen MARRUMAko akustiko-elkarrizketatuetan. Musikari aparta, musika irakasle, musika talde askotan ibilitakoa, baina bere proiektu propioan, gitarrak ere hots ematen die sentimenduei. Gozatu Keu-rekin izan genuen solasaldi eta kontzertu osoaz Marruma Kulturalen podkastean. Eta gustuko izatekotan, jarraitu Keu eta Marruma Kulturalak sareetan. On egin! _______________...
114. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || BI ARNAS Kima eta JonMi (2023-09-30) 12.11.2023 1:10:46
☠️ Irailean, Zinemaldi Alternatiboaren barruan, BI ARNAS dokumentalaren proiekzioaz gozatu genuen Marruman. Zoritxarrez, aurten, grabatu ahal izan genuen solasaldi bakarra da honakoa. Baina tira, Marruma Kulturalen podkastean duzue dokumentalaren harira, bere ekoizle Kima eta zuzendari Jon Mikelekin izandako solasaldia. On egin! ______________ FITXA TEKNIKOA: Hizlariak: Kima eta JonMI Elkarrizket...
113. MKpod SOLASALDIA || Jon Martinez "TXIKI" (2023-08-31) 31.10.2023 2:00:04
TXIKI ezizenez ezagutzen den Ion Martinez aktorea, mila saltsatan ezagutu dugu urteetan zehar: Oteizarena egiten, bakarrizketak, antzerkiak... Marruma Kulturaletan ere parte hartu izan du (bai gonbidatu bezala 16. podkastean, bai kolaboratzaile bezala Joseba Irazoki musikaria elkarrizketatzen). Baina bere azken bakarrizketan, gauza batek txunditu gintuen, eta harekin lasai solasteko eskatu genion....
112. MKpod. KONTZERTUA || REVOLUTIONARY BROTHERS Eira eta Beñaranks (2023-07-13) 09.10.2023 58:39
Denbora asko generaman auzoko Zipotz jaietan zerbait antolatu nahian eta gure akustiko-elkarrizketatuak kalera ateratzea polita litzatekeela iruditu zitzaigun. Oraingoan aldiz, akustikoa baino kontzertua eskeini genuen, eszenatokiaren gainetik auzo eta hiriko kulturan asko eragin duten talde bat elkarrizketatu eta omentzeko asmoz: REVOLUTIONARY BROTHERS! Gainera, EIRA eta BEÑARANKS ezagutu genitue...
111. MKpod. SOLASALDIA || OIER ARANZABAL podkastaren eguna (2023-09-30) 29.09.2023 1:24:45
Gaur (irailak 30), nazioarteko PODKASTAREN EGUNA izanik, podkasten inguruan solasalditxo bat egitea iruditu zitzaigun onena. Eta hortarako, miresten dugun OIER ARANZABAL gonbidatzea erabaki genuen (tira... ikusiko duzue azkenean gu izan ginela bere "etxera" mugitu ginenak). Oier kazetaritzan, musikagintzan edo dokumental zuzendaritzan ibili den arren, podkastgintzan biurtu da erreferente, gu bez...
110. MKpod. AKUSTIKOA || ARIA (2023-06-25) 11.09.2023 1:05:12
Ekainean ARIA taldea izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Marina Landaren proiektu pertsonalak, bere bizipen eta ideiei musika jartzen die, baina taldea sortzearekin etorri da taldearen izena ere. Podkast hontan Aria musikaren lagin bat duzue entzungai (oraindik ez bait dute diska atera), baina baita musikaren atzean dauden pertsonen bizipen eta iritziak. Normalean ez dugu halako kon...
109. MKpod. SOLASALDIA || JOXE MARI AGIRRETXE "Porrotx" (2023-08-13) 12.08.2023 1:24:45
1988ko abuztuaren 13an Marruma elkartea sortu zen Gros auzoaren erdigunean. Garai konbultso eta gogorrak ziren euskara eta euskal kulturarentzat. Orain, gure 35 urte hauek ospatzeko, ezin beste modu batetara egin, podkast bat eskeintzea baino. Eta norekin egin solasaldia? Asko izan dira bertatik pasatako jendea, baina hasiera hoietan egon omen zen pailazo handikote bat Marruman... beste 35 urte iz...
108. MKpod. AURKEZPENA || NI EZ NAIZ MIKEL LABOA Cano eta Larratxerekin (2023-06-22) 25.07.2023 1:37:23
Ekainean Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe izan genituen Marruman, Unai Iturriagarekin batera argitaratu zuten NI EZ NAIZ MIKEL LABOA komikia aurkezteko. Aurkezpena elkarrizketa formatuan egin genuen, eta nahiko argi geratzen da elkarrizketatzaileak obraren inguruan duen iritzia... (podkasta ikus edo entzutea besterik ez dago). Beti bezala aurkezpena grabatu, eta ikusgai duzue gure sareetan (bideo...
107. MKpod. AKUSTIKOA || NOKONO (2023-05-14) 17.07.2023 1:30:44
Maiatzean Nokono musikaria izan genuen akustiko-elkarrizketatuan. Bizipenak, musika egiten hasteak, letragintzaz eta hainbat gauzez aritu ginen berarekin. Ilusioa trasmititzen duen musikaria da Nokono. Entzun eta ea zer deritzozuen! __________________ Hizlaria: Txusta Solaskidea: Nokono Soinu grabaketa/edizioa: Txusta Bideo grabaketa/edizioa: Maköki __________________ Podkasta ikus-entzungai: YouT...
106. MKpod. HITZALDIA || ATEGORRIETAKO SARRASKIA Josetxo Otegi (2023-05-11) 03.07.2023 1:26:54
Hitzaldi bereziki interesgarri zein ezezaguna izan genuen maiatzean Marruman. Lan gatazken ondorioz erailak izan ziren langileak oroitzekotan denoi datorkigu burura Gazteizeko martxoaren 3ko sarraskia, baina oso gutxik dakite, Donostian bertan, errepublika garaian jaso zenaz... Jende gehiagok jakiteko balio dezala gutxienez. __________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlaria: Josetxo Otegi Soinu grabaket...
105. MKpod. AKUSTIKOA || JULEN BASTERRA GARMENDIA (2023-04-23) 12.06.2023 1:25:42
Apirilean Julen Basterra Garmendia izan genuen Marruman. Gitarra akustikoaz, bere bi disken abestien kontzertu instrumentala eskeini zigun. Baina elkarrizketak ere eman zigun artista izatearen, aitatasunaren, minbiziaren, lau elementuen edo landa munduaren inguruan hitzegiteko... Eta askoz gehiago! Adi egun hartan sortu zenari... __________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlaria: Maköki Solaskidea: Jule...
104. MKpod. AURKEZPENA || AMAIUR komikia (2023-04-19) 04.06.2023 40:19
AMAIUR GAZTELU BALTZA komikiaren aurkezpena ez zen bakarrik aurkezpen bat izan. Nabarralde fundazioko Angel Rekalde izan genuen, eta komikia aurkezteaz gain, Amaiur gazteluaren historiaz ere ikasi genuen. Podkasta bideoz ikustea gomendatzen da, bertan pare bat bideo sartu ditugulako. On egin! __________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlaria: Angel Rekalde Soinu grabaketa/edizioa: Maköki Bideo grabaketa...
103. MKpod. AKUSTIKOA || JOSEBA IRAZOKI (2023-03-26) 15.05.2023 1:11:04
Martxoan JOSEBA IRAZOKI izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Gainera ezohiko formatuaz gozatu genuen haren musikaz, gitarra elektrikoa alde batera utzi, eta akustikoan eskeini bait zituen abesti guztiak. Musikaz gain, Joseba bera hobe ezagutzeko aukera ere izan genuen: bere hastapenak musikan, momentu gogoangarrienak, proiektu ezberdinak... Entzun eta ea atsegin duzuen! On egin! ____...
102. MKpod. AURKEZPENA || "EHko horma biziak" Xabier Peñalver (2023-03-09) 05.05.2023 1:02:05
Martxoan Xabier Peñalver izan genuen Marruman, EUSKAL HERRIKO HORMA BIZIAK liburua aurkezten. Bertan, ia 40 urtez Euskal Herrian topatu dituen mural ezberdinen argazkien bilketa ikusi dezakegu. Eta mural hoiek aitzaki, gure herriko historia, borrokak, politika edo gai sozialak errepasatzeko balio izan zigun. Podkast hau mural hoiek topatu zitueneko kontakizun bat besterik ez da, baina bereziki gom...
101. MKpod. AKUSTIKOA || ERTZETIK (2023-02-26) 26.04.2023 1:37:05
Otsailean ERTZETIK taldea izan genuen gure akustiko-elkarrizketatuetan. Gitarra, bibolina, txalaparta edo kaja flamenkoa bezalako instrumentuak, bertsoekin uztartzen dituen taldea. Gainera, lehen aldia da arabar batzuk ditugula gure txoko honetan. Eta aizue! "Euskaldun txarraren" sindromea izango dute, baina euskalduntasun (eta beste hainbat gaien inguruan) asko ikasi ahal izan genuen haietaz. On...
100. MKpod. SOLASALDIA || MK langileen solasaldia 2 (2023-01-29) 27.03.2023 1:39:08
Ez dira egunero 100 saio betetzen, beraz zerbait berezia egin nahi genuen. Horretarako, lehen urteurreneko bereziaren antzera, Marruma Kulturalak lan-taldeko batzuk bildu ginen solasaldi bat egiteko. Ezker-eskubi: Makoki, Saioa, Txusta eta JonMi. Galderak aldiz, Marrumatik pasa ziren musikariek bota zituzten. Eskerrikasko parte hartzeagatik: -Serge -Iban Nikolai -Nuria Culla -Olaia Inziarte -Nahia...
099. MKpod. AKUSTIKOA || ADRIAN PEREZ (2023-01-29) 02.03.2023 1:13:51
Urtarrilean ADRIAN PEREZ izan genuen gure akustiko-elkarrizketatuetan, Unai Pelayo-ren akonpainamenduarekin. Denbora asko zenbilen Adrianek diskarik argitaratu gabe, baina karrera luzeko musikaria dugu, eta errepasu ederra eman genion bere hastapenei. Musikan, Mal de Ojo taldearen bertsioren bat eskeini zigun, baita kuriositate hainbat kontatu ere, konposatzeko eraz, gitarren soinuaz etabar. On eg...
098. MKpod. SOLASALDIA || KALEKO AFARI SOLIDARIOAK Garazi-rekin (2023-01-30) 21.02.2023 52:23
Denbora asko daramagu KALEKO AFARI SOLIDARIOAK-eko lagunen lana miresten. Gure hirian bizi diren (baina udalak bizilaguntzat ez dituzten) kale egoeran dauden ehundaka lagunei, GAUERO afari bero bat eskeintzen diete. Ideia hortatik hasita, talde honen inguruan gehiago jakin nahi i zan genuen... ______________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlaria: Maköki Solaskidea: Garazi Montuschi Soinu eta irudia: Ma...
097. MKpod. AKUSTIKOA || MUARE (2022-12-29) 06.02.2023 1:07:03
2022 urtea amaitzeko, talde berri bat ekarri genuen Marrumara: MUARE. Oraindik diskarik ez eta aurretik kontzertu bakarra eman bazuten ere, bagenekien musikari esperimentatuak zirela. Ezustean jaso genuen gainera, jende pila batek zuela gogoa talde hau ikusi eta entzuteko, eta Marruma jendez gainezka izan genuen. Proiektua gustoko badezue, HARPIDETU eta SARETU! ❤️ Asko eskertuko genizueke! _______...
096. MKpod. AKUSTIKOA || IBAN NIKOLAI (2022-11-27) 09.01.2023 1:48:21
Bereziak dira guretzako azaroak. 2017ko azarormalean baino musikari bereziagoak gonbidatu ditugu. 2022ko azaroan IBAN NIKOLAI izan genuen gurean, didgeridoo erakustaldi aparta eskeintzen. Gainera asko jakin ahal izan genuen Iban eta Didgeridoo-az izan genuen solasaldiari esker. On egin eta proiektua jakitarazten lagundu nahi badiguzue, asko eskertuko genizueke! ______________________ FITXA TEKNIKO...
095. MKpod. AKUSTIKOA || OLAIA IANTZI (2022-10-23) 05.12.2022 1:05:47
Urriaren 23an OLAIA IANTZI izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Izan genuen lehenago Olaia gurean (Hurih taldearekin), baina oraingoan bere proiektu pertsonala erakutsi zigun. Gainera, abestien alde pertsonala ezagutzeko aukera ere izan genuen... eta baita momenturen batean hunkitzeko ere. Ea zuek ere gustoko duzuen! ______________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlaria: Beñat Antxustegi S...
094. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Casilda" Juan Felipe (2022-09-25) 18.10.2022 30:32
☠️ Irailaren 25ean ZINEMALDI ALTERNATIBOAk Egiako Teila fabrikan antolatu zuen emanaldian "Casilda, beste pausuen oihartzuna" dokumentalaren estreinaldiaz gozatu ahal izan genuen. Ondoren, Juan Feliperekin eman zen solasaldiaren grabaketa da honakoa. Gustoko izango duzuelakoan... on egin! ______________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlariak: Beñat Apala Solaskideak: Juan Felipe Soinu grabaketa: Soinu...
093. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Belarri bero, bai esan?" Uxue, Aitor, Dorleta, Nerea (2022-09-21) 15.10.2022 16:27
☠️ Irailaren 21an ZINEMALDI ALTERNATIBOAk Groseko Asanblada Feministarekin (GAF) batera, Sagueseko frontoian antolatu zuen emanaldian "Belarri bero, bai esan?" websaila ikusi ahal izan genuen. Ondoren, Uxue Amonarriz eta Aitor Altuna egileekin, eta Dorleta Urretabizkaia eta Nerea Arriola aktoresekin eman zen solasaldiaren grabaketa da honakoa. Gustoko izango duzuelakoan... on egin! ______________...
092. MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Vivir la guerra" Oihana Goiriena (2022-09-18) 06.10.2022 36:25
☠️ Irailaren 18an ZINEMALDI ALTERNATIBOA Antiguako Txantxarreka gaztetxean antolatu zuen emanaldia. Bertan Polonian preso dagoen Pablo Gonzalez kazetariaren "vivir la guerra" dokumentala ikusi ahal izan genuen, eta solasalditxoa izan bere bikotekide Oihana Goirienarekin gonbidatu bezela, Pavel-en inguruan gertatu zenaz hobe ezagutzeko. Solasaldi hau da emanaldiaren ondoren Oihanarekin izandakoa....
091. MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "En la calle" gazte migratu, Harrera Sarea, Kaleko Afari Solidarioak (2022-09-17) 04.10.2022 50:06
Irailaren 17an ZINEMALDI ALTERNATIBOA Donostiako Trinitate plazan egin zuen emanaldian EN LA CALLE dokumental elkarrizketatua ikusi ahal izan genuen. Bertan Donostiako kaleetan bizi diren gazte migratuak agertzen dira: duten bizimodua, kezkak, baldintza kaxkarrak, bizi duin bat izateko zailtasunak lana aurkitzeko desioak eta laguntza gutxiak aurkezten dizkigute. Emanaldiaren ondoren solasalditxo i...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.