EITB Radio Televisión Pública Vasca
Lore Hostoak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
13. Mikel Markez: ''Ikasten duzu bide ezberdinean funanbulista izaten'' 22.04.2021 1:45:28
Mikel Markezek (Errenteria, 1971) kalean ikasi zuen gitarra jotzen. Gerora, jakina, sakondu du musikan, baina kaletik edan du, estilo eta erritmo ezberdinak jorratzeko erreparorik gabe. Itsas kapitain izateko ikasi zuen, naiz musikaren itsasoan egin duen bidea urte hauetan guztietan, itsasoak dituenak bezalako joan eta etorriekin. "Ikasi egiten da horrela bizitzen" esan dio Ekain Perezi podcastean...
12. Ruper Ordorika: Herri kantaren tradizioa eta Rockaren arteko fusioa 26.02.2021 2:11:37
Bizitza osoa darama Ruper Ordorikak (Oñati, 1956) musikaren munduari lotuta. Aspaldian du euskal kantagintzan izena eta izana. Herri kantuaren tradizioa Rockarekin fusionatzeko gai izan da, hortxe dago Hiru Truku proiektuaren adibidea. Musikaren bidea beti izan da zaila bere iritzirako; hasi zenean disko bat ateratzea "oso zaila" zela azpimarratzen du, egun teknologiak musika talde edo egileen sor...
11. Huntza: Josune Arakistain, aldapan gora, baina aise! 24.02.2021 1:21:47
Trikiti doinuek hartu dute protagonismoa "Lore Hostoak" podcastaren hamaikagarren atalean. Huntza taldeko Josune Arakistainek (Lastur, 1996) haur zela jantzi zuen soinua. Bederatzi urterekin hasi zen trikitia astintzen eta gaur egun rock, pop eta punk doinuak soinu txikiarekin jotzeko aukerarik ez du galtzen. Nerabe zela antzematen zuen barruan gordeta zeukan harrak "berezko kantuak sortzeko" nola...
10. Liher: Iñigo Etxarri 07.12.2020 1:06:45
LIher talde Donostiarreko Iñigo Etxarri izan da "Lore Hostoak" podcasteko hamargarren atalaren gonbidatua. "Hemen herensugeak daude" laugarren diska dute Liherreko kideek eta bertan bortxaketa baten historia kotatzen da. Neska bat heldutasunera iristen denetik, kartzelan amaitzen duen arteko historia. Diska horren edukia xehetuz eta entzunez osatzen da Podcasta, Iñigo Etxarriren gustuko euskal mus...
9. Nogen: Markel Idigoras 07.12.2020 55:55
Markel Idigorasek Danimarkan ikasten ari zela sortu zuen Nogen taldearen lehen diskako musika. Ukelelea eraman zuen atzerrira, istrumentu txikia delako eta hark lagundu zion sorkuntzan. Nogenek biluzik esan nahi du Danieraz eta halaxe sentitu zen bera Erasmusa egitera joan zenean. Egoera horrek barrura begira jarri zuen Donostiarra. Bigarren diska lantzen duen bitartean jaso dugu Nogeneko arimaren...
8. Sara Zozaya 07.12.2020 54:45
Sara Zozaya musikariak (Donostia, 1995) 2020an argitara eman du bere hirugarren diskoa "I" izen buruarekin. Kantatu ez ezik, akordeoia, gitarra, eta pianoa jotzen ditu. Hamabi urterekin hasi zen abesti propioak egiten. The Roof eta Nerabe taldeetan aritu ondoren, 2019an abiatu zuen bakarkako ibilbidea. Atmosfera goxoa sortzen du bere ahotsarekin eta testu goibelak ditu oinarri, Ekain Perezekin iza...
7. Xabi Aburruzaga: Trikitilaria eta gehiago 07.12.2020 54:43
Xabier Aburruzaga musikaria (Portugalete, 1978) trikitiaren bidez kokatzen da Folk musikaren esparruan. 'Bost" izeneko diskoa kaleratu du. Banan bana eta zenbakiz zenbaki ari da bere sormena argitara ematen. Eskarmentua, aitatasuna eta maitasuna ageri dira bostgarrenean. Bere lan eta bere gustuko euskal musika tartekatu ditu Ekain Perezekin solastu den bitartean. Playlista:Itoiz – As Noites Da Rad...
6. Madeleine: Gartxot Unsain 07.12.2020 54:34
Gartxot Unsainek gitarra jotzen du Madeleine taldean. Jagoba Salvador, Iñaki Benito eta Itzal Urangarekin osatzen du taldea. Nola nahi Gartxot milla musika saltsatan sartua dago eta bere gustuko musikari eta taldeak entzunez eta Madaleine taldeko musika entzunez osatu dugu podcasta. Playlista:Mikel Laboa - Gaztetasuna eta Zahartasuna (6 // 1985)Zarama – Iñaki, Zer Urrun Dagoen Kamerun (Sexkalextri...
5. Mursego: Maite Arroitajauregi 07.12.2020 1:11:09
Eibarren 1977an jaio zen Maite Arroitajauregi (Mursego), musikak garrantzia duen familian. Gurasoak musikazaleak dira eta horrek arrastoa utzi du hiru anai-arrebengan. Ukelelea anai Luthierrak egin zion Maiteri, nola nahi violoncelloak laguntzen du eszenategira eta musika sortzen duenean. Pianoa eta beste instrumentu batzuk ere jotzen ditu. Mursegok, saguzarra esan nahi du Portugesez. Hitzaren son...
4. Belako: Josu Ximun Billatabeitia 27.10.2020 1:02:52
Ekain Perez Josu Ximun Billalabeitia musikariarekin solastu da atal honetan. Teklatua, gitarra edo eta ahotsarekin ausartzen da musikaria baina, musika konposatzen dago erosoen, horrek ematen dio harnasa Belakoren animari. Podcastean entzungo duzue zer euskal musikak utzi duen arrastoa bere orainarteko musikan. Belakok 2012an irabazi zuen Gaztearen maketa lehiaketa eta harrezkero ibilbide oparoa d...
3. Iker Lauroba 27.10.2020 1:18:31
Iker Lauroba, Utikan eta Hamaika Bideko kide izandakoa da. Aritz Lauroba anaiarekin aritu izan da musikaren munduan. 2015ean hasi zen bakarka "Zeru tolesgarria" diskaren bitartez. Ekoizteko zailtasun oztopoak gainditu ahal izateko, etxean sortu zuen azkenean grabatzeko estudioa. Han ekoitzi ditu bata bastearen atzetik lau diska. Izarorekin elkarlanean ari da azkenaldian. Bere musika eta gustuko du...
2. Petti: Juan Luis Perez Mitxelena 27.10.2020 55:32
Juan Luis Perez Mitxelena "Petti" (Bera, 1973) sei urterekin hasi zen sortzen. Ahots urratu eta bereziak ematen dio izena eta izana. Hamahirugarren diska argitara eman du dagoeneko "Manipulazioaren estrategiak" izenekoa Harkaitz Canoren letrak musikatuz. Diska berria besapean hartuta etorri da podcasta egitera. Berau aurkezten digun bitartean, beregan eragina izan duten Euskal Musikarien lana aurk...
1. Olatz Salvador 18.03.2020 54:35
Olatz Salvador (1990, Donostia) Skakeitan taldearekin zaildu zen musikari gisara, besteak beste. Egun proiektu askotan sartuta dago. Barkarkako lehen lana 2014an hasi zuen eta 2018an eman zuen argitara "Zintzilik" diskoa. Gustuko duen musika ekarri digu "Lore Hostoak" podcastera, bere musikarekin tartekatuta entzuteko. Playlista:Olatz Salvador-ZintzilikMikel Laboa – Antzinako BihotzKerobia – Birak...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.