EITB Radio Televisión Pública Vasca

Lore Hostoak

Society EU ↓ 113 episodes

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

May 13, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

39. Joseba B. Lenoir: “Estudioan fikzioa egiten da, zuzenekoan errealitatea” 19.01.2022

Joseba Baleztenak (Bera, 1984) ElectricChild ezizenarekin eman zituen lehen pausuak SextySexers taldeko gitarrista moduan. 2009tik aurrera Willis Drummond, Izaki Gardenak edo Anariren alboan ibili da besteak beste. Joseba B. Lenoir bezala aurkeztu zen 2012an, bakarkako ibilbideari hasiera emanez eta horrela hainbat lan kaleratu ditu blues edo folk doinuak rock-arekin uztartuz. Atal honetan, bere k...

38. Kuartz: ''Maite ditut biko formatuaren mugak'' 12.01.2022

1986an Nafarroa Beherako Suhuskune herrian jaio zen gaurko gure gonbidatua. Blues kadentzietan oinarritutako rock edo stoner doinu astunetan barrena, fuzz gitarrek eta erritmo indartsuek hartzen dute protagonismoa Ibes Mongabure eta Oihan Delavigneek osatutako bikoan. Ordezkari moduan Ibes bera etorri zaigu bere kantuak eta euskal fonoteka pertsonaleko harri bitxiak errepasatzeko asmoz. Playlista:...

37. Bulego: ''Zintzotasunez, barrutik hitz egin nahi diet entzuleei'' 22.12.2021

Dantza edo festa giroan, ukitu tropikalez apaindutako 80eko hamarkadako rock doinuetara garamatza Azkoitiako Bulego boskoteak. Gure gonbidatua, Tomas Lizarazu (Azkoitia, 1993) da taldeko abeslaria. Moonlight eta Passepartout proiektuetan ondu ostean, 2020an Xabi Arrieta, Jontxu Ape, Ruben Lizarralde eta Itziar Beitiarekin batera aurkeztu zen eta bi lan labur kaleratu eta gero "Erdian Oraina" LPare...

36. Jon Basaguren: ''Oskol batekin ibiltzeak ez du ezertarako balio'' 15.12.2021

Lau urtetatik adin nagusiko bilakatu arte Iruñean bizi izan zen Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) eta bertan 17 urterekin sortu zuen Akatu metal taldea. Abentura horri amaiera eman eta Gasteizera ikastera joandakoan eman zion bira estilistikoa bere musikari eta horrela sortu zuen Izaki Gardenak, "Dena Oskol" edo "Hibernazioa" moduko kantu ederrak sortuz. Orain gutxi aurkeztu du baita ere Pasadena proi...

35. Baobabs Will Destroy Your Planet: “Disko bakoitza azkenekoa balitz bezala bizi dugu” 01.12.2021

Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko Eymard Uberetagoena (1985, Anoeta) gonbidatu dugu atal honetan. 2014an lau abestiz osaturiko EParekin aurkeztu zuten taldea baino 2016an kaleratutako lehen lan luzearekin eman zuten aurrera pausua, Abbey Road estudioetan grabatzen izan eta gero. 80-90eko hamarkadetako indie eta pop rockaren bidea hartu zuten hasieratik, ahots erreberberazio eta sintetizador...

34. Jabier Muguruza: ''Intimismo hori, enkontru hori bilatu nahi dut'' 24.11.2021

Jabier Muguruza (Irun, 1960) hiru anaia musikarietako beteranoena da. Les Mecaniciens edo Joxe Ripiau taldeetan, nahiz Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika edo eta Jose Mari Iturralderekin osatutako "Emak Bakia" proiektu literarioan ere parte hartu izan du. Bakarkako ibilbidean, akordeoiaz edo ahotsaz jantzitako jazz eta pop doinu lasaiak jorratu izan ditu, haurrentzako nahiz helduentzako lan mordoa ka...

33. Serge: ''Aurpegi ezberdinak erakutsi ditzaket musikarekin'' 17.11.2021

Sergio Ruiz G. Txabarri (Zarautz, 1975) doinu bortitzagoekin ezagutu izan dugu, lehenik Eraso! eta beranduago Osso taldeetan. "Musikarekin zatiketa bat egiten duzu, zein zaren leku batean eta bestean" eta gitarra akustikoa hartuta, doinu intimistagoak jorratuz eraberrituta aurkeztu zen 2019ko "Enarak Itzuli Dira" albumean, aurpegi berri bat erakutsiaz. Gari Berasaluze lagunaren poemetan oinarritu...

32. Pauline & Juliette: Madagaskar eta Euskal Herriari abestuz 10.11.2021

Pauline Junquet Kanbon jaio zen 1994an eta Juliette Alfonso Madagaskarren (Mananjary) 1998an, nahiz eta txiki txikitatik Itsasun bizi den. 2014an ezagutu zuten elkar, Kanboko elizan abestu ostean eta hortik aurrera emankizun ugari eman dituzte biko formatuan. Estudioan "The Sound Of Silence" edo "Halleluya" abestien bertsioak grabatzeaz gain, abesti ederrak sortu dituzte euskaraz, frantsesez eta b...

31. Txomin Artola: ''Kantuak ulerterraza izan behar du, ez hieroglifiko bat'' 03.11.2021

Kantauri itsasora begira, bere aita "Bordari" eta beste hainbat poeten hitzetan oinarrituta konposatu izan ditu bere kantuak. Mixel Labéguerie entzun ostean, euskaraz abestiak egin zitezkeela ohartu zen eta 1967ko Ez Dok Hamairuren emanaldi baten ostean, berak ere euskaraz abestu behar zuela erabaki zuen. Txomin Artola (Hondarribia 1948) herri musikaren berreskuratze eta eraldaketa prozesuan ezinb...

30. Maite Larburu: Biolina eta sormen tresna gehiago landu dituen artista polifazetikoa 27.10.2021

Maite Larburu (Hernani, 1979) musikari polifazetikoa da. Biolina izan du bere kreatibitatearen oinarri, baina beste musika eta arte esparruak ere landu izan ditu. Biolin klasikoa landuta irabazi zuen 2002ko "Nicanor Zabaleta" beka eta hari esker antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan. Arlo horretan diharduten Europa erdialdeko talde esanguratsu...

29. Amak, Maixa Lizarribar: ''Guk ez dizkiogu mugak ikusten trikitiari'' 20.10.2021

Soinu txikiak musikari emakumeak ere izan dituela erakustea da Amak taldearen helburu nagusia. Alaitz Telletxea, Ixiar Oreja, Cristina Solano eta "Lore Hostoak" podcastera gonbidatu dugun Maixa Lizarribarrek (Altzo, 1971) osatzen dute taldea. Oñatiko trikiti jaialdiaren testuinguruan elkartu ziren, ezustean eta sentitu zuten giro onaren onaren ondorioz, behin behinekoa proiektu bilakatzea erabaki...

28. Niko Etxart: ''Behar ziren ipurdia mugitu edo maitia musukatzeko kantuak'' 13.10.2021

Euskal rockaren aitzindaritzat jotzen da Niko Etxart (Altzürükü 1953), bere ahotsean ezagutu genuen "Euskal rock & rolling" eta harekin egin dugu sarritan dantzan. Zuberoan jaio eta haur denbora Parisen igaro zuen Etxartek, 21 urterekin etxera itzultzea erabaki zuen arte. Frantziako hiriburua, abanguardia gune izan ohi da ordea eta iturri hartatik edana iritsi zen Zuberoara. Nolanahi, ez zion bizk...

27. Antton Valverde: ''Urteekin indarra galtzen da eta espresibitatea gehitu'' 06.10.2021

Abeslari, piano-jotzailea eta konpositorea da Antton Valverde (Donostia, 1943); musikaria hitz bakarrean esateko. Euskal kantagintzaren berpizkundeko abeslaririk ezagunenetakoa hostokatzen dugu "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. 1969an murgildu zen musika munduan eta 1975ean atera zuen bere bakarkako lehen lana. Lizardi, Lauaxeta edo Gandiagaren poesia egin du ezagun bere abestien bitartez....

26. Don Inorrez: Eszena maskulinoa aldatzen ari da, nabarmentzeko unea da 06.09.2021

Imanol Ubeda, "Esku hutsik" etorri da "Lore Hostoak" podcastera, bakarka egin duen bigarren lana aurkeztera. Solasaldi interesgarria egin dugu bide batez, bere bizitzan zehar zer esana izan duten euskal doinuak entzuten ditugun bitartean. Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean-ekin bidea egin ostean, orain bakarka ari da, baina aurreko musika proiektuak bere bizitzan zehar izan duten garrantziaren...

25. Joseba Tapia: ''Trikitia, instrumentu nazional eta berriz ere maldiziozko'' 01.09.2021

Trikitia goi mailara eraman dutenen artean kokatuta dago Joseba Tapia (Lasarte, 1964). Soinu txikia molde berrietara eraman duen historia ezin da ulertu bere ekarpena gabe. Familiatik datorkio trikitiarekiko lotura, eta Xabier Berasaluze "Leturia" pandero jolearekin egin ditu plaza gehienak urteetan barrena. Harekin sortu zuen banda ere eta gerora, bateria edo baxuaren laguntzaz egin du hurbilketa...

24. Iban Urizar: ''Amorantek, jolastu egiten du bilatu baina gehiago'' 30.08.2021

Herri musika egiten duela esan ohi du Iban Urizarrek (Elgoibar, 1975), herri musika berritu egiten duela erantsi beharko litzaioke esaldi horri. Amorante izen artistikoa, Rodrigo Amarante musikari Brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari Espainiarren abizenak nahastuz sortu zuen. Miresten dituen bi artistaren izenak fusionatu ziten bezala, nahasten ditu musikak ere bere lanetan. Zerbait...

23. Agus Barandiaran: ''Bizitza ez dut konprenitzen trikitixa gabe'' 30.08.2021

Korrontzi taldeko gidaria da Agus Barandiaran. Trikitilari zahar baten omenez hartu zuten taldearen izena eta tradizioaren esentziari egungo prismatik begiratzen diote folk taldeko kideek. "Koplariak" da argitara eman duten azken diskoaren izena. 10. alea dute eta hitzari eman diote garrantzia, horregatik izan dute Xabier Amurizaren kolaborazioa testuetarako. Agus Barandiaranek 13 urterekin ikasi...

22. Jean Michel Bereau: “Kalakanen berezitasunak ematen digu ezagutza, grina” 27.08.2021

Kalakaneko kantari eta perkusionista gonbidatu "Lore Hostoak" podcastean. Iparraldeko tradizioari lotuta, haur zelarik hasi zen kantuan eta maite zuen. Gerora ezagutu zituen beste musikak, punka, rocka eta abar. Horregatik osatu dute tradizioa moldaketa elektronikoekin. "Gure soinua enmendatzea da helburua, taldea handitu gabe" arrazoitzen du Bereauk. Bere iritzirako "kantu tradizionalari kalte ha...

21. Modus Operandi: ''Dantza egiteko musika bizi liteke aulkian eserita ere'' 14.07.2021

Modus Operandi taldeko abeslariari, Iñaki Ortiz de Villalbari (Gasteiz, 1971) eskaini diogu "Lore Hostoak" podcastaren hogei eta batgarren atala. Iñakik, aldarrikapen bat du ahoan "rocka entzun liteke eserita ere", izan ere, COVID-19aren pandemiak ezerezean utzi ditu sektorea eta programatzaile eta erakundeei ohartarazi nahi die rocka ere prest dagoela modu berrietara moldatzeko. Betagarrirekin eg...

19. Eñaut Elorrieta: ''Musikari izatea, munduan kokatzeko nere modua da'' 09.07.2021

Eñaut Elorrietak (Gernika, 1975) aurkezpen gutxi behar du. Ken Zazpiko abeslari gisara egin da ezagun, baina horren aurreko eta osteko proiektu asko dago. Hala nola Lugorri edo eta Mikel Markezekin burutu zuen "Baga biga higa" edo eta Xenderaingo ahizpekin burututako lan klasikoa. Eñaut fisikaria da ikasketaz baina saiatzen da "betetzen duen horretara" bideratzen bere denbora eta ahal duen neurria...

18. Rafa Rueda: ''Musikariak eternitatearekin jolasten ari gara'' 06.07.2021

Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikaria, gitarrari lotuta eta kantuan ezagutzen dugu. Proiektu askotan parte hartu du. Hala nola, Broken bihotz , PiLT edo Lou Topet eta kantari askoren alboan, Mikel Urdangarin, Petti edo eta Txema Murugarren besteak beste. Musikariak, "eternitatearekin jolasten" ari direla pentsatzen du. Berak behintzat ez du denbora asko galdu. Zortzi disko kaleratu ditu 2003an taula...

17. Lumi: ''Ahotsa makinizatzea eta makinak humanizatzea da gure helburua'' 24.06.2021

Lumi bikoaren erdia da Nahia Zubeldia, bera arduratzen da gitarraz eta ahotsa jartzeaz eta zati elektronikoa berriz Manu Matthysen esku geratzen da, sintetizadore eta erritmo kutxaz arduratuz. Ziburu eta Donibane Lohitzune arteko bikoak osatzen du beraz Folk, Pop, elektronika fusioa egiten duen taldea. Bi lan eman dituzte argitara dagoeneko, "Itzal Zikinak" izenekoa azkena, "gauza itsusi edo zikin...

16. Mikel Azpiroz: ''Musikak zubiak eraikitzen ditu'' 18.06.2021

Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) musikaria, teklatu batera lotuta bizi da. Pianoa du lagun eta harekin sortzen du musika, Blues eta Jazz doinuak nagusiki. Batzuetan taldean jotzeko eta besteetan bakarka. Lau Behi edo Elkano Browning Cream taldeetako arima izan da, baina baditu proiektu pertsonalagoak ere eta Gari, Jabier Muguruza, Triz3ps edo eta The Waifsekin kolaboratu izan du, besteak beste."Lore...

15. Joseba Irazoki: ''Beti komeni da esperimentazioa, musikan eta bizitzan'' 05.06.2021

Joseba Irazoki (Bera, 1974) hostokatzen du podcast honetan Ekain Perezek. Folk Rock psikodelikoaren gainetik, gitarra du lagun handi. Eta gitarra horrekin aritu da bakarka, taldean eta besteren taldea osatzen. Hala nola Mikel Erentxunen proiektuetan edo Nacho Vegasen alboan."Nire bidea egiten hasi naiz" aitortzen du eta areago, hasi duen bideak betetzen duela. Aura edo energia berezia du bere musi...

14. Gontzal Mendibil: Bizitza osoa musikari eta kantuari lotuta 02.06.2021

Haur zela, 5 urterekin hasi zen herriko koruan kantari Gontzal Mendibil (Zeanuri, 1956). Xeberrirekin bikote gisara egin zen ezagun eta harrez gero dozenaka proiektutan parte hartu du. Naturarekin lotura berezia du eta hori islatu izan da bere diskoetan. Euskal musikan abiatu zenean, Ez Dok Hamairuko kideak izan zituen hurbileko erreferente baina Joxe Mari Iparragirreren iturritik ere edan nahi zu...

Listen to the Lore Hostoak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.