EITB Radio Televisión Pública Vasca

Klaketa

Society EU ↓ 22 episodes

Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari...Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Mar 17, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

9. Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazio zuzendaria 17.03.2026

Tabakalerako egoitzan errotuta dagoen Euskadiko Filmategian gordetzen dira Euskal zinemagintzako emari ugari. Zinta zaharretatik hasi eta egungoetaraino. 2026ko Zinemaldian, film horietako batzuk zaharberritu eta berriro eskaini dituzte. Lan zehatz horretaz, eta Euskal Herriko zinema ondareari orokorrean eskaintzen dion zerbitzuaz aritu da Gaizka Izagirre Ion Lopez, Filmategiko kontserbazio zuzend...

8. "Itoiz, udako sesioak", Larraitz Zuazo zuzendaria 10.03.2026

“Itoiz. Udako sesioak” film dokumentala ez da ohiko biopic-a. Zuri Goikoetxeak, Ainhoa Andrakak eta Larraitz Zuazok idatzi eta zuzendutako lan horretan, sormena eta zirrara gailentzen dira beste ezeren gainetik. Jakina, 1978an sortu eta 80ko hamarkadan zehar Euskal musikaren parametroak aldatu zituen Ondarroako talde mitikoa du hizpide nagusia. Itoizen grabazio ezezagun batzuk topatzen dira ezuste...

7. "Maspalomas", Graciela Doniz intimitate koordinatzailea 03.03.2026

Moriartitarren “Maspalomas” filmak hautsak harrotu ditu euskal zinemagintzan. Besteak beste, luzaro beste erregistro batean ikusi dugun Jose Ramon Soroiz protagonistak, Aktore Onenaren saria jaso bait du Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan. Aktoreak berak nabarmendu zuen “intimitate koordinatzaileak” lana gorpuzteko eman zion laguntza. Ofizio berria da, baina beharrezkoa, eta egoera askotan...

6. "Jone batzuetan", Ainhoa Artetxe aktorea 24.02.2026

“Jone, batzuetan” Sara Fantovak zuzendutako filmari buruzko solasaldi interesgarria izan du Gaizka Izagirrek Ainhoa Artetxe aktorearekin “Klaketa” podcastaren atal honetan. Izan ere, Ainhoa aktorea ez ezik, Sara Fantovaren laguna ere bada eta parte aktiboa izan du filma egiteko beharrezkoa izan den zazpi urteko prozesu luzean. Filma ekoizteko, ekitaldi benetakoetan murgiltzeko aukera eta beharra i...

5. "Gaua", Izaskun Urkijo arte zuzendaria 17.02.2026

“Gaua” filmaren zuzendaria Paul Urkijo izan da, eta aldez aurretik fikziozko beste hainbat pelikula egin ditu. Ondoan beti izan du arreba, Izaskun Urkijo, arkitektura ikasketak egindakoa, eta afizioz zein ofizioz anaiaren eta beste zenbait zinemagileen filmetan arte zuzendari lanak egin dituena. “Gaua” filmean zehar erabilitako hainbat objektu ekarri dizkigu, eta filmaketaren inguruko xehetasun et...

4. "Karmele", Jone Lazpiur aktorea 10.02.2026

Txomin Letamendi eta Karmele Urreztiren gertakariak biltzen ditu Asier Altunak zuzendutako “Karmele” filmak. Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua da” eleberrian oinarritutako filma da. Jone Laspiurrek gorpuzten du Karmeleren pertsonaia eta harekin mintzatu da Gaizka Izagirre "Klaketa" podcastaren atal honetan. Laspiurrek aktore bezala izan duen gorakadari errepasoa egin diote, bide batez.

3. “Maspalomas”, Jose Mari Goenaga zuzendaria eta gidoilaria 03.02.2026

Oihartzun handia izan du hasieratik, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, Moriartitarrek, zuzendu duten “Maspalomas” filmak. Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan aurkeztu zenetik marka jarri du euskal zinemagintzan, SSIFFen ez ezik, besteak beste Feroz edo Goya sarietan eta beste hainbat jaialditan jasotako sari eta izendapenengatik. Zuzendaritza, gidoia, eta bereziki, Jose Ramon Soroiz aktore...

2. "Aro berria", Irati Gorostidi zuzendaria 27.01.2026

“Tabakalera belaunaldia” izendatu ohi den zinegile multzoan kokatuta dago Irati Gorostidi zinegile nafarra. Aurrez hainbat lan egin arren, “Aro berria” izan da bere lehen film luzea, eta deigarria da, opera prima izanik oso proposamen ausarta delako.80ko hamarkadan Ultzaman eratu zen Arco-Iris komunitatean oinarrituta dago “Klaketa” podcastaren bigarren denboraldiko atal honetan aletzen dugun film...

1. "Faisaien irla”, Asier Urbieta zuzendaria 20.01.2026

Ipar eta Hego Euskal Herria bereizten dituen Bidasoa ibaiaren inguruan etorkinek dituzten gorabeherak kontatzen dizkigu “Faisaien irla” filmak. Muga fisiko eta moralak aztertzen ditu Asier Urbietak zuzendari gisa egin duen aurreneko filma luzeak. Gaizka Izagirrerekin solasean, Euskal Herria banatzen duen mugaren inguruko afera bera, filmaketaren inguruko bitxikeriak, eta mugaren alde bietan lan eg...

13. “Zeru ahoak”, Koldo Almandoz 29.09.2025

“Zeru ahoak” izenburuarekin ekoitzi du EITB Mediak 2025ean, Covid-19aren garai ilunean arrakasta izan zuen “Hondar ahoak” telesailaren jarraipena. Nerea Gartzia du protagonista, aurrekoak bezala, eta euskaraz SSIFF-eko sail ofizialean aurkeztu den aurreneko telesaila da, nahiz lehiaz kanpo. Hau ere, Koldo Almandoz zinegileak zuzendu du eta Harkaitz Canoren laguntza izan du bigarren aldi honetan gi...

12. "Brinkola", Mikel Laskurain 02.06.2025

“Brinkola” telesail entzutetsua hamabigarren “Klaketa” ataleko edukia dugu. Horretarako, antzerkian, telebistan eta zineman bide luzea egin duen Mikel Laskurain aktorea da Gaizka Izagirreren gonbidatua. Kultuzko seriea bilakatu zen askorentzat, 2009an estreinatutako telesaila, eta halaxe jarraitzen du.

11. “Urte berri on, Amona!”, Xabier Berzosa 26.05.2025

Xabier Berzosa ekoizlearekin solastu da Gaizka Izagirre, “Urte berri on, Amona!" Filmaz "Klaketa"ren atal honetan. Haren ibilbide luzean emandako urratsak, egin dituen lan ezberdinak eta ekoizle baten lan egiteko modua azaldu dizkigu gonbidatuak.

10. "Amama", Maite Arroitajauregi 19.05.2025

Amama filma da “Klaketa”ren 10. ataleko hizketa gaia. Bi mundu ezberdinen arteko talka agerian utzi nahi du filmak. Hitz gutxiko filma da eta garrantzia berezia du musikak eta soinu bandak, horrexegatik da gonbidatua Maite Arroitajauregi musikaria. Filmetarako musikaren sormenaz, bidean topatzen diren zailtasunez eta horiek gainditzeko bideaz ere aritu gara.

9. “Aupa Etxebeste” eta “Agur Etxebeste”, Asier Altuna 12.05.2025

Asier Altuna, zine zuzendari eta gidoilaria, dugu “Klaketa”ren atal honetako gonbidatu. “Aupa Etxebeste” eta “Agur Etxebeste” filmak hartuko ditugu hizpide, bakarka eta Telmo Esnalekin batera egindako ibilbide luzea jorratzeko. Bi film horietan gertatutako hainbat pasarte errepasatu ditugu, aldi berean, euskal umorea pantailan zer nolako sasoian dagoen aztertuz.

8. “Hondar ahoak”, Koldo Almandoz 05.05.2025

Covid garai latzean izan genuen albiste on gutxietako bat izango dugu hizpide "Klaketa" podcastaren atal honetan, lau ataletan osatu zen “Hondar ahoak” telesaila. Solaskidea, Koldo Almandoz, ibilbide oparoko zinegilea du Gaizka Izagirrek. Bera izan zen telesailaren zuzendari eta gidoilaria. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatzen den intrigazko istorioa da eta bigarren denboraldia izango...

7. “Kalabaza tripontzia", Imanol Zinkunegi 28.04.2025

Lau hamarkada joan dira “Kalabaza Tripontzia” (1985) estreinatu zela, euskarazko lehen animaziozko film luzea. Euskal kondairak, mitoak eta istorioak oso presente daude filmean, eta bertako pasarteetan oinarrituz, film aitzindari hori sakon ezagutuko dugu. Imanol Zinkunegi animazio zuzendaria du atal honetan solaskidea Gaizka Izagirrek, marrazki animatu horien xehetasun guztiak arakatzeko. Filma b...

6. “Muga deitzen da pausoa”, Izaskun Arandia 21.04.2025

Maider Oleagak zuzendutako “Muga deitzen da pausoa”, Elbira Zipitria andereñoaren nondik norakoak kontatzen dituen film dokumentala da “Klaketa”ren atal honetako hizpidea. Izaskun Arandia izan zen dokumentalaren ekoizlea eta bere kontakizunaren bitartez, xehatuko ditugu proiektuan izandako gorabeherak. Arandiaren lana, ibilbidea eta ekoizleen zeregina nolakoa izaten den ekoizpenetan.

5. "80 egunean", Ane Gabarain 14.04.2025

Hogeita hamar saritik gora eskuratu ditu 2009an argitaratu zenetik Joxe Mari Goenaga eta Jon Garañoren “80 egunean” filmak. 70 urteko bi emakumeren arteko harremanean oinarritzen da, eta begiradek, keinuek eta isiluneek garrantzi handia hartzen dute. Ane Gabarain da filmaren protagonistetako bat eta berak azaldu dizkigu filmaren ingurukoak “Klaketa” podcastaren atal honetan. Bide batez, 2025ko Goy...

4. "Ander, Josean Bengoetxea 07.04.2025

Baserri giroan gertatzen den “Ander” filma izango da Josean Bengoetxea aktore ezaguna sakonago ezagutzeko bidea “Klaketa” podcastaren atal honetan. Filma 2009. urtean estreinatu zen arren, hamar urtez egon zen, zinema aretoetan estreinatu gabe. Bi gizon homosexual protagonista dituen filmak izugarri markatu zuen protagonista, bestelako mundu batean murgildu behar izan zuela aitortu izan du.

3. "Irati", Paul Urkijo 31.03.2025

Euskaraz egindako filmen artean, mugarria izan da “Irati”, 2022an ekoitzitako pelikula. Besteak beste, euskaraz ekoitzitako filmen artean ikusiena eta aurrekontu handienekoa delako. Ez da bide erraza izan, ordea, eta arrakasta horren atzean dagoen lan eskergaz aritu da Gaizka Izagirre Paul Urkijo, zuzendariarekin solasean “Klaketa”ren atal honetan.

2. "Azken erromantikoak", Miren Gaztañaga 24.03.2025

David Perez Sañudok zuzendutako “Azken Erromantikoak” filma, 2024. urtean estreinatu zen. Miren Gaztañaga aktore protagonista nagusia da atal honetako gonbidatua. Ibilbide luze bezain oparoa egin du Gaztañagak antzerkigintzan, eta besteak beste, zinemarako jauzia nola bizi izan duen jorratu du Gaizka Izagirrerekin solasean. Filmean ukitzen diren gai sozialez ere hitz egin dute, familia, lan baldin...

1. “Handia”, Ainhoa Eskisabel 17.03.2025

Jon Garañok eta Aitor Arregik 2017. urtean idatzi eta zuzendutako euskal filma da “Handia”. 1818an Altzon jaio eta “Altzoko Handia” izenarekin oso ezagun izandako Migel Joakin Eleizegiren benetako historia kontatzen du, gigantismoa zeukan.2018an 10 Goya sari eskuratuta, mugarri izan da euskal zinemagintzan. Makillajean eta ile-apainketan egindako lanak jaso zuen horietako bat. Ainhoa Eskisabel iza...

Listen to the Klaketa podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.