Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2024.08.01 Elena Irigoien eta Maite Sanchez Cederna Garalur 01.08.2024

Cederna Garalurreko lagunekin aritu gara hainbat gairen inguruan. Gaur Elena Irigoien eta Maite Sanchez izan ditugu gure saioan. Tartean etxebizitzen inguruko inkesta baten inguruko informazioa eman digute besteak beste. Entzun elkarrizketa honetan beraiek esandakoa.

2024.08.01 Ioritz Martinez Lazkano Irakaslea Oposaketak 01.08.2024

Nafarroan irakasle oposaketak burutu berri dira hori dela eta artikulu zutabe salaketa bat jaso dugu. Horren inguruko informazioa jaso dugu. Haserre, kexu sumatu dugu Ioritz Martinez Lazkano irakaslea. Entzun gaur egin diogun elkarrizketa eta bere iritzia.

2024.07.31 Aner Ansorena Analista politikoa 31.07.2024

Hauda komunikazio estrategikoko aholkularitza-enpresako sortzaile eta zuzendaria, EITBko analista politikoa eta Komunikazio Politikoko Elkarteko (ACOP) lurralde-ordezkaria eta batzorde profesionaleko kidea. Aner Ansorena Lekunberriarra da bera eta gaur berarekin aritu gara luze eta zabal. Entzun hemen.

2024.07.30 Karmele Agirre Aurrerako Futbol Taldea Kanpusa 30.07.2024

Aurrerako Futbo Taldeak, Futbol Kanpusa antolatu du abuzturako. Haur eta gaztetxoei zuzenduta izanen da jarduera eta goizetik eguerdi bitarte. Gaur Karmele Agirre antolatzailearekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasun guziak, entzun hemen .

2024.07.29 Iñaki Zabalo zinegotzia Reparto eguna eta Umeen eguna 29.07.2024

Pesta usaina gero eta nabarmenagoa da Leitzan. Asteburuan abuztuaren 3 eta 4ean Reparto eguna eta Umeen eguna ospatuko da. Gaur Iñaki Zabalo zinegotzia izan dugu bisitan eta asteburuan izanen denaren berri emen digu. Entzun xehetasun guziak elkarrizketa honetan.

2024.07.29 Hodei Murugarren Plazaola Turismo bulegoa 29.07.2024

Plazolako turismo bulegora egin dugu gaurko saioan. Uztaila bukaera honetan eta abuztuan sartzera goazen honetan bisitarien hainbat informazio eta datu eman dizkigu bertatik, Hodei Murugarrenek. Elkarrizketa honetan xehetasun guziak entzungo dituzue. Entzun.

2024.07.29 Ramon Espelosin Ramon Latasa Saria 29.07.2024

XXI. edizioa izanen du aurten Sunbillan ospatzen den Ramon Latasa sariketak. Herriko aizkolari handia zenari aipamena, omena egitea zen hasierako helburua eta horrela jarritzen dute urteetan. Gaur antolatzaile Ramon Espelosinekin aritu gara antolatu dutenaren inguruan.

2024.07.29 Joxe Landa eguraldia 29.07.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.07.24 AItor Zabaleta Esne Beltza 24.07.2024

Esne Beltza taldea azken bira egiten ari da. Taldeak iragarri zuen taldea deseginen zela eta 2025. urtean emanen duela azken kontzertua. Bitartean Euskal Herriko auzo, herri, hirietako festetan kontzertuz kontzertu dabiltza. Orain Japoniarako bidea ere hartuko dute, horrela kontatu digu taldeko baxujole Aitor Zabaletak.

2024.07.24 Samuel Sanchez Lizarrazko Txoznak 24.07.2024

Lizarrako aurtengo festetan ez da txoznarik izanen UPNeko udal gobernuak jarritako trabak direla medio. UPN eta PSNek elkar hartu dute. Gaur gaiaren inguruan aritu gara txozna batzordeko kide batekin. Entzun Lizarratik Samuel Sanchezek kontatu diguna elkarrizketa honetan.

2024.07.23 Josune Marzol Denak Etxera Kantu Bazkaria 23.07.2024

Pestak ate joka ditugun honetan iada hainbat otorduetako txartelak saltzera atera dituzte. Abuztuaren 10ean, txupinazo egunean Denak Etxera Kantu Bazkaria izanen da aurten ere. Gaur horren inguruko informazioa eman digu Josune Marzol antolatzaileak. Entzun hemen .

2024.07.23 Ekaitz Astibia Torreak 30 urte 23.07.2024

1994. urtean zabaldu zen Torrea Herrikoa, 30 urte bete ditu. Abuztuaren 2 eta 3an urteurrena ospatzeko hainbat hitzordu antolatu dituzte. Gaur bertako kide Ekaitz Astibiarekin aritu gara hizketane ta berak eman dizkigu urteurren pestaren xehetasun guziak. Entzun hemen.

2024.07.23 Joxe Landa eguraldia 23.07.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.07.21 Unai Olano Plazako Binakako PIlota Txapelketa 22.07.2024

Aurrerak antolatzen duen Plazako Binakako Pilota Txapelketa iada finalerdietara iritsi da. Datorren asteburuan izanen dira finalerdiak. Finalerako txartelak jokoan daude eta txapelketa arrakastatsua suertatzen ari dela kontatu digu Unai Olano antolatzaileak.

2024.07.21 Miren Gonzalez Elizondoko Bestak 22.07.2024

Elizondoko Betak asteazken honetan, uztailaren 24ean hasiko dira. Egitarau zabala antolatu dute aurtengo bestetarako. Bost eguneko bestak antolatu dituzte eta gaur Elizondotik Miren Gonzalezek aurtengo bestetako xehetasunak eman dizkigu. Entzun elkarrizketa honetan.

2024.07.21 Leire Retegi eta Jon Arrizurieta Plazaola aldizkariko azala 22.07.2024

Aurtengo Festa bezperetan banatzen den Plazaola aldizkariko azala gazte talde bate egindakoak irabazi du herritarren bozkak kontatu eta gero. Gaur talde horretako bi lagun izan ditugu bisitan gurean eta beraiek azaldu digute nola egin duten azala, zer erabili duten...

2024.07.19 Katez Taldea agurra 22.07.2024

10 urteren ondoren agurreko kontzertua eman zuen Leitzako Katez taldeak uztailaren 20ean Leitzako Atekabeltz Gaztetxean. Aurretik gurean bisitan izan genituen eta taldearen ibilbidearen ingurukoaz aritu ginen hizketan. Entzun taldekideekin izandako elkarrizketa

2024.07.19 Jon Egizabal Mendi bizikleta 22.07.2024

Jon Egizabal Leitzarrak hirugarren postua lortu du UCI-Green Seieseko sailkpaen orokorrean. Nafarroako selekzioarekin Espainiako Junion mailako txapelketa ere parte hartu du. Hori guzia kontatzera gurean izan da Joen Egizabal txirrindularia, entzun berak esandakoa.

2024.07.18 Edurne Ayuso Alkizan Intsektuen Mundu Txiki Handia 18.07.2024

Intsektuak hobeki ezagutzeko, beraien egitekoa zein den ikasteko, beraiei buruzko informazioa jasotzeko ibilandia antolatu dute Alkizan adin guzietako lagunentzat. Uztailaren 26ean izanen da. Horrela kontatu digu Alkizatik Edurne Ayuso teknikariak. Entzun elkarrizketa honetan.

2024.07.18 Maria Larretxea Iturengo Pestak 18.07.2024

Gaur, uztailak 18 hasiko dira Iturengo Pestak eta horren inguruko informazioa jasotzeko Iturenera egin dugu gaurko saioan. Maria Larretxea antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu aurtengo festetako xehetasun guziak. Entzun hemen

2024.07.18 Joxe Landa eguraldia 18.07.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.07.17 Ainara Saralegi Atekak 19 urte 17.07.2024

Leitzako Atekabeltz herri guneak 19 urte beteko ditu larunbatean, uztailaren 20ean. Urteurrena ospatzeko egundoko festa antolatu dute bertatik eta gaur hori guzia gogoraztea Ainara Saralegi kidea etorri zaigu. Entzn egunaren xehetasunak elkarrizketa honetan

2024.07.17 Elurre Iriarte Aroztegia kartzela zigorrak 17.07.2024

Hogei urteko kartzela zigorra eskatzen dute zazpi herritarrentzako, Aroztegiko obrak geldiarazteagatik. Tadlde kriminal antolatu bat izatea leporatzen diete akusatuei. Gaiaren inguruko informazioa eman digu Elurre Iriartek Baztandik bertatik. Entzun xehetasunak.

2024.07.17 Joxe Landa eguraldia 17.07.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.07.16 Goiuri Zabaleta Pilotaria 16.07.2024

San Fermin Torneoko lauterdiko txapelduna eta Añorgako txapelketako txapelduna izan berri da Goiuri Zabaleta Leitzarra. Plazandreak txapelketan ere badabil eta finalera igarotzeko aukerekin. Gaur Leitzarrarekin aritu gara hizketan eta horrela kontatu digu.

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.