Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.07.16 Iera Agirre Iturriaga Pilotaria 16.07.2024 5:12
Ados pilotak antolatzen duen San Ferminetako torneoko binakako txapeldunetako bat izan da Iera Agirre Iturriaga Leitzarra. Gaur berarekin aritu gara hizketan torneoaren inguruan eta aurrera begira ere jarri gara. Txapelketa berriak datoztela ere esan digu, entzun hemen.
2024.07.16 Aimar Sagastibeltza Futbolari ohia 16.07.2024 45:19
Urteak egin ditu Aimar Sagastibeltza Caballero Leitzarrak futbolean. Leitzako Aurrerako futbol taldean egin zituen bere hastapenak eta laster joan zen Tolosara. Geroztik ibilbide oparoa egin du Leitzarrak orain gutxi jokalari izateari utzi dion arte. Gaur luze eta zabal aritu gara berarekin.
2024.07.16 Joxe Landa Eguraldia 16.07.2024 0:27
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.07.15 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 15.07.2024 9:30
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2024.07.15 Fernando -Pollo- Goizuetako Karmen Bezpera 15.07.2024 6:38
Garai bateko ohitura omen zen eta horrela berreskuratu zuten orain 12 urte Karmen Bezperako Pesta Goizueta herrian. Gaur horren inguruko informazioa eman digu bertatik Fernandok "Pollok". Afari, sua.. San Juan bezperan egiten den festaren pareko egiten dute bertan.
2024.07.15 Jone Etxeberria Baztandarren Biltzarra 15.07.2024 14:43
Uztailaren 21ean, larunbatean ospatuko da 61. Baztandarren Biltzarra Elizondon. Gaur festaren inguruko informazioa jaso dugu. Elizondotik, Baztandarren Biltzarra elkarteko Jone Etxeberria Zabaleta aritu zaigu eta berak eman dizkigu egunaren xehetasun guziak.
2024.07.15 Mikel Balentziaga Zakur Txokoa Obedientzia 15.07.2024 24:45
Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2024.07.12 Gabriel Saralegi Herri Kriolak San Ferminetan 12.07.2024 11:07
San Ferminetan foruen enparantzak protagonismo berezia hartzen du, izan ere bertan antolatzen dira Herri Kiroletako hainbat froga, txapelketa, saio .. San Ferminetako eta orain arteko laburpena egin digu Gabriel Saralegi adituak. Entzun eman digun informazioa
2024.07.12 Eneko Villegas Irati irratia 12.07.2024 9:12
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2024.07.12 Aingeru Etxaide Aresoko Mendi Martxa 12.07.2024 6:38
Irailaren 1ean izanen da Aresoko Mendi Martxaren XV. edizioa. Gaur Mendi Martxako antolatzaileetako batekin arigu gara hizketan, izan ere astelehenetik, uztailaren 15etik aurrera izen ematea zabalduko dute. Entzun Aingeru Etxaidek kontatu diguna elkarrizketa honetan.
2024.07.12 Joxe Landa eguraldia 12.07.2024 0:52
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.07.11 Angel Mariezkurrena KANTU JAIA San Ferminak 11.07.2024 6:05
Uztailaren 13an, larunbatean izanen da aurtengo KANTU JAIA Iruñean, Baluarten. Beste behin egundoko festa antolatua dago larunbaterako, horrela eman dizkigu azken xehetasunak Angel Mariezkurrena antolatzaileak. Oraindi ere sarrerak badirela ere kontatu digu, entzun hemen .
2024.07.11 Igaro Aresoko Zinegotzia 11.07.2024 10:42
Aresoko zinegotzia izan dugu bisitan gaur. Hilabetean behin alkatearekin egiten dugu hitzordua, gaur Igaro zinegotzia izan dugu eta berarekin herriko hainbat gai izan ditugu hizpide. ENtzun Aresoko zinegotzi Igarok eman digu informazioa Aresoko herriaren inguruan
2024.07.11 Nerea Urbizu Ene Kantak 11.07.2024 12:06
Ene Kantak, ikuskizun berria estreinatuko dute abenduan Euskal Herriko hainbat hiriburuetan. Ikuskizun berriaren inguruko xehetasunak eman dizkigu taldeko kide Nerea Urbizuk. Entzun ikuskizun berriaren nundik norakoak elkarrizketa honetan protagonistetako batek kontatuta
2024.07.10 Mikel Zabaleta Parlamentaria 10.07.2024 24:54
Nafarroako Parlamentura egin dugu gaurko saioan. Mikel Zabaleta parlamentariarekin aritu gara hizketan. HIlabetero egiten dugu bertara eta gaur parlmentuko udarako funtzionamenduaz aritu gara besteak beste. Entzun MIkel Zabaletak kontatu diguna gaurkoan Iruñeatik.
2024.07.05 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 05.07.2024 8:29
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2024.07.05 Angel Mariezkurrena San Ferminetako Kantu Jaia 05.07.2024 14:25
Aurten ere Kantu Jaia antolatua du Angel Mariezkurrena San Ferminetarako. Uztailaren 13an izanen da eta Baluarten. Egun osoko festa antolatu du hainbat gonbidatu ere izanen direlarik. Tartean dira Leitzako dantzariak edo Aresotik Jaione Olazabal, Jon Gurrutxaga eta familia.
2024.07.05 Migel Mari Elosegi Pirineoak Garde Hartza 05.07.2024 21:02
Pirineoetan, Garden ain zuzen ere Hartz gazte bat ikusi berri dute. Ondoren mendizainek kamera batzuen bidez irudiak ere hartu dituzte. Gaur gaia gurera ekarri dugu eta horretarako honetan aditua den Migel Mari Elosegi Leitzarrarekin aritu gara. Entzun kontatu diguna.
2024.07.04 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota San Fermin Torneoa 04.07.2024 4:07
Ados pilotak antolatzen duen San Fermin Torneoa bere bukaerara iristen ari da. Finala uztailaren 12an izanen da hala ere gaur Iera Agirre Iturriagarenin bihar uztailak 5, antolatu duten jaialdi bereziaren inguruan ere aritu gara hizketan. Entzun Ierak kontatu diguna
2024.07.04 Idoia Zabaleta San Ferminak Argazkilaria 04.07.2024 14:20
San Ferminak hastear diren honetan hainbat lagunekin aritu gara gure saioan zehar. Gaur besteak beste Iruñean lan eginen duen Idoia Zabaleta argazkilari Leitzarrarekin aritu gara hizketan. San Ferminak lanean nola bizituko dituen kontatu digu eta bere lanbidearen ingurukoak jaso ditugu.
2024.07.04 Eneko Alkorta Oinez Txokoa 04.07.2024 11:51
San Ferminak ate joka ditugun honetan Oinez Txokora egin dugu. Iada egonkortuta dagoen gunea da Oinez Txokoa. Aurten ere egitarau zabala antolatu dute bertan. Gaurko saioan Nafarroa Oinezeko lagunekin aritu gara Oinez Txokoaren inguruan, hemen xehetasunak
2024.07.04 Zuberoa Huarte Herri San Ferminak 04.07.2024 12:04
Herri San Ferminak elkarteak aurten O Plazan egitarau zabala antolatu du. Eragile ugari jasotzen dituen elkartea da eta gaur eragile horietako batekin aritu gara hizketan Herri San Ferminen inguruan. Entzun Zubera Huartek kontatu diguna aurtengo egitarauaren inguruan.
2024.07.04 Joxe Landa eguraldia 04.07.2024 1:10
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.07.03 Mikel Astibia Aurrera KE pestetarako zapiak 03.07.2024 7:13
San Ferminetarako eta Leitzako Pestetarako zapiak atera digu Leitzako Aurrera KEak bertako bazkideentzat. Gaiaren inguruko informazioa jasotzeko asmoz guk Aurrera egin dugu gaurko saioan. Mikel Astibia juntako kideak horrela kontatu digu. Entzun podcast honetan.
2024.07.03 Virjinia Mariezkurrena TRIKIDANTZ taldea 03.07.2024 26:24
Trikidantza taldeko Virginia Mariezkurrenarekin aritu gara gaurko saioan. Leitzarra 10 urteko etenaldia eta gero berriz ere taldean dugu abeslari. Formatu berria estreinatu du Trikidantz taldeak. Luze eta zabal aritu gara taldeko abeslariarekin eta udarako denboraldira begira ere jarri gara.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.