Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2024.09.11 Harkaitz Delgado Liburuzaina 11.09.2024

Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan

2024.09.11 Ainhoa Belauntzara Erleta eskolako zuzendaria 11.09.2024

Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.

2024.09.11 Joxe Landa eguraldia 11.09.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.08.09 Dabid Anaut Alkatea Pestak 09.08.2024

Leitzako alkatea izan dugu bisitan. Bihar, abuztuak 10, hasiko diren festen inguruan aritu gara hizketan. Egitarau kontuak ez beste hainbat kontu ere jorratu ditugu alkatearekin. Mezu ugari igorri ditu gaurkoan. Entzun elkarrizketa honetan Dabid Anaut alkateak kontatu diguna.

2024.08.09 Mikel Astibia Aurrera KE ko kidea 09.08.2024

Leitzako Pestetan gune eta eragile garrantzitsua da Aurrera kirol elkartea. Pestetan taberna ere zabaltzen dute eta hainbat hitzordu antolatu ere. Gaur bertako juntako kide Mikel Astibiarekin aritu gara hizketan eta berak kontatu digu zer antolatu duten eta ordutegiak ere.

2024.08.09 Jose Luis Huarte Txitularia 09.08.2024

Leitzako Pestetan parte garrantzitsua dira Leitzako Txistulariak. Aurten ere lan ugari izanen dute sei egunetan. Gaur Txistulari taldeko kideetako batekin arigu gara beraien emanaren inguruan. Jose Luis Huartek pestetan zein jarduera izaten dituzten kontatu dizkigu.

2024.08.09 Joan Arangoa Leitzako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa 09.08.2024

Leitzako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa ere prest dago aurtengo pestetarako. Bihar, abuztuak 10, txupinazo egunean aterako dira lehenengo aldiz. Hala ere pestetan beste bi ateraldi ere izanen dituzte konpartsako kideek. Gaur Jon Arangoa kideak eman dizkigu xehetasunak.

2024.08.09 Xabat Ilarregi Plazako Txozna 09.08.2024

Pestetako beste gune garrantzitsuak Txoznak dira aurten ere bi Txozna izanen dira herrian. Gaur Plazan jarriko duten txoznako arduradunetako batekin aritu gara hizketan. Izan ere bertan hainbat hitzordu ere antolatu dituzte. Entzun Xabat Ilarregi kideak kontatu diguna.

2024.08.08 Goiuri Zabaleta Plazandreak Txapelketako Finala 08.08.2024

Plazandreak Txapelketa bukatu berri da final handi batekin. Tartean zen Goiuri Zabaleta Leitzarra eta 22-21 emaitzarekin bukatu zen partidua, Leitzarrake ta bere lagunak ezin txapela eskuratu. Gaur Goiuri Zabaleta berak eman dizkigu finalaren xehetasunak, entzun hemen .

2024.08.08 Gabriel Saralegi Herri Kirolak Pestetan 08.08.2024

Aurtengo Pestetan Herri Kirolak urtero legez bere lekua ere izanen du. Abuztuaren 11an arratsaldeko 19.00etan eta 15ean eguerdiko 12 etan. Bietan jaialdi ederrak antolatu dituzte. Gaur Gabriel Saralegik eman dizkigu jaialdi horien xehetasunak. Entzun elkarrizketa honetan.

2024.08.08 Gaizka Leiza Sodade Taldea 08.08.2024

Leitzako Pestetan kontzertu ugari izanen da. Abuztuaren 11an Alarma Morea taldeak joko du eta ondoren Leitzako Sodade taldeak. Gaur Sodade taldeko kide eta sortzailetako bat gurean izan dugu. Entzun Gaizka Leizak kontatu diguna taldearen eta emanen duten kontzertuaren inguruan.

2024.08.08 Maialen Uitzi Goizueta Fiestak 08.08.2024

Goizuetara egin dugu gaurko saioan. Izan ere abuztuaren 14ean Goizuetako FIestak hasiko dira eta gaur bertako udaltxeko zinegotzi Maialen Uitzirekin aritu gara. Aurtengo Fiestatarako zer antolatu duten kontatu digu zinegotziak. Entzun elkarrizketa honeta Maialenek kontatutakoa.

2024.08.07 Gotzone Sestorain Habelarte Herri Jantokia 07.08.2024

AUrtengo pestetan Habelartek berriz ere Herri Jantokia jarriko du Atekabeltz Gaztetxean. Arratsaldeko 20.00etatik gaueko 00.00etara izanen da irikita jantokia. Aurten berrikuntza ugarikin dator jantokia. Entzun Gotzone Sestorain baserritarrak kontatu diguna.

2024.08.07 Maider Amantegi zinegotzia eta Ainara Saralegi Lañaide Berdintasun Mahaia 07.08.2024

Pestak gertu ditugun honetan sexu eraso, eraso matxista, sexista edo LGTBIQ+ erasoen aurrean jarraitu beharreko protokoloa landu dute hainbat eragilek. Gaur bi lagun izan ditugu gurean horren inguruan aritzeko. Entzun Maider Amantegi eta Ainara Saralegik kontatu digutena.

2024.08.07 Olatz Telleria Aresoko Festak 2024 07.08.2024

Laster dira Aresoko festak. Abuztuaren 14ean hasiko dira eta gaur Aresoko festetako egitarauaren berri jaso dugu. Aresora egin eta Olatz Telleriarekin aritu gara hizketan. Berak eman dizkigu festetako xehetasun guziak. Entzun Podcast honetan Areson prestatu duten egitaraua.

2024.08.06 Begoña Zestau Yala Nafarroa 06.08.2024

Yala Nafarroa elkartera egin dugu gaurko saioan. Aurtengo Leitzako Pestetan, San Tiburtzio egunean eta ezpatadantza garaian Yala Nafarroa elkartea omendua izanen da. Bertatik 4 lagun etorriko dira gurera. Gaur horietako batekin aritu gara hizketan, entzun elkarrizketa honetan.

2024.08.06 Maddi Fernandino eta Mikel Apezetxea Gazte Asanblada 06.08.2024

Gazte Asanbladak egitarau zabala antolatu du Leitzan aurtengo pestetarako. Gaur Gazte Asanbladako bi kide izan ditugu bisitan. Maddi Fernandino eta Mikel Apezetxeak eman dizkigute aurtengorako zer antolatu dute. Elkarrizketa honetan xehetasun guziak entzun.

2024.08.06 Urko Berastegiko Festak 06.08.2024

Abuztuare 7an, asteazkenarekin hasiko dira Berastegiko festak, San Lorentzoak. Aurten ere egitarau ugaria antolatu dute adin guzietarako. Gaur bertara egin dugu gaiaren inguruan aritzeko. Urkok eman dizkigu Berastegiko Festetako xehetasunal. Entzun elkarrizketa honetan.

2024.08.05 Unai Olano Plazako Binakako Pilota Txapelketa 05.08.2024

Aurrerak antolatzen duten Plazako BInakako PIlota txapelketako bukaera larunbatean izan zen. Plaza jendez lepo eta pilotariak gogobetez. Final handia ikusteko aukera izan zen. Gaur antolatzaile Unai Olanok eman dizkigu xehetasunak. ENtzun elkarrizketa honetan .

2024.08.05 Iñaki Zabalo Leitzako Pestak 2024 05.08.2024

Aurtengo pestetako egitarauaren ingurukoaz aritu gara Leitzako kultur zinegotzi Iñaki Zabalorekin. Datorren larunbatean, abuztuaren 10ean hasiko dira Leitzako Pestak eta denetatik antolatu du pesta batzordeak. Entzun elkarrizketa honetan Iñaki Zabalo zinegotziak kontatu diguna.

2024.08.05 Nahia Barriola Aurrerako Dantza Taldea 05.08.2024

Leitzako Pestak ate joka ditugun honetan, pestetako garrantzitsua den talde bateko kide batekin aritu gara hizketan. Aurrerako Dantza Taldearen emankizunak arrakasta handia izaten du gurean. Gaur bertako Nahia Barriolarekin aritu gara hizketan. ENtzun hemen

2024.08.05 Joxe Landa eguraldia 05.08.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.08.02 Unai Olano Plazako Binakako PIlota Txapelketa 02.08.2024

Azken txanpara iritsi da Aurrera elkarteak antolatzen duen Plazako Binakako PIlota Txapelketa. Finalak asteburu honetan, abuztuaren 3an , larunbatean ospatuko dira arratsaldeko 16.30etan. Gaur Unai Olano antolatzailearekin aritu gara hizketan. Entzun xehetasunak

2024.08.02 Iera Agirre Iturriaga PIlotaria 02.08.2024

Ados pilotak bi txapelketa berri antolatu ditu datozen asteetarako. Udarako Caixabank txapelketa eta Plazaz plaza txapelketa. Gaur Ados pilotako pilotari eta arduradunetako batekin aritu gara gaiaren inguruan. Entzun txpelketa desberdinen xehetasunak elkarrizketa honetan.

2024.08.02 Aitor Perez Lekunberriko Aintzinako Azoka 02.08.2024

Abuztuaren 4ean, igandean ospatuko da urteroko legez Lekunberriko Aintzinako Azoka. Gaur gaiaren ingururan aritu gara eta egitarauaren xehetasunak jaso ditugu. Lekunberritik kultur teknikaria aritu zaigu hori guzia azaltzen, entzun Aitor Perezek kontatu diguna

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.