Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2026.02.26 Itxaro Zabaleta Garai zentroa Nutrizionista 26.02.2026

Garai Zentroan Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.

2026.02.26 Josebas Sanchez Mendialde Mankomunitaea 26.02.2026

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2026.02.25 Adriana Urmeneta Castillo Errigora 25.02.2026

Errigoraren kanpaina berria bihar, otsailaren 26an hasiko da. Txanda honetan kontserbak, olioa, lekaleak, arroza ... eskatzeko aukera izanen da. Bertako, Nafarroako produktuak urte guzien gure etxeetan edukitzeko aukera izanen da. Horrela kontatu digu Adriana Urmeneta Castillo Errigorako kideak.

2026.02.25 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 25.02.2026

Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.

2026.02.24 Maider Agirrebarrena LABURKI elkartea 24.02.2026

LABURKI elkartea sortu dute Nafarroan. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta ekoizle txikien mesedetan sortu dute. Gaur LABURKI elkarteko lehendakari ordearekin aritu gara hizketan elkarte berriaren inguruan. Entzun elkarrizketa osorik podcast honetan. Laburki elkartea.

2026.02.24 Mikel Ayllon Piszifaktoria Ideien Laborategia - Hegan egiteo gogoa da- 24.02.2026

Piszifaktoria Ideien Laborategira egin dugu gaurko saioan. Hegan Egiteko Gogoa Da saioaren inguruan aritu gara zuzendariarekin. MIkel AYllon zuzendariarekin saioaren inguruan aritu gara. Martxoaren 8an bi saio sensorial antolatu dituzte. Entzun MIkel zuzendariak kontatu diguna.

2026.02.24 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 24.02.2026

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2026.02.23 Jon Iriarte Ibarra Herritarren harrerarako atal burua 23.02.2026

Bulego mugikorra zerbitzua jarri du martxan Nafarroako Gobernuak eta martxoaren 2tik 5era Leitzako plazan izanen dira. Herritarrei emandako zerbitzua da eda administrazioarekin egin beharreko edozein hizapide egiten laguntzen dute besteak beste. Horrela kontatu digu Jon Iriarte Ibarrak.

2026.02.23 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 23.02.2026

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2026.02.23 AInhoa Belantzaran Erleta Eskola Kanpaldiak 23.02.2026

Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.

2026.02.20 Iera Agirre Iturriaga ADOS Binakako Pilota Txapelketa 20.02.2026

Ados pilotak antolatutako Binakako Pilota Txapelketako infomrazioa jaso dugu gaurko saioan. Iera Agirre Iturriagarekin aritu gara hizketan eta aurreko asteburuko partiduek zer eman zuten kontatu digu. Asteburu honetan izanen diren partiduen berri ere eman digu.

2026.02.20 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa Plazaola Gastronomika 20.02.2026

Plazaola Partzuergora egin dugu gaurko saioan. Plazaola Gastronomika proiektua aurkeztu digu Maitena Ezkutarik. Otsailaren 27tik martxoaren 1era arte izanen diren hainbat esperientzien inguruan aritu zaigu gaurkoa saioan. Entzun elkarrizketa honetan kontatu diguna.

2026.02.20 Maddi Saralegi Urrutiaren saioa Ikasle pisuak 20.02.2026

Maddi Saralegi Urrutiaren saio berri bat izan dugu gaurkoan. Gai desberdinak jorratzen ditu Maddik. Gaurkoa ikasle pisuen inguruan aritu gara gaztearekin. Bilbon bizi da egun, lau ikasle bizi dira etxean eta ikasle pisu bateko esperientzia zenbait kontatu dizkigu.

2026.02.20 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Agenda 20.02.2026

Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.

2026.02.19 Ainhoa Cenceno Itzaire Haur Eskola Ate irikiera jardunaldiak 19.02.2026

Leitzako Itzaire Haur Eskolara egin dugu gaurko saioan. Gaur, otsailak 19 ate irikien jardunaldiak izanen dituzte arratsaldeko 16.15etan eta aurrematrikulazio kanpaina ere laster irikiko dute. Horren inguruko informazioa eta xehetasunak eman dizkigu Ainhoa Cenceno hezitzaileak.

2026.02.19 Odei Lizarraga Gizarte Zerbitzuak Ongizate emozionala Gida 19.02.2026

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar

2026.02.18 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa 18.02.2026

Euskal Herriko eta Leitzako Mus txapelketako informazioa jaso dugu. Izan ere Leitzako txapelketa iada bukatua da final handi batekin. Leitzako txapelketa bukatu bai baina Euskal Herrikoak jarraitzen du. Gaur Josetxo Zabaleta antolatzailearekin aritu gara hizketan.

2026.02.17 Harkatiz Delgado Liburuzaina 18.02.2026

Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan

2026.02.16 Marta Barba Cederna Garalur Ekoizpena Nekazaritza 16.02.2026

Mimukai Zentrutik Cederna Garalurreko Marba Barba etorri zaigu bisitan.o Mendialdeko bost herritan hainbat saio antolatu dituzte. Leitzan otsailaren 26ean izanen da arratsaldean eta herriko eta inguruko nekazari, abeltzain, ekoizle eta abarri egin die dei parte har dezaten. Entzun hemen.

2026.02.16 Xabier Zaldua aizkolaria Apostua 16.02.2026

Herri Kiroletan apostua antolatua dute Ibai Soroa eta Xabier Zalduak martxoaren 7rako Tolosako zezen plazan. Arratsaldean izanen da bi aizkolarien neurketa. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko ebaki beharko dituzte. Gaur protagonistekin aritu naiz hizketan. Horrela kontatu digu Xabier Zalduak.

2026.02.16 Ibai Soroa aizkolaria apostua 16.02.2026

Herri Kiroletan apostua antolatua dute Ibai Soroa eta Xabier Zalduak martxoaren 7rako Tolosako zezen plazan. Arratsaldean izanen da bi aizkolarien neurketa. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko ebaki beharko dituzte. Gaur protagonistekin aritu naiz hizketan. Entzun Ibai Soroak kontatu diguna.

2026.02.13 Eneko Villega Irati irratia 13.02.2026

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2026.02.13 Juan Telletxea Doneztebeko zinegotzi eta alkateorde Iñauteriak 13.02.2026

Iñauteri garaia da eta gaur Doneztebera egin dugu. Iñauterietan dira atzo (osteguna) hasita. Gaur eta bihar egun handia dituzte Malerrekako herrian. Gaur Doneztebeko udaletxeko zinegotzi eta alkateorde Juan Telletxearekin aritu gara bertako iñauterien inguruan.

2026.02.13 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitsa Elkartea Agenda 13.02.2026

Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.

2026.02.12 Oihana Erbiti Farmazialaria Mikrobiota 13.02.2026

Hamabostean behin farmaziatik botikaria izaten dugu gurean, Oihana Erbiti hamabostean behin izaten da gurean, bere lanbideari buruzko hainbat kontu izaten ditugu hizpide, asko dugula ikasteko eta kontutan hartu beharrekoak saioro erakusten digu, entzun hemen.

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.