Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2026.02.12 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota Binakako Txapelketa 13.02.2026

Binakako Pilota Txapelketa bete betean dira Adoseko pilotariak. Iada kanporaketa ugari burutu dituzte eta asteburu honetan beste bi herrietan izanen dira. Gaur Adoseko pilotari Iera Agirre Iturriagarekin aritu gara hizketan. Azke partiduen laburpena egin digu eta asteburu honetakoak zein izanen diren ere kontatu digu.

2026.02.11 Miren Tirapu Kultur Teknikaria 11.02.2026

Zine kontuak izan ditugu gaurko saioan. Izan ere asteburuan otsailaren 14 eta 15ean bi pelikula ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan. Miren Tirapu kultur teknikaria izan dugu bisitan eta bi pelikulen informazioa ekarri digu gurera. Entzun hemen pelikulen nundik norakoak.

2026.02.11 Amaia Olazabal Tolosako Iñauteriak 11.02.2026

Tolosa Iñauteriak ate joka diren honetan bertara egin dugu informazio bila. Amaia Olazabal Tolosarrarekin aritu gara aurtengo iñauterien inguruan. Festa bihar, otsailak 12 lehertuko da nahiz eta Amaiak esan digu bezela gaur gaueko 00.00etan txupinazo berezia ere izanen den.

2026.02.10 Nerea Altzuri Xorroxin irratia 10.02.2026

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Nerea ALtzugaraik egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Nereak eskutik

2026.02.10 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea 10.02.2026

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

202.02.10 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 10.02.2026

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2026.02.10 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko eta Leitzako MUS txapelketa 09.02.2026

Euskal Herriko eta Leitzako MUS txapelketaren azken txanpa iristen ari da. Leitzako finala otsailaren 14ean izanen da eta ondoren Euskal Herriko Mus txapelketa herrialdeko finala martxoan izanen da. Josetxo Zabaleta antolatzailearekin aritu gara gaurko saioan.

2026.02.10 Aitor Arozena Ttipi ttapa 09.02.2026

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2026.02.10 Bea Muro Aresoko alkatea 09.02.2026

Aresoko alkatearekin egon gara gaurko saioan. Bisitan izan dugu Bea Muro eta hainbat gairen inguruan aritu zaitu. Taberna eta Dendaren proiektuaren inguruan aritu gara luze eta zabal eta udaletxean aterako diren hainbat lanposturen inguruan aritu gara alkatearekin.

2026.06.06 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 06.02.2026

Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.

2026.02.06 Goiuri Zabaleta Rodriguez Buruz Buruko Pilota Txapelketako Nafarroako Txapelduna 06.02.2026

Goiuri Zabaleta Leitzako pilotaria Nafarroako buruz Buruko Pilota Txapelketako irabazlea izan da. Buruz buruko txapeldun berria dugu Leitzan. Gaur gure saioan izan dugu eta buruz buruko eta Emakume Master Cup Binakako Txapelketaren inguruan aritu gara hizketan.

2026.02.06 Maddi Saralegi Urrutiaren saioa 06.02.2026

Maddi Saralegi Urrutia kolaboratzaile berria da. Gaur izan du bere lehenengo saioa eta gaur herritik hirirako bilakaeraren inguruan aritu zaigu. Leitzatik Bilbora joan da ikastera eta bertan bizi da. Esperientzia zenbait ekarri dizkigu gaurko bere lehengo saioan, entzun hemen.

2026.02.06 Gaizka Sarasola Pinpilipauxa Horiak Mairu Antzerki Tailerra 06.02.2026

Pinpilipauxa Horiak antzezlana ekarriko du otsailaren 8an Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak. Igandean arratsaldeko 19.00etan izanen da antzezlana ikusteko aukera. Gaur Mairu Antzerki Tailerreko Gaizka Sarasola izan dugu gurekin, entzun kontatu diguna gaurko saioan.

2026.02.06 Eneko Villegas Irati irratia 06.02.2026

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2026.02.05 Aintzane Arraiza Begiristain Zinegotzia Jangela Komunitarioa 05.02.2026

2025eko irailean jarri zuten martxan Leitzako jangela komunitarioa. Helburu argi batekin aritu dira lanean jangela mahaiko kideak: «Herritik sortu, bertan kudeatu eta zaintza erdigunean jarriko duen jangela izatea». Otsailaren 6ean, ostiralean solasali informatibo bat antolatu dute herritar guzientzat.

2026.02.05 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 05.02.2026

Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.

2026.02.05 Andrea Elia Jabat Gizarte zerbitzuak kulturartekotasun teknikaria 05.02.2026

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste. Andrea Elia Jabat kulturartekotasun, bizikideta teknikaria izan dugu gaurko saioan eta bere programaren inguruan aritu gara.

2026.02.03 Miren Ballarena Aroztegiko Elkartasun Komitea 03.02.2026

Aroztegiko Elkartasun Komiteak zigor ekonomikoari aurre egiteko diru bilketa kanpaina hasi du. 70.000 euro jasotzeko helburua jarri dute eta dei Euskal Herritarrei parte har dezaten kanpaina hontan. Gaur Komiteko Miren Ballaranerekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan.

2026.02.03 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 03.02.2026

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2026.02.03 Harkatiz Delgado liburuzaina 03.02.2026

Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan

2026.02.02 Dabid Anaut alkatea 02.02.2026

Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen

2026.02.02 Iñaki Zabalo Pesta batzordea Iñauteriak balorazioa 02.02.2026

Leitzako Iñauterietako lehenengo balorazioa egin digu Iñaki Zabalo Letizako zinegotzi eta Pesta Batzordeko kideak. Balorazioa ona izan da aurtengo iñauteriena, jendetza bildu da herrian eta parte hartze handia ekitaldietan. Entzun zinegotziak kontatu diguna.

2026.02.02 Ainhoa Belauntzaran Erleta Eskolako Zuzendaria 02.02.2026

Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.

2026 .01.30 Maddi Saralegi Urrutia Aurkezpen elkarrizketa 30.01.2026

Datorren astean otsailaren 6ean eginen du bere lehengo saioa gurean Maddi Saralegi Urrutia Leitzarrak. Hamabostetik behin gurean izanen da gai desberdinak jorratzen kolaboratzaile berria. Gaur berarekin aritu gara aurkezpen saioan eta horrela kontatu digu.

2026.01.30 Izaro Saizar Aresoko Iñauteriak 30.01.2026

Aresoko iñauteriak hasiko dira gaur urtarrilak 30 ostirala. Iganderarte egonen dira iñauterietan Aresoko herrian eta gaur bertara egin dugu. Lagunarteak antolatzen ditu iñauteriak, bertako kidea da Izaro Saizar eta berak eman dizkigu aurtengo iñauterietako xehetasunak.

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.