Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2026.03.10 Aitor Arozena Ttipi ttapa 10.03.2026 7:28
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2026.03.10 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 10.03.2026 10:18
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2026.03.10 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa Uitziko tunela itxia 10.03.2026 15:35
Plazaola Partzuergora egin dugu beste behin. Uitziko tunelean eginen dituzte obra lan batzuen inguruko informazioa eman digu Maitena Ezkutarik besteak beste. Ondorioz bi hilabetez gutxi gora behera Uitziko tunela itxita egonen da. Entzun Maitenak kontatu diguna.
2026.03.09 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa Nafarroako Finala 09.03.2026 10:12
Euskal Herriko Mus Txapelketan herrialdeetako finalak ospatu ziren. Nafarroan Iruñeako alde zaharreko hiru gunetan ospatu zen finala. 171 bikotek parte hartu zuten giro bikainean eta Nafarroako txapeldunak Leitzarrak suertatu ziren. Entzun antolatzaileek esandakoa.
2026.03.09 Bea Muro Aresoko alkatea 09.03.2026 17:21
Aresoko udaletik Bea Muro alkatea etorri zaigu gaurkoan. Informazio ugari ekarri digu alkateak gaurkoan besteak beste Areson egin nahi duten denda tabernaren proiektuaren ingurukoak aipatu dizkigu. Korrikaren bueltakoak ere izan ditugu hizpide. Entzun hemen.
2026.03.09 Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskolako zuzendaria Entzunaldiak 09.03.2026 11:48
Aralar Udal Musika Eskolara egin dugu gaurko saioan. Urtero antolatzen dituzten entzunaldi saioak gaur martxoak 9 hasiko dira inguruko herrietan. Jose Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskolako zuzendariak xehetasunak eman dizkigu gaurkoan. Entzun elkarrizketa .
2026.03.09 Ainhoa Belauntzaran Erleta Eskolako zuzendaritza informazioa 09.03.2026 20:29
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2026.03.06 Martxel Intsausti Lasarte Kaxkabeltza elkartea 06.03.2026 5:01
Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak Stok Azoka antolatu du asteburu honetarako (Martxoak 6 eta 7). Larunbatean goiz arratsalde izanen da eta ingandean eguerdi bitarte. Herriko 5 saltoki izanen dira Leitzako Amazabal Pilotalekuan Stok Azokan. Horrela kontatu digu Martxel Intsaustik.
2026.03.06 Maddi Saralegi Urrutiaren saioa Aisialdia Bilbon 06.03.2026 15:27
Maddi Saralegi Urrutiaren saioa izan dugu gaurkoan. Ostiral honetan aisialdiaren inguruan aritu zaigu Leitzarra. Bilbon ikasteaz gain aisialdirako tarteak ere badira eta bilbon izaten denaren inguruan aritu gara. Kafe Antzokiak du protagonismo handia ikasleen artean.
2026.03.06 Eneko Villegas IRati irratia 06.03.2026 8:32
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2026.03.06 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitxa Elkartea Agenda 06.03.2026 8:10
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2026.03.05 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa -Plazaola Gastronomika- 05.03.2026 10:13
Plazaola Partzuergora joan gara gaurko saioan. Plazaola Gastronomika esperientzia arrakastatsua izan berri da otsaila bukaeran. Orain martxoaren 19 eta 21erako beste Plazaola Gastronomika esperientzia antolatu dute. Horren inguruko xehetasunak eman dizkigu Maitena Ezkutarik.
2026.03.05 Maite Perurena 2026ko Aparteko Erregularizazioa 05.03.2026 30:35
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste. Gaur Maite Perurena gizarte langilea izan dugu gurean eta 2026ko aparteko Erregularizazioaren inguruan aritu zaigu.
2026.03.04 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 04.03.2026 12:43
Herri Kiroletako informazioa ekarri digu Gabriel Saralegik gaur gure saiora. Txapelketa, saio ugariren berri besteak beste. Izan ere asteburu honetan, martxoaren 7an apostu handia dute Tolosako zezen plazan Soroa eta Zalduak eta horren ingurukoak ere ekarri dizkigu.
2026.03.04 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa - Nafarroako Finala 04.03.2026 15:06
Euskal Herriko Mus Txapelketako Nafarroako finala martxoaren 7an izanen da Iruñeako alde zaharreko hainbat gunetan. Leitzako 10 bikote izanen dira bertan, Aresotik 1 eta Goizuetatik 2. Horrela kontatu digu txapelketako antolatzaile Josetxo Zabaletak. Entzun hemen.
2026.03.03 Imanol Janices Arima Projects 03.03.2026 13:23
Arima Projects proiektua martxan jarri du Imano Janicek. Gaur proiektua ezagutu dugu bere eskutik, hainbat xehetasun eman dizkigu. Besteak beste Arbizun eginen dituzten arte udalekuen inguruko infomrazioa eman digu. Entzun elkarrizketa honetan Imanolek kontatu diguna.
2026.03.03 Harkatiz Delgado Liburuzaina 03.03.2026 26:07
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
2026.03.03 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 03.03.2026 8:22
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2026.03.02 Dabid Anaut Leitzako alkatea 02.03.2026 32:08
Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen
2026.03.02 Ane Egizabal Fisioterapueta K-STRETCH metodoa 02.03.2026 18:18
Ane Egizabal Fisioterapeuta izan dugu gure saioan. K-STRETCH metodoaren inguruko informazioa ekarri digu. Orain 6 urte hasi zen metodo hau erabiltzen bere kontsultan eta onura nabarmenak emanten dituela kontatu digu besteak beste. Entzun elkarrizketa honetan.
2026.03.02 Donna Apellaniz Nieto Terapeuta Emozional Integratiboa Hitzaldiak 02.03.2026 11:28
2026.03.02 Donna Apellaniz Nieto Terapeuta Emozional Integratiboa da eta hitzaldi zenbati emanen ditu Leitzan. Hitzaldi zikloa antolatu du Gizarte Zerbitzuak. Lehenengoa gaur martxoak 2 izanen da Leitzako udaletxeko batzar aretoan. Hitzaldien ingurukoak eman dizkigu Donna Apellaniz Nietok.
2026.02.27 Oier Berasategi Leitzako Kiroldegiko entrenatzailea 27.02.2026 25:50
Leitzako Kiroldegiko entrenatzaileetako batekin aritu gara gaur hizketan. Entrenatzaile, irakasleen lanaren inguruan aritu gara eta finean Leitzako kiroldegiaren inguruan ere. Gaur bisitan kiroldegitik Oier Berasategi etorri zaigu. Luze eta zabal aritu gara gaiaren inguruan. Entzun hemen.
2026.02.27 Iera Agirre Iturriaga Ados Pilota Binakako Txapelketa 27.02.2026 5:40
Ados pilotak antolatzen duen Eskuz Binakako Pilota Txapelketako informazio bila jo dugu bertara. Astero bezelaxe Iera Agirre Iturriaga pilotari Leitzarrak eman digu txapelketaren berri. Azken jardunaldien laburpena eta asteburuko partiden berri ere eman digu.
2026.02.27 Eneko VIllegas IRati irratia 27.02.2026 9:06
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2026.02.27 OIhana Amundarain Oronoz Kultur Aroa 27.02.2026 5:55
Kultur Taldeak bilera deialdia egin du gaurkoan. Bilera bihar larunbata, otsailak 28an izanen da arratsaldeko 18.00etan Leitzko Udaletxeko Batzar Aretoan. Aurtengo Kultur Aroa antolatzeko jendea behar dutela aipatu digu bertako kide Oiahana Amundarainek. Entzun hemen.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.