Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2022.12.12 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 12.12.2022

Leitzako alkatearen saioa izan dugu gaur gurean, Mikel Zabaletak udaletxean esku artean dituzten hainbat gai ekarri ditu gurera, albiste onak ere tarteko baita aurrekontuen inguruko informazioa ere, hemen gaurko saioan Mikel Zabaleta Leitzako alkateak kontatu diguna

2022.12.02 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 02.12.2022

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2022.12.02 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskoa 02.12.2022

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2022.12.02 Juana Mari Saizar Euskararen eguna Areson 02.12.2022

Bihar abedua 3 larunbata Euskararen eguna izanen den honetan Areso Euskararen eguna ospatuko dute, horretarako goizean hasi eta iluntze arte egitarau zabala antolatu dute, horren ingurukoak aipatzeko Juana Mari Saizar Aresoarra gonbidatu dugu, horrela kontatu digu

2022.12.02 Marimi Odriozola Elikagaien bankua 02.12.2022

Pasaden astean Elikagaien bankuak antolatuta elikagai bilketa egin zen gurean, aste osoan aritu dira bilketan, gaur taldeko Marimi Odriozola etorri zaigu eta bilketaren hainbat datu eman dizkigu, oso pozik agertu da gurean Mariri, entzun podcast honetan kontatu diguna

2022.12.02 Ainhoa Cederna Garalur 02.12.2022

Hainbat eragileren eskutik 2022ko azaroaren 23an, Aranon sortu da Mendialdeko Behatoki Sozioekonomikoa. Behatoki honen funtzioa Mendialdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Planaren gobernu, erabaki eta kontrol organo nagusia izatea da. Cederna Garalurreko Ainhoak horrela kontatu digu

2022.12.02 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 02.12.2022

Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan, bertako kide Andoitzekin aritu gara hizketan, gaur hasi eta datozen egunetan erromeri, kontzertu ugari izanen da eta horren inguruko informazioa eman digu Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik Andoitzek

2022.12.01 Maitane Villabona Piz&lohipest musika jaialdia 01.12.2022

HIrugarren edizioa izanen du asteburu honetan Piz&lohipest musika jaialdia ostiral eta larunbatean izanen da, kontzertu ugarik joko du Zubietan, gaur antolatzaile eta musikari batekin aritu gara hizketan, Maitane Villabona Leitzarrak aurtengo egitaraua kontatu digu

2022.12.01 Unai Artola Musikari txikiak tailerra 01.12.2022

Aralar udal musika eskolak ikasturte honetan ere Musikari txikiak tailerra antolatu du 2020. urtetik 2022ra bitarte jaiotako haur eta beraien gursaoentzat, gaur tailerra emanen duen Unai Artolarekin aritru gara hizketan eta berak eman dizikitu tailerraren nundik norakoak.

2022.12.01 Miren Tirapu ZINEA 01.12.2022

Zine asteburua izaten da Leitza hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteburua, lehenengoa izaki txanda honetan bi pelikula ikuste aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan, larunbatean eta igandean 16.30etan Nire zirkua eta 19.00etan Black is beltza II:Ainhoa

2022.12.01 Hodei Gizarte zerbitzuak Tailerrak 01.12.2022

Azken asteetan hainbat tailer antolatu dituzte Gizarte zerbitzuetako familia txokotik, 0-3 urte bitarteko guraso, zaintzaileentzat besteak beste, gaur GIzarte zerbitzuetako Hodeik bizkarra zaintzearen garrantziaz aritu zaigu hainbat aholku emanez, entzun hemen

2022.11.30 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 30.11.2022

Jeiki abesbatzak kontzertua emanen du Leitzako Herri Aretoan abenduaren 3an larunbatean, Nafarroaren egunaren arira, eguerdiko 12etan izanen da kontzertua eta sarrera dohakoa. Gaur Jeiki abesbatzako kide Joxe Mari Azpirozekin aritu gara hizketan, kontzertuaren berri eman digu.

2022.11.30 Iñaki Zabaleta ELA sindikatua Nafarroako aurrekontuak 30.11.2022

ELA sindikatua oso kritiko agertu da Nafarroako aurrekontuekin, gaur ELA sindikatuko Ikerketa bulegoko arduradun Iñaki Zabaletarekin aritu gara gaiaren inguruan. Besteak beste ELAK Nafarroako aurrekoantuak "legealdiko okerrenak" direla adierazi du, entzun ELAko kideak aipatu diguna

2022.11.29 Gotzone Sestorain Nekazaria Etxalde Kuban 29.11.2022

Bertako nekazariekin egonaldia, bertakoekin jardunaldiak egin dituzte hainbat herrialdeetako nekazariek eta tartean Etxalderen izenean Gotzone Sestorain Leitzarra Kuban izan berri da, gaur gurera etorri zaigu bisitan eta Kuban bizitako esperientziaren inguruan aritu zaigu

2022.11.29 Maider Valencia Medikua 29.11.2022

Osasunbideko berrogeita hamar bat medikuk eskabide bat aurkeztu zuten, duela denbora dezente, lan-egutegian jaiegun gisa aitortutako egun baten bezperan guardia bat egin ondoren egun libre bat hartzeko eskubidea aitor ziezaietela eskatzeko. Baina berriki ikusi dute eskaera guzti-guztiak ukatu egin dizkietela. Gaura Maider Valencia medikuarekin aritu gara hizketan.

2022.11.29 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 29.11.2022

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2022.11.28 Gabriel Saralegi Herri kirolak 28.11.2022

Herri kirolen inguruko informazioa jaso dugu,atzo azaroak 27 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala ospatu zen, bertan 6 aizkolari aritu ziren lehian, gaur Gabriel Saralegik atzo finalean gertatuko guzia kontatu digu, entzun Aizkora txapelketako finalaren laburpena

2022.11.28 Miren Tirapu Leitzako kultur teknikaria agenda 28.11.2022

Abenduko agendaren inguruko informazioa ekarri digu gaur gurera Miren Tirapu kultur teknikariak, Leitzako Herri Aretoan hitzordu ugari antolatu dituzte datozen asteetako, zinea, antzerkia, hitzaldiak... denetarik izanen da abendua osoan, hemen Mirenek kontatutako

2022.11.28 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 28.11.2022

Mendialdea mankomunitatetik teknikaria JOseba Sanchez izan dugu gaurko saioan, azken egunetan tuperrak banatzen aritu da gure herrietan mankomuniatea, gaur Joseba Sanchez teknikariak zenbat banatu dituzten, alegia, banaketaren zenbait datu emanen dizkigu

2022.11.28 Miguel Angel Llamas Pitu ahotsa.info 28.11.2022

Ahotsa.infoko kidea Miguel Angel Llamas Pitu izan dugu gaur gure saioan. Ahotsa.infok kereila kriminala aurkez tu Iruñeako udaltzaingo baten aurka, gaur kereila horren ingurukoak aipatu dizkigu Miguel Angel Llamas pitu kideak, entzun podcast honetan Pituk aipatutakoa

2022.11.28 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 28.11.2022

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2022.11.25 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 25.11.2022

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2022.11.25 Mikel Uriguena Euskadi Gayfriendly 25.11.2022

Euskadi Gayfriendly taldeko kide batekin aritu gara hizketan gaurkoan, gayfriendly talde mordoska sortu da azken aldian Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere, horren inguruko informazio eta xehetasunak eman dizkigu bertako kide Mikel Uriguenak, entzun hemen

2022.11.25 Maddi eta Aitana Leitzako Lañaide talde feminista 25.11.2022

Leitzako Lañaide talde feministako lagunak izan ditugu bisitan gaurkoan, azaroak 25 ditu gaur eta egunaren inguruko irakurketa eta bestelakoak izan ditugu hizpide, horretaz gain gaurko egunerako antolatutako hainbat hitzorduren berri ere eman digute gaurkoan

2022.11.25 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 25.11.2022

Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan asteburua gain gainean agenda kontuak izan ditugu hizkpide Trikitixa elkarteko Andoitzekin, asteburu osoan hainbat kontzertu, erromeri bada Euskal Herriko eta kanpoko hainbat lekutan etzun Andoitzeko kontatu diguna

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.