Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022.12.22 Igor Apezetxea Goizuetako Olentzeroa 22.12.2022 7:12
Larunbatean abenduaren 24ean izanen da Orantzaro eguna, Olentzero, eta guarkoan Goizuetan nola ospatuko duten ikasi dugu, Goizuetatik bertatik Igor Apezetxeak kontatu digu larunbaterako zer antolatu duten, entzun podcast honetan Goizuetan nola ospatuko duten eguna
2022.12.21 Fernando Oiartzun Sagastibeltza Hika eta toka noka ere toka liburua 21.12.2022 30:37
Fernando Oiartzun Sagastibeltzak gidatu duen Hika eta noka. NOka ere toka! liburua aurkeztuko dute bihar osteguna abenduak 22 Leitzako Herri Aretoan. Ikerketa sakona egin du Leitzarrak hainbat elkarrizketa eginez besteak beste, auzolanean eginadko liburua, entzun elkarrizketa.
2022.12.21 Dabi Anaut Euskara teknikaria 21.12.2022 22:13
Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2022.12.20 Gabriel Saralegi Herri kirolak 20.12.2022 10:41
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.12.20 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 20.12.2022 19:52
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2022.12.20 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 20.12.2022 7:23
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2022.12.20 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 20.12.2022 10:01
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2022.12.19 Leitzako Orantzaroa dokumentala 20.12.2022 23:03
Larunbatean abenduaren 24ean ospatuko da Orantzaro eguna gurean, hemen izanen dira Orantzaroa, Maimur, Galtxagorri, Basajaun eta konpania, ikerketa handi baten ondorio da dokumental hau Leitzan Orantzaro eguna nola ospatzen zuten agertzen duena, entzun hemen .
2022.12.19 Julian Zabaleta zinegotzia presta batzordea Orantzaroa 19.12.2022 23:03
Larunbatean abenduaren 24ean ospatuko da Orantzaro eguna Leitzan, aurten bai bere osotasunean antolatu dute larunbaterako, gaur antolatzaile, zinegotzi, pesta batzordeko kide Julian Zabaleta izan dugu gurean eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak, entzun hemen.
2022.12.19 Ainhoa Belauntzaran Erleta eskolako zuzendaria 19.12.2022 16:23
Erleta eskoalkoen txanda gaurkoan gure saioan, bertako zuzendari Ainhoa Belauntzaranerekin aritu gara hizketan. Gabonak izan ditugu hizpide izan ere aurten bai gabonetako jaialdia prestatu dute eta ostegun honetan abenduaren 22an izanen da, entzun bertatik kontatu digutena.
2022.12.16 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 16.12.2022 3:59
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2022.12.16 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 16.12.2022 9:48
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.12.16 Maitane Villabona Zabaleta Kurkuma taldea 16.12.2022 13:45
Gaur abenduak 16 hasiko da Leitzak "Atekan negun hotzik ez" zikloa, edizio berri hau kontzertu batekin hasiko da gaur izan ere Kurkuma eta Bazka taldeak ariko dira gaueko 22.30etan eta Atekabeltz gaztetxean. Kurkuma taldeko Maitane Villabona baxujolearekin aritu gara .
2022.12.16 Miren Tirapu Zinea 16.12.2022 10:24
Zine asteburua izanen da datorren hau, hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteburuna horrela izaten baita Leitzako Herri Aretoan. Leitzako kultur teknikari Miren Tirapukin aritu gara gaurko saioan eta asteburuan eskeiniko diren bi pelikulen inguruko informazioa ekarri digu
2022.12.16 Hodei Gizarte zerbitzuak 16.12.2022 12:30
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2022.12.16 ANdoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 16.12.2022 8:29
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.
2022.12.16 ENeko Villegas Irati irratia 16.12.2022 9:26
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2022.12.15 Iera Agirre Iturriaga ADOS pilota 15.12.2022 27:29
ADOS pilotak bigarren binakako pilota txapelketa antolatu du, aurkeztu berri duten txapelketa Beran hasiko da asteburu honetan eta martxoaren 5ean bukatuko da Zumarragako pilotalekuan, iazko arrakastaren ondoren pozik pilotariak nahiz eta bertatik aipatu diguten bezela albiste txarrik ere izan duen aurtengoak.
2022.12.15 Amaiur trikitixa eta panderoa Leitzan 15.12.2022 13:23
Asko dira Leitzan urteetan trikitixa eta panderoa ikasi dutenak, baina gero jarriapena ez du nabarmen izan, hori dela eta inoiz trikitixa edo panderoa ikasi dutenak elkartzeko asmoz hainbat hitzordu antolatu dituzte gurean, gaur horren bultzatzaileetako batekin aritu gara entzun hemen
2022.12.14 Arantxa Agirre Kaxkabeltza elkartea 14.12.2022 16:02
Kaxkabeltza elkarteko Arantxa Agirrerekin aritu gara gaurko saioan, gabonetako kanpaina martxan jarri dute, bezeroak eskertzeko kanpaina aurtengoa besteak beste eta era berean sari ederrekin eta oso berezi, Arantxa Agirre bertako kideak eman dizkigu azalpenak
2022.12.14 Mikel Mundiñano Zama doinuz arindu 14.12.2022 8:06
Edizio berri bat zortzigarrena izanen du aurten Etxarri Aranatzen Zama doinuz arindu ekitaldiak, aurten ere Euskal Herriko hainbat artistak parte hartuko du Etxarri Aranatzko saioan, gaur Sareko Mikel Mundiñanorekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasunak
2022.12.13 Joanes Ilarregi Marzol Bertsolaria 13.12.2022 7:04
Igande honetan abenduaren 18an izanen da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeako Nafarroa Arenan, 13.000 lagun elkartuko da bertan goiz arratsaldeko finalean, gaur Joanes Ilarregi Marzol Leitzarra eta finalistarekin aritu gara hizketan entzun hemen .
2022.12.13 Joxe Mari Baraibar Leitzako jubilatuen elkartea 13.12.2022 26:47
Leitzako jubilatuen elkarteko juntako kide Joxe Mari Baraibar izan dugu bisitan gaurko saioan, 2023. urterako antolatu dituzten hitzordu, bidaien berri eman digu besteak beste izan ere Jubilatuen elkartearen inguruko informazioa ere jaso dugu gaurkoan entzun podcast honetan
2022.12.13 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 13.12.2022 10:50
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2022.12.12 Josune eta Mikel - Joanes eta Xabat bertsolarien gurasoak 12.12.2022 41:49
Joanes Ilarregi Marzol Leitzako bertsolaria Euskal Herriko Bertsolari Nagusiko txapelketako finalean izanen da datorren igandean abenduaren 18an, gaur Joanes eta Xabat bertsolarien gurasoak gonbidatu ditugu gurera, semeen bertso ibilbidea eta txapelketa nola bizi duten kontatu digute.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.