Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022.11.24 Esteban Arozena Goizuetako feriak 24.11.2022 17:58
Azaroak 26 larunbatean Goizuetako feriak ospatuko dira, artisau, azinda eta nekazal feriak ospatuko dituzte, XVIII. edizioa izanen da larunbatekoa, festa handia izaten da herrian, horren inguruko informazioa jaso dugu gaur gure saioan, Esteban Arozenak horrela kontatu digu
2022.11.24 Amaia Berdintasun teknikaria 24.11.2022 14:29
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarte eguna da bihar azaroak 25, hori dela eta gure herrietan hainbat elkarretaratze, hitzordu antolatu dituzte, gaur Berdintasun teknikaria gurean izan da horren ingurukoaz hitzegiteko, entzun Amaiak kontatutakoa
2022.11.24 Gustavo Plazaola partzuergoa 24.11.2022 15:20
Plazaola partzuergoko bulegoetara egin dugu gaurko saioan, Gustavo gerentearekin aritu gara hizketan, besteak beste Uitziko tuneko konponketa lanen inguruan, izan ere arrisku guneak zeuden hainbat erortza zela medio eta horiek konpontzen hasi dira, tunela bitartea itxita dago.
2022.11.24 Javier Irigoien Aralar musika eskola 24.11.2022 17:20
Aralar udal musika eskolak bertako abesbatzean izen emateko kanpaina martxan jarri du, Aralar udal musika eskolako kide izan edo ez edonork parte har dezake abesbatza horretan, gaur bertako zuzendari Javier Irigoien izan dugu eta hau guzia aipatu digu abesbatzaren inguruan
2022.11.23 Iker Vicente Aizkolaria 23.11.2022 8:06
Nafarroako lehenengo mailako aizkolari txapelketako txapela jantzi zuen ostiralean Otsagabiako gaztea, Iker Vicente nagusitasunez aritu zen finalean, gaur gurean izan dugu eta finalaren ingurukoak aipatu dizkigu besteak beste, izan ere aurrerantzean txapelketa gehiago ere baditu
2022.11.23 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 23.11.2022 8:25
Leitzako alkatea izan dugu gurean, Nafarroako Gobernuak Leitzan duen BASOZAINEN BULEGOA itxiko duela eta zerbitzua Irurtzunen zentralizatu nahi duela jakinarazi digu Mikel Zabaletak , horren inguruko irakurketa ere egin digu, astelehenerako elkarretaratzea deitu dutela ere jakinarazi du
2022.11.23 Dabid Anaut Euskara teknikaria 23.11.2022 22:49
Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2022.11.22 Gabriel Saralegi Herri kirolak 22.11.2022 10:21
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.11.22 MIren Tirapu Kultur teknikaria 22.11.2022 23:35
Miren Tirapu Leitzako kultur teknikariarekin aritu gara hizketan gaurkoan datozen aste, hilabeetean izanen diren hainbat antzezlane inguruan aritu zaigu, antzerkia protagonista gurean, gaurko saioan entzun Mirenek kontatu diguna, zein antzerki izanen diren Herri Aretoan
2022.11.22 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 22.11.2022 11:43
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2022.11.22 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 22.11.2022 11:53
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2022.11.22 Hodei Familia txokoa 22.11.2022 7:41
Gizarte zerbitzuetako Familia txokoa programatik bertako teknikaria etorri zaigu bisitan gaurkoan, hainbat hitzordu antolatu dituzte azken asteetan eta hurrengoa azaroaren 29rako antolatu dute 0-3 urteko haurren guraso, zaintzaile, aiton-amon.. eta hainbateri zuzendua
20221.11.21 Mikel NIeve Txirrindulari ohia zilarrezko domina 21.11.2022 6:36
Nafarroako Gobernuak urtero banetzen dituen sairez aritu gara gaurkoan, Mikel Nievek jasoko du zilarrezko dominetako bat datorren asteazkenean, Mikel Nieve berarekin aritu gara hagurko saioan eta notizia nola jaso zuen ere kontau digu Leitzarrak entzun hemen
2022.11.21 Iker Urkiola Erleta Eskola 21.11.2022 14:36
Erleta eskolako en berri hamabostean behin jasotzen dugu Karrape Irratian, gaur zuzendaritza taldeko Iker Urkiolarekin aritu gara hizketan eta hainbat gai izan ditu hizpide. Janari bilketa, aterpea eta azaroaren 25a izan ditu hizketarako gai, entzun Ikerrek esandakoa
2022.11.21 Iraitz Uriarte LHL dokumentala 21.11.2022 18:46
LHLko lagunak dokumental bat egin berri dute Manex Moreno Uharteren zuzendaritzapean, gaur taldeko Iraitz Uriarte Intxaurrondo izan dugu bisitan eta Iraitzek dokumentalaren nundik norakoak aipatu dizkigu, dohakoa da sarrera eta aurrez hartzea komeni berak aipatu digunez
2022.11.18 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 18.11.2022 10:35
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.11.18 Marimi Alimentuen bankua 18.11.2022 13:01
Nafarroako elikagaien bankua berriz ere bete beharra dago, Nafarroan milaka lagun dira beharrean daudenak horregatik elikagaien bilketa hasiko dute gurean datorren astelehenetik igandera, Jatea ezin da luxu bat izan lemapean antolatu dute aurtengoa, gaur informazioa jaso dugu
2022.11.18 Joen Elizetxe Erdiz bizirik plataforma 18.11.2022 8:54
Erdiz Bizirik plataformako kide Jon Elizetxerekin aritu gara gaurko saioan, izan ere Baztanen galdekteak egitea debekatu dute eta horren inguruko informazio jaso nahi izan dugu betiere Erdiz Bizirik plataformaren iritzia eta Jonek beraien irakurketa egin digu
2022.11.18 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 18.11.2022 4:59
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Andoitzek asteburuari begira jarri gaitu gaurko saioan, asteburu honetan Trikitixa aitzaki hitzordu ugari bada Euskal Herriko hainbat Hiri, Herri eta auzoetan horren inguruko informaioz jaso dugu, hemen asteburuko agenda
2022.11.18 Eneko Villegas Irati irratia 18.11.2022 9:50
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2022.11.17 Gabriel Saralegi Herri kirolak 17.11.2022 10:06
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.11.17 Amaia Astibia Errigora 17.11.2022 12:40
Udazkeneko Errigoraren kanpaina bukatu berritan eskatutako kaxak jasotzeko eguna iritsi da, gurean beste behin ere arrakasta handia izan du kanpainak, horren inguruko informazio eta datuak ekarri dizkigu gaur Amaia Astibia Leitzako Errigorako taldeko kideak
2022.11.17 Maite Perurena Gizarte zerbitzuak 17.11.2022 34:41
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2022.11.16 Miren Tirapu Zinea 16.11.2022 14:06
ZIne kontuak ere izan ditugu gaur gure saioan izan ere asteburu honetan bi pelikula ikusteko aukera izanen da Leitzako herri aretoan, Miren Tirapu kultur teknikariak eman dizkigu 2 pelikulen xehetasunak, Cerdita eta Mira como corren pelikulak ikustek aukera Leitzan
2022.11.16 Mikel Mundiñano SARE 16.11.2022 8:27
SAREko Mikel Mundiñanorekin aritu gara gaurko saioan, berriz ere eta bi urteren ondoren manifestazioa antolatu du urtarrilean 7rako Bilbon, Autonomia kalea betetzera deitu du Sarek egun horretan, gaur Mikel Mundiñano kideak horren inguruko informazioa eman digu
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.