EITB Radio Televisión Pública Vasca

Jokutopia

Society EU ↓ 39 episodes

“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

May 28, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

20. Consume Me 28.05.2026

Beharbada azken urteetan kaleratu den bideojoko garrantzitsuena da “Consume Me”. Abentura autobiografiko honetan, nerabezaroan ohikoak diren arazoak islatzen dira. Jenny da protagonista eta zentzurik gabeko dieta bati ekiten dio. Jokalaria bidelagun bilakatzen da. Atal honen bidez amaitzen da Xabi Lizasok gidatu eta aurkezten duen "Jokutopia" podcastaren bigarren denboraldia.

19. Zerk egiten du puzzle joku bat interesgarri? 21.05.2026

Puzzle bideojoko bat ona izan dadin, hainbat ezaugarri izan behar ditu. Baina zeintzuk dira horiek? “Jokutopia” podcastaren atal honetan galdera horri erantzuten saiatu gara, azken hamarkadan jokatu ahal izan ditugun hainbat joko enigmatiko aztertuz. Besteak beste, Viewfinder, The Pedestrian eta The Witness jokoei buruz aritu gara.

18. Simogo eta sakelakoetarako jokoen arazoak  14.05.2026

Sakelako telefonoetarako pentsatutako bideojokoek ez dute epe luzeko bizitza izaten. Horrekin arduratuta, Suediako Simogo estudioak mugikorretarako sortu izan dituen joko guztiak ordenagailu eta kontsoletara egokitzeko erabakia hartu du. Bilduma paregabe horri buruz aritu gara “Jokutopia” podcastaren 18. atalean, proposamen ezin interesgarriagoak topatu ditugulako.

17. Dispatch 07.05.2026

Superheroien inguruko bideojokoak akzioz josita egoten dira beti. Baina “Jokutopia” podcastaren atal honetan hizpide izan den jokoak erretiratutako superheroi bat du protagonista. Proposamen honen emaitza abentura narratibo oso txukuna da eta haren gako guztiak aztertu ditu Xabier Lizasok.

16. Gris eta Neva 30.04.2026

Bartzelonako Nomada Studios berehala egin zen mundu mailan ezaguna “Gris” joko txundigarriaren bidez. Geroztik, “Neva” izeneko bigarren bideojoko bat ere kaleratu dute. “Jokutopia” podcastaren 16. atalean bi obra hauek aztertu ditugu, estudioak lana nola garatu duen ezagutzeko.

14. Zomorro Studio 16.04.2026

Nolakoa da sortu daitekeen bideojoko estudiorik txikiena? Ibai Aizpurua bere kabuz aritzen da jokoak sortzen, berak bakarrik osatzen baitu Zomorro Studio. “Jokutopia” atal honetan berarekin solasean aritu gara, bere proiektu interesgarrienak ezagutu ahal izateko eta bideojokoak bakarka garatzeak duen zailtasunaz jabetzeko.

13. Batman: Arkham  09.04.2026

Superheroien inguruko gero eta joko gehiago daude, baina egun hain ohikoa den formula Rocksteady estudioak plazaratu zuen lehen aldiz, "Batman: Arkham Asylum" bideojokoarekin. Arrakasta itzela izan zuenez, berehala bilakatu zen saga handi bat. “Jokutopia” podcastaren atal honetan bideojoko sail hauen berezitasunak aztertu ditugu.

12. Is This Seat Taken? 02.04.2026

Puzzle bideojokoak serio eta analitikoak izaten ohi dira, baina “Is This Seat Taken?” salbuespena da: jatorra eta ezin ederragoa da. Gako guztiak aztertzeko, jokoaren egileak berak gonbidatu ditugu “Jokutopia” podcastaren atal honetara. Poti Poti Studioko lagunek haien esperientzia gurekin partekatu dute, eta jokoaren garapena nola egin zuten azaldu digute

11. Errealitate Birtuala: bideojoko onenak 26.03.2026

Errealitate Birtualari eskaini diogun edukiaren bigarren zati honetan, jokoak ditugu hizpide. Teknologia berri hau darabilten bideojoko interesgarrienak aztertu ditugu, jokalariok fikzioan erabat murgiltzeko aukera emango digutenak.

10. Errealitate Birtuala: gailuak 19.03.2026

Bideojokoen mundua teknologiari oso lotua dago. Inolako zalantzarik gabe, hauetako teknologia txundigarrienetako bat errealitate birtuala da, azken hamarkadan gorakada itzela izan duena. “Jokutopia” atal honetan urte horietan agertu diren gailuak aztertuko ditugu, izan duten garapena zein izan den ulertzeko.

9. UFO 50 12.03.2026

“Jokutopia” podcastaren atal honetan 50 bideojokori buruz hitz egin dugu! UFO 50 fikziozko estudio batek egindako lan guztien bilduma da, eta bertan topatu ahal izango ditugun proposamen interesgarrienak aztertu nahi izan ditugu.

8. Expelled eta bere sortzailea 05.03.2026

Inkle estudio britainiarraren lan narratiboak ezin politagoak dira. Haien azken bideojokoari buruz hitz egiteko, estudioko zuzendaria “Jokutopia” podcastaren atal honetan elkarrizketatu dugu. Lan egiteko duten modu interesgarria azaldu digu, besteak beste.

7. Steam: gailu-familia berri bat 26.02.2026

Gailu berriak ezagutzeko gogoz egoten gara jokalariak. Atal honetan Valve enpresaren gailu-bilduma berriari buruz aritu da Xabi Lizaso. Izan ere, ikusmin handia lortu dute enpresa honek aurkeztu dituen tramankuluek: errealitate birtualerako gailu berri bat, egongelan jartzeko pentsatuta dagoen kontsola bilakatutako ordenagailua… ekosistema berri eta erakargarri honen xehetasun guztien ingurukoa da...

6. Lost Records: Bloom eta Rage 19.02.2026

Aurreko denboraldian aipatu genuen bezala, “Life is Strange” bideojoko sagak beherakada handia izan du azken urteotan. Baina jatorrizko jokoaren egileek proposamen berri bat zabaldu digute: neska nerabe talde bat protagonista izango duen abentura narratibo berezi eta hunkigarria. Espero genuena baino hobeto dagoen joko honen gakoak aztertu ditugu “Jokutopia” podcastaren seigarren atalean.

5. Time Flies eta Thank Goodness. You’re Here! 12.02.2026

Umorea ez da ohikoa izaten bideojokoetan, baina “Jokutopia” atal honetan bi proposamen barregarri aztertuko ditugu. "Time Flies" jokoan euli baten gisa jolastu ahal izango dugu, eta "Thank Goodness You’re Here!" umore britainiarrez jositako abentura da.

4. Pokémon Legends: Z-A 05.02.2026

Aurkezpenik behar ez duen saga da Pokémon, jokalari guztiok ondo ezagutzen duguna. Baina saga nagusiko beste joko baten zain gauden bitartean, spin-off batera jolastu ahal izango gara: Legends Z-A. Jokoaren egitura eta sistemak erabat berrituta dituen jokoa izanik, proposamen interesgarria jo dugu, eta “Jokutopia” atal honetan berrikuntza horiek izango ditugu hizpide.

3. Hitman eta 007: First Light 29.01.2026

Danimarkako IO Interactive estudioak proiektu garrantzitsu bat du eskuartean: James Bond pertsonaia bideojokoetara eramateko ardura eman diete. Baina, bideojoko berri horren gakoak ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da estudioaren iraganera begiratzea, Hitman sagarekin egindako lan bikainean oinarrituko baita 007 agentearen abentura berria.

2. Super Mario Galaxy 1 eta 2 22.01.2026

Nintendoren pertsonaia ezagunenak lau hamarkada bete ditu 2025ean, eta ospakizun gisa, Super Mario Galaxy jokoak eskuragarri jarri ditu berriz ere enpresa japoniarrak. Besteak beste, 40 urte igaro dira kaleratu zirenetik, baina beti bezain interesgarri al diraute bi bideojoko hauek?

1. Blue Prince 15.01.2026

Bigarren denboraldia abiatzen du “Jokutopia” podcastak. Aurreneko atalean, azken urteotan kaleratu den bideojoko interesgarrienetako bati buruz aritu gara berriketan. Genero ezberdineko bideojokoak nahasten ditu Blue Prince enigmatikoak, eta emaitza maisulana da.

20. Donkey Kong Bananza 07.08.2025

Bideojokoetako gorila ezagunena bueltan da! Donkey Kong pertsonaia maitatuaren abentura berriak “Bananza” du izena, eta joko handi bezain interesgarria proposatu digu Nintendok: lurraren erdigunera bidaiatu beharko dugu, bidean topatuko dugun guztia suntsituz eta bananak bilduz. Gainera, “Welcome Tour” ere izango dugu hizpide atal honetan, Nintendoren kontsola berria ezagutzen lagunduko digun joko...

19. Bideojokoak eta magia  31.07.2025

"Jokutopia" entzuten duzuenok badakizue Xabi Lizasoren bi pasio handienak bideojokoak eta magia direla. Ba al dute arte bi hauek ezer amankomunean? Galdera horri erantzuteko pertsona berezia gonbidatu dugu atalera: Ricardo Sánchez magoa. Bi medioen arteko erlazioari buruz egindako ikerketa gurekin partekatzera hurbildu da. Gainera, “Card Shark” eta “Magia en Acción” jokoei buruz ere aritu gara sol...

18. Stimulation Clicker 24.07.2025

Azken hamarkadan moda betean egon diren joko batzuen inguruan hitz egingo dugu "Jokutopia" podcastaren atal honetan. "Incremental games" izenez ezagutzen diren jokoak arruntak izaten dira: klik eginez puntuak lortzen dira, besterik gabe. Baina erabiltzen dituzten hainbat estrategiari esker, jokalariok ehunka ordu jokatzea lortzen dute. Nola da posible horren aspergarria dirudien zerbaitek hainbest...

17. Duck Detective: The Ghost of Glamping 17.07.2025

Misteriozko istorioek oso ondo funtzionatu dute beti literaturan, zineman edota telesailetan. Baina nola moldatu da genero hau bideojokoetan? Hamaika joko saiatu dira jokalariok ikertzaile bilakatzen, eta horietako hainbat aztertuko ditugu "Jokutopia" podcastaren atal honetan. Gainera, "Duck Detective" sagako bigarren jokoaren analisi zehatza ere egin dugu, ahate detektibearen abentura berrian jok...

16. Rematch eta Despelote 10.07.2025

Futbol joko gehienak antzekoak dira, eta bada proposamen freskoagoak ikusten hasteko garaia! Rematch eta Despelote bi bideojoko ezberdin bezain interesgarriak dira. Azkarra eta dibertigarria lehena, hausnartzera bultzatuko gaituena bigarrena. Haiei buruz aritu gara solasean "Jokutopia" podcastaren atal honetan, eskaintzeko duten guztia aztertuz.

15. Rift of the NecroDancer 03.07.2025

Erritmo jokoak nahikoa antzekoak izaten dira beti: notak momentu zehatzean jo behar dira puntuazio handia lortzeko. Rift of the NecroDancer bideojokoak hankaz gora jarri du ordea orain arteko eskaintza, eta musika, munstroen aurka borrokatzeko erabili beharko dugu. Prestatu gitarra, eta murgildu adikzioa sortuko dizun joko dibertigarri honetan!

Listen to the Jokutopia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.