EITB Radio Televisión Pública Vasca
Jokutopia
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
14. Life is strange, Double Exposure 26.06.2025 42:10
"Life is Strange" hainbat jokorekin osatutako unibertsoa da, baina jokoaren aurreneko sekuela zuzena, "Double Exposure" da. Bestalde, Max Caulfield itzuli da, botere eta misterio berriz jantzita. Jatorrizko jokoaren zaleak pozik geratzeko, nahikoa izango al da aukera hori? Joko honek eskaintzen duena osotasunean aztertu dugu "Jokutopia"ren atal honetan.
13. Mario Kart World 19.06.2025 30:34
Nintendoren joko berriak proposamen interesgarria luzatu digu: ohiko lasterketa zirkuituen ordez, mundu konektatu bat eskaintzen du Mario Kart World jokoak. Emaitza interesgarria da, baina baditu bere alde txarrak ere. Hau guztia eta gehiago aztertuko ditugu “Jokutopia”ren atal honetan!
12. Summer Games Fest 12.06.2025 41:57
Summer Game Fest gamerren bilkura bideojoko berriak ezagutzeko ekitaldi ezin hobea da beti. Bertako aurkezpen guztiak laburbilduko ditugu “Jokutopia” podcastaren atal honetan: State of Play, Xbox Games Showcase eta abar.
11. Indiana Jones and the Great Circle 05.06.2025 36:41
Guztion arkeologo gogokoenaren abentura berriaren analisia egin dugu “Jokutopia”ren 11. atalean! Bitxia da Xboxek garatutako joko batekin PlayStation plataforman jokatu ahal izatea. Kexarik ez dago nola nahi, aukera bikaina baita zirrara eragiten duen istorioa bizi ahal izateko.
10. “Until Dawn” eta “Minecraft Film Bat” 29.05.2025 28:40
Zinemara sartuko gara! Azken ataletan aipatutako bideojoekotan oinarritutako bi pelikula estreinatu dira eta “Jokutopia"ren 10.ean tarte egin diegu. “Until Dawn”ek izen bereko beldurrezko bideojokoaren unibertsoa zabaltzeko helburua dauka. Gehiago kosta zaigu, “Minecraften Film Bat”ek zer lortu nahi duen ulertzea.
9. Assassin's Creed Shadows 22.05.2025 43:43
Ubisoften joko berri eta garrantzitsuena da “Assassin's Creed Shadows”, Frantziako estudioak asko baitu jokoan abentura berri honekin eta. Ordu askotan zehar jokatu ondoren, “Jokutopia”ren 9. atalean analisi sakona egin dugu jokoak eskaintzeko duen guztiaren inguruan.
8. Split Fiction 15.05.2025 25:49
Bi jokalarirentzako bideojokoak sortzen adituak dira Hazelight estudioan. "A Way Out" eta "It Takes Two" bikainak izugarri gustatu zitzaizkigun, eta orain bueltan dira beraien proposamen berrienarekin, "Split Fiction". Hori eta gehiago, “Jokutopia”ren 8. atalean!
7. Supermassive Games 08.05.2025 36:10
Beldurrezko bideojokoetan espezializatutako estudio bati buruz aritu gara berriketan “Jokutopia”ren 7. atalean. Ziurrenik ezagutuko dituzue "Until Dawn" eta "The Quarry" bezalako jokoak, baina horiek baino gehiago egin ditu estudio honek, besteak beste errealitate birtualerako hainbat bideojoko.
6. Naiad 01.05.2025 28:32
Europar Batasunak neurri berriak proposatu ditu bideojokoak lagungarriagoak izan daitezen. Arruntak izaten diren prezio praktika maltzurrak mugatzen saiatuko dira. Atal honetan pertsona bakarrak sortutako bideojoko bati buruz ere hitz egingo dugu, "Naiad" du izena eta errekan behera igerian egitera animatuko gaituen esperientzia lasaigarria da.
5. Switch 2 Direct 24.04.2025 34:21
Nintendoren kontsola berriaren xehetasun guztiak dakizkigu! Data, kaleratuko diren jokoak, prezioa... hori guztia eta gehiago komentatu dugu “Jokutopia”ko atal honetan.
4. PS5 Pro eta Duck Detective 17.04.2025 29:02
Sonyren kontsola berriaren gako guztiak aztertu ditugu “Jokutopia”ren atal honetan. Zenbat hobetzen dira jokoak gailu berriari esker? Zer aukera berri ematen ditu? Eta batez ere, benetan al da hori prezioa? Bukatzeko, "Duck Detective" komentatu dugu, abentura ahaztezina eskaintzen duen joko txiki bezain dibertigarria.
3. Goodbye Volcano High 10.04.2025 27:04
"Jokutopia"ren atal honetan albisteak azkar-azkar kenduko ditugu gainetik. Txartel grafiko berriek eman dute zer esana jokalarion artean, baina garrantzitsuena bideojoko zehatz baten analisia izango da, dinosauroz jositako "Goodbye Volcano High".
2. Nintendo Swich 2 03.04.2025 32:12
Ofiziala da! Nintendoren hurrengo kontsola ikusi ahal izan dugu, denbora luzez zain egon ondoren. Galdera asko erantzun dituen bideo batekin aurkeztu zuten baina beste horrenbeste zalantza sortu dizkigu. Horiei erantzunak bilatzen saiatuko gara “Jokutopia”ren atal honetan.
1. Game Awards eta Astro Bot 27.03.2025 32:58
"Jokutopia"ren garai berri bat abian! Denboraldia ondo hasteko, 2024ko joko onenei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Abenduan egin zen The Game Awards gala errepasatuko dugu horretarako, sari gehien jaso zituzten jokoak aztertuz. Eta urteko joko azpimarragarrienetako batekin jarraituko dugu: Astro Bot. Bere arrakastaren atzean dauden gakoak aztertuko ditugu atal honetan.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.