EITB Radio Televisión Pública Vasca
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
5. Marta Sanadri, Athleticeko jokalaria 08.03.2024 12:23
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Añorga eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun donostiarrak. Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onenak eta txarrenak azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokal...
4. Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria 01.03.2024 16:33
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean. Gazteek 50 urte hauetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu dela ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarriz...
3. Izarne Sarasola, Realeko jokalaria 23.02.2024 13:26
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute "Irabazi arte" podcastaren atal honetan Olatzek eta Norak. Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Haur zela, Tolosan, bere herrian, hasi zen futbolean, eta hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean. Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diot...
2. Helene Alberdi, triatleta 16.02.2024 16:41
Norak eta Olatzek, Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera eta txundituta geratu dira triatloiaren mundua piska bat ezagututa. Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen. Gainera Bilbon, etxean, izan zen. Ibilbide izugarri hau edukitzeaz gain, familia medikua ere bada. Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez gal...
0. "Irabazi arte podkast"aren 3. denboraldia prest! 06.02.2024 0:42
"Irabazi arte" podcastaren hirugarren aldiari ekiteko prest! Nora, Olatzekin arituko da denboraldi honetan. Bien artean egingo dituzte emakumezko kirolariekin egiten dituzten elkarrizketa interesgarri horiek. Nor ote dute aurreneko gonbidatua? Zu ere prestatu podcastak entzun eta hauetara harpidetzeko!
8. Oihane Otaegi, Curling jokalaria 31.03.2023 23:47
Curlinga zer den arrastorik baduzu? Arenek eta Norak ez daukate ideiarik "curling" izeneko kirolari buruz. Zorionez, Oihane Otaegi jokalari txapelduna etorri da "Irabazi arte" podcastera dena azaltzera! Azkeneko atalean kirol bitxi eta berezi honen inguruko sekretu guztiak ikasi nahi izan dituzte: non sortu zen, egun non dagoen zaletasunik handiena, nola jokatzen den eta zer behar den curling joka...
7. Irene Paredes, Maddi Torre, Lur Errekondo, aurrez aurre eta zuzenean! 27.03.2023 49:29
Oso berezia izan da "Irabazi arte" podcastaren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean eta ikusleak bertan zirela. Learoko jokalariek, ezustean, Irene Paredes egun Barcelona FCen jokatzen ari den futbolari ospetsua...
6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria 17.03.2023 25:30
Amaia Aldairi txikitatik gustatu izan zaio pilota, jokoan aritzen zen bakarra zen eta gauza itsusiak esaten zizkioten, horregatik, uztea erabaki zuen. Futbolean hasi zen, neska taldeekin eta mutilekin ere bai. Frontoiak tira egiten zion ordea eta emakumeen arteko txapelketak martxa jartzeko ahaleginean parte hartu du eta sari batzuk irabazi ere bai. Helburua betetzen ari delako baikor da, "hogeita...
5. Klara Olazabal, ur bizietako piraguista 10.03.2023 22:36
Norak eta Arenek, Klara Olabazal piraguista txapelduna gonbidatu dute atal honetara. Irundarra da Klara eta familiatik datorkio piraguismorako zaletasuna. Oso gogor egiten du lan: astelehenetik larunbatera entrenatzen du, eta etxetik kanpora bidaiatzen pasatzen du denbora gehiena. Goi-mailako kirolariaren eguneroko bizitzaren xehetasunak entzunez, txundituta geratu dira Nora eta Arene. Bai gogorra...
4. Maialen Oiartzabal, eskiatzaile akrobatikoa 03.03.2023 20:24
Arene gaixotu eta Leirek hartu du bere lekukoa podcastaren atal hau egiteko. Baina Nora ez dago eroso aldaketarekin. Hala ere, moldatu dira, eta kirol ikusgarri bati buruz ikasi dute: eski akrobatikoaz. Maialen Oiartzabal, hiru urtez Espainiako txapelduna, etorri da "Irabazi arte" podcastera. Familiatik datorkio eskiarekiko zaletasuna Maialeni: bere anaia ere txapelduna da eta aitak entrenatzen di...
3. Ziortza Isasi, frenurik gabeko txirrindularia 24.02.2023 17:24
Arenek eta Norak, Ziortza Isasi txirrindularia gonbidatu dute podcastera. Ziortzak txirrindulari profesionalaren bizitzaren sekretu guztiak azaldu dizkie: nola entrenatzen duen, zeintzuk diren bere ametsak eta baita zein izan den inoiz egin duen ibilbiderik luzeena ere. Zenbat kilometroko bidea izan zela uste duzue? Erantzuna jakiteko ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala!
2. Garazi Sanchez, itsasoa salbatu nahi duen surflaria 17.02.2023 18:28
Arene eta Nora surfari buruz ikasteko gogoz daudenez, Garazi Sanchez surflaria gonbidatu dute "Irabazi arte" podcastera. Garazi Espainiako txapelduna izan da bi aldiz, eta baita Europako txapeldunordea ere. Txiki-txikitatik aritu izan da surfean, baina lesio larri batek behartutako geldiunea, itsasoa eta bizimodu jasangarriaz gogoeta egin, eta denok ikasteko dokumental batzuk egiteko baliatu zuen....
1. Alba Menendez, 700dik gora gol markagailuan dituen eskubaloi jokalaria 10.02.2023 20:01
Arene eta Nora bueltan dira emakume kirolariak elkarrizketatzeko helburua duen "Irabazi arte" podcastaren bigarren denboraldiarekin! Eta Alba Menéndez eskubaloi jokalaria nahi izan dute aurreneko gonbidatua. Super Amara Bera Bera talde txapelduneko kapitaina da Zarauztarra. 14 urte daramatza jokalari klub berean! Eskarmentu handiko jokalaria da. Kirolaz eta bizitzaz jardun dute Albarekin Norak eta...
8. Garazi Murua, Athletic-eko kapitaina 15.04.2022 19:31
Garazi Murua, Athleticeko kapitana, etorri da Irabazi arte podcastera! Arenek eta Norak denetatik galdetu diote, eta berak emakumeen futbolaren egoera nola ikusten duen azaldu die. Nola aldatu den eta zer aurrerapauso eman beharko liratekeen oraindik ere. Ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala!
6. Agurtzane Egiluz, saskibaloi egokituko jokalaria 01.04.2022 19:14
Atal honetako gonbidatua kirolari paralinpikoa da! Agurtzane Egiluz, gurpildun aulkiko saskibaloi jokalaria etorri da Nora eta Arenerekin hitz egitera. Istripu baten ondorioz hasi zen Agurtzane saskibaloi egokituan, eta Tokioko joko paralinpikoetaraino iritsi da. Eta hori hasiera baino ez da! Agurtzaneren historia ezagutu nahi baduzu, ez galdu "Irabazi arte" podcastaren seigarren atala!
5. Uribarri Barrutieta, errugbi jokalaria 25.03.2022 16:40
Arene eta Nora Uribarri Barrutietarekin elkartu dira podcastaren atal honetan, errugbiari buruz hitz egiteko! Uribarrik Eibarren jokatzen du, eta baita "Las Leonas" direlakoekin ere, Espainiako selekzioan. Learoko printzesek sekulako grina dute hainbat gauza jakiteko. Min handia hartzen ote dute jokalariek plakaketak egiterakoan? Nolakoak dira errugbiko hirugarren denborak? Errugbiarekin bizimodua...
4. Irene Paredes, futbolaria 18.03.2022 19:54
"Irabazi arte"ren atal honetan, Nora eta Areneren idoloa etorri da podcastera: Irene Paredes futbolaria! Irenek Barçarekin liga irabazi du 2022an! Gainera, Espainiako selekzioko kapitaina ere bada. Arene eta Norari azaldu die, nerabe garaian, erreferenterik ez zuenez, futbolaria izateko ametsik ez zuela izan, eta orain, bera de neskentzako erreferentea! Nolakoa da egun normal bat Irene Paredesentz...
3. Nadeth Agirre, Orioko traineruko patroia 11.03.2022 18:32
Nadeth Agirre etorri da aste honetan Nora eta Arenekin hitz egitera! Emakumeen trainerua sortu zenetik Orioko patroia da Nadeth, eta patroi on baten ezaugarriak azaldu dizkie neskei "Irabazi arte" podcastean. Arenek eta Norak Orioko herrian arraunketa nola bizi den galdetu diote, eta baita nolakoa den emakumeen ikuspegia kirol honetan, besteak beste. Entzun "Irabazi arte" podcastaren hirugarren at...
2. Maitane Urbieta, kirol kazetaria 07.03.2022 15:49
Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko kirol kazetari eta esataria, etorri da gonbidatuta "Irabazi arte" podcastera. Maitanek, kirolariak elkarrizketatzeko aholkuak eman dizkie Arene eta Norari, eta bere lanaren gorabehera guztiak kontatu dizkie: nolakoa den partiduak zuzenean kontatzean lortzen den adrenalina (eta ondorengo beheraldia!), zerekin egiten zuen amets txikitan eta zein den kontatu eta kant...
1. Nerea Eizagirre, Realeko kapitaina 25.02.2022 17:24
"Irabazi arte" podcastaren lehenengo atalean, Arenek eta Norak idolo duten kirolarietako batekin hitz egiteko aukera izan dute! Nerea Eizagirrek, Realeko kapitainak, gazteen galdera guzti-guztiak erantzun ditu: bere ibilbidea errepasatu du, etorkizuna nola ikusten duen azaldu, eta emakumeen futbola asko profesionalizatu dela azaldu die, nahiz eta oraindik aurrerapausoak eman behar diren, mutilen f...
0. "Irabazi arte podkast"a sortzen 18.02.2022 1:52
"Irabazi arte"ko Norak eta Arenek podcast bat egitea pentsatu eta erabaki dute. "Irabazi arte podkast"a izendatuko dute. Peiok, Areneren aitak eta Noraren amak lan egiten duten irratiko estudioa baliatuko dute bururatzen zaizkien emakumezko kirolariak elkarrizketatu eta podkasta egiteko. Dagoeneko ari dira elkarrizketatu nahi dituzten kirolarien zerrenda egiten eta sintonia ere badute, Eman Playri...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.