EITB Radio Televisión Pública Vasca
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
11. Ainara Arkarazo, gogoko tokian aldaparik ez 01.05.2026 16:02
Mendian aldapak oinez zein korrika igotzea izugarri gustatzen zaio Ainara Arkarazo abadiñarrari. Askorik pentsatu gabe hasi zen mendi lasterketetan, eta, orain, 60-70 kilometroko ultra trailetan parte hartzen du. Naturarekin harremanetan dago mendian gora eta behera dabilenean, eta egunero saiatzen da mendi ibilaldia egiten. Horretaz gain, hezitzailea da Durangoko eskola batean eta Lagako hondartz...
10. Angela Lopez eta Unai Arana, misterioz betetako denboraldi bateko aktoreak 24.04.2026 15:49
Kastinetan parte hartuz iritsi dira “Irabazi arte” telesailera Angela Lopez eta Unai Arana. Ondo baino hobeto konektatu dute Alaitz eta Aimar pertsonaiekin, eta gustura dabiltza 5.0 denboraldian. Unaik aitortu duenez, aktore lanetik deskonektatzea ez zaio erraza egiten. Angelak, berriz, eskalatu egiten du eta horrek laguntzen dio deskonektatzen. Biek ikasi dute Haur Hezkuntza eta Angela irakasle e...
9. Maddi Gesalaga, ibilbide luzeko harri-jasotzaile gaztea 17.04.2026 15:50
Maddi Gesalagak 14 urterekin lortu zuen 100 kiloko harria jasotzea, baina lana eman dio urduritasuna gestionatzen ikasteak ere. Astean bost aldiz entrenatzen da eta gauetan ikasteko denbora ateratzen du. Gizarte hezitzaile izan nahiko luke, baina, momentuz, harria du buruan. Eta amets berezi bat du: Uliako Harria irabaztea.
8. Joan Bailador eta Tessa Andonegi, aktore lanaren xarma eta errealitatea 10.04.2026 16:59
Aktore lanetan nola hasi ziren gogoratu dute “Irabazi arte” telesaileko Joan Bailador eta Tessa Andonegi aktoreek. Interpretazioarekin asko gozatzen dute biek baina alde ilunak ere baditu. Joani, adibidez, pribatutasuna kendu dio aktore izateak, eta Tessak argi du lanbide zaila dela; batzuetan lana dago eta beste batzuetan, zain egon beharra dago. Momentuz, “Irabazi arte” telesailean ari dira bi a...
7. Ian Ruiz, esperientzia sexualez eta gehiegizko espektatibez 27.03.2026 17:13
Komunikatzeko beharrak bultzatuta, “Marmarrian” podcasta sortu du Ian Ruizek. Gazteen kontuetaz aritzen dira bertan, eta “Irabazi arte” bideopodcast honetan ere horretaz galdetu diote. Harreman toxikoak, pasahitzak bikoteari emateaz, dena publiko egin beharraz, edo sexu harremanez zabal hitz egin dute. Baina, maitasunagatik zer ez luke egingo Ianek? Futbola ikustera joan edo kirola egin!
6. Enara Gaminde, 18 urterekin 18 final jokatu dituen pilotaria 20.03.2026 15:25
Lau urterekin hasi zen pilotan, kirol horretan emakume erreferente gutxi zegoenean. Gaur egun, baina, Enara bera pilotari gaztetxo askoren erreferentea da. Pausoz-pauso joan nahi du, etorkizunean emakumeen pilota profesionala izan arte. Bitartean, lorpenekin gozatzen ari da: 2025 urtea borobila izan da, eta lanean jarraituko du txapel gehiago lortzeko.
5. Janire Ugalde, TikToken aholkuak ematen dituen psikologo euskalduna 13.03.2026 13:39
TikTok sare sozialean buru osasunaren inguruan aritzen da Janire Ugalde psikologoa. Antsietateaz edo isolamenduaz askotan galdetzen diote gazteek, eta batzuetan ez dakite zehazki zer ari zaien gertatzen. Janire euskaraz aritzen da sarean, eta hori plus bat da hainbat neraberentzat. Antsietatea nola identifikatu eta zer egin kontatu du “Irabazi arte” podcastaren atal honetan.
4. Elaia Gogenola, zesta puntarekin Berriatutik mundura 06.03.2026 15:42
Berriatuko frontoian nebak nola jokatzen zuen ikustetik, goi mailako puntista izatera pasa da Elaia Gogenola. Hala ere, garbi du kirol honetatik bizitzea zaila dela. Horregatik, biomedikuntza ari da ikasten. Garaipen eta porrotei buruz hitz egiteaz gain, bere hamarkadako puntistekin duen harremanaz jardun du. Era berean aitortu du ez dela musika zalea, eta kuadrilla oraingoz ez dela kanpora atera...
3. Markel Urangaren hasiera eta Joana Garitanoren esperientzia 27.02.2026 17:31
Markelek debuta egin du “Irabazi arte” telesailean, eta esperientzia polita izan arren hasieran kosta egin zitzaion. Joanak, berriz, 5. denboraldia du, eta lehen askoz ere lotsatiagoa zela aitortu du. Biek ala biek, barru-barruan daramate interpretazioa, eta “Irabazi arte” telesailean hasi aurretik Borobil antzerki eskolara jo zuten. Hala ere, ikasketetan beste norabide bat hartu dute: Markel adim...
2. Ane Urresti sare sozialetako eduki sortzaile ameslaria 20.02.2026 20:53
Egunero sareetara bideoak igotzen ditu Ane Urresti mutrikuarrak. Tik Token hasi zen, eta orain, Instagramera egin du salto. Ikasketen inguruan ere galdetu diote “Irabazi arte” podcasteko Olatzek eta Norak, eta Anek azaldu du, ikus-entzunezko gradua aukeratu zuela. Hori dela eta, gomendio bat eman die ikasketak aukeratzen ari diren gazteei: euren burua ezagutu, erabakia lasai hartu, eta ametsak bet...
1. Dorleta Urretabizkaia eta Ugaitz Amundarainekin arlo pertsonalaz eta profesionalaz 13.02.2026 20:21
Atal honetan Dorleta Urretabizkaia (Eunaterekin) eta Ugaitz Amundarain (Keparekin) ibilbide pertsonal zein profesionala ezagutzeko aukera izango dugu. Dorleta aktore zuzendari lanetan hasi zen “Irabazi arte” telesailean, eta orain aktore lanetan dabil. Ugaitzek bestalde, antzezlan bat idatzi du, eta lan horrek argia ikustea nahiko luke. Dorletak, gainera, aholkuak eman dizkie aktore izan nahi dute...
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria 25.04.2025 22:44
Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie.“Irabazi arte” podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria 18.04.2025 17:53
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen irristagailuak noiz jantzi zituen aurreneko aldiz. Bost urterekin hasi zen izotz-hockeyan. Hamabost urte geroago, 2025ean, liga irabazi berri du hirugarren aldiz, Donostiako Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da solasean bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen garapenari buruz eta bizitzako beste gauza askori buruz.
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria 11.04.2025 20:47
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak baina, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen eta 2025ean Europako txapelketa lehiatu du. Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz. Doktoretza egiten ari da.
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria 04.04.2025 16:07
Nahia Aparicio tolosarrari “Apari” deitzen diote futbolaren ingurukoek. Bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko mundial bat jokatu du hogei urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna 21.03.2025 10:52
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024ean. Jokatu zituzten bandera guztiak irabazi zituzten! Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak podcastaren atal honetara, eta denetarik galdetu diote: bandera guzti horietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion, zer motako parranda eta saltseoak egoten diren...
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria 14.03.2025 16:46
Marta Alberdi saskibaloi jokalaria da "Irabazi arte" podcastaren atal honetara gonbidatutakoa. Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, beretzat erreferente den jokalari baten omenez.
3. Ainitze Zumeta, harri-jasotzailea 07.03.2025 14:17
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
2. Frida Watkins, puntista 28.02.2025 14:46
Hamasei urte baino ez dituen arren, Zumaiako lehen emakume puntista da Frida Watkins. Orain dela gutxi hasi dira emakumeak kirol honetan, baina indartsu dator harrobi berria. Hortaz eta beste gauza askori buruz hitz egin du Olatz eta Norarekin!
1. Eukene Larrarte, txirrindularia 20.02.2025 17:22
"Irabazi arte" podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko mundu mailan lehiatzen ari den goi mailako kirolari bat aurkeztu dute Olatzek eta Norak. Erreferentea da txirrindularitzan. Larrartek, zilarrezko domina eskuratu zuen 2023ko Pistako Txirrindularitzako Europako txapelketan. Ordu asko pasatzen ditu entrenatzen, belomodroko pistan bueltaka.
10. Amaia Cendoya, igerilaria 19.04.2024 16:12
Norak eta Olatzek, Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko. Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan, 50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator.
9. Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria 12.04.2024 18:55
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernández gonbidatu dute "Irabazi arte podkast"era. Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela....
8. Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina 05.04.2024 16:08
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola Liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara. Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta zaletasuna besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sen...
7. Esti Alvarez, Softbol jokalaria 22.03.2024 13:06
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote!2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Joku Olinpikoetan softbola ez da kirol olinpikoa izan, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiake...
6. Lierni Osa, harri-jasotzailea 15.03.2024 18:28
Olatzek eta Norak, Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da. Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzea ere nortasuna mantenduz egiten du; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marrazt...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.