EITB Radio Televisión Pública Vasca

Hiru, bi, Bach!

Society EU ↓ 6 episodes

“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz. Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez. Euskal Herriko Gazte Ork...

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Aug 7, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

5. Zergatik jarraitzen du sinfonia honek bizirik? 07.08.2025

Bi mende baino gehiago igaro dira eta “Zazpigarrenak” taupadaka jarraitzen du. Kontzertuetan, soinu-bandetan, bideojokoetan... Ez da zahartzen: gurekin batera eboluzionatzen du. Azken atal honetan, bidaiaren hari-mutur guztiak lotu ditugu, sakoneko egia bat ulertuz: obra handiek, denbora bera ere alda dezakete.

4. Beethovenen sinfonia dantzagarriena 31.07.2025

Beethovenek amildegiaren ertzean dantzatzen du. Hirugarren eta laugarren mugimenduak erritmo eta energia biziz lehertzen dira. Nola bihurtzen da tragedia ospakizun? Atal honetan jakingo dugu Wagnerrek zergatik esan zuen hau ez zela musika, soinu-estasia baizik.

3. Erritmoa, erritmoa, erritmoa 24.07.2025

Mundua itzali egiten da Beethovenentzat, baina berak musika entzuten jarraitzen du barru-barrutik. Nola sortzen du, ordea, isiltasunetik? Bakardadetik? Atal honek bere unerik ahulena aztertzen du, eta nola bihurtu zuen mina, hizkuntza unibertsal.

2. Allegreto, heriotzaren eta dantzaren artean 17.07.2025

“Zazpigarren Sinfonia” obraren bigarren mugimendua, historiako ezagunenetakoa da. Zergatik hunkitzen gaitu hainbeste? Zer kontatzen digu erritmo malenkoniatsu horrek? Atal honek, belaunaldi asko liluratu dituen enigma musikal baten sekretuak argitzen ditu, XIX. mendetik Netflix aroa arteko bidea eginez.

1. Garai baten oihua 10.07.2025

Ludwig van Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia”ren sorkuntzaren kontestu historiko eta pertsonala xehetzen da lehen atal honetan: gerrak edonon, eta musikaria ia erabat gor geratua. Edonola ere, egoera gogor horren aurrean, Beethovenek, itxaropen ezaren aurkako gerra deklarazio bat egiten du maisu-lan hau sortuz. Zehazki, sinfoniaren Allegretto mugimendua aztertzen da, taupaden erritmora sortutako m...

0. Teaser: Hiru, bi, Bach! 09.07.2025

Uztailaren 10etik aurrera “Hiru, bi, Bach! podcasta eskainiko dizu GUAU plataformak. Gazteak musika klasikora erakartzeko helburua duen proiektua da, musika mota honen sormena nola egituratzen den azalduz. Bost ataletan zehar, Ludwig van Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” puzzle bat bailitzan zatikatzen da, gor geratzen ari zen musikariak obraren sormena nola egituratu zuen azalduz. Mundu mailan e...

Listen to the Hiru, bi, Bach! podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.