EITB Radio Televisión Pública Vasca

Eden

Society EU ↓ 21 episodes

Naroa, Gasteiztik herri txiki batera joan da bizitzera gurasoak banatu eta amak lana aldatu duelako. Haserre dago, institutuan berria da. Bioko lan bat egitera joan da Beca eta Oierrekin fablika zahar batera, eta han, animalia itxura hartzeko dohaia duen mutil bat ezagutu dute, Sua Enparantza, Ibai Ugarte eta Angela Lopez aktore gazteak dira protagonistak. ULU mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Jan 9, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

6. Infernua 09.01.2026

Desagertutako haurra lur azpiko labirintotik onik ateratzea lortuko dute hiru gazteek, hartzaren laguntzaz. Naroaren aitak ere Jingko enpresaraino zuzenduko du poliziaren bilaketa. Aurre egin beharreko mehatxua uste baino handiagoa da ordea, eta ez dute garbi nola borrokatu. Batzuetan, arazoa sustraitik erretzea da erremedio bakarra.

5. Labirintoa 02.01.2026

Beca, Oier eta Naroa Jingko enpresaren azpian zulatuta dagoen tunel-sistema ezkutu batean barneratu dira, ustekabeko arriskuekin topo eginez. Bitartean, basoan, Naroaren aitak zalantzak ditu azken aldiko desagerketak hartzari egotzi behar ote zaizkion. Baina, hartzak egin ez badu, zerk edo nork eraman du haurra?

4. Ez dira betiko garai onenak 25.12.2025

Beca, Oier eta Naroa aspaldiko partez elkartuko dira. Aitorpenen eta berradiskidetzearen unea izango da. Dena ez da gozoa ordea: Naroak Jingkori buruzko informazio beldurgarria du eta Oier errudun sentitzen da hartzari lagunduko ziolako. Hain zuzen ere, basapiztiak eramandako haurraren bila basoa miatzen dabil jende ugari, tartean Naroaren aita.

3. Borroka da bide bakarra 19.12.2025

Jingko enpresan topatu zituen kasete misteriotsuetan egia ilunago bat aurkitzen hasten da Naroa. Oierrek Becaren sekretua ezagutuko du, bien arteko harremana sendotuz. Bitartean, Maiatzaren 1eko manifestazioak eta Jingko enpresaren itxierak herriko tentsioa leherraraziko dute. Bestelako albiste batek bailara osoa aztoratuko du hala ere: ustez ardien desagerketen atzean dagoen hartzak haur bat eram...

2. Lagun berriak 12.12.2025

Oierrek basoan harrapatutako hartz misteriotsu bati bizia salbatzen dion bitartean, bailaran abereen desagerpenak kezka eta haserrea piztu ditu. Naroa Jingko enpresaren instalazio abandonatuetan sartzen da bere amaren heriotzaren inguruko egia bilatzeko. Becak, bere aldetik, bizimodu berri bati ekin nahi dio ezkutuan.

1. Zu eta ni, ez gara gu 05.12.2025

Naroa bere aitarekin herrira itzultzen da ama galdu ondorengo zauria sendatu nahian. Baina itzulera horrek iraganeko mamuak piztuko ditu: Beca eta Oierrekin izandako harremanak, erruak eta isiluneak. Bitartean, urte asko lehenago Txinako oihan urrunetan Jingko ikertzaile gazteak egin zituen urratsak jarraituko ditugu.

0. Trailerra: "Eden" 3. denboraldia 03.12.2025

Abenduaren 5etik aurrera “Eden” soinu-fikzio podcastaren hirugarren eta azken denboraldia eskainiko dizu GUAU plataformak; hau ere sei ataletan banatuta. Denbora pasa da Naroak ama galdu zuenetik. Hilketa gainditu ezinda dago, arranguraz beteta eta mendeku gosez itzuli da herrira aitarekin batera Aste Santuko oporrak igarotzera. Alboratuta izan ditu herriko lagunak ia urte bete honetan zehar eta O...

6. Berri txarrak 23.06.2025

Denek galdu dute zerbait. Ama, konfiantza, bakea. Baina hirukoteak elkartzea erabaki du. Azken borroka gertu dago eta institutura itzuliko dira Jingkoren planak gera arazten saiatzera. Honek eta Gorkak beste ustekabe bat prestatua dute ordea. Naroak, Becak eta Oierrek, beste behin, dena jokoan jarri beharko dute.

4. Atzera bueltarik ez 23.06.2025

Gexanek jangelaren sekretua azaleratu du. Jingkoren planak uste baino leku gehiago hartzen ditu bere itzalpean, institutua tartean. Taldea berriz elkartu da, baina kezkak batzen ditu batez ere. Naroa arriskuan dago izan ere eta hari laguntzeko antidotoa aurkitu behar dute… beranduegi izan baino lehen.

5. Itxurak 23.06.2025

Jingko enpresaren barruan sartzea da guztien helburua, baina taldean ez dago konfiantzarik. Gexanek zerbait ezkutatzen du. Naroaren amak bere esku dagoen guztia egingo du alaba salbatzeko. Bitartean, institutuko ikasleak aldatzen hasiak dira: eta ez barrutik soilik.

1. Atzaparkada 16.06.2025

Naroa, Beca eta Oier udako oporretatik bueltan daude, baina ezer ez da lehen bezala. Naroa aldrebestuta itzuli da institutura eta ez du inorekin egon nahi. Edozein txikikeriak aztoratzen du. Jasotako dardoaren ondorioz, bere baitan zerbait mugitzen hasi da… Eta ezin du kontrolatu.

2. Gosea 16.06.2025

Naroa eta Beca elkarrengana hurbiltzen hasi dira, baina Naroak ezin ditu bere bulkadak kontrolatu. Bestalde, jangelako zerbitzu berriak arrakasta handia du, eta institutuan giroa baretzen ari dela dirudi. Baina gauzak ez dira beti diruditen modukoak. Eta gosea ere… ez da beti otorduekin soilik asebetetzen.

3. Erabakia 16.06.2025

Naroak barrutik bitan banatzen ari dela sentitzen du: katu edo neska, aldaketaren aurka borroka egin ala amore eman. Gexan agertu da berriz, baina aldatua dago. Hibridoa da orain: ez pertsona, ez animalia. Naroak ere aukeratu egin beharko du nor izan nahi duen… eta nori lagundu nahi dion.

0. Trailerra: "Eden", bigarren denboraldia 13.06.2025

Gexan askatzen saiatzean jaso zuen dardoaren ondoren, Naroa ez da lehen bezala sentitzen: bere gorputza eta senak animalia baten modura itxuraldatzen hasi dira. Beca eta Oier gertatzen ari dena ulertzen eta Naroari laguntzen saiatuko dira, baina Naroak beraiekin duen harremana ere aldatu egin da, onerako eta txarrerako. Bitartean, Jingko enpresaren itzala gero eta handiagoa bihurtzen hasi da, bait...

6. Jingko 11.06.2024

Nazioarteko farmazia enpresa handia da Jingko, izen bereko zuhaitz erraldoien antzera alor askotara zabaltzen dituena bere adarrak. Eden proiektu esperimentala da horietako bat. Gexanek ondo daki hori. Naroa, Beca eta Oierrek ere laster ezagutuko dute, institutuko txangoan baitoaz Jingko enpresara.

5. Gexan 04.06.2024

Gexan ez da asko gogoratzen bere iraganaz. Beharbada, ez duelako gogora ekarri nahi. Bihotzez maite zituen Jonathan bezalako lagunak ere bazituen arren, gatibu igarotako egunen oroimenek bi elementu nagusi dituzte: oinazea eta beldurra. Eta beldurrak izena dauka: guardak. Berak ez dakien arren, beregandik oso gertu dabiltzanak.

4. Amaia 28.05.2024

Harrituta geratu da Amaia bere alabak etxera ekarritako lagunarekin. Gasteiztik mugitu berritan Naroa ez da ondo egokitu mendi aldeko herri batean bizitzera. Institutuan ere orain arte ez ditu adiskide berriak egin, nahiz eta Oier eta Becarekin lan bat egiten dabilela entzun dion. Gexanek mutil berezia dirudi hala ere. Arraroa da. Horixe kontatu dio Amaiak bere lankideari, Jingko farmazian.

3. Oier 21.05.2024

Bi aurpegi ditu Oierrek: institutuko gainontzeko mutilen aurrean harroxko eta isekati ageri da, baina bakarrik dagoenean ustekabeko sentsibilitatea erakusten du. Natura atsegin du eta min ematen dio animaliak sufritzen ikusteak. Horregatik konbentzitzen du Naroa, Gexani laguntza eman eta bere etxean babesa eman diezaion. Nahiz eta Gexanek ere, ustekabean, bere bigarren aurpegia erakutsiko duen.

2. Beca 14.05.2024

Naroa ez da modu onean hasi institutoan, bere jokaeraren erruz gelan ez du lagun askorik egin. Beca mindu izanaz damutzen da batez ere. Pertsona alaia da, gelako betiko oilartxoek iseka egiten dioten arren ezbitarra delako. Becak bereari gogor eusten dio ordea, musikan babes hartuz. Atzetik dituen basoko guardei iskin eginez, Gexan ere babesleku bila dabil.

1. Naroa 07.05.2024

Naroa amorratuta dago; haserre mundu guztiarekin. Bere gurasoekin batez ere, banatu direlako. Eta bere amarekin gehienbat, lanez aldatu eta Gasteiztik Arabako mendi aldeko herri txiki batera mugitu direlako. Ez duela lagunik egingo institutu berrian aurpegiratu dio amari. Herri aspergarri horretatik ihes egin nahiko lukeela. Hain zuzen ere, handik gertu Gexanek basoan zehar ihes egitea lortu du.

0. Trailerra: Ihes egiten baduzu, harrapatu egingo zaitu! 03.05.2024

"Eden" gaztetxoei zuzendutako fikzioko podcasta da eta 15 minutuko sei ataletan banatuta dago. Ikastetxean, nerabeen arteko gertakariak jasotzen ditu, fikzioarekin nahastuz. Ikasturte hasiera zaila izan ohi da beti, baina Naroarentzat are zailagoa aurten. Gurasoak banatu eta amak lan berria topatu du Gasteiztik kanpora, farmazia-industrian. Hiritik herri txikira aldatu behar izan du Naroak bizitze...

Listen to the Eden podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.