Iñigo Esteban

Aupa Bizkaia

News EU ↓ 50 episodes

Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…

Author

Iñigo Esteban

Category

News

Podcast website

bizkaiairratia.eus

Latest episode

Jul 11, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Zapatuetako Zine tartea David Madarietagaz 11.07.2026

Zapaturo lez,  David Madarieta gaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan  Lekeitioko Zinema n  Obsession eta umeentzako saioan Minions & Monsters filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). David Madarietak  plataforma desbardinetako estreinaldiak  be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez di...

Beste hizkuntza batzuetan legez, euskeraz be laguntzaile birtualekin komunikau ahal izatea lortu gura da 05.07.2026

E uskorpora ekimenaren bidez hizkuntza eskubideak bermatu gura ingurune digitalean , hizkuntza gitxituei be lekua eginda, tartean euskereari. Holan ba, Adimen Artifizialari euskerea ulertzen eta euskeraz berba egiten irakatsi gura jako. Gaur egun normaltzat joten dogu hizkuntza nagusietan Adimen Artifiziala normaltasunez gauza askotarako erabiltea, baina ez gitxituetan. Euskorporan egoera honi bue...

Ibon Unzetabarrenetxea alkateak emon deuskuz azalpenak 05.07.2026

Elgetan egun handia, azoka eguna. Baserritarren produktuak , ganadua eta danetarikoa dago bertan. Ibon Unzetabarrenetxea alkateak azaldu deuskunez, elgetarrentzat egun handia da hau. Gaur egun lehen sektorea urrituz doa, baina eurak eutsi nahi deutse, merezi dauela eta.

Alfonso Guilló, tximinia ondoan entzuteak merezi dauan musikari eta pertsona 28.06.2026

Irratian lan egiteak gauza on asko emoten deutsoz egunero ikasi eta besteen ikuspuntua ezagutu gura dauanari. Dana izan leike ikasteko atxaki bat eta ia edozeinek dauka zeozer interesgarri irakatsi edo erakusteko. Baina badagoz batzuetan pertsona bereziak eta askotan kostetan da alkarrizketari amaierea emotea. Normalean esperientzia eta estropezuak izaten dira geure irakaslerik onenak, baina horre...

Eider Eibarrek alboko itsasontzitik zeharkaldia jarraitu, Iskander lagundu, Kokoak bilatu eta abentura osoa dokumentau dau 27.06.2026

Zazpi Itsasoak (Ocean 's Seven) erronkea   munduko uretako maratoirik zorrotzena da . 2008an sortu eban Ur Irekietako Igeriketako Munduko Elkarteak (WOWSA), eta planetaren inguruan zazpi kanal edo itsasarte espezifiko ugerrean gurutzatzean datza . Munduko erronkarik gogorrenak hartzen dauz: Iparraldeko kanala, Cookeko itsasartea, Molokaiko kanala, Mantxako kanala, Katalinako kanala, Tsugaruko itsa...

Juan del Arcok prostatako minbiziaren ezaugarriak azaldu deuskuz Farmazia tartean 14.06.2026

Bagilaren 14tik 21era G izonezkoen Osasunaren Nazinoarteko Astea ospatuko da, eta bagilaren 11a Prostatako Minbiziaren Munduko Eguna izan zan. Horri buruz egin dogu berba Juan del Arco farmazialariagaz Farmazia tartean. Prostatako minbizia izan da gaurko gaia, eta Juan del Arcok tumore mota horren intzidentzia ri, hilkortasuna ri, kokatutako eta zabaldutako minbiziaren tratamendu ei buruz egin deu...

Ziraun taldeak Aitor Gorosabelen (Su Ta Gar) kolaborazino berezia izan dau 'Biziraun' diskoan 12.06.2026

Ziraun 2022. urtean Gernika-Lumo n sortutako musika taldea da. Rock alternatibo lez kokatuko dabe batzuk, ikutu ilunakaz abesti batzuetan. Baina etiketaz aparte, talentu handiko musikariek rock melodikoa egiten dabe ahots bereizgarri eta indartsuagaz, eta euskerazko letra sakonakaz, oreka eta zentzu osoa hartzen dauan soinu bat lortuz, barrutik urteten dan horretakoa.  Jaione Auzmendi k (abotsa),...

Denporaldiko azken Zientzia tartea izan dogu Maitena Urberuagagaz 10.06.2026

Aupa Bizkaia programan EHUko irakasle eta ikerlari desbardinek parte hartu dabe Zientzia tartean . Denporaldi honetan, domekaro izan dogu aukera, arlo desbardinetan adituak diran zientzialariak entzuteko. Gaur denporaldiko azken Zientzia tartea izan dogu eta Maitena Urberuaga   odontologoa eta EHUko irakaslea izan da geugaz, biofilmaren ganean jakin behar doguna kontetako. Aho-barrunbean 700 bakte...

Zine tartea Lekeitioko Zinemazaleak alkarteko David Madarietagaz (26-06-06) 07.06.2026

Zapaturo lez, David Madarieta gaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean . Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Todo lo que fuimos filmea ikusteko aukera izango dogu, zapatuan eta domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Todo lo que fuimos pelikulea gertaera historikoetan oinarritutako familia-istorioa da. Hanan ize...

Zine tartea Lekeitioko Zinemazaleak alkarteko David Madarietagaz 30.05.2026

Zapaturo lez,  David Madarieta gaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan  Lekeitioko Zinema n  El Drama eta umeentzako saioan Fleak filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Madarietak  plataforma desbardinetako estreinaldiak  be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina  guretzako...

Sweet Ragen 'Isiltasuna entzungo da' abestia; musika indartsua, ahots gozoa eta letra gordina 29.05.2026

Gaur egungo egoera kezkagarriei zelan egiten deutsegun aurre, gizarte moduan definiduko gaitu. Idea hori oinarri hartuta, Sweet Rage talde bizkaitarrak single barria sortu eta aurkeztu dau: Isiltasuna entzungo da . Sweet Ragegaz egin dogun alkarrizketa honetan taldea, musikea eta bereziki taldekideak hobeto ezagutu doguz, eta oso ondo pasau dogu ganera. Gure estudioan izan dira Cris Ibarra (abesla...

Xabi Aretxabala neurozientzialaria izan da konbidadua Zientzia tartean 28.05.2026

Zientzia tarte ko konbidadua Xabi Aretxabala neurozientzialaria eta EHUko irakaslea izan da. Gaurko saioan maiatzan azaleratu dan artikulu baten ganean berba egin dogu. Aurrekoan bezela, barrikuntza handia suposau leuken ikerketa bat aurkezten dau artikuluak.  Good vibrations: Sternal vibration enhances white matter density and interoceptive awareness deitzen da artikulua, eta aztertzen dau ea bul...

Zapatuetako Zine tartea Lekeitioko Zinemazaleak alkarteko David Madarietagaz 23.05.2026

Zapaturo lez,  David Madarieta gaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan  Lekeitioko Zinema n Jugada maestra filmea ikusteko aukera izango dogu, zapatuan eta domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Madarietak  plataforma desbardinetako estreinaldiak  be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egung...

Estitxu Txurruka itsas-biologoak kaxaloteen bitxikeriak kontau deuskuz Zientzia tartean 21.05.2026

Zientzia tartean  Estitxu Txurruka   itsas-bioplogo eta EHUko irakasleak , aurrekoan lez, gai interesgarri eta kuriosoa ekarri deusku. Aurreko saioan jakin gendun aingiraren atzean biologiako istorio harrigarrienetako bat ezkutatzen dala. Oraingoan kaxalote edo zeroiaren inguruan pentsetan zan gehiegikeri bat, behar bada, ez zala hain gehiegikeria azaldu deusku Estitxuk. Kaxalotea zetazeo bat da,...

Hantabirusa, orokorrean, basa-karraskariek transmitiduten daben birus talde bat da 18.05.2026

Hantabirusak , batez be, karraskarien bidez hedatzen dira . Gaixotasun larriak eta heriotza eragin leikiezan birusen familia bat da. Birus horreek hainbat gaixotasun eragiten dabez, hantabirusak eragindako birika-sindromea eta guntzurrun-sindromea dauen kalentura hemorragikoa, adibidez. Baina jakin behar dogu, pertsonen artean kutsatzeko probabilidadea oso txikia dala eta kasu sintomatiko bategaz...

Netflixen 5 telesail eta Amazon-en 3 16.05.2026

David Madarietak azaldu deuskunez, astegoien honetan be umeentzako eta helduentzeko eskaintzea izango dabe Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan . Umeentzako "Gangster txikia" pelikulea, euskeraz, arratsaldeko 17.00etan. Helduentzako eskaintzeari dagokionez, "Recreación de un asesinato" emongo dabe, gaur eta bihar 19.30etan eta astelehenean 20.30etan. Plataformetako estreinaldiak Netflixen 5 telesai...

Arantzazu Luzarraga arkitektoa izan da gaur Zientzia tartean 13.05.2026

Zientzia tartean Arantzazu Luzarraga arkitekto eta EHUko irakasleak  gai interesgarri eta oso kurioso bat ekarri deusku. Denise Scott Brown arkitekto, urigile eta teorialaria ezagutu dogu Aupa Bizkaia programan. Denise Lakofski izenagaz jaio zan 1931n, Zambia n. Johannesburg en ikasketak egin ostean, Londres era joan zan eta han Robert Scott Brown bere lehenengo senarra ezagutu eban, bere abizena...

Zeanuriko Erroten XIX. Ibilaldia izan da gaurkoa 10.05.2026

Aurten hemeretzigarren edizinoa bete dau Zeanuriko Erroten Ibilaldiak, eta antolatzaileek adierazi dabenez helburuak hasierakoak dira. Herritarrei eta kanpotik doazanei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzen emotea, eta Zeanuriko historian errotek izan daben garrantzia azpimarratzea . Ibilbide bi antolatu dabez: bat 14 kilometrokoa eta beste bat, errezagoa, 7 kilometrokoa. Bisitariek hiru errota barrut...

Zapatuetako Zine tartea David Madarietagaz 09.05.2026

Zapaturo lez,  David Madarieta gaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan  Lekeitioko Zinema n El diablo viste de Prada 2 filmea ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Madarietak  plataforma desbardinetako estreinaldiak  be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina  guretzako interesgarri...

Mikel Telleriagaz bere ibilbidearen ganeko solasaldia egin dogu 07.05.2026

Mikel Telleria k Oroit Lou Reed diskoa argitaratu eban pasa dan urtean, bere ibilbidean laugarrena. Artea, musikea eta orokorrean kulturaren alde guztiak kontuan hartuta, Oteiza, Zumeta eta Lou Reed newyorktarra bere musikaren eta bere bizitzaren zati bat dirala esan geinke, baina hori berak hobeto azaldu deusku. Gaurko alkarrizketa abesti desbardinetan oinarritzea erabagi dogu bidaia baten modura...

Juan del Arcok asmaren ezaugarri guztiak azaldu deuskuz 03.05.2026

Zapatuetan egiten dogun Farmazia tartea n, Juan del Arco   farmazialari eta gure kolaboratzaile ak gai interesgarri bat ekarten deusku. Asmaren Munduko Eguna, urtero, maiatzaren lehenengo martitzenean ospatzen da , 1999az geroztik . Aurten maiatzaren 5ean izango da, eta Bizkaia Irratiko Farmazia tartean Juan del Arcok asmaren ganean berba egin deusku. Birikietako arazo bat dala ezaguna da, baina J...

Somak taldeak lan barria aurkeztu eta momentuz emongo dauzan 4 kontzertu iragarri dauz 01.05.2026

Haizea Larrosa k (ahotsa, gitarra eta tekladua), Eneko Alaba k (bateria eta koruak), Eneko Diez ek (bajua eta koruak) eta Unai Ibañez ek (gitarra, tekladua eta koruak) osotzen dabe Somak musika talde bizkaitarra. Apirilaren 23an argitaratu eben disko barria, Lekuko bakarrak, plataforma digital nagusietan eta baita formatu fisikoan be. Haizea, Eneko A. eta Eneko D. Bizkaia Irratiko estudioan izan d...

Eneritz Jimenez psikologoa izan da gure Zientzia tartean 01.05.2026

­Gaurko Zientzia tartea n belaunaldien arteko esperientzien ganean berba egin dogu Eneritz Jimenez EHUko Hezkuntza Fakultadeko psikologiako irakaslea eta gure kolaboratzaileagaz. Modu formalean antolatzen diran belaunaldi desbardin bien arteko topaketak dira. Hortxe, edade tarte handia daben pertsonen artean hartu-emonak izaten dira harremanak eraikitzeko eta ezagutzak eta ekintza esanguratsuak pa...

Hotza ikutzen dogunean aktibatzen da TRPM8 nerbio-zeluletako proteina 30.04.2026

Zientzia tartean Xabier Aretxabala Neurozientzia saileko irakasleak ekarri deusku gaurko gaia. TRPM8 izeneko proteina izan da gaur protagonista. Zientzialariek badakie eskuagaz zeozer hotz ikutzen dogunean, nerbio-zeluletan proteina bat aktibatzen dala, TRPM8 izenekoa, ate molekular moduko bat zabaltzen dauena seinale hotz hori garunera bialtzeko. Horrela jarduten dauela suposatzen da, baina prote...

Maitena Urberuagak hiru mailetan sailkatu dauz hagin-larrialdiak 27.04.2026

Hagin-larrialdiek dentistarentzako lan-bolumenaren eta pazienteak arreta bilatzearen ehuneko handi bat osotzen dabe. Haginetako larrialdiak arrazoi desbardinengaitik sortzen dira. "Aho-hortzetako mina edo infekzinoa urgentziako kausa garrantzitsua da. Traumatismoen tratamentua da itxaron ezin dozun beste lehentasun bat. Ebakuntza osteko konplikazino jakin batzuk be, odoljarioa esaterako, kezka itu...

Listen to the Aupa Bizkaia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.