Iñigo Esteban
Aupa Bizkaia
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Global Sumud flotillako euskal delegazinoko kide Nerea Etxeberria Aizpurugaz berba egin dogu 26.04.2026
Gernika-Lumok bonbardaketearen 89.urteurrena gogoratu dau astegoien honetan. Hainbat ekitaldi antolatu dabez eta ekitaldien artean Gernika Sariak be emon dabez. Aurten Global Sumud flotilla humanitarioa k eta Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akordua k jaso dabez Gernika Sariak. " Oso pozik gagoz baina, batez be, saria ez dalako guretzat, baizik eta Palestinako herriarentzat . Palestinarren...
Farmazia tartean kanabisak sendatzeko daukazan propiedadeak azaldu deuskuz Juan del Arcok 19.04.2026
Zapatuetan Farmazia tartea egiten dogu Aupa Bizkaia programan, eta Juan del Arco farmazialari eta kolaboratzailea k osasunagaz zerikusia daben gai interesgarriak ekarten deuskuz beti. Astelehenean marihuanaren munduko eguna ospatuko da, baina esan beharra dago, ez dala egun ofiziala , eta aisialdiko kontsumoagaz lotuta dagoala , batez be. Juan del Arcok erabilera terapeutikoaren inguruan berba e...
Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar Zazpi Itsasoak ('Oceans Seven') erronka egiten dabilz 15.04.2026
Hawaiiko Kai´wi kanala , 42 km-ko zabalera gaz eta 15 orduko iraupena gaz gitxi gorabehera, munduko itsas zeharkaldirik gogorrenetakoa da distantzia luzeko ugerlarientzako. Oque ahu eta Molokai ugarteak banatzen dauz eta Zazpi Itsasoen erronken artean dago , oso ugerlari gitxiren esku. Gure herrialdean bada erronka hori egiten dabilen kirolari bat, eta horrelako erronketan aditua da. Hobeto esatek...
Zientzia tartean nutrizino-gehigarriak aztertu doguz 08.04.2026
Aupa Bizkaia programan Zientzia tartea egiten dogu zientzialarien lana ondo ulertu eta balorean ipinteko. Gaurkoan Medikua eta Kirurgian Doktorea eta EHU-ko irakaslea dan Koldo Callado gaz nutrizino-gehigarriei buruz berba egin dogu. Gaur egun interneten bidez geure bizitza hobetzeko aholku asko aurkitu geinkez. Psikologiaren ganeko gomendioak, geure gorputza "hobetzeko" bestelako ariketa fisiko...
Zapatuetako Zine tartea David Madarietagaz 04.04.2026
Zapaturo lez, David Madarieta gaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zinema n Proyecto Salvación eta umeentzako saioan Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko le...
Arantzazu Luzarragak Smiljan Radic arkitektoaren oinarriak eta ibilbidea hurreratu deuskuz 03.04.2026
Domekaro egiten dogu geure Zientzia tartea Aupa Bizkaia! programan eta gaurkoan arkitektoa eta EHUko irakaslea dan Arantzazu Luzarraga gaz arkitekto berezi baten inguruan berba egin dogu. Arantzazuk Smiljan Radic aurtengo Pritzker saria jaso dauen arkitekto txiletarraren ibilbidea eta berezitasunak kontau deuskuz eta sortu dauzan obrarik ezezagunenak be ekarri deuskuz. Hainbat arrazoiengaitik ark...
Andoaingo Garate Estudiosetan grabau dabe, saltsa estilo ezbardineko lau abesti propio eta bertsino bategaz 01.04.2026
Goxua´n Salsa taldeak Durunbele vol. I EP barria Andoaingo Garate Estudiosetan grabau dau. Diskoan saltsa estilo ezbardineko lau abesti propio eta bertsino bat aurkituko doguz. Bigarren partea, Durunbele vol. II, urte amaieran kaleratuko dau taldeak, urte osoko lana borobilduz. Goxua´n Salsa taldea New York , Kolonbia eta Puerto Rico ko 60 , 70 eta 80 ko hamarkadetan inspirautako salsa klasikoan m...
Gaur egun 120 erakunde publiko eta pribadu dabilz lankidetzan Agenda 2030-ean 30.03.2026
Euskadik Lokal2030 Hub izendapena jaso dau Nazino Batuen Erakundearen eskutik, eta munduko lurralde bakarrenetarikoa da horretan. Mundu osoan era horretako 8 Hub dagoz danetara. Hub barriak erakunden enpresen, unibertsidadeen eta gizarte zibilaren arteko alkarlana artikuletan dau, eta 2030 Agendaren balioak benetako eragina daben proiektu zehatz bihurtzen dira. Hub izendapen hori egiteko hemen su...
AEK-n oso pozik Korrikak aurton euki dauen harreragaz 30.03.2026
Lurdes Etxezarreta AEK-ko nazino artezkaritzako kideak euskera ikasi eta praktiketako deia egin dau Korrika amaierako ekitaldian. Euskaltegiak zabalik dagozala esan dau, jentea animatuz euskera ikasi eta praktiketara, praktikatu eta ikastera. Gazteei euskerearen lekukori heltzeko eskatu deutse, Euskal Herriko gazte euskaldun eta euskaltzale guztiei. Etxezarretak adierazi dau hizkuntzarik ez dauka...
Euskal Herriko 7 lurraldeetako zazpikote gazteak idatzi dau aurtengo mezua 29.03.2026
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gazteek idatzi dabe aurtengo Korrikako mezua , gorputza osotuz eta euskera izatera gonbidatuz. Hemen daukazue mezu osoa entzuteko aukerea. Egileak: Leire Casamajou Elkegarai (Sohüta, 2002), Elene Mengyu Larrinaga Bilbao (Barakaldo, 2003), Aitzol Gil de San Vicente Pla (Hendaia, 2003), Oier Iñurrieta Garmendia (Gasteiz, 2000), Beñat Jusue Resano (Tutera, 1998), Oi...
Kontseiluak euskaltzaletasun aktiboa sustatu gura dau aurrera begira 29.03.2026
Euskerearen kontrako oldarraldi judiziala kezka handiz bizi dabela azaldu deusku Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek . Bere esanetan, gakoa edo arazo nagusia zoru juridikoa da. Euskerearentzako lege babesa aldarrikatu dau. Konponbidea hortik etorriko ei da. Korrikaren azken-aurreko kilometroa egitea egokitu jako Kontseiluari. Erakundeak daukazan asmoen artean, euskalt...
Zapatuetako Farmazia tartean koloneko minbiziaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz 28.03.2026
Zapatuetan Farmazia tartea egiten dogu Juan del Arco gure kolaboratzaileagaz. Zapaturo osasun gai interesgarri bat ekarten deusku eta oraingoan koloneko minbizia zer dan, zelan diagnostiketan dan eta zelako tratamenduak behar daben minbizi mota hori daukien pazieenteek kontau deusku , besteak beste. Koloneko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna martiaren 31n ospatzen da urtero , gaixotasun horren pre...
Estitxu Txurruka itsas biologoa izan da gaur Zientzia tartean 27.03.2026
Gaur gure Zientzia tartean Estitxu Txurruka EHUko Itsas Biologiako irakaslea k gai interesgarri eta oso kurioso bat ekarri deusku. Aingirari buruz egin dogu berba Aupa Bizkaia programan. Gure inguruan oso ezaguna dan arren, orain dala oso gitxira arte ezjakintasun handia egoan bere inguruan. Harrigarriena da, itxuraz arrunta dan animali honen atzean, biologiako istorio harrigarrienetako bat ezku...
Muzak taldeak 'Sorminduta' eta 'Agian Gaur' abestiak kaleratu dauz 25.03.2026
Muzak musika talde gipuzkoarrak Sorminduta eta Agian Gaur abestiak kaleratu dauz, Hala ere... izenagaz kaleratuko daben LP aren aurrerapen lez. EP bi eta single baten ostean, talde gipuzkoarraren lehenengo lan luzea izango da disko hau. Vigoko Planta Sonica 2 estudioan grabau dabe Iago Lorenzo gaz, eta Hala ere... diskoan Sorminduta eta Agian Gaur abestiekaz batera, beste zortzi abesti aurkit...
Farmazia tartean Tuberkulosiaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz 23.03.2026
1882ko martiaren 24an aurkitu zan tuberkulosia sortzen dauan bakterioa . Horregaitik urtero martiaren 24an ospatzen da Tuberkulosiaren Munduko Eguna. Gure zapatuetako Farmazia tartean tuberkulosiaren ganean berba egin dogu Juan del Arcogaz. Tuberkulosia arnas gaixotasun bezala ezagutzen dogu, baina beste atal batzuetan be izan leike tuberkulosia . Ganera, urte askoz ezkutuan mantendu ahal da, pert...
Estereotipoen ezaugarriak eta jakin beharreko guztiak azaldu deuskuz Eneritz Jimenezek 23.03.2026
Aurten apur bat beranduago hasiko dogun arren, Aupa Bizkaia programan Zientzia tartea gaz jarraituko dogu. Astero zientziaren adar bakotxeko adituek euren diziplinagaz zerikusia daukan gai bat hurreratuko deuskue. Zientziaren garrantzia eta gure zientzialarien lana balorean ipinteko, domeketan 12:10ean, zientzia izango da protagonista Bizkaia Irratian . Aurtengo lehenengo kolaboratzailea Eneritz J...
Laguntasuna eta musikarenganako gogoa izan dira hamar urteko ibilpidearen oinarriak 17.03.2026
Nogen taldeak hamar urte beteko dauz aurten, eta urteurrena ospatzeko hamar kontzertu ko bira berezia abiatu dau. Biraren barruan, martiaren 14 an Madril en aritu dira eta hurrengo hitzordu nagusia Bizkaia n izango da: martiaren 19an Bilboko Arriaga antzokia n emongo dabe kontzertua. Ane Negueruela taldeko abeslaria izan dogu konbidadu Aupa Bizkaia irratsaioan. Taldea 2016 an sortu zan Donostiako...
Antsiedadea edo insomnioa moduko kasuetan terapia psikologikoak lehenetsi behar dirala gogorarazi dau Juan Del Arcok 14.03.2026
Juan del Arco k azaldu dau nerbio-sistemaren funtzionamendua neuronen arteko komunikazinoan oinarritzen dala, eta komunikazino hori neurotransmisoreen bidez egiten dala, besteak beste, serotonina edo dopamina moduko substantzien bidez. Farmazialariak Aupa Bizkaia irratsaioan azaldu dau osasun mentaleko eta gaixotasun neurologikoetako tratamendu askok neurotransmisore horreen jardueran eragiten dab...
Kulturaren aldeko apustua da zinemea sostengatzen dauana 09.03.2026
Streaming plataformen gorakada k zinea kontsumiduteko ohiturak aldatu badauz be, zinema areto txikiek bizirik jarraitzen dabe kulturaren aldeko apustua ri esker. Lekeitioko Ikusgarri zinema k, adibidez, hamahiru urte daroaz herrian zinema eskaintzen, irabazi asmorik bako alkarte baten bidez. Bertoko kidea dan David Madarieta ren arabera, areto txiker baten helburua ez da bakarrik negozioa, baizik...
Neurozientziaren ikerketaren garrantzia eta osasun mentala zaintzearen beharra gogorarazo doguz Farmazia tartean 07.03.2026
Garunaren asteak neurozientziari buruzko ezagutza zabaltzea eta garunaren zein osasun mentalaren garrantzia gizarteratzea helburu dauka. 1996 az geroztik antolatzen da, eta geure Farmazia tartean Juan del Arco k gogorarazo dau milioika pertsonek pairatzen dabela gaixotasun neurologikoren bat , gaur egun desgaitasunaren arrazoi nagusietako bat bihurtu diranak. Garuna giza gorputzeko organurik kon...
Janus Lesterrek disko barria kaleratuko dau abenduan eta bira bategaz ospatuko dau 04.03.2026
Janus Lester rek, Jokin Pinatxo k gidatutako proiektu musikalak, disko barria eta bere ibilbidean mugarri izango dan biraren lehen datak iragarri dauz. Bilboko Euskalduna Jauregia n egindako ekitaldi berezi baten, artista beratarra pozik agertu da, hilabete luzez sekretupean gordetako lana, azkenean publikoari aurkezteko aukerea izan daualako. Lehen zuzeneko emonaldia abenduaren 19 an eskeiniko da...
Saioa Larreagak buztinari forma emoten deutso, artea bizitzeko modu bihurtuta 03.03.2026
Areatza n kokatutako Buztinola zeramika tailerra k 2023 tik buztinaren inguruko sormena sutatzen dau. Bertako arduraduna dan Saioa Larreaga z egon gara, eta nabarmendu dau artea "bizitzeko era" dala berarentzat. Tailerra eta denda buztartzen dauz egitasmoak: klaseetan 15 ikasle inguru dabilz gaur egun, eta pieza erabilgarri zein artistikoak sortu eta saltzen dira. Saioa Larreagak entzuleei gonbida...
Munduan 7.000 gaixotasun arraro dagoz 28.02.2026
Lore-hauts edo polenaren alergiaren gainean egin deusku gaur be berba Juan del Arco botikariak, lehengo astean atal batzuk jorratu barik geratu jakuzan eta. Gaurkoan prebentzino neurriak gogorarazo deuskuz eta tratamentuez be egin deusku berba. Horrez gain, gaurkoa ezohiko gaixotasunen munduko eguna izanda, munduan 7.000 gaixotasun arraro dagozala esan deusku.
Brasilgo diktadura militar garaiko pelikulea da "El agente secreto" 28.02.2026
Ikusgarr i zine aretoan El agente secreto dabe helduentzako astegoien honetan, eta Baba Yaga eta sorginkerien liburua marrazki bizidunak umeentzat. Netflixen 3 telesail eta 3 pelikula estreinau ditue asteon. El flow de Kagoen , Agentes del misterio eta Baki Dou, el samurai invencible telesailak. Eta pelikulak, Todo por un parto, Leo y Lou eta Acusada . Amazonen pelikula bi estreinau dira asteon:...
Heuk Esan! buruan eukan egitasmoa dala azaldu dau Urkiagak 26.02.2026
Juantxu Urkiaga musikari bizkaitarrak proiektu barri bat aurkeztu dau, euskal musika tradizionala ren transmisioa eta barrikuntza buztartzea helburu dauana: Heuk esan! deitzen da taldea. Aspalditik eukan buruan egitasmo hau, eta orain pausua emoteko unea heldu dala dino. Urkiagaren esanetan, ezinbestekoa da gure kulturaren alde egitea eta musika tradizionala belaunaldi barriei hurreratzea. Ohartar...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.