ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Galdera Basatiak 1x05: Errealitatea 11.05.2025 32:07
“Heldua izatea erralitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu orandik ere erralitateak harritzen zaitu, entzule? Penstalari presokratikoak erralitatearen oinarriaren bila aritu ziren: zer da aldaketa guztien atzean irauten duena? Ura, sua, lurra, haizea, zenbakiak, atomoak… Zein helduleku daukagu? Zeren g...
Oroimen Histerikoa 3x29: Tekno-pitoniso eskasak 06.05.2025 22:25
Munduan, beharbada, bost ordenagailurentzako merkatua zegoela esan zuen Thomas J. Watson IBMko presidente ohiak.1956an hil zen bera, eta beraz, ez daki bere aurreikuspena nahiko kaxkarra zenik. Baina guk bai, eta antzeko hanka sartze historikoak ekarri ditugu gaur.
Galdera Basatiak 1x04: Maitasuna 04.05.2025 40:25
Platonek jasotako “Oturuntza” liburu klasikoan, gonbidatuek maitasuna definitzeko diskurtso bana jorratzen dute. Hala dio batek: "Ausart jokatzeko kemena ematen du; maitaleak eta maiteak osaturiko armada gaindiezina litzateke". Beste batek, ordeam honela definitzen du: "Maitasunak muturreko elementuak adiskiditzeko gaitasuna dauka: hotza eta beroa, lehorra eta hezea… aurkakoen harmo...
Egonarria 3x14: Baserrietako erremintak I Aran Sagarzazu 30.04.2025 32:14
Motorrik gabeko lanabesek zer autonomia ematen diguten bizi berri dugu itzalaldiarekin, Euskal Herri Hegoaldean. Aran Sagarzazuk lurra lantzeko Oñatin erabili izan diren eskuzko erreminten bilduma osatua du, baserriz baserri. Lan tresnez hainbat ikuspegitatik aritu da Eli Pagolarekin, noka: izenez, jakintzaz, lanarekiko harremanaz, lan banaketa sexualaz, ateraldiez...
Oroimen Histerikoa 3x28: Hinteligentzia militarra 29.04.2025 26:44
Aktualitatea eta historia hari berean doaz, eta gaur gertatzen ari denak beti garamatza atzera. Azkenaldian aurrekontu militarra handitzen ari dira estatuak eta Europar Batasuna gerra eta hondamendi hotsak aitzakia hartuta. Bada honek, iraganeko proiektu militar bitxi batzuk ekarri dizkigu gogora.
Menda Bikoitza 2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar 28.04.2025 33:33
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia, oreganoa edo salbia), eta baita hauts egindakoan espezietzat hartzen ditugun barazkiak ere, piperrak kasu. Ikerketak he...
Galdera Basatiak 1x03: Heriotza 27.04.2025 37:03
Ba al da gure bizitza zeharkatzen duen galdera basatiagorik heriotzari buruz egiten ditugunak baino? Nola aldatzen da bizitza galtzearekiko dugun begirada heldutu ahala? Maddi Nazabal filosofo eta irakasleak dio haurrak beldurretik baino, kuriositatetik hurbiltzen direla heriotzara. Beste behin, badugu zer hausnartu eta zer ikasi beraiengandik. Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatia...
Egonarria 3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan I Joseba Attard 24.04.2025 31:52
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin zioten. Egun, Ea-ko Bedarona auzoan bizi dira, Olabe baserrian. Sasoi honetan ardiei ilea mozten dabil Joseba, baserriz baserri joaten dira zerbitzu profesionala ematera. Gaztetxotan hasi zen ardiei ilea mozten, aitari segi...
Galdera Basatiak 1x02: Irudimena eta literatura 13.04.2025 33:48
Galdera Basatiak podcastaren biagrren saioan Malen Etxebeste eta Xabi Salaberria gonbidatu ditugu. Etxebestek haur filosofia saioetan parte hartu zuen umetan, eta orain ere filosofia mundutik hurbil dabil. Salaberria, 1545 argitaletxeko kidea da, eta urteak daramatza tailer hauek antolatu eta gidatzen. Euren esperientzietatik hitz egin dute irudimenaz eta literaturaz Iñigo Martinez Peñarekin. Podc...
Beranduegi 5x16: Debako ume eta ziklistekin, elkarbizitzarik ez 11.04.2025 59:57
Garaiak asko aldatu direla esan ohi dugu, baina aste honetako Beranduegin ohartu gara espazioak bai, baina eskema ez dela hainbeste aldatu: aita-semeak kiroldegian daude, eta ama-alabak liburutegian. Beno, Deban ezik, Euskal Herriko beste leku guztietarako balio du. Saio amaieran jarri dugun kanta: Neubat - 'Felson' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure ekarpena Proposamene...
Oroimen Histerikoa 3x27: Munduari birra 08.04.2025 31:40
Udaberrian sartuta, uda usaina bazterretan, garagardo zaleon denboraldia hasi da, eta gaurko saioa zuentzako da. Baina podcast serioa da hau, eta mozkortzekotan, historiaz mozkortzen gara gu. Horregatik, iraganean garagardoak eta langile eskubideek izandako harremana ekarri dugu gurera.
Menda Bikoitza 2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria 07.04.2025 29:09
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak, eta gure egunerokoan arruntak direnak, nahiz askotan ez dakigun izenik jartzen ere. Gaurko sendabelarra, berriz, hirusta gorria da. Urte sasoi honetan loratze betean daukaguna. Loretxo gorri ho...
Galdera Basatiak 1x01: Haurtzaroa 06.04.2025 23:46
Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. “Erantzunen bila” aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak gaur abiatu duen podcastean. Lehen kapituluan, haurtzaroa abiapuntu hartu eta podcast seriearen marko orokorra marraztuko du Martinezek: bere buruarekin gogoetatuko du, baina jendearen audio laburre...
Egonarria 3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete 04.04.2025 16:03
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta fruitu exotiko hauek ere lantzen ditu: mangoa, marakuia, litxia, luloa, ahuakatea... Igor Lete Ispasterko Iparragirre baserr...
Beranduegi 5x15: Bergarako besarkada 2.0 04.04.2025 1:05:50
Saio berezia egin dugu aste honetan, Bergaran, Aupa Etxebeste filma grabatu zen etxean, bi bekadunekin: Miguel Angel Rodriguez eta Garbiñe Larrea. Gaiak beti bezala, asko eta sakon landuak, hortan badakigu. Baina bolumenak ez dira gure fuertea, beraz, barkatu aldez aurretik. Saio amaieran jarri dugun kanta: Ruper Ordorika - 'Egin Kontu' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure...
Oroimen Histerikoa 3x26: Orban I. Nafarroakoa 01.04.2025 25:50
Justiziaz hitz egingo dugu gaurko saioan. Gaur egungo ikuspegitik begiratuta etika edota justizia beraren mugak, eta batez ere, logikarenak gainditzen dituzten adibide batzuk ekarri ditugu.
Oroimen Histerikoa 3x25: Ilargia lapurtuko nuke gauero 25.03.2025 19:28
Aste honetan are urrutiago joango gara eta ilargira bidaiatuko dugu. “Pauso txiki bat da gizon batentzat, baina pauso handi bat gizadiarentzat”, esan zuen Neil Armstrongek Ilargia lehen aldiz zapaltzean. Baina berak pauso txiki hori eman ahal izateko gizon eta emakume askok pauso asko eman behar izan zituzten.
Menda Bikoitza 2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz 24.03.2025 34:00
Zientzialariek egindako beste ikerketa harrigarri bat dakarkigu gaurkoan. Ez da sinetsi erraza, baina Biblian agertzen den zuhaitz bat berpizteko gai izan direla esan digute berriki. Honek zer esan nahi duen, zertarainoko eragina izan dezakeen eta bestelako ondorioei buruz aritu gara podcastaren lehen zatian. Gaurko sendabelarra txikori-belarra da, bai, beste behin. Gure podcastaren lehen denboral...
Beranduegi 5x14: Harry Potter eta beste friki batzuk 21.03.2025 1:03:16
Aste honetan “guaismoari etabarri buruz” aritu gara, Tornerrek ondo azaldu bezala. Kevinen desiraz hitz egiten hasi, eta bollerak, bertsolariak, frikiak eta Harry Potter uztartzen amaitu dugu. ARGIA irakurtzeak, tarteka, ematen digu zertaz hitz egin. Ze badakizue: polemika non, gu han. Saio amaieran jarri dugun kanta: Aberri txarrak - 'Teo eta Gorputz Atalak' E! Gogoratu. Telegram kanala...
Egonarria 3x11: Argindarren kableei jarraika I Alvaro Campos 19.03.2025 27:44
Makroproiektu energetikoen proiektuak nagusi dira albisteetan: hemen zentral eolikoa jarri nahi dutela, haraxeago zentral fotovoltaikoa... Baina gaurko saioan gakoari egingo diogu jarraipena: argindarrari eta hori garraiatzeko azpiegiturari. Nola dago antolatuta sare elektrikoa? Azpiegitura bakoitza norena da? Galdera horiei eta gehiagori erantzuteko gonbidatu dugu Alvaro Campos. Ingeniaritza Term...
Oroimen Histerikoa 3x24: Ninja kamikazeen harakiria 18.03.2025 27:29
Hainbeste eurozentrismo eta euskozentrismoren ondoren, ahalik eta lurralde urrun eta exotikoenera joko dugu gaurkoan: Japoniara. Zehatzago, erabili ohi ditugun hiru hitz japoniar nondik datozen kontatuko dizuegu.
Oroimen Histerikoa 3x23: Euskozentrismoa 11.03.2025 22:33
Ondo edo gaizki berdin zaigu, baina zenbat gustatzen zaigun gutaz hitz egiten dutenean. Historian zehar Euskal Herriari eta euskaldunei buruz asko hitz egin dute atzerritarrek, eta gaur gutxi batzuk ekarri ditugu.
Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak 10.03.2025 31:40
Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu , eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa konplexutasunerako bidea dela pentsatu izan da orain arte, baina garoak kontrako norabidea hartu du, sinpletzera joaz. Intsusari buruz...
Beranduegi 5x13: Tolosako pikolo buenorroak 10.03.2025 1:00:20
Hemen duzue aste honetako Beranduegi saioa. Udaberri giroak eta hego haizeak aztoratuta guardia zibilei alde onak ikusten hasi gara: zenbaitek begi bista gozatzeko, behintzat, balio dute, Tolosakoak kasu. Hortik aurrerako beste kontuetan berrikuntzarik ez, Batzokiak, Porrotx eta Öcalan, besteak beste. Saio amaieran jarri dugun kanta: Boyanka Kostova - 'Europa do Oeste' E! Gogoratu. Teleg...
Egonarria 3x10: Garai kontserbak | Ana de la Maza 07.03.2025 17:06
Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak halaxe egiten du, Garai Kontserbak proiektuan. Bere baserri-lantegian egon gara, kontserbak egiteko prozesua ezagutzen. Bere produktuak erakutsi dizkigu, merkaturatzeko dauden zailtasunak eta kontserbek dituzten aba...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.