ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Oroimen Histerikoa 4x09: Santua eta zikina 02.12.2025 25:32
Aita Santuak lehen santu milleniala, lehen zibersantua, kanonizatu du berriki: Carlo Acutis gazte italiarra leuzemiak jota hil zen 2006an eta 2025eko irialren 7an izendatu zuten santu internet bidez jainkoaren hitza zabaltzeagatik egin zen ezagun. ezaguna zen gaztea. Beraz, santu izateko aukerak zabaltzen ari direla ikusita, santu izateko ikastaro trinko bat eskainiko digu nagore Irazustabarrenak....
Menda Bikoitza 4x05: Genomarik handiena, garoarena 01.12.2025 30:19
Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du gizakiaren genoma. Pazifikoan hazten da eta bere genoma sekuentziatu ondoren etorri da sorpresa. Espezieen bizi irauteari eta egokitzeko gaitasunari buruzko informazioa ematen digu. Genomaren tamainaz ere aritu gara, hau da, zertarako sortzen...
Egonarria 4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga 27.11.2025 20:41
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du, baserrien iraupena bermatzeko. Elikadura burujabetza du oinarri eta kaletarrek ere lekua izatea aurreikusi dute. Bertako kide diren Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga elkarrizketatu ditu Eli Pagolak.
Oroimen Histerikoa 4x08: Ai Kattalin, Kattalin! 25.11.2025 30:07
Azken saioan Elisabet I.a Ingalaterrako erreginaz aritu ginen: erregina birjinaz. Eta aste honetan putaren txanda da: Katalina II.a Errusiakoa. Haren bizitzaren nondik norakoak azaldu dizkigu Nagore Irazustabarrenak, ohi bezala, musikaz lagunduta.
Beranduegi 6x06: Euscoach gudariak gara 21.11.2025 1:09:09
Gida espiritual, edo euscoach, edo laguntzaile-bideratzaile hasiberriez aritu ginen aurreko saioan. Lider beterano bati buruz hitz egin dugu, berriro, hamaikagarrenez, oraingoan: Jon Maia handiaz, Euskal Herriaren itsasotasunaz eta belaontzi gogorrenentzat ere biziki arriskutsuak diren izotz-mendiez. Izotz-mendiak bezalakoak omen gara guztiok, jokabide batzuk azaleratzen ditugu, baina urpean ezkut...
Oroimen Histerikoa 4x07: Erregina, sasikumea eta birjina 18.11.2025 33:10
Aro monarkiko batean sartzera doa Oroimen Histerikoa podcasta. Datozen bi saioetan monarkiari buruz ondo hitz egingo dugu. Zehazki, monarkiaren kide batzuei buruz: emakumeak. Edo agian, ondo hitz egin esatea gehiegi da; ez dugu ohi bezain gaizki hitz egingo.
Menda Bikoitza 3x04: Udazkeneko erorierarentzat bost sendabelar 17.11.2025 33:07
Sandra Diaz biologo argentinarraren ekarpen interesgarriekin hasi gara gaurkoan. Bide horretatik, etorkizunaz, gure zein landareen etorkizunaz, biodibertsitateari buruz eta kontsumokeriak eta ingurumen arazoek hartu duten larritasun mailaz ariko gara. Izan ere, berak ematen dituen datuak beldurtzekoak dira: munduko begetazioaren %40 arriskuan dago. Bake Nobel sariduna da Diaz, eta zientzian gehien...
Egonarria 4x02: Lurramatik saio berezia 13.11.2025 52:55
Zuzeneko emanaldia egin dugu azaroaren 8an Lurramatik, Kanalduderekin elkarlanean. Laborantza herrikoiaren besta giroa eta puntako elkarrizketatuak ekarri dizkigute Mattin Jauregik eta Eli Pagolak: Sor markez Panpi Olaizola (Ezpeletako biperra) eta Ximun Bergougnan (Irulegiko arnoa) Lurramaz Delia Delanne eta Julene Etcheverry Pacheco (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) Erreleboaz Kleina Sallaberr...
Oroimen Histerikoa 4x06: Laki gudari, Björk lehendakari 11.11.2025 31:24
Urteurren bat hartuko dugu aitzakia gaurko saioan: 50 urte dira Islandiako emakumeen grebatik, eta honek, herrialdeaz hitz egiteko aukera eman digu. Islandiak, halako uharte txikiak, eta hain gutxi populatuak, munduan nolako eragina daukan aztertuko dugu.
Beranduegi 6x05: Ez ezkerra, ez eskuina: Coach 05.11.2025 58:00
Zer da ezkerra? Zer da eskuina? Zer da feminista? Zer da matxista? Non dago muga? Zein da Stalin?... Ez dira galdera soilak, Asier Arteaga gure gida espiritualak eman dizkigun irizpideak dira, eta guk fin jarraituko dugu gure coach-a. Errabia ematen badizu, zure arazoa da. Guk hautatu dugu gure bidea. Eta entzule, zuentzat abisu bat dugu: zenbat eta gehiago kexatzen zareten Urnieta eta Legazpireki...
Oroimen Histerikoa 4x05: Ez zeonk potrorik 04.11.2025 31:28
Azken saioan Batis izeneko komandante batez hitz egin zigun Nagore Irazustabarrenak. Enukoa zen Batis, hau da, barrabilak moztu zizkioten nerabetan. Gaiak gehiagorako ematen duela eta, gaur kastrazioaz hitz egingo dugu, eta horrek, Heaven's Gate sektaren historiara ekarriko gaitu.
Egonarria 4x01: Txondorra artea ere bada I Joseba Goienola eta Txetxu Collado 03.11.2025 22:42
Txondor plaza prestatzetik ikatza atera bitarteko pausoak ikusgai ditugu Egonarria saio honetan. Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekari esker, Colladok Txondor plaza antzezlana sortu du Berriatuako egonaldian eta txondorra egin dute aurten. Ikazkintzari buruzko ezagutza bildu dute: "Nafarroan oraindik ere ikatza egiten duten jendea badago". Lehen aldiz txondorra egiten nola moldatu diren...
Menda Bikoitza 3x03: Landareak berpizten dituen gizona 03.11.2025 26:57
Ingalaterrako lorategiak maite ditugu. The poison garden lorategiari buruz aritu ginen podcasteko hamargarren saioan eta gaur Kew Gardens lorategiari buruz arituko gara. Londresen dago kokatua eta munduan dagoen landare bilduma handiena dago bertan. Hango lorezainen artean dago Carlos Magdalena asturiarra. Bere lanaren berezitasunak aipatu ditugu, nola aditua den desagertutako landareak, batez ere...
Oroimen Histerikoa 4x04: Denek nahi dute Gaza izan 28.10.2025 37:15
Orain dela aste batzuk ARGIAk kaleratu zuen Palestinari buruzko ale berezirako K.a. 232ko Gazako setioari buruz idatzi zuen Nagore Irazustabarrenak. Bertan, Gazako biztanleak aipatu zituen hainbatetan, eta galdera bat buruan zuela geratu omen zen: garai hartan nor ziren gazatarrak? Nondik zetozen? Zein jatorri zuten? Erantzuna luzea da, eta noski, podcast baterako eman digu.
Beranduegi 6x04: Batzokiak eta emozioak 24.10.2025 1:06:33
Gaur ere jostari gatoz, eta asmatu nor den nor: gutako batek ligatu egin du, beste bat haurdun geratzen saiatzen dabil, hirugarrena Oñatiko batzokiko talo zalea da, eta Hedoi Etxarterekin laurok liatuko ginatekeen arren, batek gogo berezia du. Entzun eta jakingo dituzue erantzun zuzenak. Saio amaieran jarri dugun kanta: Monsieur Lecrêpe x YPSEN - 'Handsome Izzy' E! Gogoratu. Telegram ka...
Oroimen Histerikoa 4x03: Tyrannosaurus kitsch 21.10.2025 30:09
Iragana nola irudikatu dugun eta errealitatea nolakoa zen, askotan ez dabiltza oso hurbil. Iraganeko kontzepzio estetiko okerrak ekarri dizkigu aste honetan Nagore Irazustabarrenak, dinosauroak, eskultura klasikoak eta argizari museoak oinarri hartuta.
Menda Bikoitza 3x02: Landareen oihuak eta azeri buztana 20.10.2025 24:38
Landareen inteligentzia, gaitasunak eta sentiberatasuna hizpide izan ohi ditugu podcast honetan, eta azken urteetan botanikan egiten ari diren ikerketak ekartzen ditugu horretaz aritzeko, landareekiko daukagun begirada aldatzen ari baita. Gaurkoan landareek oihu egiteko gaitasuna dutela aipatzen duen albistearekin gatoz; hori gutxi ez, eta hainbat egoeraren aurrean angustia sentitzeko gaitasuna du...
Oroimen Histerikoa 4x02: Hitz eta Blitz 14.10.2025 27:24
Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuz. Edo, bestela esanda, Blitz -a hasi zen. Eta salto batean 75 urte atzera egin eta garai hura ekarri digu gogora Nagore Irazustabarrenak; Blitzaren aurkako erresistentzia era elkartasunaren sinbolo nagusietakoa diren argazkiak oinarri hartuta: Londreseko metroko tuneletan babestu zi...
Beranduegi 6x03: Legazpin kultura gutxi 13.10.2025 1:03:25
Sei urteren ostean bere lehen bilkura egin du Beranduegik, saioa hobetzeko asmoz. Baina oraindik ez espero hobekuntza handirik, betiko gaiei heldu diegu: Kevinen lige izendaezinak, Zarauzko jende sasi-famatua, Zinemaldiko hondarrak, Legazpiko kultur eskaintza amaiezina, eta beste mila kontu. Saio amaieran jarri dugun kanta: Xiberoots - 'Rgga ragga' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badug...
Oroimen Histerikoa 4x01: Hil da, hil da gure katue 07.10.2025 31:17
Bizi-bizi ekin diogu ikasturteari, eta zer hoberik bizirik gaudela sentitzeko heriotzari begira jartzea baino. Askotan esaten da heriotza dela dugun ziurtasun bakarra. Baina herio beti hor egon den arren, hau bizitzeko moduak eta ohiturak ez dira beti berak izan. Adibidez industrializazioak goitik behera aldatu zituen. Eta nola ez, Oroimen Histerikoa saioan atzera begira jarri gara.
Menda Bikoitza 3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena 06.10.2025 34:59
Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen medikuntzaz hitz egiten du. Gaur egun ere erabiltzen dugu eta oso antzeko erabilerak ematen dizkiogu, hori da bitxiena (edo...
Beranduegi 6x02: Gutako bi ez gaude haurdun 26.09.2025 1:12:21
Gu ez gara Zinemaldira joan, Zinemaldia etorri da gugana. Alfonbra gorriko aktore bat dugu gure artean, eta primizian eman digu bere pelikularen berri. Baina aktoreak soilik ez, Beranduegiren aniztasunaren isla, haurdunak eta aitatxo ernegatuak ere baditugu gure mikrofonoetan. Orain zuen lana da asmatzea nor den nor. Saio amaieran jarri dugun kanta: Puntu takoma feat. Naxker - 'Dikotomia&apos...
Beranduegi 6x01: Arnaldokosobarrak 12.09.2025 1:02:18
Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta bitartean gaztetxeetan geratuko gara. Behin hori esanda, gainontzeko minutuak Kevinen Serbiako bidaiarentzat izan dira, eta orain...
Alfer edition 3x38: Makrodiskoteken jatorria 15.07.2025 16:43
Azken irlara iritsi gara eta oraingoan ez dugu itzultzeko asmorik. Ez, behintzat, irailera arte. Ur urdin, lur gorri eta pinu usaina duen Balearretako irla diskoteka eta festengatik da ezaguna, baina jakin, hau ez dela gaur egungo kontua, badu bere historia.
Beranduegi 5x21: Serbiako giripollasa 11.07.2025 1:05:59
Ez genuen uste inoiz egingo genuenik, baina Beranduegin turismoaren apologia egiten hasi gara. Baina ez edozein turismorena, guk Kevin eredua defendatzen dugu: hartzak, nudistak eta lapurrak, Serbian. Hori da guk defendatzen dugun turismoa. Hartu apunteak zuen uda antolatzen hasteko. Eta eskaera zuzen bat ere bai gaurko saioan: hainbeste talde itzultzen ari diren honetan, buelta dadila Hemendik At...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.