ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Menda Bikoitza 3x10: Hamabi konposatu minbiziaren kontra 12.02.2026 35:42
Oso modu arraroan aldatzen ari dira landareak Danimarkan, eta zientzialariek ez dakite zergatik. Albiste deigarria iruditu zaigu eta saioaren sarreran hainbat hipotesiri buruz aritu gara. Gai nagusia, berriz, minbizia izan da, bere kontra egiteko hamabi osagai edo konposaturi buruzko ikerketa sendo bat , zehazki. Hauetako asko sendabelarrak dira, eta batzuk gure artean oso ohikoak. Gomendioaren at...
Egonarria 4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri I Iñaki Sanz Azkue 11.02.2026 28:33
🌿 Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik, herri lurrekin harreman estua du iratzeak eta eragin handia izan du paisaiaren bilakaeran. 🌿 "Iñistorketan" liburuan jaso ditu historia eta istorio horiek Iñaki Sanz Azkuek, eta berarekin jarri gara XVIII. mendetik...
Oroimen Histerikoa 4x16: Gezurrak hanka luzea 10.02.2026 23:55
Gaur liburutegi berezi batez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Bibliotheca Fictiva du izena, fikziozko liburutegia, eta Johns Hopkins unibersitatean dago (Baltimore, AEB). Fatsifikazio historiko eta literarioak biltzen dituen liburutegi berezia da eta 22.000 dokumentuz osatua dago. Nolabait esateko, gezurrak biltzen dituen liburutegia da.
Etxerako Lanak 1x05: Gizon irakasle gehiago behar da Haur Hezkuntzan? 09.02.2026 11:39
Berriki argitaraturiko txosten batek dio ongi legokeela Haur Hezkuntzan maisu gehiago izatea, genero estereotipoak apurtzen eta zaintza ardurak banatzen laguntzeko. Txikienen hezitzaile aritu diren Axi Iriarte eta Rafa Lizeagak beren esperientzia kontatu diote Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 6x10: Ehiza da bizitza 04.02.2026 1:04:38
Argia Sariak pasa berri, euskal prentsa eta kultur munduko txutxumutxuak ekarri ditugu aste hontan; Kevinek ekitaldiko aurkezpenean esan bezala, euskal prentsa larrosa egitea baita Beranduegiren funtzioetako bat. Hori bakarrik ez, Olentzeroren identitate sexuala ere izan dugu hizpide; eta hortik, ehizara, finean, bizitzara.
Egonarria 4x06: Mingain urdinaren gaitza, eta berau zabaltzearen oinarrian dauden politikak 04.02.2026 23:53
Hausnarkari denei eragiten die eltxo zehatz baten ziztaden bidez kutsatzen den gaitz honek, baina artaldeetan dauka ondorio larriena. Gaitza kudeatzeko politika aldatu izanak gaitza gehiago zabaltzea eragin duela salatu du. Hau da, ganadutegi handien aldeko neurri politikoak hartu izana dago oinarrian. Artaldeen ongizatean sortzen dituen kalteak eta eragin ekonomikoak deskribatu ditu eta berretsi...
Oroimen Histerikoa 4x15: Joko olinpijoak 03.02.2026 27:57
2026ko otsailaren 6an 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak abiatuko dira Milano-Cortinan, Italiar Alpeetan. Nabarituko zenuten dagoeneko munduan zehar zabaldu den espiritu olinpikoa, kontinente eta herrialde guztien arteko batasun baketsua. Ba giro lasai honetan, neguko olinpiar jokoez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak.
Etxerako lanak 1x04: Guraso ipurterre gehiegi harmailetan? 02.02.2026 12:59
Lehiatik eratorritako ikasketez jardun genuen aurreko podcastean, baina gaizki ulertutako lehiak albo-ondorio kaltegarriak (eta irain eta garrasi ugari) ere baditu. Zergatik uste du hainbeste gurasok Messi bat duela etxean? Mikel Garcia Idiakezek Ainhoa Azurmendirengana jo du, lehiari buruzko bigarren kapitulu honetan ere.
Menda Bikoitza 3x09: Erruda, pozoinetik magiara 29.01.2026 33:00
Erruda edo boskotxa ( Ruta graveolens ) izan da gaurko saioko protagonista. Entzule batek idatzi zigun errudaren inguruan galdezka, hain zuzen, bere amatxik zizareen kontra erabiltzen zuelako. Ahotsak.eus atarian bilaketa egin eta Martina Bergararen ahotsa ere ekarri dugu, berak erruda nola erabiltzen zuen azaltzen baitu bertan. Sendabelar hau nolakoa den, zertarako erabiltzen den, eta batez ere,...
Etxerako lanak 1x03: 25-0 galduta, norbaitek irabazi du? 26.01.2026 10:49
Haurren arteko norgehiagoka askotan, tanto kopuru batetik aurrera markagailua gelditu egiten da, alde oso handiko emaitzak ezkutatzeko. Baina nola da posible halako aldea adin antzeko haurren jokoan? Hariari tiraka, hainbat galdera mahaigaineratzen lagundu dio Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 6x09: Teo Senegalen 24.01.2026 1:09:39
Kevin da gure korrespontsal ofiziala, baina oraingoan Axik ekarri digu Senegalgo berri, eta ondorio nagusia atera du: zuriok gaizki eginda gaude eta behera begira bizi gara. Hau orokorrean, xehetasun gehiago eman ditugu saioan. Eta ohi dugun bezala, gaizki egindako espezieko jende askoz aritu gara: Trump, Josu Jon Imaz, Bush, Jesukristo, Teo... zerrenda amaigabea da. Saio amaieran jarri dugun kan...
Oroimen Histerikoa 4x14: Hiru inbaditzailetxo 20.01.2026 27:59
Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko.
Etxerako lanak 1x02: Ikasturtea errepikatzea, drama ala aukera? 19.01.2026 13:03
Ez da oso ohikoa ikasleek ikasturtea errepikatzea, baina hala erabakitzen denean, zeintzuk dira ondorioak? Ebaluatzeko modua, ikerketek diotena, errefortzuak eta familiak ditu hizpide Mikel Garcia Idiakezek. Iritzia ematen izan ditu Pedro José Macho ikuskaria eta Agurtzane Martinez eta Myriam Iralde irakasleak.
Egonarria 4x05: Arabako urre likidoaren bila I Mikel Izagirre (Erroiz proiektua) 15.01.2026 22:24
Duela 2.200-2.500 urte iritsi zen olibondoa Arabara, feniziarren eskutik. Aldiz, oraindik oso ezezaguna da euskal herritar askorentzat. Erromatarrek egin ohi zuten modura, mahastiaren inguruan dute olibondoa landatuta Lantziegoko (Araba) Erroiz proiektuan. Modu tradizionalean olibondoa nola lantzen duten azaldu du Mikel Izagirrek. Ekologikoan zaintzen dute Arroniz barietateko olibadia eta kalitate...
Menda Bikoitza 3x08: Emakume zientzialariak bai, guruak ez! 15.01.2026 29:48
Rosa Tristanek Mujeres con Ciencia webgunean idatzitako artikulu bat landu dugu gaurkoan. Asima Chatterjee kimikari indiarraz aritu gara. Emakume honek balio handiko lana egin zuen sendabelarren eta botiken arloan eta interesgarria iruditu zaigu bere bizitza gure podcastera ekartzea. Ayurveda medikuntza tradizionalean erabiliak diren sendabelarrak ikertzen hasi zen eta haietatik eratorritako botik...
Oroimen Histerikoa 4x13: Besarkatu astelehenak 13.01.2026 21:32
2026ko urtarrilaren 19an Blue monday ospatzen da, astelehen goibela edo tristea moduan itzultzen dena. Urteko egunik tristeena omen da urtarrileko hirugarren astelehena, eta horren jatorri historikoa bilatzeko gogoa piztu zaio Nagore Irazustabarrenari. Arazoa da ez duela jatorri historikorik, baina hala ere saioa bete egin behar.
Etxerako lanak 1x01: Etxerako lanak, zertarako? 12.01.2026 11:31
Zenbat eta zein etxerako lan bidaltzen dituzte irakasleek? Zertan dira lagungarri eta zertan ez? Ba al dute zentzurik? Eztabaida klasiko batekin hasi du saila Mikel Garcia Idiakezek. Oraingo honetan, Lurdes Imaz guraso elkarteko koordinatzailea eta Iñaki Larrea irakaslea izan ditu bidelagun.
Menda Bikoitza 3x07: Sendabelarrak eta botikak, ze parea! 29.12.2025 33:36
Sendabelarren eta botiken arteko elkarreraginak izango ditugu hizpide. "Emaidazu zerbait naturala, botika asko hartzen dut eta" bezalako esaldiak askotan entzuten ditugu, eta pentsamolde horren okerraz aritu gara. Rosario Cáceres Fernández-Bolaños farmazilariak idatzitako artikulua ekarri dugu. Bertan botika “kimikoen” eta alternatiba “naturalen” arteko talkaz ari da; Idorreria, liserike...
Oroimen Histerikoa 4x12: Kristo aurreko Jesukristo 23.12.2025 26:43
Abenduaren 25ean 2026 urte beteko dira Nazareteko Jesus Betleemeko estalpe batean jaio zela. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000.000 pertsonak ospatzen dutena, edo duguna. Beraz, garaiak hala eskatuta, eguberriei errpaso historiko bat egin die aste honetan Nagore Irazustabarrenak.
Beranduegi 6x08: Patata sozialak eta turbantedun emakumeak 18.12.2025 1:06:23
Aurten ere asko eman digu Durangoko Azokak eta euskal famoseoaren analisi sakona egin dugu. FIjatu zarete nola egoten den jende ezaguna stand-en atzean ganadua ferietan egoten den gisan? Gozatu Beranduegiten historian lehenengoz hutsunez betetako saioaz, nongoa den ez dakigun oteizaren omenez. Saio amaieran jarri dugun kanta: Jitipi jatapa - 'Haurrock' E! Gogoratu. Telegram kanala ere ba...
Oroimen Histerikoa 4x11: Ford Fiesta kapitalista 16.12.2025 28:56
Berriki Zohran Mamdani New Yorkeko alkate aukeratu dute, eta haren aurkako kanpainan trumpzaleek demonizatu eta ezkerrak idealizatu egin du. Eta lore eta kritika horien artean batek deitu du Nagore Irazustabarrenaren arreta: “Mamdanirekin New Yorki gertatuko zaio Detroiti gertatu zaiona”. Eta zer gertatu zaio Detroiti?
Menda Bikoitza 3x06: Udazken laranja: liburu bat eta kurkuma 15.12.2025 30:13
Diario rural. Apuntes de una naturalista. Otoño-invierno liburua (Susan Fenimore Cooper, Pepitas de calabaza argitaletxea) ekarri dugu gaurkoan, tarteka sendabelarrekin, landareekin zein naturarekin lotutako irakurketak gomendatzea pentsatu baitugu. Udazkenerako irakurketa egokia iruditu zaigu. Batetik gure garaitik eta bizi moldetik urrun dagoen testu bat delako, eta bere erritmo pausatuak badu g...
Egonarria 4x04: Leitzako eta Araitz-Beteluko eskola jantokiak I Arantxa Iparragirre 11.12.2025 14:26
Nafarroan eskola jantokien dekretua aldatu da eta atea zabaldu dio tokian kudeatu ahal izateari. Leitza eta Araitz-Beteluko kasua ezagutu dugu, Arantxa Iparragirre guraso elkarteko kidearen eskutik. Zerbitzua euren gain hartzeak zer aukera ekarri dizkien azaldu du, nola sustatzen duen tokiko ekonomia eta elikadura osasuntsua, kudeaketa nola antolatzen duten... Nafarroako beste ikastetxeek ere badu...
Oroimen Histerikoa 4x10: 30 kiloko best-sellerra 09.12.2025 17:48
Aurreko saioan santuei buruz hitz egin genuen. Eta argitu genuen, lehen zibersantua kanonizatu duten arren, oraindik online mirariak ez dituztela homologatu. Iraganean, ordea, eliza katolikoa bizkorrago ibili izan da teknologia berriak baliatzen; eta inprenta Europara iritsi zenean, eliza lehen lerroan zegoen asmakizunaren onurak ustiatzeko.
Beranduegi 6x07: We laket Urduñako mojak 04.12.2025 1:02:43
Euskararen eguna baino zenbat egun lehenago hilko zara zu? Mikel Laboa bi egun lehenago hil zela deskubritu dugu. Eta abeslari ezagunez hizketan hasita, hipotesi bat horra: Bulegoko abeslariak ezkutatu zuen Irulegiko eskua; zeren egun bakar batean kanta bat egitea nahiko susmagarria iruditu zaigu. Beranduegiren atal kulturala amaitu ostean, gazteek alkoholik edaten ez duten etorkizun hurbilaean he...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.