ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Oroimen Histerikoa 3x22: Biolentzia txarra da baina... 04.03.2025 21:54
Azkenaldian Bigarren Mundu Gerraren amaierako hainbat gertakizunen 80. urteurrena ospatzen ari dira: Japoniaren errendizioa abuztuaren 15ean, Auschwitzen liberazioa urtarrilaren 27an, Dresdenen bonbardaketa otsailaren erdialdean… Eta guk ere aliatuek mundua salbatu izana ospatu nahi genuelako, saio hau eskaini diegu.
Oroimen Histerikoa 3x21: Txandarra Vs bakeroak 25.02.2025 22:42
Gaur eztabaida historiko sakon eta funtsezko bati buruz arituko gara: txandarra ala bakeroak? Zuek, zeinen alde egiten duzue? Esango du norbaitek zer ote dagoen esateko horretaz? Ba guk saio oso bat egin dugu, beraz, zerbait bai.
Menda Bikoitza 2x09: Itxaropena eta pasmo belarra 24.02.2025 31:04
Beste podcast bat dugu abiapuntu gaur: "La senda de las plantas perdidas" saio etnobotanikoa. Gurea entzuten duzuen askorentzat interesgarria izango delakoan. Bere newsletterra jasotzen dugu (gomendatzen dizuet), eta itxaropenaz eta landareez egindako hausnarketa asko gustatu zaigu. Aina. S Erice biologo eta idazlea da egilea eta "plantaesperanza" terminoaren alde idatzi du eta...
Beranduegi 5x12: Baginari oihu 21.02.2025 59:55
Beranduegi egi likidoen eta gezur solidoen arteko oreka bat da. Egia da gutako batek baginei oihu egiteko ohitura duela; eta gezurra da Kevin eta Izarrek Benito Lertxundi autoarekin kasik harrapatu zutela. Bi mutur horien artean mugitzen gara gu. Eta zuenak ere jakin nahi ditugu: egin al diozue inoiz zakil bati putz? Eta bagina bati oihu? Zuen esperientziak entzuteko gogoz gaude, probatu eta konta...
Egonarria 3x09: Guatemalako lurren aldeko ekintzaileak, mehatxupean I Leire Artola Arin 21.02.2025 24:57
Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Guatemalara kazetariekin antolatutako bidaian egon da Leire Artola ARGIAko kazetaria. Bidaia horretan bertatik bertara ezagutu ditu Guatemala kolonizatzen jarraitzen duten proiektu estraktibisten esperientziak. Enpresa multinazionalek herri indigenetako komunitateak bizi diren lurrak eta komunitateak hustu eta lur horiek ustiatzen dituzte helburu merkantili...
Oroimen Histerikoa 3x20: Jainkoaren txarriboda 18.02.2025 24:51
Azkenaldian zirko judizial bat baino gehiago ikusi ditugu. Sudur gorririk gabe, baina epaile asko dabiltza pailazoen pare. Baina saio honetan askotan esaten dugun bezala: hau ez da berria. Historian zentzu gabeko epaiketa asko egin dira, izan animalien, pertsonen, zein jainkoen aurka.
Oroimen Histerikoa 3x19: Txintxinaren jatorria 11.02.2025 20:16
Xabier Saldiasek hainbestetan abestu du diruaren hotsak bihotzean nolako poza ematen duen, eta gutako askok lagundu diogu kantuan, askorik jakin gabe poz baino buruhauste gehiago ematen dizkigun honek non duen jatorria; eta nori otu zitzaion paper zatiak inprimatzen hasi eta honi diru deitzea? Aste honetan diruari lotutako hiru hitzen jatorriaz hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak: moneta, dirua...
Menda Bikoitza 2x08: Sendabelarren inguruko albiste sentsazionalista eta mendaroa 10.02.2025 31:22
El Correok argitaratutako albiste sentsazionalista samar bat aletu dugu gaurko saioan. Izan ere, sendabelarren inguruan dibulgazio okerra egitea oso ohikoa da, zoritxarrez. Aloe vera, tearen zuhaitza eta bestelako landare on askori buruzkoa da aipatu artikulua; eta egia da, askotan ez direla hain onak sendabelar hauek, edo ez behintzat edonorentzat. Albisteak oinarrian Rosa Porcel idazle eta zient...
Beranduegi 5x11: ARGIAren ezkontza zibila 07.02.2025 1:07:55
Astebete pasa da ARGIAren ezkontza zibila ospatu genuenetik eta prentsa arrosa kutsua hartu du gaurko saioak, euskal famoseoaz aritu gara. Ez hori bakarrik, pedofiliaren gaiari ere heldu diogu berriro, eta Palestina Benidorm berria bihurtzeko Trumpen plana ere aztertu dugu. Saio amaieran jarri dugun kanta: Erokeria Music, Monsieur leCrêpe & Akademix Beats - 'Gure Jokua' E! Gogoratu....
Egonarria 3x08: Ahuakateak I Ainhoa Larrea 06.02.2025 17:39
Jende askok gosaltzen du ahuakatea: “koipe ona” delakoa asko dauka, kolesterola murrizten du eta aberatsa da fibra, potasio, azido foliko eta beste hainbat elementutan. Fruta exotikoa da, Mexikokoa jatorriz eta handik inportatzen da. Baina ez gara Mexikora joango: gaia lantzeko Ainhoa Larrea gonbidatu dugu, Fruitel frutazaleen elkarteko kidea. Urnietan hektarea bat ahuakate landatu ditu, 700 arbol...
Oroimen Histerikoa 3x18: Fuck news 04.02.2025 28:02
Geroz eta gehiago darabilgu ahotan 'fake news' edo albiste faltsu kontzeptua, tamalez, ugaritzen ari direlako gezurrezko notizia hauek ideia erreakzionario eta eskuinekoen mesedetan. Baina ez pentsa berria denik. Horren erakusle, historiako hiru albiste faltsu ekarri dizkigu Nagore Irazustabarrenak: Piltdowneko gizakia, Hitlerren panpina eta Erronkaribarreko enarak.
Oroimen Histerikoa 3x17: Azken 10 monarkak 28.01.2025 26:36
Ez da denbora asko pasa Europako herrialde batek azkenekoz monarkia abolitu duenetik. Zehazki, 2024ko abenduaren 8an bete ziren 50 urte Greziako herritarrek monarkiarekin amaitzea erabaki zutela. Baina oraindik bada zer abolitu, eta urteurren honek, Europan oraindik bizirik dauden monarkiei buruz hitz egiteko aitzakia eman digu.
Menda Bikoitza 2x07: Salbiaz asko daukagu esateko 27.01.2025 28:06
Gaurkoan sendabelar bakarra hartu dugu hizpide, badauka eta zer sakondua. Salbia (Salvia officinalis) da sendabelar hori, eta honen inguruan argitaratu den albiste bat hartu dugu abiapuntu, gai asko lantzeko aukera ematen digulako. Sendabelar honen olio esentzialarekin egindako ikerketaz aritu gara hizketan. Bertan, olio esentzial hau usaindu dute menopausia ostean dauden emakumeek eta horrek e...
Beranduegi 5x10: Pedofilia ez da txarra 24.01.2025 1:01:20
102. programara iritsi behar izan dugu Beranduegin ARGIAz serio hitz egiteko. Aralarren bozgorailu izatetik ezkerraren ordezkari izatera pasatzeko egin duen bideaz eta Euskal Herriko kazetaritza ereduez aritu gara. Hau guztia ARGIAren ezkontzarako astebete falta denean. Eta behin kazetaritza dosi gogor honen ostean, ikastolak eta eskola publikoa, pedofiloak eta pederastak eta Euskal Herriko padura...
Egonarria 3x07: Baso eskolak I Maialen Sistiaga 22.01.2025 23:00
Baso eskolen kontzeptua Danimarkan sortu zen 1950eko hamarkadan. Gurean Ekogunea izan zen 2016an baso eskolen proiektua martxan jarri zuena. Pandemia garaian baso eskola kontzeptua indartu egin zen eskoletan aire librearen eta mugimenduaren onurak agerian geratu ziren-eta. Urte gutxi pasa diren honetan, ordea, eskoletan berriro ere gela barruko dinamiketara jo dute pandemian basorako joera hartu z...
Oroimen Histerikoa 3x16: Donostiako hiru gauzatxo 21.01.2025 26:49
San Sebastian egunaren biharamunean, Donostian sortutako hiru gauzari buruz hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Ez dizuegu zein diren aurreratuko, baina bai zein ez diren: Kontxako barandila, danborrada eta Erreala.
Beranduegi 5x09: Pellonce eta Eki 17.01.2025 1:06:55
Izar berri batek gidatu du 2025eko lehen saioa eta Mitoaroaz hitz egitera eraman gaitu, Kevin txundituta utzi duen emanaldia: Palestinari elkartasun keinua, euskararen aldeko aldarria, osasungintza publikoaren bandera... hurrengo hauteskundeetan botoa Pello Reparazentzat. Saio amaieran jarri dugun kanta: Ezezez - 'Puntofinal' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure ekarpena P...
Oroimen Histerikoa 3x15: Ez dago musik II 14.01.2025 28:21
Hainbat musa ezagutu genituen pasa den astean, eta hurbildu ginen beraiengana, baina oraindik ez ziagu inspirazio nahikorik iritsi, eta bila segiko dugu aste honetan ere. Italiako Berpizkundea atzean utzi eta XIX. mendera joko dugu. Londresen prerrafaelitekin egingo dugu topo, eta Parisen, berriz, abangoardiaren hastapenekin.
Menda Bikoitza 2x06: Zuhaitzen eguna, bostorria eta jengibre erremedioa 13.01.2025 25:29
Gaurko lehen gaia Tu Bishvat edo Zuhaitzen Eguna dugu. Pasa den urtea geroztik ari gara ikusten egunero Palestinatik datozen irudi lazgarriak, eta podcast honetan sendabelarrei buruz hitz egiten dugun arren, gaurkoan egoera honi leku egin nahi diogu. Ez palestinarrei ezer esateko (zer esan?) baizik juduei zerbait gogorarazteko. Egutegi erlijioso juduan otsaileko ilargi betearekin (otsailak 12) Tu...
Egonarria 3x06: Bioaniztasunaren galera I Aitziber Sarobe 08.01.2025 27:34
Bioaniztasunaren galera da Lur planetak duen krisi ekologiko handietako bat. Hona datu batzuk: urtero 27.000 espezie galtzen dira giza jardueraren erruz. Landareen %12, hegaztien %11 eta ugaztunen %25 berriki desagertu dira edo desagertzeko zorian dira. Gaia lantzeko gonbidatu dugu Aitziber Sarobe, biologoa, Naturkom taldeko kidea eta HUHEZI unibertsitateko irakaslea.
Oroimen histerikoa 3x14: Ez dago musik I 07.01.2025 24:13
Inspirazio bila hasi gara urte berriarekin, podcasterako ideiak behar ditugu. Horregatik, musek guri bisita egiteko zain egon gabe, guk egin diegu bisita haiei.
Beranduegi 5x08: Luigi gudari 04.01.2025 1:10:43
Zuen zerbitzura gaude Beranduegin, eta oporrik ere ez dugu hartu zuei bi astean behingo saioa eman ahal izateko. Beti bezala, gai sakonak, txiste txarrak eta gudariak protagonista Beranduegin: Luigi Mangione, Ruper Ordorika eta Olentzero, besteak beste.
BTN 2x24: Edurne Azkarate eta Aitor Altuna | Despedidak 23.12.2024 1:06:36
Ez da beti erraza gustuko gauzei edo maite ditugunei agur esatea, despeditzea, proiektuak amaitzea, etapak ixtea. Baina beharrezkoa da agurrak esplizitatzea, hitzak jartzea eta erritualizatzea. Hori da BTN-ren azken saio honetan egin nahi izan duguna: Aitor Altuna eta Edurne Azkarate, orain arte kolaboratzaile izan ditugunak gonbidatu ditugu, eta nostalgia dosi txiki batekin, baina umorez, agurtu...
Egonarria 3x05: Gazte baratzezainarekin azelgak biltzen | Iñaki Intxausti 18.12.2024 13:08
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin zion Intxaustik profesional modura baserriko langintzari eta orain bere anaia batu da proiektura. Baserria bere osotasunean ulertzen dute, bere baratze, ganadu, baso eta fruta arbolekin. Bizi duten prekarietatea azaldu du...
Oroimen Histerikoa 3x13: Lagun izoztua 17.12.2024 25:03
Azken Izotz Aroaz aritu gara gaurko saioan. Duela 110.000 urte hasi eta duela 10.000 urte amaitutako izotzaldia litzateke. Baina teknikoki, aro hori ez da bukatu, laburregia baita izotz arotzat jotzeko, eta ondorioz, orain aro interglazial batean geundeke: glaziazio luzeago baten barruan egon ohi den aro epelago batean. Beraz, ustezko gizaki garatuok, izotz aroan bizi garen neandertalak besterik e...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.