ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 545 episodes

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Author

ARGIA

Category

News

Podcast website

argiapodcast.buzzsprout.com

Latest episode

Jun 23, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

AEB-etan, Amazon-en baitako lehen langile sindikatua sortzeko aukera bidean dute 22.02.2021

800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lan...

Munduko txiroak zain: nork kenduko die multinazionalei COVID-19arentzako txertoen jabegoa? 12.02.2021

COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Farmaziako korporazioek jada saldutako 100 txertotatik 53 herrialde aberatsek –euskaldunok tartean– erosiak zeuzkaten, mundutarren %14 baizik ez izan arren. Urte amaierarako, nazio pobreetan txertorik ez, baina aberatsetan, herritar bakoitza hiru aldiz txertatzeko adina edukiko dute.

Beranduegi 19: Metamafia, sabes? 11.02.2021

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena  Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

PODCAST #50 | Indian, laborarien protesta herritar matxinadaren itxura hartzen ari da egunez egun 08.02.2021

Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiribu...

PODCAST #49 | Kubatar guztiek uda aurretik hartuko dute txerto nazional eta publikoa 01.02.2021

2021eko uda aurretik bere populazioaren zati handi bat txertatuta eduki dezake Kubak COVID-19aren kontra, jadanik proba klinikoen 2. fasean sartuta daukan ‘Soberana 02’ txerto publiko eta nazionalak bere bidea normaltasunez burutzekotan. Horrekin lezio berri bat emana izango dio munduari: herrialde txiki batek nola zaintzen duen bere osasun burujabetza.

Beranduegi 18: Drogatik atera zaitezke, udalerritik ez! 27.01.2021

 Burbuila banatan sartuta egin dugu aste honetako Beranduegi, baina ez covidagatik, Ertzaintzaren sindikatu abertzaleengandik babesteko baizik, badakigu eta udalerritik atera ezin den honetan nola aztoratu diren. Eta burbuila barruan, baina armairutik kanpo dago jada gure fitxaje berria: heterosexuala eta GKSren jarraitzailea da, baina EHBildu bozkatzen du, eta gainera, postaz. Harrapazank! Gogora...

Beranduegi 17: Gorka 2.0: Aimarx 21.01.2021
Ikuspegi dekolonialetik ere salagarria da Black Friday izeneko kontsumo-orgia 24.12.2020

Black Friday-rik ez litzateke bezperan ez balitz amerikarrek ospatzen duten Thanksgiving edo Esker Emate Egunik. Kapitalismoak bizirauteko ezinbestekoa duen muturreko kontsumoaren egun horri begiratzeaz gain, bezperakoari ere so egitea inportantea da. Ofizialki kolonoen eta amerindiarren arteko senidetasuna markatzeko unea baldin bada, errealitatean, bertako autoktonoen genozidioaren adibide histo...

Fraternités Ouvrières-ko Gilbert: "Permakultura partitzea da: hobe zaborra jatea elkarrekin, bakarka ´bio´ baino" 24.12.2020

Fraternités Ouvrières Belgikako baratze obreroaren sortzailea da Gilbert Cardon, bere emaztearekin batera eraiki zuen proiektua 70eko hamarkadan. 2020ko azaroan hil berri da Cardon eta Pello Zubiriak bere esanak ekarri dizkigu aste honetan. Sindikalista ohiaren proiektua hiri-baratze batetik harago doa, permakultura oinarri, denok ondo jatea du helburu, naturari ere jaten emanaz, eta ahalik eta la...

Beranduegi 16: Gabon zoriontsuak! 23.12.2020

Nola eman amaiera 2020 bezalako urte zoragarri bati? Ba gure estiloan, mihi puntan jartzen zaigun dena esanaz: Ikastolen eta eskola publikoaren arteko borroka libreaz, Olentzero eta Mari Domingi iraultzaileez, Ertzaintza prestatzen ari den reality showaz, eta beste hainbeste kontuz aritu gara. Baina, guk ere atsedena behar dugu, ideiak freskatu eta urtarrilaren 14an berrikuntzekin itzuliko gara. O...

Beranduegi 15: Zezenak ezkerretik 17.12.2020

Probatu al duzue inoiz eskuineko begia itxi eta ezkerrekoarekin zezenketei begiratzen? Anduezak bai, eta deskubritu duena liburu batean bildu du, eta nola ez, eman digu zer esana. Koldo Lautellitu ere ekarri dugu gure tertuliara, nahiz eta berak ez duen libururik kaleratu, noski, nahiko lan du twitterren. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat da...

Beranduegi 14: Namibiako Hitler 10.12.2020

 Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin harrapatu baikaitu Euskaraldia eta Durangoko Azoka pasa berritan. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula....

Beranduegi 13: Belarriprest transgenikoak 03.12.2020

Gaurko Beranduegi saioa Euskal Herriko Belarriprest transgeniko denentzat, baina bereziki, Otegirentzat. Eskertzen dugu zuen prestutasuna, podcast honek belarri asko behar ditu ahobiziak sobera ditugu eta, euskarak bezala. Eta badakizue ez garela ironia zaleak. Beraz, zuek entzun eta guk hitz egingo dugu!

Beranduegi 12: Euskaraldia heavy metal 26.11.2020

Euskaraldia bete-betean, paparrean txaparik ez ipintzeko arrazoi irmoez hitz egin dugu oraingoan, baita heavy musika egiten duten taldeez eta are astunagoak diren bestelako artistez, Gaztea Sarietarako hautagai zerrendari tiraka… edo tiroka. Nafarroara egingo dugun bidaiaz ere aritu gara, zeinak ez duen loturarik tabernak irekitzearekin, noski. Tabernak. Gure elkartasun osoa bereziki txarto pasatz...

Hodeia ez da existitzen 01 25.11.2020

Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.   Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fi...

Beranduegi 11: Lo vasco da asco 2 - Tosta Rica 1 19.11.2020

Inork ez zigun esan Euskal Herrian espainol izatea zeinen nekeza den. Ba, entzun 90eko hamarkadan Kontxan izozki bat jatera ausartu ziren gazteen testigantza. Noski, jakina da beti izan garela intentso xamarrak herri honetan, Maia eta Euzkitze bezala. Guk ere ortzimugan dabiltzan izurdeengan pentsatuz, ezerezari begira egin dugu saioa. Poesia hutsa, betiko lez.

Silicon Valley-n gauzaturik dute jada, mundura zabaldu nahi luketen antolaketa 13.11.2020

 Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn kokaturiko enpresa horien errealitateari so egitea komeni da, irudikatzeko biharko orokortu nahi luketen antolaketa eta ha...

Beranduegi 10: Gernika koka kola 12.11.2020

Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun gaude oraindik, eta bien bitartean, ziklismoaz, ETBren biraketa kulturalaz eta Iñarrituren hitzei esker amaitu diren gerrez arituko...

Beranduegi 9: Argiñano, mon amour 05.11.2020

Saio guztiz kulturala da aste honetakoa: Argiñañoren pasarte biziki gozoak, Arzallusen historia klase musikatua, Markeztarren abizenaren zama, fikziozko telesailen gomendioak… Eta garrantzitsuena: Juan Karlos Izagirre kultur hiriburuko alkate ohiaren bisita, laburra bezain emankorra.

Beranduegi 8: Bertso glukosa maratoia 28.10.2020

Korrikaren ausentziak utzitako euskal emozioen pilaketa kontrolatzera dator aurtengo EITB maratoia, kiloka azukre errimatu hartuta. Baina hainbeste goxotasun eta maitasunekin, zer egingo dugu poligorrotoan bizi garenok? Eskerrak, behintzat, eskola zaharreko positiboak azaltzen hasi zaizkigun: txirrindulariak. 

Beranduegi 7: Kirol eskirol 22.10.2020

 Aste honetan pilotarien greba sakon aztertu dugu “Kirol eskirol” saio berezian, eta egoeraren larritasuna ikusita, susmoa dugu pilotariek ez ote duten Euzkitze bahitu. Are gehiago, pilotari grebalari hauen atzean ETAk aktibo jarraitzen duenaren ustea dugu. Baina hori saio honetako partaideok eta espainiarren erdiak sinesten duguna besterik ez da. Entzun saioa eta esango diguzue zer pentsatzen duz...

Beranduegi 6: Elkanoren amona 15.10.2020

Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera.  Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate jaun Mayaren hitzak, denak ala denak ezin egokiagoak. 

Beranduegi 5: Malakatoiak jaten Izarorekin 08.10.2020

Euskal musikagintzari errepaso ederra eman diogu aste honetan, baina noski, gu herriaren bozgorailu besterik ez gara, Ibai Osinagak darama bandera oraingoan: musu gutxiago eta kritika gehiago, hori da aldarria. Hori soilik ez, azken obra musikalak entzuteaz gain, koadroei tiroka ari den ertzaina, testosterona gainezka duten loroak eta Aitzinaren ibilalditxoaz ere aritu gara, besteak beste.   

Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik 01.10.2020

 Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere eman digute zer esana. 

Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen! 24.09.2020

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jasota ere, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatze. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriak Euskal Herrian eragindako leherketara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere.

Listen to the ARGIA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.