ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
PODCAST #68 | N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk 08.07.2021 19:44
Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko...
PODCAST #67 | Biodibertsitatea sustatzeko mundua berriz basati uzteko ideia mito batean oinarrituta dago, diote zientzialari kritikoek 02.07.2021 23:38
Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketa konpontzen lagundu behar luke Lurreko eremu zabalak berriro basati garatzen lagatzeak, hala defenditu du luzaz ekologiaren korronte nagusiak. Aldiz, zenbait zientzialarik aldarrikatu dute natura aberatsagoa zeneko mundu hartan gizakiak ere esku hartzen zuela aspalditik. ‘Wilderness’ ideiaren inguruko eztabaida mahairatu dute, berriro ere.
Beranduegi 29: Batzoki azpian zer? Kaka ta hola! 01.07.2021 1:01:27
Oñatiko Batzoki azpiko estolderian turismo egiten ibili da gure Kevin eta hurrena joan nahi duenarentzat GR-a markatuta utzi du. Lurgainean, berriz, udari lotutako gaiak: gizonak eta parrilak, futbola eta gizonak, gizonak eta kultura, Chill Mafiako gizona… Gizonak, esan dugu? Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dug...
PODCAST #66 | Giza eskubideez baino, zibersegurtasunaz nahiago du hitz egin Frontex-ek 25.06.2021 23:24
2004az geroztik, Europaren kanpoaldeko mugak kontrolatzen dituen agentzia dugu Frontex. Hamazazpi urtez lehen aldia da Europako Justizia Auzitegira deiturik dela, bi papergabeek haren kontra salaketa jarririk. Garrantzi handiko epaiketa dugu, justuki, Frontexek burutu giza eskubideen urraketak zein kanporaketa ilegalak frogatzeko bideo eta lekuko andana izan arren, orain arte inoiz ez duelako Just...
PODCAST# 65 | Abu Sittah zirujaua: “Gazan gaur osatu dituzun haur zaurituok hurrengo gerran berriz zaurituko dituzte” 18.06.2021 34:27
Maiatzean, Gazan, hamaika eguneko azken guduan Israelgo armadaren bonba eta obusek 252 palestinar hil eta 1.900 zauritu dituzte. Umeak, horietako asko. Leherketetan eta etxeak gainera jausita zaurituak artatzen aritu diren medikuen artean ARGIAko irakurleek ezagutuko dute Ghassan Abu Sitta, 1987tik intifada edo borroka den bakoitzean Libanotik bertaratzen den kirurgialaria, gerrako zaurietan mundu...
Beranduegi 28: Desokuparen aitona 17.06.2021 1:01:40
Elkanoren amonaz aritu izan gara eta oraingoan Desokuparen aitonaren txanda da, norbaitek aitortu behar zuen gizaseme hauen lana eta guk topatu dugu bat. Ez hori soilik, ikerketa kazetaritza lan sakon baten ostean naziometroa ETA dela deskubritu dugu, eta independentzia laster iritsiko dela. Ez digu guardia zibil batek esan, baina gerta liteke. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurk...
PODCAST #64 | Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan 04.06.2021 24:54
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz aldatzeko erabakia hautu politikotzat aldarrikatu dutenak, gizartea hondamendira daraman sistemaren eliteko laguntzaile izateari uko eginez.
Beranduegi 27: Ayahuascarekin Gaztelugatxen botaka 03.06.2021 1:03:42
Ayahuasca hartuta izan duen esperientzia kontatu digu Kevinek, Gaztelugatxen botaka bukatu zuen drone baten mehatxupean, baina irribarrez beti. Horren pozik ez zeudenak Azpeitian osasuna eta segurtasuna barreiatzen ibili ziren ertzainak ziren, haiei ere egin diegu txoko bat gurean. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko...
PODCAST #63 | "Nord Stream 2" gasbidearekin Europa katramilatuta Mosku eta Washingtonen lehian 24.05.2021 23:36
Errusiatik Alemaniaraino gasa ekarri behar duen 1.200 kilometroko hodi batean dago korapilatuta Europar Batasuna, AEB eta Errusiaren arteko harreman berez arantzatsuak bahituta. Ukrainako gerraren hotz-beroak, Alexei Navalny oposizioko politikari errusiarraren espetxeratuaren inguruko tentsioak, Sputnik txertoaren gurutzebide europarra… ezin erabat ulertu Nord Stream 2 -arena ezagutu barik.
Beranduegi 26: Irungo munipek ere Miley Cyrus entzuten dute 20.05.2021 1:02:28
Interes orokorreko saioa egiten saiatu gara, baina euskaraz aritu gara, eta agian ez da teknikarik onena. Horretarako ditugu Julen Telleriaren formulak eta Irungo munipen eredua, Euskal Herri orokorrari behar eta merezi duena emateko. Ez gara horretaz soilik aritu, ordea, Garrido epaile jaunak, Ertzaintzak eta Kevinen dokumentalak ere izan dute euren lekua.
PODCAST #62 | Itsasoa akituta dago baina biziberritu nahi du Andaluziako Conil de la Fronteran 11.05.2021 25:39
Andaluzian Conil de la Fronterako kostaldearen 65.000 hektarea uretan arrantza mugatu nahian ari dira arrantzaleak eta ekologistak, arrainik eta urpeko landarerik gabe geratzen ari den itsasoa berpizteko baina kontra dauzkate aisialdiko arrantzan aritzen diren yate eta ontzi txikien jabeak. Plana aurrera aterako balitz, Conilen errepika daiteke Ingalaterrako Lyme Bayen erakutsitakoa: ahitzeraino h...
Beranduegi 25: Jardun, Jarki eta Txiribiton 06.05.2021 1:02:15
Maiatzaren 1ean manifa normala ala iraultzailea, zein aukeratu zenuten? Horren arabera jakingo duzu zein pertsona klase zaren, eta ez zein klasetakoa. Entzun saioa eta sailkatu zeure burua: normatiboa, sozialista, anbiguoa edo laugarren perfilekoa. Oharra: saio hau ez da Jardun eta Jarkiren inguruan, txisteak grazia egin digu, besterik gabe. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka...
PODCAST #61 | Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Bayerrek 30.04.2021 26:41
“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde” hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera eginarazteko presioak ez dira gutxitu agroindustriako lobbyen eta AEBetako Estatu Federalaren partetik. Besteak beste, debeku hauek merkataritza librearen alde...
PODCAST #60 | Chevronek hondoratu du Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da 27.04.2021 31:59
U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta egon den Estatu Batuetako abokatu batek 600 egun darama New Yorkeko etxean atxilotuta, Chevronek antolat...
Beranduegi 24: Brad Pitti arroza pasa zaio 22.04.2021 1:00:45
Arrosa Sarean egoteaz gain, arrozaldian ere bagaude, gorputzeko toxinak kanporatzeko. Twitterra erabiltzen du beste zenbaitek horretarako, txiolandiako bi fuertepentsalarik izan berri duten eztabaida kasu, oraingoan, denok ulertzeko moduan. Horrez gain, Ertzaintza enpleguaren alde egiten ari den lana eta Brad eta Angelinaren dibortzioa ere landu ditugu. Zuen interesekoak denak, seguru. Gogoratu, T...
PODCAST #59 | Burutu entsegu nuklearrak nekez gordeko ditu iraganeko ahanzturan Frantziak 16.04.2021 26:08
Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Horren eraginez, lurralde hauetako kasik guztiak irradiatuak izan ziren. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak azaler...
Gure auto fabrika gelditu behar dugu, COVIDagatik eta Taiwanen lehortea daukatelako 12.04.2021 26:04
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an produkzioa eten behar izan du. Gasteizkoa aitzakia hartuta, mikrotxipen krisiak automozioaren industrian...
Beranduegi 23: Ligatzeko estilo liburua 08.04.2021 1:03:17
Ligatua izatetik ligatzera pasa nahi duzu? Tinderrerako esaldi ponposoak behar dituzu? Jon Maiari hurrengo proiekturako ideia eman diogu: Ligatzeko estilo liburua, Beranduegik babestuta. Baina ez hori bakarrik, komun zaharrez, futbolaz eta aberri egunaz ere aritu gara. Hori bai, sakontasun bila ari bazarete, ez entzun Beranduegi.
Beranduegi 22: Hau Kurdu eta hau Lore 25.03.2021 1:01:06
Ez iraultzak eta ez antinperialismoak, bigoteak lotzen ditu herri borrokalariak. Kurduek Ottalan dute eta guk Porrotx; haiek konfederalismo demokratikoa dute eta guk irrien lagunak; bide beretik goaz, dudarik gabe! Behin iraultza bideratuta dugula jakinda, gai serioagoei heldu diegu: txakurrak paseatzea gustatzen zaion ertzain baserritarra eta Goñiren askatasuna, besteak beste. Gogoratu, Telegram...
B'Tselem mugimenduak dio Israelgo estatua apartheid erregimena dela 23.03.2021 26:16
B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, ozenki aldarrikatu du Israelen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Honetaz guztiaz aritu gara Pello Zubiriarekin. http://www.argia.eus/podcast
Hidrogenoa: mirarizko energia garbia ala energiaren multinazionalen iruzurra? 15.03.2021 38:05
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak solemnitatez adierazi du, trantsizio energetikorako eta klima aldaketaren aurkako borrokarako hidrogenoa ezinbesteko elementua denez, EAEri beharrezkoa zaiola esparru horretan posizionamendu estrategikoa hartzea, ahal den neurrian Europatik...
Beranduegi 21: Monzonen palazioa eta Marxen neskamea 11.03.2021 1:00:28
Aristokrazioa iraultzailearen analisi sakona egin dugu oraingoan: Monzón, Marx, Engels, Castro, Bakunin, Kropotkin… zaku bete gizon, Kai Nakairen musikarekin dantzan. Eta nola ez, iraultza eta gizonak aipatuta, twitterreko azken idi jokoaren kronika ere ekarri dizuegu aste honetan. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduk...
Elon Musk espazioa kolonizatzen ari da 05.03.2021 25:07
Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak ukan du horren berri, bertan instalatzekoak dituen antenak eta bola parabolikoak ikustearekin. Honek eman digu bide espazioari begira j...
Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua 01.03.2021 28:32
Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako izeia deitu koniferoak ikusten dira lur-estali eskualde askotan. Leitrim konderri pobretuan herritarrak ari zaizkio aurr...
Beranduegi 20: NACAB - Not All Cops Are Bastards 25.02.2021 1:01:37
Goenkaleko ertzainez ari al zen euskal Mandela polizia demokratikoa defendatzean? Gaur Beranduegiko Ertzaintzaren Txokoan –sortu berri dugu sail ofiziala- Otegiren hitzak aztertu ditugu eta ezker abertzaleko ertzainen ostia demokratikoak nolakoak izango diren irudikatzen ausartu gara. Farlopa, kostua, speed… Zer jan, hura izan, ez da ala? Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podca...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.