ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Beranduegi 2x9: Djokovic Larragorburu 14.01.2022 1:04:09
Medikuak oñatiar gixajo bati eskuin sudurzuloan makiltxoa sartzeagatik 30 euro kobratzeak erakusten digu osasun sistema publikoan ze langile sasikumeak dauden. Normala jendea sumindurik bizitzea. Ez da harritzekoa gurasoen whatsapp taldeak irakiten egotea, beti dagoelako sua gasolinarekin itzali nahi duen pertsona... ez dakigu ziur nola definitu... Ogrotariko Euskal Hiztegia kontsultatu beharko du...
PODCAST 2x12 | Hemen dator ‘Tren Maya’, Mexikoko gobernuaren eta herri mugimenduen arteko talka handia dakarrela 23.12.2021 26:49
Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean ‘Tren Maya’ famatua. Latino Amerikako ezkerraren itxaropen handitzat aurkeztu zen Lopez Obrador edozer egiteko prest dago trenbide berria amaierara eramateko Pello Zubiriak azaldu digunez.
PODCAST 2x11 | 600 heriotza ordainduz, Indiako baserritarrek irabazi dute neoliberalismoaren aurkako 2021eko greba handia 20.12.2021 24:57
Azarotik azarora, urte bete eman dute greban eta mobilizaturik Indiako milioika nekazarik, Narendra Modiren gobernuak laborantzako prezioak eta merkatu osoa liberalizatzeko ezarritako hiru lege atzera botatzea eskatuz. Azkenean agintariek erabakietan atzera eginda, borroka eta sufrikario askoren buruan, munduak 2021ean ikusi duen langile borroka sendoenak helburua lortu du.
PODCASTA | Txori Urdinak liburuari ahotsa jartzen 20.12.2021 39:58
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes saiakerak murrutik, teilatutik, kartzeleroak eta poliziak bahituz. Preso politikoekin elkartasun eta adiskidetasun harremanak...
Beranduegi 2x8: Silikonazko heroiak 16.12.2021 1:01:22
Txakurrek nagusien antza nola, herritarrok ere Urkulluren geroz eta antz handiagoa hartzen ari gara. Hau da aste honetan atera dugun ondorio nagusia. Bigarrena, berriz, gure heroien zerrenda luzatuz doala: silikonazko gizona, Iturgaitz eta Bob Belaki, Legebiltzarreko sopranoak, eta nola ez, Chill Mafia. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat dato...
Beranduegi 2x7: Txosten onak patxuli usaina du 02.12.2021 1:00:44
Aste honetako Beranduegin ere analisi politiko sakonen txanda izan da, Sorturen Kongresuko bi ponentziak aztertu ditugu: nostalgikoa alde batetik, eta ona, benetakoa dena, bestetik. Eta azken honek, patxuli usaina du, maitasuna eta bakea dario, irratsaio honi bezala. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, na...
PODCAST 2x10 | Nekazariekin batera zaindu lurzoru naturala, CO2 biltegi handiena eta biodibertsitate altxorra 19.11.2021 29:40
COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza iraunkorrak eta lurzoruaren erabilera hobeak zenbat lagundu dezaketen gas isuriak gutxitu, karbonoa lurrean bahitu eta erresilientzia...
Beranduegi 2x6: Ados, pilotazaleok, ados! 18.11.2021 1:01:03
Ez ote konspirazioaren parte lau eta erdiko pilota finala 19-19an eten izana? Covidari eginiko keinu bat izan ote zen? Ikusten duzuen bezala, txiste txarrak egiteko, momentuz, ez dute ziurtagiririk eskatzen eta guk gurean jarraitzen dugu, energia nuklearraren inguruko poesiak errezitatu eta Heroi Etxarte berriak topatzen goazen lekuetan. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podca...
PODCAST 2x9 | Puntako teknologien erreinu dira etorkinentzako Europak ireki kanpamentu “modernoak” 15.11.2021 22:44
Greziako Samos uhartean ireki dute etorkinetzako kanpamentu berria, Europar Batasuneko eta Greziako Gobernuko ordezkarien txalo eta laudorio artean. Gisa horretako beste lau eraikitzekoak ditu Atenasek, Europar Batasunetik jasotako 276 milioi euroei esker. Etorkinen eskubideen alde dabiltzan eragileen iritziz benetako “presondegiak” dira kanpamentu berri hauek: kanpokoarekin loturak ahal bezainbat...
PODCAST 2x8 | Haizea, eguzkia, elektrika, litioa, hidrogenoa... eta orain buelta ikatzera? 08.11.2021 26:11
Ikatzaren aroa aspaldi amaitutzat jo eta argindar berderako jauzi betean sartuak omen ginenean, argindarraren prezioak ohartarazi digu europarroi zein ataka estuan trabatuta dagoen gure sistema ekonomiko osoa: gasa urritzen biltegietan, petrolioaren prezioa gora, berriztagarriek ezin ase elektrizitate eskari guztia… COVID-19aren osteko energia gosea batetik, neguaren kezka bestetik, Europak Errusi...
Beranduegi 2x5: Basque Socialist Podcast 05.11.2021 1:03:17
Beranduegi eta Euskal Herria mundura zabaltzen ari gara gu ere, ingelesez, txakurrek ulertzeko moduan. Baina izenaren azpian, betiko leloaren betiko leloa: Topagune sozialista 2.0. Ezetz aurkitu garai bateko topaguneen eta egungoen arteko bost ezberdintasunak! Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi due...
PODCAST 2x7 | 1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza 03.11.2021 22:04
Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko. Paretik, sekulako errepresioa jaso zuten: desagertuak, hamarnaka eta segur aski ehunka hildako, 12.000 atxilotu, ia 2.000 Alj...
PODCAST 2x6 | Eta 2021eko uda hartan Kubaren osasun sistema ia arnasarik gabe utzi zuten Covid-19ak eta Joe Bidenen zigorrek 22.10.2021 24:50
Nekez ahantziko dute 2021eko uztaila kubatarrek. Beren osasun sistema eredugarria, pandemiaren larrialdian laguntzera mundu osora ehunka mediku eta erizain bidaltzeko gai izan dena, bat-batean K.O. geratzeko zorian aurkitu da joan den uztailean, AEBek ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioz botika faltan, azpiegiturak erabat ahulduta. Oxigenoa ekoizteko fabrikaren matxurak ia eman zion azken erre...
Beranduegi 2x4: Lenin eta behin... 21.10.2021 1:03:50
Abuztuan Iraultza Txikien Akanpadan eta urrian Gazte Topagune Sozialistan, gure korrespontsala kamaleoi bat bezala egokitzen da euskal panorama politikora. Hori bai, saio hau ez da politikoa, umorezko programa bat da, horregatik egiten ditugu metatxisteak: txistea k azalpen eta guzti. Kevin style.
PODCAST 2x5 | Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumenean eragindako kaltea erreala da 18.10.2021 22:20
Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka ordenagailu dabiltzalako gau eta egun pizturik. Eman dezagun, Google bilaketa zerbitzuak baino hamar aldiz elekt...
PODCAST 2x4 | Aukus aliantza berria: Australia arma nuklearrez horniturik, Ozeano Barean urak gero eta zakarrago 08.10.2021 28:24
Irailaren 16an Scott Morrison, Boris Johnson eta Joe Bidenek aurkeztu zuten AUKUS, Australiak, Erresuma batuak eta AEBek –AU+UK+US– Txinak omen dakarren mehatxuari aurre egiteko sortu itun militar berria. Agerraldian Australiak jakinarazi zuen bertan behera uzten zuela Frantziari Attack klaseko 12 ‘Shortfin Barracuda’ urpeko ontzi erosteko enkargua, horien ordez Virginia klaseko 6-8 urpeko –energi...
Beranduegi 2x3: Espainia handitzen 07.10.2021 1:03:02
Sumendiak laba izpi bat isurtzen duen aldiko, Espainia hazten ari da. Geroz eta handiagoa da, eta gu ohartu gabe orain arte. Ez lur gainean soilik, lurpean ere bada Espainia, bat eta bakarra han ere. Saio honekin mezu argia tarteka espainol sentitzen zaretenoi: lasai, atera armairutik, ez da ezer gertatzen! Oharra: Frantziako sumendiak hurrengo atalean landuko ditugu, Afrikakoen atzetik.
PODCAST 2x3 | Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek 04.10.2021 28:12
Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets kriptodiruen oinarrian ziren anarko-kapitalistek. Helburua lortu dute, ultra-liberalismoan gara, eta espekulatuz aberastu nah...
Irlandako urrearen gatazka: hemen datoz meategi berriak Europako lurrak harrotzen 24.09.2021 27:50
Munduko Bankuak kalkulatua du lurrari 3.000 milioi tona mineral atera beharko zaizkiola klimaren aldaketari aurre egiteko beharrezko diren energia eta teknologia ‘berdeak’ nagusitzeko trantsizioan. Mineral meta horren bilaketak Mendebalde aberatseko herritarroi ere badakarkigu nobedadea: orain hemen ere lehentasuna hartu du meatzaritzak. Irlandako urre meategiek erakusten digute nola datorren gata...
Beranduegi 2x2: Nazareteko Iosuk ez du plantxatzen 23.09.2021 1:02:03
Nahiko saio kristaua atera zaigu aste honetakoa: Nazareteko Iosuren alde ilunak, Munillaren magia, euskal mendietako gurutzeak… Barkatuko diguzue libreegi aritu izana, badakizue, joera hori dugu. Gogoratu gure saioak doan direla, baina ordaindu nahi duenak egin dezala PayPapal bidez.
PODCAST 2X1 | Planetaren %30 babestea 'Kolonialismo berdea' dela diote 20.09.2021 25:06
2022ko apirilean Txinan egitekoa den COP 15 goi bileran hartu behar lukete ondoko neurria: 2030 urterako planetaren %30 gune babestu bezala sailkatzea. Munduaren Iparreko agintariek begi onez ikusten dute neurria, baita ingurumena kaltetzen ari diren multinazional boteretsuek ere. Lehen begiradan arraroa... Kezka eta kexua eragiten die haatik eremu hauetan bizi diren herritarrei –usu indigenak dir...
Beranduegi 2x1: Iraultza txiki, furgesia handi 09.09.2021 1:03:48
Ez dakigu faltan bota ote gaituzuen edo ez, baina gu itzuli egin gara eta gogotsu gainera. Sintonia berria dugu, baina gainontzean betikoak betikoaz hizketan. Iraultza Txikien akanpadaren monografikoa da oraingoa, Kevin gure korrespontsalaren eskutik: kanpineko proletargoaren eta furgesiaren arteko gatazka, antiespezismoa, eta nola ez, poligoneo iraultzailea. Ikasturtea hasi besterik ez da eg...
PODCAST #70 | Etiopian oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren harresien babesean 23.07.2021 27:56
Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta ermitaren bueltan, bertako erlijioak sakratutzat salbaturik. Bitxi horiek zaindu, zabaldu eta elkarrekin lotzen ahalegintzen d...
PODCAST #69 | Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz 16.07.2021 33:37
Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen zain egon barik gerra egiten duten roboten aroan sartu gara. Aro berri bat, kezka larriz beteta abiatu de...
Beranduegi 30: Txakurrek ulertzeko moduan 15.07.2021 1:02:10
Oraingoan denek ulertzeko moduan azaldu dugu, Chill Mafia eta Kai Nakaik errepresentatzen dute egungo euskal panorama politikoa: batekin ala bestearekin zaude, biek ez dute balio. Bestetik, kontuz ibili azenarioa moztera zoazenean, erreakzionatu dezake eta, San Jakobok esana. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu b...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.