ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Beranduegi 2x18: Berangoko abertxaletak 16.06.2022 1:01:06
Kontzertu punki bateko lehenbiziko lerroetatik geure borondatez erbesteratuak, Berangoko abertxaletak ezagutzera joan gara, “in crescendo” joan den egitarau anitz baten abaroan. Betaurreko borobildun intelektualak eraman gaitu Kevinek antolatutako auzo-lanera, zeinak bazuen ezkutuko plan makiabeliko bat. Berak-edo, bera “laguntzera” erreserba ardoa besapean hartuta joan zen aktibistak. Epikuro fil...
PODCAST 2x29 | Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak 07.06.2022 23:03
Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan ba...
PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko? 03.06.2022 27:37
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodi...
PODCAST 2x27 | Afrikako garraiobideen gestioaz bereizi bada ere, ‘françafrique’ izpiritua biziarazten segitzen du Bollorék 27.05.2022 26:39
Ipar Euskal Herrian behintzat, ezaguna da Vincent Bolloré –Frantziako hamalaugarren pertsona aberatsena eta mundu mailako 538garrena–, besteak beste, Frantziako komunikabide gehienak haren esku artean dituelako. Bere aberastasuna, hein handi batean, 1980ko hamarkadaz geroztik Afrikan garaturiko aktibitate eta tratu finantzarioei esker osaturikoa du. 5.700 milioi euroren truke saldu berri du Bollo...
Beranduegi 2x17: Lasai, zu ere tio buenoa zara 26.05.2022 1:05:40
Joan zarete inoiz orakulu batengana? Ba Kevin bai eta hemendik aurrera trapuzko panpina bat besarkatuta egingo du lo, ea goizean Donostiako Tio Bueno bilakatuta esnatzen den. Baina hori gertatu artean, hunkigarrismoa edo dildoa, hori da gure zalantza existentziala.
PODCAST 2x26 | Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera 13.05.2022 40:32
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra. Pello Zubiriak zinemaldiko film esangur...
Beranduegi 2x16: Gure gainetik izarrak bakarrik! 12.05.2022 1:05:32
Saio hau Beranduegiren etapa berri baten hasiera da. Izar berri bat dugu gurean. Lan elkarrizketa gainditu du eta gelditzera dator. Txantxikuen koloninazio prozesuan beste urrats bat izan da kontratazio hau eta bere ahotsa ez da berria Beranduegin, baina ez dugu pista gehiago emango. Entzun eta jakingo duzue. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin ba...
PODCAST 2x25 | Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak 09.05.2022 35:10
Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n,...
PODCAST 2x24 | “Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...? 02.05.2022 34:13
Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu...
Beranduegi 2x15: Nor kopiatuko dugu orain? 28.04.2022 59:58
Hiletak, agurrak, kontzak… Hutsune handi batek sortzen duen kaosetik egin dugu gaurko saioa. Nola hitz egin heriotzaz umoretik? Argiako progre-jator-feministok ere ez dugu asmatzen horretan… Eta emaitza moduan, hemen duzue Ogrotariko hiztegiarekin egindako entsalada epel bat, entzun eta gozatu, ahal baduzue!
PODCAST 2x23 | Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, suntsiketa masibozko beste arma berri hori 11.04.2022 33:26
“Ukrainako gerrak lurrikara oso gogor baten gisan bere uhinekin astindu du munduko ekonomia, bereziki herrialde txiroena”, laburbildu du Nazioarteko Diru Funtsaren buru Kristalina Georgievak : “Errusia eta Ukrainari eragin die baina baita planetako gainerako 7.000 milioi jendeei”. Alabaina, kanpaina militarrak eragindako kalte ekonomikoek baino are ondorio sakonagoak eragin ditzakete Mendebaldeak...
Beranduegi 2x14: Lleidako beste rapero hori 31.03.2022 1:04:11
Euskal Herriko parranda bat bost minutuan: Daddy Yankeerekin hasi, gero Su ta Gar, Daddy Yankee berriro eta Barricadarekin amaitu. Hauxe da gure herria. Eta gu Lleidako beste rapero horri buruz hizketan. Analisi musikal sakona egin dugu gaurkoan ere. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentza...
PODCAST 22x22 | Korsikaren burujabetza falta lehen lerrora 30.03.2022 25:44
Zendu da Yvan Colonna korsikar independentista martxoaren 2an, beste preso baten partetik jasotako jipoiaren ondorioz. Presoaren heriotzak kalera atera arazi ditu korsikarrak, eta frantziako gobernuaren ardura galdegiteaz gain, konpondu gabeko arazo politikoa Parisen agendan kokatzea lortu dute. Haserrea eta pena nagusi dira irlan, eta Jenofa Berhokoirigoinekin bertara begira jarri gara, azken...
PODCAST 2x21 | Ukrainako gerran esnatu da gerra nuklearraren izua, Kubako misilen krisiaren 60 urteurrenean 28.03.2022 33:56
2022ko otsailean gerra berpiztu da Europan, herrialde baten inbasiotik harago kontinente osoa eta agian mundua sutuko lukeen gerraren beldurra. 24an Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuela jakin araztearekin batera deklaratu zuen Vladimir Putinek: “Norbaitek asmorik baldin badu guri bidea oztopatu edo gure herrialdea eta jendea mehatxatzeko, jakin beza Errusiak berehala erantzungo diola, hark ber...
PODCAST 2x20 | Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak 18.03.2022 29:17
Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak beharrezkoak ditu Europak: hidrogenoarentzat Ukrainarekin eta trantsizio ekologikorako makinerietan kausitu...
Beranduegi 2x13: Bua txabal Ukrainakoa! 16.03.2022 1:04:09
Oñatiko saioaren ostean, berriro ere gizonak beren bakardadera itzuli dira, eta aste honetan publikorik gabe egin dugu saioa. Eta beti bezala, gai serioak landu ditugu, gu ere flipatuta gaude eta Ukrainakoarekin.
PODCAST 2x19 | Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea cO2 gehiago biltzen dutelako milaka zuhaitzek baino 08.03.2022 29:35
Islandiak jakinarazi berri du 2024tik ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa ohartu da baleak bizirik atxikitzea negozio ere izan daitekeela, beren gorotzekin itsasoko bizidunak e...
Beranduegi 2x12: Lope Agirre, krak! 07.03.2022 1:25:17
Abisatu genizuen moduan, Beranduegi berezia da aste honetakoa. Txantxikuen erresuman izan ginen ostiralean eta bertan egin genuen saioa zuzenean, publiko zoragarria eta gonbidatu are hobearekin. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kr...
PODCAST 2x18 | "Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik 24.02.2022 29:26
1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza pub...
PODCAST 2x16 | ‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko 17.02.2022 23:55
Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behint...
Beranduegi 2x11: Guk ere txosna bat nahi dugu! 17.02.2022 1:03:12
Urkulluk parranda egiteko baimena eman, eta denok txosnengatik borrokan hasi. Bada guk ere nahi dugu txosna bat Gasteizen. Nori bidali behar diogu komunikatua? Eta zenbat orrikoa? Baina badira festa baino lehentasun gehiago duten gaiak: 'Patrulla Caninako' hauteskundeak egin dituzte, eta Erne, orain arteko "buenismoa" amaitzera doa. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurk...
PODCAST 2x15 | COVID-19ak frenatu du mundu osoko ekonomien hazkundea, ez ordea arma saltzaile handiena 11.02.2022 22:21
Konfinamenduak, hornidura kateetako etenak, kontsumitzaileen etsipena... COVID-19ak muturreko galantak eman dizkie munduko ekonomia guztiei. Sektore batek, alabaina, immunitatea eduki du pandemiaren erdian: armagintzak. Gobernuek sendo segitu baitute inbertitzen gerrarako prestakizunetan. Stockholmeko Bakearen Ikerketen Institutuak (SIPRI) berrikitan erakutsi du nolaz handitu diren munduko 100 arm...
Beranduegi 2x10: Mendialdeko Boris eta mandoak 03.02.2022 1:00:55
Festa eta polemika ez dira ingelesen kontua soilik, euskal erdian ere badugu gure Mendialdeko Boris Johnson, Bernedoko alkatea. Baina heroi zerrenda luze bateko lehena besterik ez da. Munduko bosgarren hizkuntza zailenaren herrian, sobera daude gizon astakirtenak. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi...
PODCAST 2x14 | Seychelle inguruetako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria eta euskaldunok tartean gaude 25.01.2022 26:01
Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak kontsumitu ostean ur horietakoak ari dira ahitzen. Euskal herritarrek jakin beharko lukete horren berri, hemengo arrantza industria ere bada...
PODCSAT 2x13 | Nuklearra trantsizio ekologikorako aktibitateen artean kokatu du Bruselak, lobbyen presio pean makurtuz 17.01.2022 43:46
Klima larrialdiari aurre egiteko finantzamendu publiko zein pribatuak sektore kutsakor hauetara bideratzeko bidea irekitzen duen erabaki politiko garrantzitsua da Europar Batzordearena: nuklearrari eta gas naturalari etiketa berdea jartzea. Aldaketarik ez dutenez nahi, gisa horretako maniobrak biderkatzen sabiltza agintari politikoak. Entzun jenofa Berhokoirigoinekin egin dun saioa.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.