ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Beranduegi 2: Afrika da eta 17.09.2020 1:02:14
Aste honek emandako albiste garrantzitsuenak aletu ditugu beste behin Beranduegi irratsaioan. Afrika Baeta gure aurkezle kuttunak herrigintzari egindako ekarpena, negazionistek mehatxatuta Madrilen exiliatu behar izan duen Javierren egoera, ostalarien sufrimendua, eta azken berria, New York Timesen arabera euskaldunok beltzak gara. Entzun eta den dena ulertuko duzue.
Beranduegi 1: Magufoon zalditeri arina 10.09.2020 57:14
Zaldi gainean bageunde bezala egin dugu Beranduegi podcastaren lehen irratsaioa, baskoiok armada bat izan baikinen. Horregatik, Ajuria Enea konkistatu aurretik indarrak hartu eta aliatuak topatzen saiatu gara: hipsterrak, heavyak, magufoak, surflariak, UGTkoak, umeak, landistak... denok zarete ongi etorriak Beranduegi armadan.
Oasiko Kronikak 17: Abertzaleak eta ezkertiarrak nagusi hauteskundeetan 13.07.2020 1:01:42
Euskal Matrixen parte hartu nahi? Bi aukera dituzue saio interaktibo honetan: pilula urdina hartu eta hauteskundeak EAJk irabaztea; edo pilula gorria irentsiz, EH Bildurena izatea garaipena. Lehenengo mundu horretara ohituta gaude, baina bigarrena gertatu izan balitz, zer? Saseta batailoia Ertzaintzaren ordez, eLAB sindikatu bat eta bakarra, Oskar Matute Tinder sailburu, Diario Vascoren egoitza Zu...
Oasiko Kronikak 16: Dusko gudariak gara (Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin) 06.07.2020 57:30
Hauteskundeak ate joka ditugu EAEn, Ipar Euskal Herrian, aldiz, egin berri dira Herriko Etxeetako bozak abertzaleen indar erakustaldiarekin. Badirudi hegoan desagertzear den espeziea indartzen ari dela iparrean, eta gu fenomeno hori aztertzen saiatu gara, Julian Iantzik ondo erakutsi digun bezala, galderak eginaz. Hala ere, gu Duskoren alde, ipar zein hego, gu Dusko gudariak gara!
Oasiko Kronikak 15: Bilbo Handitik 29.06.2020 56:35
Geure irratsaioa egiteaz gain, besteei ere saio osoa betetzeko adina zeresan ematen diegu, batez ere irrati libreetan saioak egiten dituzten urologoei. Euskaraz ikasi beharrean gaudela diote naturaltasunaren erresumatik, eta bai, Bilbo Handiko paioak gara inork zipaio izan nahi ez duen herri honetan. Entzun saioa, eta agian, ulertuko duzue.
PODCAST #31 | COVID-19 eta merkatu librea: estatuak auziperatzeko bidea badute multinazionalek 24.06.2020 17:04
Jenofa Berhokoirigoinek kontatu digu nola koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hartutako babes eta osasun neurriak izan daitezkeen multinazionalentzako diru iturri. Nola? Merkatuaren liberalizazioa dakarten akordioek bideratutako auzitegi pribatuetan estatuen kontrako salaketa jarriz. Bide hau ikertzen dabiltza abokatu kabineteak eta ikerketa hau izan dugu oinarri podcast saio honetan.
Oasiko Kronikak 14: Bill Gates bertso eskola 22.06.2020 53:20
Konspiranoiko jarri gara Oasiko Kroniken azken saio honetan: egia balitz koronabirusa Bill Gates-ek asmatu duela txertoen bidez jendeari txipak sartu eta mundua kontrolatzeko? Eta txipen bidez bertsolari bana sartzen badigu? Jon Maiak bezain baikor ikusiko al dugu mundua? AHTaren obrak baino motelago abestuko dugu Amurizak bezala? Errimatuz hitz egingo al dugu? Hau ote hainbeste aipatzen den norma...
PODCAST #30 | AEB-en eta Mendebaldearen gainbehera jeneral txinatar baten begietatik 17.06.2020 22:17
Nola ikusten gaituzte txinatarrek? Txinako establishment-aren begietan COVID-19 pandemiak zertan eta zenbateraino utziko dute itxuraldatuta mundua? AEBekiko tirabira ekonomikoa eta militarra nola epaitzen ote dira Pekindik? Taiwan dela eta piztuko ote dute hurrengo gerra handia? Horien inguruan Qiao Liang jeneral txinatarrak esanak laburbildu ditu Pello Zubiriak ARGIAko artikulu honetan , eta irra...
Oasiko Kronikak 13: Ni ez naiz kolonialista, baina... 15.06.2020 58:09
Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia ebatzi da eta twitter eremu segurua da berriro; eta argitu dugu espainiar kolonoen eta euskaldun abenturazaleen arteko aldea zein den. Oasiko Kronikaken saio honetan mundua konpondu dugu, beraz, ez duzue zertaz kezkatu. Aurrekoetan bezala, tertuliaz g...
Oasiko Kronikak 12: Jo larrua ganoraz! 08.06.2020 58:37
Erresuma Batuan orain hasi dira baina Euskal Herrian urteak daramatzagu etxekoekin soilik larrua joaz, eta guretzat ez da inoiz arazo bat izan. Hori bai, musurik eta orgiarik gabeko hauteskunde kanpaina batek ba al du zentzurik? Benetan ari al dira gure politikariak segurtasun distantzia errespetatzen, hala gurean ere amodioak gain hartzen dio politikari? Beste behin, maitasunez betetako irratsaio...
Oasiko Kronikak 11: Heroinaren itzulera 31.05.2020 1:00:26
Beasaingo akelarreak nostalgiko xamar jarri gaitu, eta atzera begirako saioa egin dugu oraingoan. 80koak, horiek bai urteak: musika hezitzailea nonahi euskaraz, hezkuntza publiko eta parekidea, Julian Iantzi prentsa askatasunaren alde borrokan, futbola bat eta bakarra, asteriskorik ez, polizia abestietan agertzen zen eta ez kameretan, behar den bezala. Haiek garaiak, haiek. Aurrekoetan bezala, ter...
Oasiko Kronikak 10: Ari, ari, ari, Otegui presidente! 24.05.2020 52:06
Uztailaren 12an EAEn egingo diren hauteskundeen analisi sakona egin dugu oriangoan, beti ere, gaian oso zentratuta eta politikariei banaka erreparatuz: Ortuzar kanpaina zikin baten beldur da, Otegi Espainia gobernatu nahian dabil, Iturgaiz pozik dago klaseko popularrena delakoan, eta bitartean, Espaniako estatuan, Errejon bihar jaiok dela zabaldu da. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi...
Oasiko Kronikak 9: Arantza Tapia eta Leturia 17.05.2020 52:10
Madrilen askatasunaren alde eta Sanchezen gobernu komunistaren aurka egin dituzten protestak aztertzen hasi, kulturako diru laguntzen loteriarekin jarraitu eta gizarteari inolako ekarpenik egiten ez dioten alferrikako jarduerez hitz egin dugu Oasiko Kronikak irratsaioaren bederatzigarren saio honetan. Alferrikako jarduera hauek laugarren fasetik aurrera jarriko dira martxan eta Julian Iantzi oso k...
Oasiko Kronikak 8: Juanitoren deseskalada 13.05.2020 50:32
Ez gara ari deseskalatzen, rapelatzen ari gara, berriak ematen dugu kirol munduan. Baina beno, bagoaz beheraka apurka apurka eta normaltasun berrira hurbildu ahala ari gara gure eskubideak berreskuratzen: terrazak, kirola, lana eta kontsumoa. Baina hala ere, guk ondo dakigu, dena ez dela hain ongi aterako. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albiste...
Oasiko Kronikak 6: Dena gezurra da, saio hau izan ezik! 10.05.2020 44:00
Azkenaldian zalantza asko eragin ditu koronabirusak, txutxumutxu, gezur erdi, erdi egia asko zabaldu dira sare sozialetan, eta zer sinetsi ez dakigula gabiltza denok. Horregatik, gure hiru adituengana jo dugu eta zabaldu den zurrumurru bakoitza sakon aztertu eta objektibotasunez esan dugu egia edo gezurra den. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Alb...
Oasiko Kronikak 7: Duterte eta Bukele putinkumeak 10.05.2020 51:41
Laja eta Landakandaren ordezkoak topatzeaz gain, Duterte eta Bukele bikote berria, nazioarteari begirada sakon eta objektibo bat eman diogu aste honetako tertulian. Trumpengandik hasi eta Putineraino, nola ez, Ipar Koreatik igarota. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor iza...
Oasiko Kronikak 5: Uriartek planto! 19.04.2020 42:19
Planto egin du Uriarte andereak Pedro Sanchezen neurri berriaren aurrean eta EAEn ez dute ikasle guztiek gaindituko ikasturtea. Jakitun da zer ondorio ekar ditzakeen ikasle denei ikarturtea gainditzeak, non geratzen dira gure protoekintzaile diruzale eta lehiakorrak? Eskerrak Uriartek behintzat baduen zentzu pixka bat herri honetan. Hori bai, esan du zer ez duen egingo, zer egingo duen, ordea, jai...
Oasiko Kronikak 4: Zure etxeko aberri independentea 14.04.2020 40:00
Isiltasuna borroka molde berri moduan, abertzaletasuna eta estatugintzaren arteko ezberdintasunak, Urtzek Mikel Laboari egiten dion konpetentzia euskal kulturaren sinbolo bihurtze bidean, eta beste hamaika kontu garrantzitsu aztertu ditugu, sakon, Oasiko Kronikak irratsaioaren laugarren atal honetan. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Te...
Oasiko Kronikak 3: Eskerrik asko, Amantzio! 06.04.2020 41:00
Amantzio Ortega dugu gizarteari eman ahal dakiokeen opari ederrana eman dion altruistetako bat, baina badira gehiago, musikari edota kirolari ezagunak tartean. Haien guztien omenez egina da hirugarren irratsaioa. Aurreko bietan bezala, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo b...
Oasiko Kronikak 2: Iraultza balkoitik 29.03.2020 36:16
Ez da gutxiagorako, fenomeno berriak guztiok baikaitu harrapatu, modu zuzen ala kolateralagoan. Hari eskaini diogu irratsaioko lehenbiziko eztabaida traszendentala, eta gainerako ataletan ere izan du presentziarik. Lehenbiziko saioari tiraka, atal hauek ere baditu bigarren emankizunak: - Albisteak - Teoren abenturak eta kalentura - Aita ernegatua - Erntzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurr...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.