Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com
Dove ascoltare?
I podcast nell'app Replaio Radio In arrivoI podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast
Episodi
Hermansoloñak lanean darrai 02.05.2023 20:59
Hermansoloña elkartea bizirik dagoela eta lanean jarraitzen dutela adierazi digu Jose Antonio urteagak. Argentinan eta Saharan babesten jarraitzen duten egitasmoen inguruko azalpenak eman dizkigu eta diruz laguntzeko aukera badugula zehaztu digu.
Arantzazuko igoeraz Haritz Arregi txirrindulariarekin 28.04.2023 4:58
Arantzazuko Igoeraren ekitaldi berria burutuko da bihar. Irteera lerroan egongo den Haritz Arregi @Aloatxirrindul1-ko ziklistarekin hitz egin dugu eguerdiko kirol tartean.
"Migrazioa guztion eskubidea" kanpaina bihar abiaraziko du Hotz Oñatik 28.04.2023 19:14
Sentsibilizazio kanpaina berria egingo du maiatzean Hotz Oñati taldeak, "Migrazioa guztion eskubide" lemapean. Baina abiatu, bihar goizean abiatuko da plazan "kantu eta kolorez migrazioaren alde" ekintza artistikoaren bitartez. Hotz Oñati taldeko bi kidek eman digute biharko ekintzen eta maiatzeko kanpainaren berri
ANIMALDIA kontzertua Musika Bandaren eskutik 27.04.2023 17:44
Haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa izango da ANIMALDIA. Musika eskolako haur batzuk bandako kideen artean eserita egongo dira igandeko kontzertuan eta herriko erraldoiek ere parte hartuko dute, Oñatzekoek "dantzan" jarrita. Igandean, 13:00etan, Zubikoako pilotalekuan Musika Bandak eskainiko duen kontzertuaz aritu gara Aitor Biain zuzendariarekin.
Pako Aristirekin berba egin dugu "Irunberri 1990: arroilaren negarra" liburuaz 27.04.2023 12:46
Gure Bazterrak taldearen ekimenez eta eskariz osatu du Aristik "Irunberri 1990: arroilaren negarra" liburua. Herritar ugariren aurrean aurkeztu zuen Santa Ana aretoan, atzo, eta ondoren, gurekin berba egin zuen.
Kirolaren bi aurpegiak: garaipena eta porrota, kategoriaz igo eta jaisten direnen hitzetan. 26.04.2023 26:44
Andoni Ugarte futbolaria eta Maddi Santa Cruz eskubaloi jokalaria izan ditugu gaurko Kirolen Txokoan, beraien taldeen kategoria igoeraz eta galeraz berba egiten.
Oñatiko Kale Katu elkartea eratu berri da 25.04.2023 31:13
Herrian dauden kale katuen ongizatea zaindu eta CER edo Harrapatu-Antzutu-Askatu protokoloak dioena betetzeko prest dagoen herritar talde batek osatu du OKK elkartea. Beraien helburu eta asmoez berba egin digu Aitor Alberdik.
Astelehena, apirilaren 24ko kirol emanaldia 24.04.2023 24:49
Asteburuko emaitzak errepasatu eta protagonistak entzun ostean, Gipuzkoako kirol kazetaritzan erreferente den Iñaki de Mujika zenaz berba egin dugu Imanol Arrutirekin.
Gazteluaitzen gaztelua egon zen 24.04.2023 24:20
Hori adierazi digu Antxoka Martinezek. Arantzadi elkarteko kideak kata jarduna zuzendu zuen orain hilabete eta erdi Gazteluaitzen, gaztelurik izan ote zen hipotesia frogatzeko. Topatutako zeramikek eta lurraren terrazamenduak gaztelua izan zela agirian utzi dutela esan digu eta Erdi Aroan, XI-XII. mendean kokatzera ausartu da.
Futbol derbi garrantzitsua domekan 21.04.2023 6:39
Derbi oso garrantzitsua dauka igandean Aloña Mendik. Maila mantentzeko beharrezkoa izango du Azkoagainen Bergara mendean hartzea. Aritz Garmendia entrenatzailearekin hitz egin dugu
Nogen taldearen kontzertua bihar plazan 21.04.2023 15:09
Abesti eta bideoklip berria aurkeztu eta egun gutxitara etorriko da Nogen taldea Oñatira, kontzertua eskaintzera. 2018an eman zuten orain hurrengoa Gaztelekuan. Ordutik hona aldaketa esanguratsuak izan dituzte baina betiko ilusioarekin datozela adierazi digu Jokin Gilisagasti bateria-joleak.
PUNTAIK PUNTA jaialdia 20.04.2023 23:43
Ikerne Altube turismo teknikariak hainbat argibide eman dizkigu Puntaik Puntu Debagoieneko bidezidorren jaialdiaz.
Natura, elikadura eta ongizatea: 7. tailerra larunbatean 19.04.2023 14:08
Udaberrian bete-betean gauden honetan polinizatzaileen garrantziaz eta erleez arituko dira larunbateko tailerrean Natur Eskolako lagunak eta Amaia Aierbe eta Amaia diaz de Monasterioguren nutrizionistak. Ortuko une honetako produktuez eta gibelaz ere arituko ei dira.
Aloñako igoera igandean 19.04.2023 25:45
Domekako Aloñako Igoeraren erreportaje zabala egin dugu gaurko kirol tartean. Aurkezpenean esan zirenak laburbiltzeaz gain, irteera lerroan egongo diren herriko hiru kirolariren istorio bereziak entzun ditugu
Liburuaren Eguna ospatzeko ekintza ugari 18.04.2023 23:47
Apirilaren 23a izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna baina Oñatin, ospakizun-ekintaldiak abian dira jada. Egitarauaren inguruko xehetasunak ematera etorri zaigu Arantzazu Ibarrondo liburutegiko arduraduna.
LANA kooperatiba ezagutzen 17.04.2023 32:41
Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Nazioartekotze Saria eman berri dio LANA kooperatibari. Horrek, Santxolopeztegin dagoen enpresa ezagutzeko bidea eman digu. Mirari Zilaurren presidentearekin eta Itsaso Larrauri pertsonal arduradunarekin berba egin dugu.
Isastitarren flandriar abentura 05.04.2023 29:28
Flandriako Tourra barrutik ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Isasti anaiek zikloturista egin zuten larunbatean. Igandean berriz, profesionalen lasterketak ikusi zituzten. Belgikako esperientziaren berri eman digute eguerdiko kirol tartean.
Oñatiarrak protagonista Espainia eta Euskadiko kirol txapelketa ezberdinetan 03.04.2023 22:58
Euskal Herri zein estatu mailako txapelketa ezberdinetan nabarmendu diren kirolarien testigantzak jaso, eta talde kirolean eman diren emaitzen errepasoa egin dugu gaurko kirol tartean.
3. Komunikazio Campusa antolatu dute MUk eta Goienak 03.04.2023 21:23
Unai Portilla unibertsitate irakasleak eman digu Komunikazio Campus berri honen inguruko xehetasunak: DBH4-Batxilergoa 1 mailetako ikasleei zuzenduta dago, uztailaren 3tik 7ra egingo da eta bideo-podcast bat osatzea izango da helburua. Izen-ematea zabalik dago ekainaren 19ra arte
Laida Bengoarekin "Oporrak bakean" programaz 31.03.2023 21:18
"Sahararen alde" izenburupean hainbat ekintza antolatu dira gaur arratsalderako plazan; saharar herrialdearen errealitatea eta errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrei zuzentzen zaien "Oporrak bakean" programa ezagutzera ematea da helburua. Laida Bengoak programan parte hartzen du iaztik, saharar haur bat hartu baitzuen eta aurten ere hartzeko eskaera bete baitu. Bere esperientziaz aritu za...
Debagoienako Dantzari Eguna larunbatean Oñatin 30.03.2023 23:13
Oñatz dantza taldeko Martin Irigoien eta Xabi Narbaiza izan ditugu irratian larunbaterako zehaztu den egitarauaren berri emanez eta antolakuntza nola eraman duten azalduz. Datozen aste eta hilabetetarako dituzten asmoen berri ere eman digute.
Areto bizikleta maratoia eta beste zenbait gai gaurko Kirolen Txokoan 29.03.2023 25:46
Gai ugari landu ditugu gaurko kirol tartean: ♂️ Pablo Aguirregabiriaren heriotza MARATOIA @egoitek|eko Nuria Rodriguezekin Ane Madinak debuta Espainiako txapelketan ️ 'Eutsi Malen' dokumentalaren estreinaldia
Apirileko Kontzejupetik prest dago 29.03.2023 11:42
Martxoko azken egunetan, bihar-etzi, banatuko da berez apirilari dagokion Kontzejupetik berria. Edukiak Iñigo Arregi lankideak aurreratu dizkigu.
Jurgi Ekizarekin Willis Drummond-ek gaztetxean eskainiko duen kontzertuaz 28.03.2023 17:31
Julen Korkostegik elkarrizketatu du Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko gitarrajole eta abeslaria. Disko berriaz, hau aurkezteko egiten ari diren bira bereziaz eta taldeak Oñatirekin duen harremanaz aritu dira, besteak beste
Bi oñatiar saritu Euskadiko Musikari Gazteak lehiaketan 27.03.2023 28:00
Kepa Lopezek lehenengo saria eskuratu du perkusioan eta Jon Mestrek aipamen berezia pianoan. Herriko bi musikari gazte hauekin berba egin dugu.
Podcast simili
Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici