Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com
Dove ascoltare?
I podcast nell'app Replaio Radio In arrivoI podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast
Episodi
Uxue Oses, Master Cup txapelketako elite mailako finalean 24.03.2023 7:16
Master Cup txapelketako elite mailako final handia jokatuko du igandean Uxue Osesek. AlonaMendi saileko pilotariarekin hitz egiteko aukera izan dugu eguerdiko kirol tartean
Arrikrutzeko koba "beste era batera" ezagutzen 24.03.2023 20:52
Errealitate birtuala teknika erabiliz Arrikrutzeko koba ezagutzeko 12 minutuko material prestatu da. Betaurreko berezi batzuez baliatuta, koba barruan egotearen sentsazioa izango du bisitariak, leizezuloaren ikuspegi osoa, 360 gradukoa, eskainiz. Irisgarritasunean urrats berria suposatzen duen bitarteko honen ingurukoak eta asteburuan ospatuko den Kobazuloen XIII. egunaren ingurukoak azaldu dizkig...
"Sehaska-kanta gorriari" antzezlan berria 23.03.2023 25:37
Larunbatean, 19:00etan estreinatuko da Santa Ana aretoan "Sehaska kanta gorriari" izeneko antzezlana. Aktoreak eta zuzendaria entsegu betean harrapatu ditugu baina tartetxo hartu dute antzezlan berriaz eta orain arteko sormen prozesuaz gurekin berba egiteko.
Gimnasia erritmikoko zuzendaritza talde berria ezagutzen 22.03.2023 27:47
17 urteren ostean, Resu Muruak gimnasia erritmiko saileko presidente kagua utzi du. Guraso talde berri batek hartu dio lekukoa saila kudeatzen. Zuzendaritza berriko bi kide eta entrenatzailea izan ditugu Oñati Irratian.
"Euskal kominigintza" erakusketan 21.03.2023 26:06
Mikel Begoña "Euskal kominigintza 1975-2020" erakusketaren komisarioetako bat da. Kultur etxean martxoaren 31ra arte ikusgai dugun erakusketaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
Urgain-Errekaldeko sukalde eta jangela berria ezagutu ditugu 20.03.2023 18:46
40 urte inguru ditu Errekalde herri eskolak eta hasieran egin ziren sukaldea eta jangela berritzearen premia zegoen. Kontserjearen etxea zena hartuta, espazioa zaharberritu ez ezik, handitu eta berrantolatu da. Lanak amaituta, sukaldea eta jangela berriak ikusten egon gara. Bide batez, eskolako jolasgunean Udalak egin asmo dituen lanak ere azaldu dizkigute Loreak eta Aintzanek, ikastetxeko zuzenda...
Arte jardunaldiak antolatu dira Antixena gaztetxean 17.03.2023 30:18
Apirilaren 12tik 26ra egingo dira Arte jardunaldiak baina antolatu diren tailer eta ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada. Egitaraua ez da ordea tailerretara mugatuko eta zein beste ekintza antolatu dituzten azaldu digu Mikel Garaik.
Debagoienatik ari gara! 16.03.2023 24:34
Ernaik 10 urte bete dituela eta "Debagoienatik ari gara" aldarrikapen eta ospakizun egitaraua antolatu da larunbaterako. Ernai gazte antolakundeko bi kide, Aimar Loiti eta Eneritz Osinaga, hurbildu dira gure estudioetara, urteurrenaz, antolakundearen erronkez edota Elorrion apirilean egingo duten topaketaz aritzeko.
30. Oñatiko duatloia, larunbatean 15.03.2023 31:35
Berritasun ugari ekarriko ditu larunbatean, 30. Oñatiko Duatloiak. Ibilbide aldaketa, pantaila erraldoia, musika...Euskadiko txapelketa izango da gainera. Azken orduaren berri eman digu Xabi Luis antolakuntza taldeko kideak.
Ganbara faktoriaren hainbat hitzordu astebururako 14.03.2023 22:03
"Kontzertuak familian" ekimen berria martxan jarriko du Ganbara faktoriak larunbatean, "Orkestra barrutik ezagutzen" kontzertuaren haritik. Bezperan, ostiralean, "Kantari" udaberriko emanaldia eskainiko du Ganbara Kantu Eskolak.
Oñatiko KZguneak 20 urte! 13.03.2023 34:29
Kultur etxeko zaharberritze lanak amaitu eta gutxira egokitu zen KZgunea Santa Marina plazako eraikinaren goiko solairuan. Bertan jarraitzen du egun. Zer nolako zerbitzuak eskaintzen dituzten eta 20 urte hauetan izan diren aldaketak azaldu dizkigu Aitor Madridek.
Euskadiko V.Filosofia olinpiadetako finalistekin 10.03.2023 22:26
Elkar Hezi ikastetxeko hainbat ikasle sailkatu dira Euskadiko V. Filosofia olinpiadetako finalera, modalitate ezbedinetan. "Mugak eta justizia" gaiaren inguruan osatu dituzten lanei buruz berba egin dugu beraiekin.
Areto futboleko entrenatzailearekin 10.03.2023 6:37
Iñaki Iglesias, areto futboleko talde nagusiko entrenatzailearekin berba egin dugu, asteburuan liderraren kantxan jokatuko duten partidaz.
MUSIKALDIA kontzertuaz 09.03.2023 20:47
Oñatiko Musika Bandak kontzertu berria eskainiko du igandean: Musikaldia. Musikaletako doinuak nagusi izango dira eta Bergarako Candem Town Dance Studioko dantzariek parte hartuko dute. Kontzertuaren nondik-norakoak azaldu dizkigu Aitor Biain zuzendariak.
Kata-jarduna Gazteluaitzen asteburuan 09.03.2023 23:11
Gazteluaitzen, izenak iradokitzen duen gaztelurik egon ote zen jakin nahi du Antxon Arrietak eta Antxoka Martinez arkeologoarengana jo du laguntza eske. Martinezek zuzendutako kata-jarduna egingo da asteburuan eta zer nolako lana izango den azaldu digu Aranzadi elkarteko kideak.
Oñatiko munduko ziklo-kross txapelketaren 70. urteurrena 08.03.2023 28:57
1953ko martxoaren 8an jokatu zen Oñatin munduko ziklo kross txapelketa. Lasterketa bertatik bertara ikusi zuen Jerardo Elorza gonbidatu dugu eta probaren eta garaiko Oñatiko eta kirolaren kronika egin digu.
Germinatuak, sendabelarrak eta gibela aztergai 07.03.2023 13:08
"Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz" tailer zikloari dagokion hurrengo hitzordua larunbatean, martxoak 11, beteko da. 11:00etatik 13:30etara elikadura plana berrikusi eta aztertuko da eta, bereziki, geminatuak landuko dira. Gainera, sendabelarren erabileraren inguruan sakonduko dute Natur eskolako lagunek. Zikloari dagokion 5. tailerraz argibideak eman dizkigute Amaia...
"ATZO, ETZI. Oñatiko kultur ondare etnografikoa" liburu berria 06.03.2023 37:20
"Erreusak" proiektuari esker egin zen fitxa osatze eta informazio bildumatik sortu da "ATZO,ETZI. Oñatiko kultur ondaren etnografikoa" liburua, Jerardo Elorza bildumako 4. zenbakia duena. Liburuan, 2021ean jaso zen informazioa laburbildu behar izan du Arantzazu Sagarzazu Sacristanek eta lana nola osatu duen azaldu digu.
Antixena gaztetxeko martxoko egitaraua 02.03.2023 13:37
Musika aukera zabala izango da martxoan ere Antixena gaztetxean, eta lehenengo asteburutik hasita, gainera. Hilerako dagoeneko lotuta duten egitarauaren berri eman digu Beñatek.
Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN 02.03.2023 30:32
Agintaldiko azken ALKATEAREKIN BERBETAN saioa egin dugu Izaro Elorzarekin eta herritarren galdera asko ekarri ditugu mahai gainera: San Martinen ikusten ari diren exkabadoren arrazoia, energia komunitateak sortzeko aukera, konpostaren banaketa, Sancti Spiritus unibertsitatearen berritze lanak...
Aloña Mendiko Txirrindularitza saila 01.03.2023 26:21
Laurunbatean aurkeztu zuen Aloña Mendik kategoria ezbedinetan izango dituen txirrindulari taldeak. Gainera, kadete eta jubenilek asteburuan hasiko dute denboraldia. guztiaz aritu gara Aloñako txirrindularitza saileko ordezkariekin.
Martxoko Kontzejupetik aldizkariaren edukiak aurreratzen 01.03.2023 12:45
Emakume asko protagonista dira martxoko Kontzejupetik aldizkarian, zenbaiti egindako elkarrizketen ingurukoak aurreratu dizkigu Iñigo Arregi lankideak.
"Kantari" saioa Gaztelekuan, domekan 28.02.2023 24:57
Goiena telebistako "Kantari" saioaren 8. aldia Bergaran hasi zen, urtarrilean. Orduan grabatutako artista gazteen lehen saioak asteburuan eman dira. Baina telebista kamerak Oñatira, Gaztelekura, etorriko dira igandean, herriko 7-11 urte bitarteko haurren kantu eta dantzak grabatzera. Saioaren aurkezlearekin, Beñat Arizabaletarekin berba egin dugu.
Saharar errepublika aldarrikatu zela 47 urte dira gaur 27.02.2023 30:56
Eta urteurren hori Oñatin dauden sahararrek nola bizi duten jakin nahi izan dugu 16 urteko Larbi Mohamed-ekin berba eginda. Historia errepasatzen ere lagundu digu.
Urbiara generoa eramateko hamaika garraiobide 24.02.2023 9:32
Peio Bilbao fondako arduradunarekin berba egin dugu. Generoa erosi eta Urbiara autoz iristeko asmotan harrapatu dugu baina ikusi egin behar bidean zenbat elur berri pilatu den.
Podcast simili
Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici