ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: argiapodcast.buzzsprout.com
Dove ascoltare?
I podcast nell'app Replaio Radio In arrivoI podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast
Episodi
BTLN 1x03: Gernika-Lumoko saioa 09.11.2026 1:19:37
Kotxeko ibiliari segika, Gernika-Lumoko finalaurrekoan egin dute geldialdia BTLN-ko lau protagonistek, Jai-Alai pilotalekuan hain zuzen. Bertsolarien pausoei azti begira, antolakuntzan dabiltzan boluntarioen urratsei erreparatuz eta beraien hitz eta pausoak neurtuta, beti bezain sakon aztertu dute oraingoan ere saioa Oihana Arana, Lide Arregi eta Asier Galarzak, Danele Sarriugartek gidatuta. Aito...
Menda Bikoitza 4x03: Margaret Bradshaw botanikaria eredu 04.11.2026 29:29
Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara gaurkoan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumea. Bere lanaz, bere egitasmoez eta zaldi gainean 100 urterekin egiten dituen ibiliez aritu gara. Guri gustatzen zaizkigun ereduetako bat baita Margaret Bradshaw. Saioko sendabelarraren atalean, urkiari egin diogu leku. Zuhaitza da, baina sendazuhaitza esatea da...
Oroimen Histerikoa 5x04: Besteen buruaz beste 03.11.2026 25:02
Suizioaz aritu gara gaur. Zalantzan egon gara gai honi heldu edo ez, mendebaldeko jendartean tabua delako. Kristautasunaren eta judaismoaren arabera bekatua da, eta batzuen ustez, gainera, kutsakorra; imitazioa ekiditeko isildu beharreko kontua. Werther efektua esaten zaio horri. Hala ere, badira suizio denak zaku berean ezin direla sartu diotenak ere. Batzuk beste batzuk baino “ulergarriagoak” di...
BTLN 1x02: Eibarko saioa 02.11.2026 1:15:00
Saio distiratsua izan zen Eibarrekoa, Ipurua kiroldegikoa, ez bakarrik bertso ederrengatik, baita espazio horretan metatzen den izerdi guztiarengatik ere. Futbolaren orroei kasurik egin gabe, irakasleek hartu zuten hitza. Kontu horiek dakartzate BTLN saiora Oihana Aranak, Asier Galarzak, eta Lide Arregik, ohi moduan Danele Sarriugartek gidatuta. Hizketarako gaia, XXXXXX Jantzi gerrikoa, Eibarren b...
Nolakoa da patio ordua ikasle itsuarentzat? 02.11.2026 12:49
Aniztasun funtzionala duten ikasleak ongi zainduta daude ikasgela barruan. Baina jolas-garaira salto egitea oihanera jauzi egitea al da beraientzat? Zer aurkitzen dute eta nola goxatu dezakegu haien esperientzia? Manu Agirre entzule itsuak egin digun galderari tiraka, Mireia Centenok eta Edurne Gartziak pista ugari eman dizkiote Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 7x04: Evaristoteles 28.10.2026 1:02:54
Guardiazibilen etxepeko bilera batean bezala sentitzen gara Beranduegin: lasai eta libre nahi duguna esateko; eta kontinente oso bat “hanka-txiki-zalea” dela esan behar bada, ba esan egiten da. Eta galdetuko duzue, nondik iritsi garen horra? Bada gerrarako prestaketen baitan, nazioarteko gustu erotikoak ekarri ditu aste honetan Kevinek. Evaristoren musikaz lagunduta. Egiazko Euskal Herria itzuli d...
BTLN 1x01 | Larraun-Lekunberriko saioa 26.10.2026 1:10:38
Hasi da BTLN, hasi da Betelana, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko ARGIAren bideopodcasta. Larraun-Lekunberriko saioa aztertu dute Oihana Aranak, Asier Galarzak, Lide Arregik, eta hala egingo dute saioz saio, Danele Sarriugartek gidatuta. Ohiko tertulien bereizgarri gisa, BTLN podcastean kontzeptu bati erreparatuko diote saio bakoitzean; Larrun-Lekunberriko oholtzari begiratzeko gaia,...
Autoritatea nola lortzen du irakasleak? 26.10.2026 11:03
Irakasleen autoritatea blindatzeko dekretua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Horri tiraka, botereaz, autoritate pedagogikoaz eta autoritarismoaz, konfiantzaz eta kontrolaz hitz egin du Agurtzane Gomez irakasleak Mikel Garcia Idiakezekin. Dekretuaren argi-ilunak aztertzeko denbora ere izan dute.
Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago 21.10.2026 28:26
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso argi daukagulako non kokatzen dugun geure burua. Gaurko sendabelarraren atalean, berriz, birika-belarrari buruz aritu gara, eta gure gomendioak eta aholkuak berari buruzkoak izan dira, gure U dazkeneko prestaketak II a...
Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil 20.10.2026 27:32
Gure alde zientifikoa atera dugu aste honetan, eta kimikari lotutako hiru konturekin gatoz. Baina, kimika bere horretan motz geratzen zaigu, eta kontuari gatz pixka bat gehitu nahian, heriotzarekin lotzea pentsatu dugu.
Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz? 19.10.2026 11:26
Heziketa oso gauza bakartia bilakatu daiteke. Plazan hasitako solasaldiak motz geratzen bazaizkizu, solasaldi horiei forma emateko eta gurasotasunaz eta heziketaz hitz egin ahal izateko taldetxoa sortu nahi baduzu, horretarako pistak eman dizkio Maite Aranzabalek Mikel Garcia Idiakezi.
Nola hasi ikasturtea gelan? 18.10.2026 14:57
Ikasturteko lehenengo egun, aste eta hilabeteak inportanteak dira, norbera kokatu, gelako taldea sendotu, gurasoekin norabidea finkatu eta irakasleen artean koordinatzeko. Izaskun Egilegorrekin aritu da horretaz guztiaz Mikel Garcia Idiakez.
Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da? 17.10.2026 11:38
Bakardade sentimendua ere bada haurren kontua. Bakardade kontzeptuaz, laguntasunaz, onarpenaz eta nerabezaroan honek guztiak hartzen duen dimentsioaz hainbat gako eman dizkio Nahia Idoiaga psikologo eta EHUko irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.
Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak 13.10.2026 26:33
Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio horren frogarik ez dagoela. Eta, hala ere, zenbaitzuek uste dute baietz, estralurtarrak existitzen direla e...
Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk 12.10.2026 1:04:05
Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan et...
Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean 07.10.2026 32:07
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu. Gaurko sendabelarra, berriz, azeri-buztana (Equisetum arvense) da eta gomendioa ere berarekin egingo dugu. Udazkeneko prestaketak I deitu diogu...
Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia 06.10.2026 24:38
Oporren ondoren, munduko arazo sakonei heltzeko gogoz itzuli gara, eta horregatik loa kentzen digun gai garrantzitsu bat jorratzea erabaki dugu: emakumeen edertasun lehiaketak, miss lehiaketak.
Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten 01.10.2026 1:09:39
Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak... Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean' E! Gogorat...
Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun 17.09.2026 1:08:35
Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak... Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean' E! Gogorat...
Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete 16.07.2026 1:06:09
Urrutitik antzematen zaie gidari onei eta txarrei, eta zuen ustez zein zakutan sartzen da Kevin? Ba tuneletako X gorriak abisu hutsa direla uste duen horietakoa da, beraz, imajinatu. Gizonkerian hasitakoak ezin beste biderik hartu, eta futbolaz aritu gara gaur: munduko kopaz eta arbitroz jantzitako ertzaiez. Hauxe da uda baino lehen esateko dugun guztia supremazismo beltzaren aldeko lau zurik. E!...
Oroimen Histerikoa 4x32: Oporretara goaz Leninen baimenarekin 23.06.2026 13:03
Hendaiako hiruen oporrak errepasatu ondoren, orain bagenuen non aukeratu faxisten artean, zerrenda nahi baino luzeagoa da. Baina aspertu gara, eta ikasturteko azken saio honetan, konpentsatzeko asmoz, ez dugu opor faxistez hitz eging, opor iraultzaileez baizik: motxila bizkarrean hartu eta Suitzara goaz Leninekin.
Egonarria 4x14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea) 18.06.2026 28:56
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla? Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta goi mailako kalitatea lortzeko helburuarekin. Te landarea eta ekoizpenaren zikloa nolakoak diren kontat...
Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan 18.06.2026 1:03:41
Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txosnetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez Beranduegi, eztabaida bideratzeko teknika guztiz parte hartzaile eta demokratikoa erabili dugu: alde ala kontra? Eta zuei, ze konbinazio ateratzen zaizue? Alde eta alde? Kontra eta alde? Alde baina kontra?... Saio amaieran...
Oroimen Histerikoa 4x31: Francoren udako ipurdi zuria 16.06.2026 15:14
Pasa den astean Hitler izan genuen hizpide, eta oraingoan, Hitlerrekin 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian bildu zen faxistaren oporrei buruz hitz egingo dugu: Francisco Franco. Oporrak Euskal Herrian pasatze zituen, Donostian zehazki, Aieteko Jauregian.
Zarata ateratzen utzi behar diegu haurrei? 15.06.2026 12:42
Ikasturte honetako azken podcastean, oporretan irudikatu dugu gure burua. Hondartzan, piszinan, errekaren baten alboan… Baina idilikoa izan daitekeen irudi horren atzean, antzeko ika-mika errepikatzen da uda guztietan: batzuk kexu dira, umeen zalapartak beren lasaitasuna zapuzten duelako. Ibon Herran Muruaga hezitzaileak gaiak dituen erpinak aztertzen lagundu dio Mikel Garcia Idiakezi.
Podcast simili
Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici