ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 565 episodi

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: argiapodcast.buzzsprout.com

Autore

ARGIA

Categoria

News

Sito del podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Ultimo episodio

9 nov 2026

Dove ascoltare?

I podcast nell'app Replaio Radio In arrivo

I podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast

Scaricala su Google Play Installala gratis Android quasi 10 mln di download · valutazione 4,7+ iOS in arrivo

Episodi

Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago 11.06.2026

Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da. Baina gaur egun asko apetitua erregulatzeko erabiltzen ari dira, gosea kentzeko, eta hemen datoz arazoak . Horren aurrean, erabili zuhur eta zentz...

Oroimen Histerikoa 4x30: Hitlerren maitasun habia 09.06.2026

Udako saioak faxisten oporrei buruz egingo genituela esan genizuen, eta gaur zerrendaren lehen postuetan dagoen baten txanda da: Hitler. Aurreko saioan komentau genuen Mussolinik hondartza aukeratu zuela bere opor leku moduan, Hitlerrek, aldiz, mendia, zehazki bavariar alpeak. Han eraiki zuen bere maitasun habia Eva Braunekin. 

Egonarria 4x13: Sahatsa lantzen Garaion Sorgingunean | Alazne Goñi eta Miren Beitia 08.06.2026

Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola den, eta zumearekin ze saski eta egitura ezberdinak sortu daitezkeen ikusi dugu.

Nola eman klaseak kanpoan? 08.06.2026

Uda gainean dugu eta ziur bat baino gehiago animatuko dela ikasgelatik atera eta klasea kanpoan egitera. Eta animatzen ez bada, horretarako arrazoiak eta estrategiak eman dizkio Dani Zuazagoitia irakasleak Mikel Garcia Idiakezi. 

Beranduegi 6x18: Izarren hautsa 03.06.2026

Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena kontatu dizkigu, saio honetan ohikoa dugun bezala, xehetasun askorekin. Ospitalera bidean jarri zen unetik bizidun bat titira itsatsita izan arteko prozesu guztia. Saio amaieran jarri dugun kanta: Viagra Boys - 'Research...

Nola goxatu instituturako saltoa? 02.06.2026

Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera igaortzeak ikasleengan sortzen dituen mamu eta kezkez aritu da Mikel Garcia Idiakez, eta trantsizio hori leuntzeko Irunen martxan duten Zubiak eraikiz plana ezagutu dugu, irakasleen euren ahotik. 

Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan 02.06.2026

Aurten uda aurreratzea erabaki dugu eta ekainean ekin diogu urteroko Summer edition deituari; uda giroko gaiak, saio motzagoak eta ahots berriak mikrofonoan. Eta zer okurrituko eta faxisten oporraldiei buruz aritzea. Nora joaten dira oporretan? Zer egiten dute? Baina ez eodozeinek, faxismoaren sortzailearekin hasi gara: Benitorekin. 

Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea 26.05.2026

Gerra hotsak han eta hemen dabiltzan honetan, txanponaren beste aldeari begira jarri gara: bakeari. Muga nahiko lausoa dela badakigu, baina gerra luzatzearen ondorioei eta bake negoziazioei buruz aritu gara. Vietnamen hasi eta auskalo non amaituko dugun. 

Ingelesak itsututa? 25.05.2026

Parkean seme-alabei ingelesez hitz egiten dieten guraso euskaldunak, ingeleseko akademia pribatuen negozioa eta Nafarroako PAI programa ditu oraingoan hizpide, besteak beste, Mikel Garcia Idiakezek. Zuriñe Zubillaga eta Aitziber Ibarbia irakasleek lagundu diote gaia borobiltzen.

Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna 22.05.2026

Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur elkarrekin partekatu ditugu gure ideia eta bizipenak. Eta nola ez, Kevinek oligomaitasunaren alde dagoela deskubirtu du, eta bere zita tamalgarri bat partekatu du gurekin. Zita batean zer egin behar den ez dakigu, baina z...

Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK) 21.05.2026

Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek haien herri lurrak ekologikoan ziurtatu dituzte. Bestetik, ikerketek berretsi dute ongarri organikoek lurraren emankortasunari egiten dioten mesedea. Hirugrrenik, Europako I...

Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby 19.05.2026

Azken hilabeteetan gure albistegiak AEBetatik datozen notiziekin bete dira, edo bete ditugu, esan beharko genuke. Eskandaluak bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean, distrakzio maniobra bihurtzen da: Epstein, Groenlandia, ICE, Trumpen aurkako ustezko atentatuak, Iran… Baina hauen artean bat hautatu behar, eta gaur ICE-i buruz aritu dira Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopez; Miigrazio eta...

Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri? 18.05.2026

Seme-alaben ikasgelako gurasoen whatsap taldea foro eraginkorra eta baliagarria izan daiteke, baina baita desesperagarria ere, zertarako den eta nola erabili behar den ezberdin ulertzen dutelako sarri guraso batzuek eta besteek. Taldeotako hizkuntza hautuak ere buruhauste bat baino gehiago eragin ohi du. Gaiari heldu dio Mikel Garcia Idiakezek. 

Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai) 14.05.2026

Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten duen jakin nahi izan dugu, baina batez ere zein ondorio ekartzen dituen. Gure artean biofobiarik ba ote dagoen pentsatzen ere aritu gara. Urte sasoi honetan intsusari buruz aritu beharra dago eta gaur ikerketa bat ekarri dugu, azala...

Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR 12.05.2026

Aste honetako saioan LIDAR (Light Detection and Ranging) gailuari buruz hitz egin dugu. Laser izpien bidez objektu edo gainazal batekiko distantzia detektatzen duen aparatua da. Gailu honen erabilera arkeologian, eta batez ere, Amerikako zenbait tokitako historiaren azterketan izaten ari den eraginaz aritu gara. 

Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia? 11.05.2026

Jolas-garaiari eskainitako denbora luzatzea erabaki dute Bartzelonako ikastetxe batean. Baina ikasle guztiek behar bezala aprobetxatzen al dute tarte hori? Eta zer da jolas-garaia aprobetxatzea? Aspertzen al dira batzuk patioan? Galdera ugari dakartza Mikel Garcia Idiakezek Mireia Centeno psikopedagogoari egiteko. 

Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir 07.05.2026

Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken nobela idazten. Halakoxea da gure podcasta: umore demokratikoz betetako gidoi landuak, maitasun oldarkorrez egindako txisteak, fikziozko pertsonaien parte hartzeak... geuk baino gehiago daki gutaz adimen artifizialak.  Saio ama...

Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak 06.05.2026

Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla ohartarazi du. 

Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa! 05.05.2026

Dagoeneko inork ez du hitz egiten Artemis II misioari buruz, 2026ko apirila hasieran AEBk ilargira bidalitako ontzia, ilargiaren aurpegi ezkutua ikustea lortu duena. Lurrean gertatzen dena ahaztu eta izarretara begira jarri gintuen NASAren misioak, distrakzio propaganda bikaina eginez. Eta nola ez, gu espaziora eta historiara begira jarri gara, zehazki, AEB eta Sobietar Batasunaren arteko espaziok...

Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu? 04.05.2026

Azkarra, alferra, beldurtia, lotsatia, ausarta, polita... Gainerakoak azkar asko etiketatzeko joera dugu, baina jabetzen al gara nola eragiten dieten definizio, iritzi eta epai horiek haur eta gazteei? Gogoeta eta esperimentu pare bat, Mikel Garcia Idiakezen gaurko podcastean, Naiara Martin pedagogoa lagun. 

Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa 30.04.2026

Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren inguruko jakintza nola bildu eta helarazi behar den ikusteko adibide ona baitira.  Gaurko sendabelarra, berriro ere, txikori-belarra da. Baina oraingoan Japonian sendabelar honek ditu...

Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean... 28.04.2026

Gaur kafeari buruz hitz egin dugu, baina ez kafearen onurez edo kalteez, honek monarkiarekin izan duen harreman historikoari buruz baizik. Historian zehar Europako hainbat errege kafea debekatzen ahalegindu baita.  

Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2) 27.04.2026

Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu azaldu diote Mikel Garcia Idiakezi Ibai Fresnedo eta Lide Galdosek.

Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua) 24.04.2026

Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu.  Honda...

Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara 22.04.2026

AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.     Egin zure ekarpena    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo konta...

Ascolta il podcast ARGIA su Replaio

Radio e podcast in un'unica app - gratis e senza registrazione. Installala oggi e non perderti il lancio

Scaricala su Google Play

Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici