Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com
Dove ascoltare?
I podcast nell'app Replaio Radio In arrivoI podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast
Episodi
"Euskal musikagintzaren hausnarketa feminista bat" 10.11.2026 15:14
Hitzaldi-tailerra emango du Jone Expositok, gaur, Burrunda faktoriak gonbidatuta. Zeri buruz arituko den aurreratu digu.
ARO BERRIA filmaz aritu gara Aimar Uribesalgorekin 09.11.2026 25:08
Irati Gorostidik zuzendutako filman parte hartu zuen oñatiarrak. Aktore lanak betetzera nola iritsi zen eta nola moldatu zen kontatu digu.
ISILPEKUA EMUN 06.11.2026 0:42
Propiñia emun iñork ikusi barik
IRRITTU EGON 06.11.2026 0:42
Patxara eta pake barik egon, erreta, artekoso, egoneziñik
IPURDIKO HOTZIK EZ EUKI 06.11.2026 0:42
Diru asko edo haundikerixia euki; bizkarreko hotza be esaten da.
IKARA EGIN 06.11.2026 0:41
Lekutik mobiu, espabilau, ekin
IÑOREN LEPOTIK BIZI/IBILLI 06.11.2026 0:42
Inoren kontura bizi/ibilli
Bi ipuin berri Mila bilduman 06.11.2026 26:39
"Erraldoiena" eta "Zapaburuena" liburuak aurkezteko ipuin -kontaketa egingo dute Lukene Igartuak eta Izar Mendiolak Haur liburutegian, gaur. Goizean gurean izan dira.
Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 05.11.2026 32:56
Oñati bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatu izanaz, 2027ko udal ordenantza fiskalez eta beste hainbat gairi buruz aritu gara, herritarren galderak nagusi izan diren saioan.
Mendi Astea 2026 eta beste 04.11.2026 27:22
Mendi Astea 2026 eta beste hizpide izan ditugu Mikel Oterorekin, Aloña Mendiko Mendi saileko ordezkariarekin. Egitarauaz, federatu kanpainaz eta mendi irteerez aritu gara.
Min(bizi) erakusketa Emakumion Etxian 03.11.2026 20:05
Inurri elkarteak antolatutako erakusketaz aritu gara Beñat Elizalde diseinatzaile eta elkartekidearekin.
Musika ondarea bizirik 02.11.2026 27:08
Izenburu hori jarri zaio Gipuzkoako Artxibo Historikoak eta Ganbara abesbatzak elkarrekin antolatu duten erakusketa-kontzertuari. Ostegunean izango da eta aurrerapena Aitor Biainek, Ganbara abesbatzako zuzendariak egin digu.
IGARRI-IGARRIXAN EGON 30.10.2026 0:42
Begibistakua izan, ezagun izan
HUTSAREN HURRINGUA IZAN 30.10.2026 0:40
Balixo gutxikua izan, euli-kaka izan
Azaroaren 11ko greba orokorraren harira asanbalda irekia gaur 30.10.2026 22:58
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu du eta asanbladaz, greba orokorraz eta etxebizitzen arazoaz aritu gara Aitor Tatiegirekin.
HONTZARI BEGIRA EGON 30.10.2026 0:42
Burua beste nunbaitten euki, Andartora begira egon
HOGETA HAMAIKA ESKUTIK EUKI 30.10.2026 0:41
Aginpidia, inddarra eskuan izan, dirua euki (mus jokuko terminua)
HILTTEKO LOTSARIK EZ EUKI 30.10.2026 0:41
Nahikua bizi izan dala esateko
Oñatiko 48. Musikegunak 29.10.2026 9:57
Lau kontzertuk osatzen dute aurtengo programazioa eta bitan, herritarrak nagusi izango dira, Iñaki Olalde Kultura Batzordeburuak eta Edurne Soraluze Kultura teknikariak azaldu dutenez.
Aloña Mendiko Xake saila ezagutu dugu 28.10.2026 23:16
Kirol elkarteko sail berriena da eta nola moldatzen diren azaldu digu Alberto Vesgak
"Sustraitik espaziora" Errigoraren dokumentala 28.10.2026 22:28
Oñatin ikusgai izango da gaur, 19:00etan, Kultur Etxeko zine aretoan. Dokumentalaz eta Errigora egitasmoaz aritu gar Irati Abiorekin.
Nazioarteko boluntario antifaxistak Euskadin, gerra zibilean 27.10.2026 24:28
Horixe ikertzen ari dira Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo. Gaiaren bueltan orain arte ondu dituzten liburuez eta egin asmo duten dokumentalaz argibideak emango dituzte arratsaldean, 19:00etan, Kultur Etxean.
Ramon Martin Sukia erretiroa hartu berri 26.10.2026 36:24
Sancti Spiritus unibertsitatean lehenik eta Ibarra zelaiko Gipuzkoako Artxibo Historikoan ondoren aritu da Ramon Martin. Artxiboekiko bere zaletasun eta lanbideaz aritu gara, erretiroa hartu berritan.
HESTIAK BOTA 22.10.2026 0:41
Barrez lehertu, barriaren barrez bi doble egin
HERRI BANATAKO ALKATIAK IZAN 22.10.2026 0:42
Antzerakuak baina desberdinak izan (kaltzetiñak, esaterako)
Podcast simili
Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici