Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1342 episodi

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com

Autore

Oñati Irratia

Categoria

News

Sito del podcast

www.ivoox.com

Ultimo episodio

2 ott 2026

Dove ascoltare?

I podcast nell'app Replaio Radio In arrivo

I podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast

Scaricala su Google Play Installala gratis Android quasi 10 mln di download · valutazione 4,8 iOS in arrivo

Episodi

Eskola kiroleko ikasturtea amaitzear 26.05.2023

Azken festa izango dute Eskola kiroleko partaideek gaur. 2022-2023 ikasturtea amaitzear dago. Ikasturtearen lehen balantzea eta arratsaldeko ekintzaren xehetasunak eskatu dizkiogu Isma Zubia arduradunari.

Marimundukok ipuinak kontatuko ditu bihar Arantzazun 26.05.2023

Maitane Aizpuruak hezur-haragitzen du "Marimunduko", euskal sorginen burua. Berak kontatuko ditu sorginen inguruko hainbat ipuin Arantzuko Gandiaga topagunean, bihar. Nolako ipuinak entzun ahal izango diren eta euskal mitologia bizirik mantentzeko zein ehalegin egiten dituzten azaldu digu Maitane Aizpuruak.

HISTORIALDIA kontzertua, igandean 25.05.2023

Denboraldi honetako seigarren eta azken kontzertua emango du igandean Oñatiko Musika Bandak: Historialdia. Historian zehar eta arlo ezberdinetan esanguratsuak izan diren hainbat pertsonaia gogora ekarriko dituen kontzertua izango dela argitu digu Aitor Biainek.

"Eta orain gu goaz" liburu berriaz 25.05.2023

Udal liburutegiak antolatutako Idazketa lantegian aritu ziren zazpi lagunen ipuinak eta aikuak jasotzen ditu "Eta orain gu goaz" liburuak. Gaur arratsaldean, 19:00etan, aurkeztuko dute Kultur etxeko zinema aretoan baina, aurrez, Oñati Irratian presentatu digute Edurne Erauskinek eta Aimar Uribesalgok, egileetako bik.

Leintz Arizmendi Aloña taldearen deboraldi-errepasoa 24.05.2023

June Ugarte eta Saioa Varela jokalariak gonbidatu ditugu emakumezko futbol talde nagusiaz berba egiteko. 2022-2023 denboraldia amaitu berri dute.

Ganbara faktoriaren Bazkide kontzertua larunbatean 23.05.2023

Ganbara faktoriak Bazkide kontzertua egingo du Santa Ana aretoan, larunbat arratsaldean, 19:00etan. Ganbara , Hots eta Ganbara txiki abesbatzek parte hartuko dute. Bazkide kontzertuaz, parte hartuko duten hiru abesbatzez eta AEqus ensemble taldeaz hainbat argibide eman zituzten Ganbara Faktoriako kideek atzo, prentsaurrean.

EA2030 Udal Foroa 22.05.2023

Arazi elkarteko Nerea Ibañezekin berba egin dugu. Berak koordinatu du Oñatiko Eskola Agenda 2030a. Energia gaia landu dute herriko ikasleek eta hainbat proposamen eta konpromisorekin joan ziren udaletxera, asteazkenean.

Alain Anton saskibaloi epailearekin 22.05.2023

Liga txapelketak amaitzen ari dira, ez bakarrik jokalarientzat, baita epaileentzat ere. EBA ligara igotzeko lauko finalean aritu zen Alain Anton saskibaloi epailea, asteburuan.

Debagoieneko Gurutze Gorria ezagutzeko Ate Irekiak 19.05.2023

Elena Ibarrondo boluntarioak eman digu eskualdeko Gurutze Gorriaren lanaren berri. Baina bestelako azalpenak jaso ahal izango dira igandean Elorregin, Ate Ireki jarduna osatuko baitute. Ibilgailuak eta instalazioak barrutik ikusteko aukera ere eskainiko dute goiz partean.

Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz, 8. tailerra 18.05.2023

Ordutartekoetarako ideia praktikoak landuko dira larunbateko tailerrean. Gainera, basoan murgilduz, erlaxatzeko eta gurekin konektatzeko praktika egingo da. Larunbatean, Natur eskolan, 11:00etatik 13:30etara egingo den tailerraren inguruko xehetasunak eman dizkigute Amaia Aierbek eta Amaia Diaz de Monasteriogurenek.

Aloña Mendiko eskubaloi sailaren etorkizuna kolokan 17.05.2023

Entrenatzaile eta laguntzaile faltaren ondorioz, kolokan egon daiteke eskubaloi sailaren 23/24 denboraldia. Bizi duten egoeraren berri eman digu gaur, Ane Kortabarriak.

"Etxetorre Goikoa. Donde no existe el olvido" liburuaz 16.05.2023

Ostegunean, maiatzaren 18an aurkeztuko da Kultur Etxean "Etxetorre Goikoa. Donde no existe el olvido" liburua (19:00). Mari Romero Fernandez egilea etorriko da. Gaur, idazlearekin berba egin dugu eta memoria historikoa eta homosexualitatea uztartzen dituen liburuaz jardun zaigu.

Larraña etxera hainbat ordenagailu "Birziklanet" proiektuaren harira 15.05.2023

Arizmendi ikastolako mikroinformatika zikloko ikasleekin lantzen ari diren egitasmoa da "Birziklanet": doantzan jasotako ordenagailuak konpontzen dituzte, GKE eta antzerakoen esku utziz. Hala, Larraña etxera hainbat ordenagailu ekarri berri dira, informatika gela berriro martxan jarriz. Egitasmoaren inguruko zehaztapenak eman dizkigu Arizmendiko Lanbide Zikloetako koordinatzaile Beñat Irazabalek.

Musika Astea antolatu dute Jose de Azpiazu eskolakoek 12.05.2023

Maiatzaren 12tik 18ra hainbat ekintza izango dira Musika Astearen baitan: kontzertuak, ikuskizunak, musika tresnak frogatzeko saioak... Guztiaren berri eman digute Jose de Azpiazu musika eskolako Arantzazu Bikuñak eta Jaione Intxaustik.

Herriarteko pilota txapelketa 12.05.2023

Gaur arratsaldean ekingo dio Oñatik, Herriarteko pilota txapelketari. 18:30etan hasiko da Amezketaren aurkako lehen kanporaketa Zubikoan. Ander Biain hautatzaileak, azken orduaren berri eman digu.

Kultur etxean margo erakusketa jarri du Benjamin Picok 11.05.2023

Oñatiko hainbat txokoren margolanak osatu arte itxaron du Benjamin Picok bere lana herrian erakusteko. Urteetan lanbide izan zuen errotulazioak ukitu berezia ematen die bere lanei. Kolorea asko maite duela aitortu digu eta Kultur etxean duen erakusketaz aspaldiko arantzatxoa kendu duela ere bai.

Triatloian inguruan osatu dugu gaurko KirolenTxokoa 10.05.2023

Triatloaz hitz egin dugu gaurko kirol tartean. Mikel Ugartek, munduko txapelketan bizi izandakoaren balorazioa egin digu, aurrena, eta, oOndoren, Iñaki Igartua @Antxintxika_TT taldeko kide berriaren asmoak ezagutzeko aukera izan dugu.

HIKA EGUNA ospatuko da larunbatean 09.05.2023

HIKA EGUNAren harira, antolatu denaz eta hitanoaren egoeraz aritu gara Idoia Etxeberriarekin.

Asteburuko kirol protagonistak asteleheneko Kirolen Txokoan 08.05.2023

Malen Osak urrezko domina lortu zuen atzo Lerinen jokatu zen Espainiako Trail Running txapelketan, 23z azpikoen kategorian. Maite Zabaletak berriz, bigarren sailkatu zen Euskal Herriko kilometro bertikalean, Txindokin. Biekin hitz egin dugu kirolen txokoan.

Erraldoiak zaharberritu dira 08.05.2023

Iñigo, Katalina, Andre ederra eta Maurizio dira herriko lau erraldoien izenak eta laurak apainduta, edertuta, ikusi ditugu aurreko bi asteburutan Zubikoako frontoian eta San Miel Txiki jaixetan. Zaharberritu egin dituzte. Xabi Mendizabal eta Joanes Diez aritu dira zaharberritze lanetan eta egindakoaren inguruko xehetasunak eman dizkigu Xabi Mendizabalek berak.

Mikel Ugarte munduko triatloi txapelketan 05.05.2023

Distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan parte hartuko du Mikel Ugartek igandean. Ibizara joan aurretik, triatleta oñatiarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

URGAIN markaren 10. urteurrenaren haritik Urgain eguna eta abesti berria 05.05.2023

Herriko ikastetxe publiko guztiak biltzen dituen marka da Urgain. Herrian barneratu den izena da eta horren haritik, Errekaldeko eskolaren izena aldatzea proposatuko zaio Hezkuntza Sailari. Urgain abesti berria sortu da eta maiatzaren 20an Urgain Eguna ospatuko dute.

Lore eta landara berriak aldatzeko garaia! 04.05.2023

Aitor Ugarte Lizarralderengana jo dugu aholku eske: zer hartu behar da kontutan udaberriko lore eta landarak aukeratzerakoan? Zein neurri hartu behar dugu iazko moduko uda beroa errepikatzen bada? Zein joera eta gustu dugu oñatiarrok loreak hautatzerakoan?

Futbol kontuak 03.05.2023

Futbola nagusi izan da gaurko kirol tartean. Herriko Futbol Txapelketako finalen kronika zabala osatu dugu eta, amaieran, 2 RFEF mailarako igoera lortu berri duen Elene Guridi Realeko jokalariarekin berba egin dugu.

Maiatzeko Kontzejupetik aldizkaria prest! 03.05.2023

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkezten diren lau alkategaiekin egindako elkarrizketek irekitzen dute 338 zenbakidun Kontzejupetik aldizkaria. Baina beste hainbat eduki ere jasotzen ditu eta hainbaten aurrerapena egin digu Iñigo Arregi lankideak.

Ascolta il podcast Podcast Oñati Irratia su Replaio

Radio e podcast in un'unica app - gratis e senza registrazione. Installala oggi e non perderti il lancio

Scaricala su Google Play

Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici