Berria

Murmur

Arts EU ↓ 15 episodios

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Autor

Berria

Categoría

Arts

Web del podcast

www.ivoox.com

Último episodio

4 de jun. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android 5 M+ de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

Big Boy taldeko Iñigo Garcia eta Juan Luis Blanco ‘MurMur’-en 04.06.2026

Talde berezia eta bakarra da Big Boy, unibertso propio bat bere horretan. ‘Animaliak’ 19 minutuko pieza eta ‘Hildako anonimoak’ diskoa plazaratu dituzte kolpe batean. Musikaz, umoreaz, haize sekzioen garrantziaz eta beste solastu gara haiekin.

Big Boy taldeko Iñigo Garcia eta Juan Luis Blanco ‘MurMur’-en 04.06.2026

Talde berezia eta bakarra da Big Boy, unibertso propio bat bere horretan. ‘Animaliak’ 19 minutuko pieza eta ‘Hildako anonimoak’ diskoa plazaratu dituzte kolpe batean. Musikaz, umoreaz, haize sekzioen garrantziaz eta beste solastu gara haiekin.

Hiru gitarra jotzaile, ‘Baga Biga’-ren bertsioak eta beste MurMur-en 28.05.2026

Ibon Salaberriak, Keu Agirretxeak eta Joseba Irazokik jarri dute MurMur saioaren lehen puntua, euren azken lanetako kantu bana ekarri baitugu saiora; Baga-Biga kantu ikonikoaren hainbat bertsio harilkatu ditugu eta Triggeren berriena, Big Boy-ren itzulerako kantu bat zein Gailü eta Nakarrek elkarrekin ondutako pieza bat ere entzun ditugu… eta haien guztien murmurio-oihartzunak ere bai.

Lide Hernando eta Iñigo Etxarri izan ditugu MurMur-en 21.05.2026

AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.

Grabitatea, ihesa eta nobedadeak 14.05.2026

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.

Xabier Badiola izan dugu gonbidatu ‘MurMur’-en 07.05.2026

‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoa plazaratu berritan jaso dugu Xabier Badiola gitarra jotzaile eta kantu sortzailearen bisita. Aritu gara txoriez, letragintzaz, Nick Drakez, haurtzaroko lehen kantuez ez eta beste hainbat kontuz. Entzun eta egin murmur!

Folk ahaireak, hard-rocka eta pop-rock bizia… mur-mur batean 30.04.2026

Elimberri bikotearen estreinako diskoko pieza bat, Xabier Badiolaren ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoko beste bat, Isuoren ‘Suzko ikurra’ laneko bat… Sugramas taldearen ‘Black Storm Saioak’ bi kantuko singletik aukeraturikoa eta Meison taldearen ‘Ultrapop’ estreinako laneko beste bat ere entzungo dugu. Eta, beti bezala, haien murmurioak...

Habia taldeko bi kiderekin solasean ‘MurMur’-en 23.04.2026

Hendaiako Borderline Fabrikan egin dugu hitzordua Habia laukoteko bi kiderekin, Maia Iribarnerekin eta Elena Hairarekin. Ahots harmoniak eta hari instrumentuak ardatz hartuta osatu dute ‘Omen’ lan berria, ahozko tradizioa, klasikoa eta popa uztartzen dituen lengoaia propioa eta jolaserako espazioa tartekatuz. Murmur batean aritu gara diskoaz, tradizioaz, eszenaratzeaz eta beste.

Tu-K, Lekuko Fidagarriak eta Habia taldeen kantu berriak eta haien murmurioak 16.04.2026

Tu-K, Lekuko Fidagarriak eta Habia taldeen kantu berriak, eta haien murmurioak, besteak beste, The Cure, Xabier Lete eta Behi Bideko Andere Xuriak... eta 80etako techno-popa, noka egindako kantuak eta Beatriz Allende... Dena ‘MurMur’ saioaren atal honetan.

Joseba Tapia elkarrizketatu dugu, ‘Mr Eleizegi’ diskoaz eta beste 26.03.2026

Miguel Joaquin Eleizegi ‘Altzoko erraldoia’ giza neurrira ekarrita kantuak sortu eta ondo dituzte Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek. Haietatik abiatuta mintzatu da Tapia ‘MurMur’ saioan, bere kantuen zein esukal musiken nolakotasunaz.

Kalakan, Apotheke, Maraka Diablo, haien kantu berriak eta haien murmurioak 19.03.2026

‘MurMur’ saioaren atal honetan errenkadan errenkadan entzungo ditugu hainbat kantu berri eta baita haien oihartzunak eta aurrekariak ere, hala nola, Kalakanen ‘Laida pilota’, Aphotekeren ‘Erokeria’ eta Maraka Diabloren ‘Lore ederrena’...

Mateo Zikuta raperoa elkarrizketatuko dugu 12.03.2026

Rap kantari modura hitz jario bizikoa da Mateo Zikuta. El Garto lagunarekin batera plazaratu berri du ‘Ketura operazioa’ estreinako diskoa. Egungo gizartearen eta gure ingurunearen kritika zorrotza egiten du errima biziekin eta instrumental landuekin. ‘MurMur’ podcastean elkarrizketatu dugu.

Natali, Bakelite, Unidad Alavesa, Mateo Zikuta… 05.03.2026

Nobedadeen berri emango duen lehen ‘MurMur’ saioa da honakoa. Nataliren 'Sua', Bakeliteren ‘Zirrara’, Unidad Alavesaren ‘Sorioneku 2.0’ eta Mateo Zikuta & El Gartoren ‘Furgonetan’ entzungo ditugu.

Sara Zozaiarekin estreinatu da MurMur 26.02.2026

Badok Musika atariak Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean ondutako potcast saioa da ‘MurMur’. Lehen saioan sara Zozaia musikaria izan da gonbidatua. Gorka Erostarbek gidatuko du saioa eta Ander Mujika arduratuko da soinu kontuetaz.

Murmur podcasta 09.02.2026

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Escucha el podcast Murmur en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos