KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 359 episodios

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: www.ivoox.com

Autor

KulturSharea

Categoría

Arts

Web del podcast

www.ivoox.com

Último episodio

9 de oct. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

2023/12/15 15.12.2023

Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa. Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa.

2023/12/01 29.11.2023

Eva Forest Liburutopia kafetegi eta liburu dendak ateak irekiko ditu abenduaren 1ean Gasteizen. Espazioak ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako txoko bat hartuko ditu bere baitan, eztabaidarako gunea izango da.

2023/11/24 24.11.2023

Esne Beltzak 'Esne Bidea' diskoa argitaratu du, taldearen azkena izango dena. Zazpi abestiz osaturiko lan honekin agur esango dio 17 urtetako ibilbide oparoari. Diskoa aurkezteko, 2024. urte osoan zehar azken bira bat egingo dute, azken kontzertu berezi batekin taldeari merezitako agurra emateko.

2023/11/17 17.11.2023

‘Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez’ album ilustratua eta antzezlana aurkeztu dituzte

2023/11/10 10.11.2023

Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentala azaroaren 12an estreinatuko dute Bilbon. XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen pandero-jolearen figuran oinarrituta, 13 gaztek musika-pieza bat sortuko dute.

2023/10/27 25.10.2023

‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Liburuak nerabeen osasun mentala du ardatz eta nerabe, gazte, guraso eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago, batez ere hezkuntza-komunitateari.

2023/10/20 19.10.2023

Haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza portaeretan euskararen alde eragin nahi duen ekimena abian da. Haurrekin harreman zuzena duten guraso eta zaintzaileei beraien hizkuntza praktiken inguruan hausnartu eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin dute urriaren 29ra bitartean.

2023/10/13 11.10.2023

Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon. Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere. Antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute programazioa. Horien artean Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa izango dira.

2023/10/06 05.10.2023

Itoizko solidarioek Artozkin desagertutako hamalau artelan berreskuratu dituzte. Obrak Iruñeko Geltoki zaharrean jarri dituzte ikusgai, urriaren 20tik aurrera, berriz, Agoitzen ikusi ahal izango dira.

2023/09/29 28.09.2023

Lazarraga Kultur Elkarteak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Udal Gobernuari. Elkarteak hilabeteak daramatza kudeaketa, komunikazio eta programazio plan ezberdinak lantzen, eta udazkenerako dena prest izango du.

2023/09/22 21.09.2023

Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ izeneko podcastari gazteentzako komiki formatua eman diote

2023/09/15 15.09.2023

Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian. Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan. Sei kanporaketez, hiru finalaurrekoz eta finalaz osatuta egongo da txapelketa.

2023/09/08 08.09.2023

Euskararen Etxeak euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako aurtengo Hizkibridoak laguntza abiatu du.

2023/07/21 21.07.2023

Erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostiako Piratek. Abuztuaren 12tik 20ra bitartean egingo da aurtengo Donostiako Aste Nagusia eta Piratek egitaraua aurkeztu dute.

2023/07/14 14.07.2023

Album ilustratuak sortzeko Etxepare saria eman gabe uztea erabaki dute. Epaimahaikideek adierazi dutenez, aurtengo edizioan ez da gauzatu aurreko edizioetan nabarmendutako bikaintasuna, “horixe baita album baten espiritua: ilustrazioaren eta hitzaren arteko oreka eta dotorezia.

2023/07/07 11.07.2023

‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute. Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an.

2023/06/30 29.06.2023

Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz. Dagoeneko bi lan daude irakurgarri webgune berrian: Itxi dezagun zirkulua eta Harrien mintzoa. Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du.

2023/06/23 21.06.2023

Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute. 60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta 60. urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudi...

2023/06/16 15.06.2023

Nekane Artola Labordeta izendatu dute Ikastolen Elkarteko trantsiziozko lehendakaria. 14 urteren ondoren, Koldo Tellituk Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta Euskal Herriko Ikastolen Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko postuak izendatu ditu 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitartean.

Nerea Baldaren 'Azpimarrak' liburua 12.06.2023

Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) Azpimarrak izeneko eleberri laburra aurkeztu du. Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu lanak, “nire lagun batek bigarren eskuko liburu bat erosi zuen eta bertan ikusi zuen aurreko jabea aspaldiko ezagun bat zela”, kontatu du idazleak Erein argitaletxearekin egindako aurkezpenean. Gertaera hori polita iruditu zitzaion idazle nafarrari eta hortik a...

2023/06/09 08.06.2023

Dena prest dute Olarizuko zelaietan Araba Euskaraz festarako. Igandean, ekainak 11, Olarizura bueltatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolarentzat izango da.

2023/06/02 02.06.2023

Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen' eleberri beltza berrargitaratu dute. Gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du Erein argitaletxeak, Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe. Jon Alonso idazlea arduratu da hitzaurrea idazteaz.

2023/05/26 25.05.2023

Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurtengo edizioan. Hiru egunetan zehar ikuskizunak, performanc kolektiboak eta astean zehar antolatu diren tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta agertokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Niessen kulturgunean eta erdiguneko kaleetan.

2023/05/19 19.05.2023

Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du

2023/05/12 11.05.2023

Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txikiren azken ikuskizuna, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko antzerkia jaialdiaren barruan.

Escucha el podcast KulturSharea en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos